jueves, 20 de junio de 2013

JOAQUIN DE OLABARRIAK JOSE DE OLABARRIAren ETXEAN EGINDAKO LANAK

 
-UGALDE  AUZOAN(OROZKO)1849AN ETA BERE ANAIA ,JOSEren UGALDE ETXEAN , JOAQUIN DE OLABARRIAK  EGINDAKO LANAK KOBRATZEN DITU.

ZUBIAGAKO ZUBIAREN ERAIKUNTZA (OROZKO)-BIZKAIA , 1897an








ZUBIAGAKO ZUBIE  egin zenean eta zenbat ordaindu zuen bakoitzak,bakoitzaren lanak.
Ez dau datarik jartzen.Baina ordainketa paperetan  1897ko  data agertzen da.

martes, 18 de junio de 2013

4DBH-2 BATXILERGOA -GERRA KARLISTA 1875




-ZEIN GARAIKO  KONTRIBUZIOA DA?
-ZER GERTATZEN ARI DA  1875ean?
-ZEIN DA AGERTZEN DEN HERRIA?
-ZEIN DA GERRA HORI?


CONTRIBUCION SOBRE RIQUEZA TERRITORIAL PARA GASTOS DE GUERRA-1875
TERE  OLABARRIA ASPURUREN DOKUMENTUA

4 DBH -1890 URTEA

 
-Zein garaiko  dokumentua da?
Nork sinatzen du?
Zein kargu dauka sinatzaileak?
Zein herritakoa  da?
 
Tere  Olabarria  Aspururen dokumentua.
Nire biraitite :CECILIO OLAVARRIA  BARAÑANO

GASTEIZKO BATAILA .INDEPENDENTZIA GERRA ,OROZKO

1813KO EKAINAK 21 ean

LEHENENGO GERTAERA:

FRANTZESEK GASTEIZKO BATAILA   GALDU ONDOREN ,TROPAK IHES EGITEAN GORBEIATIK URIGOITIRAINO HELDU ZIREN.
BERTAN ETXE BATEKO LABE BATEAN ALTXORRA ZAINTZEN EGON ONDOREN ,GAU ILUNTZEAN, URIGOITIK ITXINARA ABIATU ZIREN BERAIEN ASTO EDO ZALDIEKIN , ORDU ERDI INGURU JOAN ETA BESTE ORDU ERDI ITZULIAN  IRAUN ONDOREN  .
HORREGATIK , ETA NIRE AMAMA URIGOITIKOA ZELAKO(JOSEFA ETXEBARRIA ) ,HORTIK ALTXORREN BAT GORDETA DAGO.EA EDONORK AURKI DITZAKEEN¡¡¡¡¡¡

BIGARREN GERTAERA NIRE AITA ,CECILIO OLAVARRIA ECHEVARRIA,GAZTEA ZENEAN SUERTATU ZEN.BERA 1915EAN JAIOA ZEN ETA ,TXIKIA ZENEAN ,FRANTZEZ  BATZUK   PLANU BATEKIN ETA   PARAJE BATI BURUZKO GALDERAK EGIN ZITUZTEN(ATXURI ?)  ETA  GURDI BATEKIN ZETOZEN .ITZULI ZIRENEAN KARGATURIK ETORRI ZIREN.
    

TERE   OLABARRIA ASPURU




martes, 4 de junio de 2013

4DBH 7 GAIAREN ARIKETAK AZTERKETARAKO ESPAINIA BERREZARKUNTZATIK GERRA ZIBILERAINO


7 170orr. 1  ATALA


2 Definitu txandakatze baketsua eta  jauntxokeria. Azaldu, gero, alboko irudiaren laguntzaz, nolako arazoak sortzen zituzten.


Txandakatze baketsua:Behin Kontserbadoreek eta behin liberalek , gobernuburuak izatea  beste partiduek  sistematik kanpo utzita.


