martes, 4 de junio de 2013

3DBH 8.GAIAREN AZTERKETARAKO ARIKETAK

1 ATALA

2 Sailkatu honako zerbitzu hauek: Gizarte Segurantzako anbulatorioa, arropa-denda, bidaia-agentzia, udaletxeko bulegoa, mezularien zerbitzua, bankuko bulegoa, egunkaria, telefono-konpainia.

 Gizarte-segurantzako osasun-etxea  (gizarte-zerbitzuak);arropa-denda (banaketa-zerbitzua);bidaia-agentzia (gizarte zerbitzuak);mezularitza-zerbitzua (enpresentzako zerbitzuak);bankuko bulegoa (enpresentzako  zerbitzuak); egunkaria  (gizarte-zerbitzuak); aseguruak  (enpresentzako zerbitzuak); Justizia  (gizarte-zerbitzuak); informazioa  (gizarte-zerbitzuak).

2ATALA

1 Kontsultatu testuan izartxo bidez markatutako hitzen esanahia, eta eman horien definizioak. Bereizi transakzio eta merkatu  kontzeptuak.

 Merkatu zentralak: handizkako   merkataritzan espezializatutako  merkatuak dira; hirien  kanpoaldean egoten dira, eta  salkin kantitate handiak erosten  dira halako tokietan: gero, salkinok merkatari txikien

artean -txikizkakoen artean banatzen  dira, saltzeko.

- Supermerkatuak: autozerbitzuko  sistemari esker, produktuak  -batez ere, janariak eta  garbiketakoak- denda txikietan  baino merkeago saltzen dituzten  dendak dira.

- Saltoki handiak: tamaina  handiko dendak dira; hirien  barrualdean egoten dira, eta  era askotako  produktuak saltzen  dituzte, sailka banatuta

3 Ipini ezagutzen dituzun merkatu , konkretuen eta abstraktuen adibideak.

 - Konkretuak: elikagaien merkatuak,denda berezituak, hipermerkatuak,supermerkatuak  eta saltoki handiak.

- Abstraktuak: balioen burtsak.

4 Egizu zeure familiak merkataritza-establezimendu bakoitzean erosten dituen gaien zerrenda.

 Erantzun askea. Adibidez: zapatak,oinetakoen dendan.

5 Egin gogoeta, eta erantzun:

- Zenbatean behin joaten zara halako establezimenduetara?

- Zergatik joaten zarete sarriago leku batzuetara beste batzuetara baino?

 -Zentzuzkoa denez, askoz  sarriago joaten gara premiazko  gauzak edo egunero kontsumitzen  diren gauzak saltzen  dituzten lekuetara, produktu  bereziak saltzen dituzten dendetara  baino.

3ATALA 

1 Kontsultatu estatistikako datuak, eta ipini herrialdeak ordenan, handitik txikira, kontuan hartuta zenbateko parte-hartzea   duten salgaien munduko esportazioan.

- Europa: Asia: Ipar Amerika:Ekialde Hurbila; Hego eta Erdialdeko Amerika: Afrika.

2 Zein da merkataritza-blokeen eginkizuna?

- Kideen arteko merkataritza bultzatzea.

3 Bilatu hiztegian testuan izartxoz seinalatutako berbak.

 - Merkataritza askea: mugarik  edo arantzel-kargarik gabe  egiten den merkataritza.

- Aduana-batasunak: hainbat  herrialdek beste herrialde  batzuen aurrean babesteko,eta beren arteko aduana  hesiak  kentzeko hartutako  akordioak.

Gero, bereizi merkataritza askeko eremuak eta aduana-batasunak.

- Ez dago aduana-hesirik  merkataritza askeko eremuetan,eta merkataritza askea  dago. Aduana-batasunetan,badaude aduanak.

4 Erreparatu goiko mapari, eta erantzun: Lurreko zein eskualdek menderatzen dituzte munduko salgai-trukeak?

-Europa; Asia eta Ozeania; Ipar  Amerika.

