martes, 2 de octubre de 2012

4DBH -1 GAIA


XVIII. mendea, aldaketen garaia
Aldaketen garaia izan zen XVIII. mendea;
      aldaketa horiek iraganetik zetorren sistemaren amaiera finkatu zuten, Antzinako Erregimenaren sistemarena
       
      Ilustrazio esaten zaion intelektualen mugimendu indartsuak bultzatu zituen aldaketa horiek.


1.1 Antzinako Erregimenaren ezaugarriak
Antzinako Erregimen xv. eta XVIII. mendeen arteko garaiko ezaugarriak izendatzeko.

Ezaugarri horiek honela laburbiltzen dira:
      herrialde gehienetan monarkia absolutuan oinarritutako sistema politikoa egotea;
      nekazaritzan, batez ere, oinarritutako ekonomia;
      legearen aurrean desberdinak ziren estamentuz osatutako gizartea; eta erlijioaren eragin handia pertsonen bizimoduan eta kulturan, artean eta hezkuntzan.

1.2 lIustrazioa eta Antzinako Erregimenaren kritika

XVIII. mendean, Antzinako Erregimenaren oinarriei eraso zien Ilus-
trazioak
. Ilustrazioa Frantzian sortutako mugimendua zen, eta honako
ideia hauen alde egiten zuen:

  Arrazoian edo gizakien adimenean konfiantza izatea, mundua ezagutzeko eta aurrerapena eta zoriona lortzeko bide bakartzat.

  Antzinako Erregimenaren kritika, gizateriaren aurrerapenerako eta zorionerako oztopo zelakoan.
  Zientziaren, hezkuntzaren eta kulturaren garapena bultzatu zuten, erlijioaren eragina albo batera utzita.
Zein ideien alde egiten zuten Ilustratuek?
1.3llustratuen ideiak zabaltzea

Ideia ilustratuak Europan eta Amerikan zehar zabaldu ziren:
      Saloi deritzenen eta komunikabide berrien bidez -aldizkarien, egunkarien, panfletoen eta liburuxken bitartez, hain zuzen ere. Etxe partikularretan egiten ziren solasaldiak izaten ziren Saloiak.
      Entziklopedia zeritzon lanaren bitartez zabaldu ziren;
      Diderotek eta D' Alembertek artean argitaratu zituzten
       Lan horretan, ilustratuen pentsaerak bildu eta aldi hartako jakintzak biltzen ziren,.

      Nola  zabaldu ziren ideia iraultzaileak?
2.1Absolutismotik despotismo ilustratura vNon zabaldu ziren ideia iraultzaileak?

        Antzinako Erregimenean, Jainkoaren zuzenbidezko monarkia
absolutua i
zan zen nagusi Europan;
      , agintea Jainkoarengandik zetorren.
      , erregeak aginte guztiak biltzen zituen (legeak sortzea, gobernatzea, justizia administratzea eta ekonomia, ogasuna eta armada zuzentzea).  

        XVIII. mendean, Ilustrazioaren eremu politikoaren eraginez, kritika zorrotza egin zioten absolutismoari eta, azkenean, despotismo argitua esaten zitzaioan gobernatzeko moduari.

  Ilustratu askok kritikatu zuten absolutismoa.
      Britainiar parlamentarismoaren mireslea zen Voltaire erregearen agintea parlamentuaren bidez mugatzearen aldekoa zen;
       Montesquieu  aginte legegilea, betearazlea eta epaitzekoa banatzea defendatu zuen.
       Rousseauk burujabetasuna edo agintea nazio edo herritarren multzoan oinarritzen del a baieztatu zuen;
ondorioz
, gobernariek herritarren borondate orokorra bete beharra dute.
Zeintzuk dira idazle ilustratu nagusiak?Zer defendatzen du bakoitzak?
      Despotismo argitua
      Horretarako, erregeak aginte osoa gorde zuen, baina
erreformak egin zituen mendekoen aurrerapena eta zoriona lortzeko
.