Jauntxokeria:Hauteskunde iruzurra egiteko zonalde ezberdinetako”jauntxoek” kontrolaturik.Gobernua higatuta zegoenean ,erregeak oposizioko partiduari eskaintzen zion gobernuburutza. Ondoren,hauteskundeak antolatzen ziren.Probintzia bakoitzeko gobernadore zibilak antolaturik bere probintzian  eta  zonaldeko noble,aberatsek hauteskundeetan garaitu behar zuenak garaitzen zuen.


172orr. 2  ATALA


 1 Erantzun galdera hauei:


a) Zergatik sortu ziren nazionalismoak?


Euskal Herrian :Foruak ezabatzean eta industrializazioak gizartean sortu zituen ondorioz.Gobernu zentralak zentralizazio prozesuak indartu zituen:konstituzioa.


Katalunian:
b) Zein dira Manresako oinarrietan adierazten diren eskakizunak?


-Katalana hizkuntza ofiziala izatea,alderdi politiko katalanak,erakunde politiko katalanak eta Auzitegi katalanak izatea.


PSOEren 1879ko egitasmoan?


-Gizarte klaseak eta jabetza pribatua desagertu  eta aginte politikoa langilegoaren esku agon behar zen.


5 Nola eragin zuen 1898ko hondamendiak  Espainiari?


Espainiako intelektualengan eta populazioarengan pesimismo sentimendua zabaldu zen.


Horrek erregenerazionismo politikoa piztu zuen:jauntxokeria eta hauteskunde iruzurra garbitzearen aldeko mugimendua hedatu zuen.


175orr. 3  ATALA


1 Eman gertaera hauen datak eta ordenatu kronologiaren arabera:


a) Annualeko hondamena,      1921


b) Primo de Riverak kargua uztea.     1930


c) Aste Tragikoa.          1909


d) Alfontso XIII.a tronura heltzea.      1902


e) Armadaren, politikaren eta gizartearen krisia.    1917


2 Azaldu honako gertaera hauen zergatiak eta ondorioak:


Bartzelonako Aste Tragikoa, :Zergatiak:Bartzelonako portuan soldaduak Marokoko gerrarako ontziratzea.Ondorioak:1909ko Aste Tragikoa,anarkisten manifestua,grebak,istiluak,Bartzelona 7 egunetan hartu.Maurak gogor erreprimitu eta gobernua utzi behar.


1917ko krisia:Zergatiak:langabeziak gora egin ondoren eta prezioak gora eginez ,grebak eta manifestazio ugariak errusiako iraultzak eraginda.Ondorioz:Burgesiak eta gobernuak langileen beldurrez ,militarrak zapaltzera bidali zituen gobernuak.


Primo de Riveraren diktadura ezartzea;Zergatiak: Krisi politiko luzeak  eraginda,Marokoko gerrak eta erregearen onespenarekin.Ondorioa:Diktadura militarra ezartzea:partidu bakarra,botere guztiak diktadorearen esku.


diktadura erortzea. Zergatia:1929ko krisiak eragindako  langabezia eta arazo ekonomiko larriak sortu zituen,langile mugimenduaren beldur,nazionalismoaren aurkakotasuna eta intelektualek erregimenaren aurkako kritikak eraginda.Ondorioa:Erregimen politikoa ezartzea :udal hauteskundeak antolaturik ,eskerrak hiri nagusietan garaile atera ziren.


176 orr.4  ATALA


3 Kontuan hartuta azalpen-testua eta agiriak, erantzun  galdera hauei:


Zein ziren nekazaritza-erreformaren helburuak? Kalteak ordainduz,ustiatugabeko latifundioak desjabetu ,eta nekazariei eman(jornalariei).


Espainiako zein eskualdetan zen lehentasunezkoa  erreforma hori aplikatzea? Andaluzia,Gaztela  bietan eta Extremaduran.


Zein izan ziren benetako emaitzak?Legea atera zen baina oso gutxi desjabetu ziren.


178orr. 5  ATALA




1 Idatzi honako gertaera historiko hauen zergatiak eta ondorioak:


a)      1936an hauteskundeak deitzea.


Zergatiak:Lerroux gobernuburua estraperlo korrupzio arazoan sartuta zegoelako.Ezkerreko partiduen oposizioa gogorra.


Ondorioak:Ezkerreko partiduen koalizioak (Frente Popularrak) hauteskundeak irabazi baina eskuineko partiduak estatu kolpea antolatu.


b)     Udaberri Tragikoa.


Zergatiak:eskuin-ezkerrekoen arteko gatazkak Castillo tenientea ultraeskuindarrek  hil eta Calvo Sotelo hil Castilloren kideak.


c)      Ondorioak:Eskuinak eta ultraeskuindarrak  ,armadak prestaturiko estatu-kolpea eman,Mola,Sanjurjo,Franco.


2 Jo Asturiasko 1934ko Iraultzari buruzko informazio bila, eta idatzi txosten bat, horren zergatiak, garapena eta ondorioak sartuta.WIKIPEDIA  KLASEAN EGITEKO BAINA EZ AZTERKETAN.


2 Zein laguntza izan zuten gobernu errepublikanoak eta matxinatuek Espainiaren barruan  eta kanpoan?.


·         Gobernu errepublikanoek:


Kanpoan:Sobietar Batasuna,Nazioarteko Brigadak.


Barnean:Langileak,lurrik gabeko nekazariak,militar aurrerakoiek,errepublikanoak ,burgesia txikia eta ezkerreko alderdiak.


·         Nazionalek edo matxinatuak:


Kanpoan:Alemania eta Italiako erregimen totalitarioek.


Barnean:Nekazaritzako jabeak,goi burgesiak,monarkikoak,katoliko gehien,


182orr. ZEHATZ


1 Definitu honako hitz hauek: errazionamendu-karta:pertsona bakoitzak zeukan kartilan gutxieneko kontsumoa bakoitzeko eta oinarrizko produktu batzuengan zeukan.  


·         «saca»:gerra zibilean kartzelatik ateratzen ziren presoek fusilatzeko,kartzelaz aldatzeko .


·         «estraperlo»:izkutuan  egindako  produktuen merkatalgoa gerra zibilaren ostean.


·         «paseo»:etsai politikoak pertsona bat bahitzea eta beste leku batean,hiltzea.


·         «Sección Femenina»:emakumeen elkarte falangista  diktaduran eta emakumearen ikuspegia erakusten zuena.Pilar Primo de Riverak sortua.




2 Lotu goian definitu dituzun hitzak gerrak eragindako arazo batekin. errazionamendu-karta:janaria urritasuna, «saca»,errepresioa «estraperlo»,janaria falta «paseo», errepresioa  .babesleku,:gerra garaiko aterpea. Miliziano:soldadu errepublikanoak «Sección Femenina»:falangisten ongintza elkartea  emakumeentzat.


3 Aipatu errepublikanoen zonan eragin berezia izan zuen ekonomia- eta gizarte-arazo bat. Janari eza  lurren eta lantegien okupazioak.


 4 Irudian oinarrituta, idatzi Madrileko gerra-denborako bizimoduari buruzko testu bat. Arreta eman behar  diezu ideien arteko koherentziari eta loturari. KLASEAN EGITEKO BAINA EZ AZTERKETAN


168orr. 8   ATALA  EUSKAL HERRIA –ONDO IKASI


1 Nolako ondorioak izan zituen  foruak ezeztatzeak?


Hutsune sentimendu horrek euskararen aldeko mugimenduak eragin zituen,Euskararen aldeko batzordeak,liberal foruzaleak(Sota),nazionalismoaren sorrera.


2 Zer egin zitekeen 1931ko Konstituzioari esker, estatuaren lurralde-antolaketaren arloan?


Autonomi sistema eskatzeko aukera zegoen,baldintza batzuren menpean.


3 Nola antolatu zuten Bizkaiaren  defentsa?


Eusko Jaurlaritzak ,Agirre lehendakaria buru,Ertzaintza sortu,Milizia, Eusko Gudarostea antolatu zuen eta Intxorta mendietan lehen borroka handia antolatu zen.Gero Burdinezko hesia egin zuten Bilboren inguruan.(lubaki eta gotorlekuz inguratuta).


3DBH 8.GAIAREN AZTERKETARAKO ARIKETAK

1 ATALA

2 Sailkatu honako zerbitzu hauek: Gizarte Segurantzako anbulatorioa, arropa-denda, bidaia-agentzia, udaletxeko bulegoa, mezularien zerbitzua, bankuko bulegoa, egunkaria, telefono-konpainia.

 Gizarte-segurantzako osasun-etxea  (gizarte-zerbitzuak);arropa-denda (banaketa-zerbitzua);bidaia-agentzia (gizarte zerbitzuak);mezularitza-zerbitzua (enpresentzako zerbitzuak);bankuko bulegoa (enpresentzako  zerbitzuak); egunkaria  (gizarte-zerbitzuak); aseguruak  (enpresentzako zerbitzuak); Justizia  (gizarte-zerbitzuak); informazioa  (gizarte-zerbitzuak).

2ATALA

1 Kontsultatu testuan izartxo bidez markatutako hitzen esanahia, eta eman horien definizioak. Bereizi transakzio eta merkatu  kontzeptuak.

 Merkatu zentralak: handizkako   merkataritzan espezializatutako  merkatuak dira; hirien  kanpoaldean egoten dira, eta  salkin kantitate handiak erosten  dira halako tokietan: gero, salkinok merkatari txikien

artean -txikizkakoen artean banatzen  dira, saltzeko.

- Supermerkatuak: autozerbitzuko  sistemari esker, produktuak  -batez ere, janariak eta  garbiketakoak- denda txikietan  baino merkeago saltzen dituzten  dendak dira.

- Saltoki handiak: tamaina  handiko dendak dira; hirien  barrualdean egoten dira, eta  era askotako  produktuak saltzen  dituzte, sailka banatuta

3 Ipini ezagutzen dituzun merkatu , konkretuen eta abstraktuen adibideak.

 - Konkretuak: elikagaien merkatuak,denda berezituak, hipermerkatuak,supermerkatuak  eta saltoki handiak.

- Abstraktuak: balioen burtsak.

4 Egizu zeure familiak merkataritza-establezimendu bakoitzean erosten dituen gaien zerrenda.

 Erantzun askea. Adibidez: zapatak,oinetakoen dendan.

5 Egin gogoeta, eta erantzun:

- Zenbatean behin joaten zara halako establezimenduetara?

- Zergatik joaten zarete sarriago leku batzuetara beste batzuetara baino?

 -Zentzuzkoa denez, askoz  sarriago joaten gara premiazko  gauzak edo egunero kontsumitzen  diren gauzak saltzen  dituzten lekuetara, produktu  bereziak saltzen dituzten dendetara  baino.

3ATALA 

1 Kontsultatu estatistikako datuak, eta ipini herrialdeak ordenan, handitik txikira, kontuan hartuta zenbateko parte-hartzea   duten salgaien munduko esportazioan.

- Europa: Asia: Ipar Amerika:Ekialde Hurbila; Hego eta Erdialdeko Amerika: Afrika.

2 Zein da merkataritza-blokeen eginkizuna?

- Kideen arteko merkataritza bultzatzea.

3 Bilatu hiztegian testuan izartxoz seinalatutako berbak.

 - Merkataritza askea: mugarik  edo arantzel-kargarik gabe  egiten den merkataritza.

- Aduana-batasunak: hainbat  herrialdek beste herrialde  batzuen aurrean babesteko,eta beren arteko aduana  hesiak  kentzeko hartutako  akordioak.

Gero, bereizi merkataritza askeko eremuak eta aduana-batasunak.

- Ez dago aduana-hesirik  merkataritza askeko eremuetan,eta merkataritza askea  dago. Aduana-batasunetan,badaude aduanak.

4 Erreparatu goiko mapari, eta erantzun: Lurreko zein eskualdek menderatzen dituzte munduko salgai-trukeak?

-Europa; Asia eta Ozeania; Ipar  Amerika.

5 Nolako produktuak esportatzen dituzte goranzko herrialdeek? Zein herritara?

-Herrialde garatuei manufaktura  merkeak saltzen dizkiete.

4ATALA

2 Egizu garraio-sare kontzeptuaren definizioa, Garraio-sare: abiapuntuak  eta helburuak lotzen dituzten  zirkulazio-bide edo  lineen  korapiloa; trinkoak edo ez  hain trinkoak izan daitezke.

eta aipatu dituen elementuak

- Garraio-lineak eta nodo edo  bateratze-puntuak,

5 ATALA

1 Errepideko garraioa

- Alde onak: abiapuntuan eta  helburuan zuzenean heltzea; orduen malgutasuna.

- Eragozpenak: kargarako  ahalmen txikia, bai bidaztiei,bai salkinei dagokienez;zirkulazio-dentsitate handia; istripuak, kutsadura, CO2 igortzea.

Trenbideko garraioa

- Hobariak: kargarako ahalmen  handia; segurtasuna; bizkortasuna;kutsadura gutxi, elektrifikatuta egonez  gero.

-Eragozpenak: ibilbide  zurruna; eraikitzeko eta   mantentzeko gastu handiak.

6  ATALA

3 Zer da garraio intermodala? Nolako onurak ditu?

Pertsonak edo salkinak eramateko  hainbat motatako  garraioak bateratzea da.

Berariazko instalazioak sortu  dituzte garraio mota horretarako;plataforma logistikoak  (salkinak garraiatzeko) eta alda-geltokiak (pertsonak  garraiatzeko) .

ZEHATZ

1 Eman berba hauen definizioak:

komunikazio, komunikabide, informazioaren autobide

Komunikazio: pertsonen artean informazioa edo ezagutzak  banatzeko den zerbitzua.

Komunikabide: informazioaren  komunikazioa egiteko modua.

Informazioaren autobide: planetako  edozein puntutatik, bat-batean, testu, irudi eta  soinu kantitate handia zirkulatzeko  den konexio elektronikoaren  sarea.

7 ATALA

1 Zein dira turismo-jardueretarako arrazoi nagusiak?

- Bizi-maila haztea, diru-sarrerak  eta astia izatea dakarrenez  gero.

3-Turismoaren ondorio mesedegarriak edo kaltegarriak

Ondorio mesedegarriak
Ondorio kaltegarriak
- Lanpostuak sortzen ditu.
- Diru-sarrerak dakartza.
- Ekonomia bultzatzen duo
- Biztanleak erakarri eta lotu  egiten ditu garapen urriko  inguruneetan.
- Gaurkotu egiten ditu turistak  hartzen dituzten eremuak.
- Berritu egiten ditu eremu  batzuk.
 
Lanpostuak sasoi baterako  baino ez izatea.
- Prezioak garestitzea.
- Lurzoruarekin espekulatzea.
- Zerbitzuak saturatzea.
- Nortasuna eta ohiturak galtzea.
- Paisaia eraldatzea.
- Kutsatzea.
- Hondakinak gehitzea eta uraeta lurzorua gehiegi ustiatzea.

 

8 ATALA

2 Aztertu irudiak, eta erantzun: Zein izango lirateke turismo-mota bakoitzaren erakargarriak bisitariarentzat?  IRUDIAK  JARRITA

-Uraren ertza: hondartzan  atseden hartzea; mendikoa:gorputz-ariketak eta paisaiaren edertasuna; landakoa:baretasuna eta naturaz gozatzea;kulturakoa: edertasunaz  gozatzea eta kultura-ondarea gehitzea.

ZEHATZ EUROPA BATASUNA 

1 Azaldu zer den aduana-batasuna.

-Salkinak, kapitalak eta zerbitzuak  askatasunez mugitzeko  espazioa sortzea, eta hirugarren herrialdeetako inportazioetarako  arantzel komunak  ezartzea.

2 Aurkitu testuan aipatzen diren Europako portuak eta aireportuak.

 Londres (Erresuma Batua);Frankfurt (Alemania). Paris  (Frantzia).

3 Europako zein zonatan biltzen da lurreko garraioa eta zein inguru daude gaizkien komunikatuta?

-Oso dentsoa da kontinenteko  mendebaldeko eta erdialdeko  herrialdeetan.

- Ez da hain dentsoa hego,ipar eta ekialdeko herrialdeetan.

4 Erreparatu Europako turismo-espazioen mapako legendari, eta erantzun: Zein dira Europako turismo mota nagusiak?

- Uraren ertzeko turismoa;mendiko turismoa; landa-turismoa  eta artearekin eta  kulturarekin lotutako turismoa

EGIAZTATU ZEURE  GAITASUNAK

-1 Definitu, modu egokian, honako kontzeptu hauek: ordainketa-balantza, Internet, eguzki eta hondartzako turismoa.

Ordainketa-balantza: esportazioen  eta inportazioen eta  herrialde baten eta gainerakoen  arteko transakzio guztien  arteko diferentzia.

- Internet: mundu osoan zeharko  ordenagailuak lotzen dituen  sarea; ordenagailuak hainbat  eratako komunikazio-Ioturen bidez daude elkarren artean  batuta.

- Eguzki eta hondartzako turismoa:itsasertzean egiten den turismo mota.

 2 Adierazi idatziz bi merkataritza-establezimendu hauen arteko desberdintasunak. IRUDIAK  liburuan

 - Goikoan, denda txiki baten  erakusleihoa ageri da; zehatzago  esanda, arropa-denda  batekoa da. Bezero gutxikoa  izaten da.

- Behekoan, merkataritza-denda  handi baten irudia ageri da;autozerbitzuko denda da, eta etxerako era askotako produktuak saltzen dira: janariak,detergenteak ...

4- Bilatu Interneten bidezko merkataritzaren definizio zehatza, eta idatzi koadernoan.

Beste erabateko merkataritza erakusten  du, eta ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko Borondatezko  Merkataritza-harreman  justuen alde egiten du.

- Idatzi bidezko merkataritzaren hobari nagusiak.

- Herrialde pobreen eta aberatsen  arteko aldea ahalik eta  txikiena izan dadin ahalegintzen  da. Garapen urriko herrien

aberastasunaren alde egiten duo Herrialde pobreetako produktuak  merkatura ateratzen  uzten du, lehiakorrago bihurtuz.

-Zer  deritzozu? Erantzun askea.

5 Osatu koadernoan garraio-sistemei buruzko honako lauki hau:

GARRAIOAK
 
ALDE ONAK
 
ERAGOZPENAK
AIREKOA:hegazkina;
aireportua
bizkortasuna, segurtasuna.
 
 
aireportuak urrun  egotea, karga mugatzea.
 
 
TRENBIDEA
Trena; trenbide-geltokiak;trenbide-lineak; linea elektrikoa
segurtasuna; kargak  eramateko gaitasun handia;kutsadura gutxi.
 
 
bide finkoak; instalazio  garestiak
 

 

8 Aztertu eta komentatu honako barra-grafiko hau. iruzkinean, aurreko orrialdean azaldutako pausoak bete behar dituzu

GALDERA HAU EZ DA IKASI BEHAR(8a)

. Aintzat hartu  behar dira:

- Esportaziorik gehieneko urtea:2004.

- Esportaziorik gutxieneko urtea:2001.

- Esportazioetarako joerak  goranzko lerroari jarraitzen dio   2004ra arte, eta jaitsi egiten da  urte horretatik aurrera, eta susperraldi  txikia du 2006an.

- Barne Produktu Gordinak eutsi  egiten dio lehengoari, % 2  eta % 4ko balioekin; gorengo  balioa 2004an du.