5 Nolako produktuak esportatzen dituzte goranzko herrialdeek? Zein herritara?

-Herrialde garatuei manufaktura  merkeak saltzen dizkiete.

4ATALA

2 Egizu garraio-sare kontzeptuaren definizioa, Garraio-sare: abiapuntuak  eta helburuak lotzen dituzten  zirkulazio-bide edo  lineen  korapiloa; trinkoak edo ez  hain trinkoak izan daitezke.

eta aipatu dituen elementuak

- Garraio-lineak eta nodo edo  bateratze-puntuak,

5 ATALA

1 Errepideko garraioa

- Alde onak: abiapuntuan eta  helburuan zuzenean heltzea; orduen malgutasuna.

- Eragozpenak: kargarako  ahalmen txikia, bai bidaztiei,bai salkinei dagokienez;zirkulazio-dentsitate handia; istripuak, kutsadura, CO2 igortzea.

Trenbideko garraioa

- Hobariak: kargarako ahalmen  handia; segurtasuna; bizkortasuna;kutsadura gutxi, elektrifikatuta egonez  gero.

-Eragozpenak: ibilbide  zurruna; eraikitzeko eta   mantentzeko gastu handiak.

6  ATALA

3 Zer da garraio intermodala? Nolako onurak ditu?

Pertsonak edo salkinak eramateko  hainbat motatako  garraioak bateratzea da.

Berariazko instalazioak sortu  dituzte garraio mota horretarako;plataforma logistikoak  (salkinak garraiatzeko) eta alda-geltokiak (pertsonak  garraiatzeko) .

ZEHATZ

1 Eman berba hauen definizioak:

komunikazio, komunikabide, informazioaren autobide

Komunikazio: pertsonen artean informazioa edo ezagutzak  banatzeko den zerbitzua.

Komunikabide: informazioaren  komunikazioa egiteko modua.

Informazioaren autobide: planetako  edozein puntutatik, bat-batean, testu, irudi eta  soinu kantitate handia zirkulatzeko  den konexio elektronikoaren  sarea.

7 ATALA

1 Zein dira turismo-jardueretarako arrazoi nagusiak?

- Bizi-maila haztea, diru-sarrerak  eta astia izatea dakarrenez  gero.

3-Turismoaren ondorio mesedegarriak edo kaltegarriak

Ondorio mesedegarriak
Ondorio kaltegarriak
- Lanpostuak sortzen ditu.
- Diru-sarrerak dakartza.
- Ekonomia bultzatzen duo
- Biztanleak erakarri eta lotu  egiten ditu garapen urriko  inguruneetan.
- Gaurkotu egiten ditu turistak  hartzen dituzten eremuak.
- Berritu egiten ditu eremu  batzuk.
 
Lanpostuak sasoi baterako  baino ez izatea.
- Prezioak garestitzea.
- Lurzoruarekin espekulatzea.
- Zerbitzuak saturatzea.
- Nortasuna eta ohiturak galtzea.
- Paisaia eraldatzea.
- Kutsatzea.
- Hondakinak gehitzea eta uraeta lurzorua gehiegi ustiatzea.

 

8 ATALA

2 Aztertu irudiak, eta erantzun: Zein izango lirateke turismo-mota bakoitzaren erakargarriak bisitariarentzat?  IRUDIAK  JARRITA

-Uraren ertza: hondartzan  atseden hartzea; mendikoa:gorputz-ariketak eta paisaiaren edertasuna; landakoa:baretasuna eta naturaz gozatzea;kulturakoa: edertasunaz  gozatzea eta kultura-ondarea gehitzea.

ZEHATZ EUROPA BATASUNA 

1 Azaldu zer den aduana-batasuna.

-Salkinak, kapitalak eta zerbitzuak  askatasunez mugitzeko  espazioa sortzea, eta hirugarren herrialdeetako inportazioetarako  arantzel komunak  ezartzea.