Ez 2.2 Nazioarteko harreman berriak

Antzinako Erregimenean, Europako estatuak aurrez aurre borrokatu
ziren, kon
tinentean edo kolonietan nagusitasuna lortzeko.
 XVII. mendearen erdira arte, Espainiako monarkia izan zen nagusi,


Espainiak
XVII. mendean Europako nagusitasuna galdu zuen Fran-
tziaren mesederako

XVIII. mendean, Britainia Handiak bultzatu zuen oreka kontinen-
tala ezarri zen..
Kolonien eremuan, borroken eta garaipenen bidez, munduko kolonia-
potentziarik handiena bihurtzea lortu zuen Britainia Handiak.
2 Adierazi honako ezaugarri hauek Antzinako Erregimenari ala XVIII. mendeko eraldaketei dagozkien:
hiriko lantegia, Amerikako laboreak hedatzea, manufaktura, jaurerrietako nekazaritza-ustiaketa, laboreak
etengabe txandakatzea, etxe barruko industria.
Ekonomia-eraldaketak (1)
Ilustratuek jarduera guztietako ekonomia-eraldaketak eragin zituzten. Horri esker, XVIII. mendea oparotasunaren eta ekonomia-hazkundearen garaia izan zen. Europako biztanleria 130 milioitik
190 milioira igaro zen.

3.1Nekazaritza-jarduerak

Antzinako Erregimenean, biztanleen  80k baino gehiagok ziharduen
nekazaritzan
.
      Zerealak hazten ziren, batez ere, eta teknika bakunak erabiltzen zituzten, eta, urtero, lurren erdia) edo herena) lugorri utzi beharra zegoen.
      Ondorioz, urriak izaten ziren etekinak.
      Gainera, lurrik gehienak handikienak izaten ziren
      nekazariek zerga ugari ordaindu behar izaten zituzten, lurrok lantzearen truke.

XVIII. mendean, nekazaritzak aurrera egin zuen.
      Amerikako laboreak zabaldu ziren (artoa, patata ... ), eta hobekuntza teknikoak sartu zituzten herrialde batzuetan
      , laboreak txandakatu ziren etengabe, eta etekin handiagoak lortu zituzten.


      3.2 Eskulangintza. Berrikuntzak

Antzinako Erregimenean, eskulangintza gremioen* kontrolpeko
hirietako lantegietan egiten zen, batez ere
. Ekoizpen urria lortzen
zuten, eta ehungintzan eta metalurgian jarduten zuten
batez ere.

XVIII. mendeanhazi egin zen eskulangintzako ekoizpena.
      Gainera, gremio en kontrolpetik askatu nahiak ekoizteko bi modu berri sortu zituen:

      Etxe barruko lana nekazariek egiten zuten enpresari baten soldatapean; horrek lehengaiak eta erremintak hornitu eta ekoizpena saldu egiten zuen .

      Manufakturak lantegi handi eta espezializatuak ziren; eskulangile askok ziharduten lanean soldatapean estatuarentzat edo partikularrentzat, esportatzeko luxuzko salgaiak fabrikatuz.

4.1Barne eta kanpo-merkataritza
Antzinako Erregimenean, barne-merkataritza
      gurdietan edo diligentzietan egiten zuten, bide txarretan zehar, eta hirietako asteroko merkatuetan gauzatzen zen, inguruetako nekazaritza-produktuen truke eskulangintzakoak emanez.
      Koloniekiko merkataritza bizi hori portua zuten hiri handietan oinarritu zen,

XVIII. mendean, barne-merkataritzak aurrera egin zuen,
bideak hobetu, kanal nabigagarriak eraiki eta nekazaritzako eta eskulangintzako ekoizpena handiagotu zenez gero.

Hazi egin zen kanpo-merkataritza ere.

      Koloniek lehen gaiez hornitu eta produktu manufakturak  erosteari  ekonomia koloniala deritzo.

      Koloniekiko merkataritza bizia izan zen, eta etekin handiak ematen zituen;
      horren ondorioz, merkataritza-kapitalismoa", kreditua eta merkataritza-konpainíak" garatu eta bankuak eta burtsak hedatu ziren.

4.2 Ekonomia-politika berriak

Antzinako Erregimenean, XVII. mendean, batez ere, ekonomia-poli-
tika merkantilista
nagusitu zen.

      Politika horren arabera, herrialdearen aberastasuna merkataritzaren bidez eskuratu behar ziren metal bitxiak metatzean oinarritzen zen.

         Horregatik, estatuak ekonomia zuzendu eta merkataritza bultzatu behar zuen, saltzea bultzatuz, atzerriko produktuak erosteari oztopoak jarriz, eta produktuak metropoliari bakarrik erosiko eta salduko zizkioten koloniak lortuz.

Beste ekonomia-politika batzuk sortu ziren XVIII. mendean,

  Prancoís Quesnay ekonomistak bultzatutako fisiokraziaren ara-
bera, herrialde baten aberastasuna lurra zen
(nekazaritza eta
meatzaritza), janariak eta eskulangintzako eta merkataritzarako
produktuak ematen dituenez gero
. Gainera, estatuak ekonomia kon-
trolatzearen aurka eta ekonomia-askatasunaren
alde agertu zen.
Berorrena da esaldi ezagun hau:
«laissez faire, laissez passer», hau
da, «utzi egiten, utzi pasatzen».

  Adam Smith ekonomistak Nazioen aberastasuna (1776) lanean bul-
tzatutako liberalismo ekonomikoak, ostera,
      aberastasunaren iturria pertsona bakoitzaren lanean oinarritzen dela aldarrikatzen zuen, pertsona bakoitzak etekinik handienaren bila diharduenez gero.
Nazioak aberasteko modu bakarra, beraz, gizabanakoak aberastea da, horiei askatasunez jarduten utzita.
      Ondorioz, estatuak ez du ekonomian parterik hartu behar, ekonomia berez arautzen denez gero, eskariaren eta eskaintzaren legearen bidez: ondasun edo baliabide baten eskaintza eskaria baino handiago bada, horren prezioak gora egiten du; kontrako kasuan, prezioa jaitsi egiten da.
      2 Lotu honako pertsonaia edo ekonomia-neurri hauek merkantilismoarekin, fisiokraziarekin edo liberalismo ekonomikoarekin: Adam Smith, estatuaren manufakturak, eskaintza eta eskaria, Francois Quesnay, koloniak lortzea. X

      3 Irakurri agiriak, eta azaldu fisiokraziaren eta liberalismo ekonomikoaren printzipioak. X

Euskal Herrian  XVIII. mendean

8.1 Gizartea eta ekonomia

Biztanleria hazi egin zen XVIII. mendean, baina demografia-hazkun-
dea ez zen homogeneoa izan.

Mendearen lehenengo erdian, nekazaritza hazi egin zen, lur gehiago
landu eta teknika modernoak sartu zituzten
.
      Artoak zabaltzen jarraitu zuen,  Nafarroako eta Errioxako ardoak edaten hasi ziren. Euskal arrantzaleek sardinak harrapatzeari ekin behar izan zioten.

Europako metalurgia garatzeak mesede egin zien euskal meategien
esportazioei
;
      suspertu egin ziren burdinolak,
      eta Bilboko eta Gasteizko merkatariek lehenagoko bideak suspertzea bultzatu zuten,; Urduñako lehenagoko bidean zeharko bide berriak Meseta eta euskal lurrak lotu zituen. Gasteiz Bilbo, lrun eta Logroñorekin lotzen zituen bideak ere hobetu ziren.

Merkataritzak aintzat hartzeko moduko garapena izan zuen;
      Bilboko portuak protagonismo handia izan zuen ekonomia-jardueran, eta merkataritza-burgesia garrantzitsua sortu zen.
      Arrantzaleen kofradiek arraina gordetzeko instalazioak prestatu zituzten.
8.2 Gizarte-gatazkak

1717an, Filipe V.ak aduanak barrualdeko gaurko lurraldeetatik Gipuzkoako eta Bizkaiko kostetara eramateko errege-dekretua eman zuen;
      horrek matxinada handiak eragin zituen.

Aduanak kanpoaldera eramateak garestitu egin zuen inportazioen kos-
tua, arantzel handia ezartzen baitzieten
:
      horrek Espainiako kolonietako produktuen kontsumitzaileei eta   merkatariei egiten zien kalte.
      Protesten aurrean, Koroak Bilbok zuen artilearen monopolioa Santanderri eskaini zion.
      Erantzun eran, Bilboren inguruko elizateetako auzoak altxatu, matxinatu, egin ziren, eta hiriburuko aberatsei eraso zieten.
      Asaldura nagusiak Bizkaian eta Debaren haranean gertatu ziren.

1765eko uztailaren 11ko pragmatikak zerealen zirkulazio askerako bai-
mena eman zuen;
      horren ondorioz, espekulatzaileek zerealak monopolizatu eta prezioak ígo egin zituzten.
      1765eko matxinada herriaren iraupena arriskuan jartzen zituzten espekulazio-amarruen kontrako ekitaldia izan zen.
      Herri-sektoreek aurre egin zieten lurjabeei eta merkatariei, istilo gogorrak egon ziren, zapaltzeak, prezioen kontrako nahasmenak eta aleen zirkulazio askea.

1 Nola bilakatu zen nekazaritza VIII. mendean zehar? X

Zeintzuk izan ziren gizarte gatazka nagusiak?X

3 Bilatu XVIII. mendean egin ziren bideei eta gaurko errepidemapari buruzko informazioa.

Bide berberak erabiltzen dira gaur egun? Zergatik ote da? X


1 Batx. 1go gaiaren ariketak


ILUSTRAZIOA 
2.1Botere  banaketa
       «Estatu bakoitzean hiru aginte mota daude: legegilea, pertsonen eskubideko gauzen betearazlea eta zibileko gauzen betearazlea.
       Lehenengoaren bidez, printzeak edo magistratuak aldi baterako edo betiko legeak egiten ditu, eta lehendik eginda dauden legeak zuzendu edo indargabetu egiten ditu. Bigarrena erabiliz, bakea edo gerra egin, enbaxadoreak bidali edo hartu, segurtasuna ezarri eta inbasioak aurreikusten ditu. Eta, hirugarrenaren bitartez, krimenak zigortu eta norbanakoen arteko auziak epaitzen ditu. Azken horri aginte judizial esaten zaio, eta besteari, berriz, Estatuaren aginte betearazle.
       Herritar baten askatasun politikoa, izan ere, bakoitzak bere segurtasuna bermaturik edukitzetik datorren espiritu-lasaitasuna da, eta, horretaz gozatzeko, gobernuak bermatu egin behar du edozein herritar ez dela beste ezeinen beldur.
       Aginte legegilea eta betearazlea pertsona edo korporazio berak dituenean, ez dago askatasunik; izan ere, erregeak edo Senatuak lege tiranikoak egiteko eta modu tiranikoan betearazteko arriskua dago.
       Horixe gertatzen da aginte judiziala aginte legegiletik eta betearazletik bereizita ez dagoenean. Lehengoari lotuta badago, herritarren bizitzaren eta askatasunaren gaineko agintea arbitrarioa izango litzateke, epailea eta legegilea pertsona berbera bailitzateke; eta, bigarrenari lotuta egonez gero, tiranikoa izango litzateke, epaileak erasotzaile baten adinako indarra izango lukeelako».
       MONTESQUIEu:Legeen espiritua. 1748.
       Identifikatu testua(autorea, data, testuaren ezaugarriak, iturri mota ), eta komentatu horren inguruko egoera historikoa.
       – Autorea: Montesquieu.
       – Titulua: Legeen izpiritua
       – Data: 1748.
       – Testu mota: polítikoa. Jasotzailea:
       publikoa.
       – Iturria: historikoa .
       – Inguru historikoa:Luis XV.aren  erregetzan Monarkia
       absolutoa  erregimen Zaharraren garaian,  Frantzian.
       Zein dira ideia nagusiak?
     Testuan azpimarraturik daude.
       Zer estatu mota planteatzen du autoreak?
        Estatu mota: liberala
       Zer arrazoirekin justifikatzen du Montesquieuk Estatuaren aginte-banaketa?
       Botere legegile eta  betearazleak batera ,ez dago askatasunik,boterea tiranikoa bihurtzen dute.Epaitzekoa  legegilearekin batera badago  botere arbitrarioa bihurtzen eta epaitzekoa legegilearekin batera :tiranikoa bihurtzen du.
BILTZAR KONSTITUZIOGILEA
4.6 Gizakiaren eta herritarren eskubideak
       “Frantziako herriaren ordezkariek, Biltzar Nazionalean elkartuta (...), gizakiaren eta herritarraren eskubide hauek onartu eta aldarrikatzen dituzte (..):
       1art. Gizakiak aske eta eskubide berdinekin jaio eta bizi dira (..)
       2.art. Elkarte politiko guztien helburua gizakiaren berezko eta ezinbesteko eskubideak zaintzea da. Eskubideak honako hauek dira: askatasuna, jabetza, segurtasuna eta zapalkuntzaren aurkako erresistentzia.
       3.art. Subiranotasunaren jatorria nazioan dago (...).
4.art. Askatasuna gainerakoei kalterik egiten ez dieten gauzak egitean oinarritzen da (...). Askatasuna erabiltzeko mugak legeak baino ezin ditu ezarri (...).
       6.art.Legea borondate orokorraren adierazpena du (...). Herritar guztiek, legearekiko berdinak direnez, dignitate guztiak eskuratzeko eskubidea dute, euren bertuteen eta talentuen arabera (...).
       11art. Edozein herritarrek (...) askatasunez hitz egin, idatzi eta inprimatu ahal du, askatasun horren gehiegizko erabilerak Legean ezarritako kasuetan sortzen duen erantzukizunaren kalterik gabe (...)”.
        Gizakiaren eta herritarraren eskubideen adierazpenaren zatia (1789ko abuztuaren 26a).
       • Testuaren identifikazioa:
       – Títuloa. Gizakiaren eta herritarren eskubideak
       – Data: 1789.
       –testu mota: politikoa. Jasotzailea :publikoa
       -- Iturria: historikoa .
       – Inguru historikoa : Monarkia  konstituzionalaren garaia.
       Testuaren arabera, zein dira berezko eskubideak? Zer da berdintasuna eta zein dira horri buruzko artikuluak?
       Berezko eskubideak:askatasuna,jabetza,segurtasuna eta zapalkuntzaren aurkako erresistentzia.
       1art. Gizakiak aske eta eskubide berdinekin jaio eta bizi dira (..)
       6.art.Legea borondate orokorraren adierazpena du (...). Herritar guztiek, legearekiko berdinak direnez, dignitate guztiak eskuratzeko eskubidea dute, euren bertuteen eta talentuen arabera (...).
       Berdintasun mota: Herritar guztiek, legearekiko berdinak direnez, dignitate guztiak eskuratzeko eskubidea dute, euren bertuteen eta talentuen arabera
       Zer da askatasuna eta nork mugatu ahal du eskubide hori?
         Edozer gauza egiteko askatasuna baina besteek kaltetu gabe,legeak mugatzen du.