2 Aurkitu testuan aipatzen diren Europako portuak eta aireportuak.

 Londres (Erresuma Batua);Frankfurt (Alemania). Paris  (Frantzia).

3 Europako zein zonatan biltzen da lurreko garraioa eta zein inguru daude gaizkien komunikatuta?

-Oso dentsoa da kontinenteko  mendebaldeko eta erdialdeko  herrialdeetan.

- Ez da hain dentsoa hego,ipar eta ekialdeko herrialdeetan.

4 Erreparatu Europako turismo-espazioen mapako legendari, eta erantzun: Zein dira Europako turismo mota nagusiak?

- Uraren ertzeko turismoa;mendiko turismoa; landa-turismoa  eta artearekin eta  kulturarekin lotutako turismoa

EGIAZTATU ZEURE  GAITASUNAK

-1 Definitu, modu egokian, honako kontzeptu hauek: ordainketa-balantza, Internet, eguzki eta hondartzako turismoa.

Ordainketa-balantza: esportazioen  eta inportazioen eta  herrialde baten eta gainerakoen  arteko transakzio guztien  arteko diferentzia.

- Internet: mundu osoan zeharko  ordenagailuak lotzen dituen  sarea; ordenagailuak hainbat  eratako komunikazio-Ioturen bidez daude elkarren artean  batuta.

- Eguzki eta hondartzako turismoa:itsasertzean egiten den turismo mota.

 2 Adierazi idatziz bi merkataritza-establezimendu hauen arteko desberdintasunak. IRUDIAK  liburuan

 - Goikoan, denda txiki baten  erakusleihoa ageri da; zehatzago  esanda, arropa-denda  batekoa da. Bezero gutxikoa  izaten da.

- Behekoan, merkataritza-denda  handi baten irudia ageri da;autozerbitzuko denda da, eta etxerako era askotako produktuak saltzen dira: janariak,detergenteak ...

4- Bilatu Interneten bidezko merkataritzaren definizio zehatza, eta idatzi koadernoan.

Beste erabateko merkataritza erakusten  du, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko Borondatezko  Merkataritza-harreman  justuen alde egiten du.

- Idatzi bidezko merkataritzaren hobari nagusiak.

- Herrialde pobreen eta aberatsen  arteko aldea ahalik eta  txikiena izan dadin ahalegintzen  da. Garapen urriko herrien

aberastasunaren alde egiten duo Herrialde pobreetako produktuak  merkatura ateratzen  uzten du, lehiakorrago bihurtuz.

-Zer  deritzozu? Erantzun askea.

5 Osatu koadernoan garraio-sistemei buruzko honako lauki hau:

GARRAIOAK
 
ALDE ONAK
 
ERAGOZPENAK
AIREKOA:hegazkina;
aireportua
bizkortasuna, segurtasuna.
 
 
aireportuak urrun  egotea, karga mugatzea.
 
 
TRENBIDEA
Trena; trenbide-geltokiak;trenbide-lineak; linea elektrikoa
segurtasuna; kargak  eramateko gaitasun handia;kutsadura gutxi.
 
 
bide finkoak; instalazio  garestiak
 

 

8 Aztertu eta komentatu honako barra-grafiko hau. iruzkinean, aurreko orrialdean azaldutako pausoak bete behar dituzu

GALDERA HAU EZ DA IKASI BEHAR(8a)

. Aintzat hartu  behar dira:

- Esportaziorik gehieneko urtea:2004.

- Esportaziorik gutxieneko urtea:2001.

- Esportazioetarako joerak  goranzko lerroari jarraitzen dio   2004ra arte, eta jaitsi egiten da  urte horretatik aurrera, eta susperraldi  txikia du 2006an.

- Barne Produktu Gordinak eutsi  egiten dio lehengoari, % 2  eta % 4ko balioekin; gorengo  balioa 2004an du.

 

 

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario