viernes, 18 de marzo de 2016

11. gaia FRANKOREN DIKTADURA EUSKAL HERRIAN 2


11. FRANKOREN DIKTADURA EUSKAL HERRIAN 1.DIKTADURAREN EZARPENA
Lehen frankismoaren ezaugarriak:homogeneotasuna(herrialde guztiak berdinak) aspektu sozial, ekonomiko eta kulturaletan.
1.1 Gerra ondoko krisi ekonomikoa
1• Nazioarteko isolamenduaren ondorioz ez zen politika autarkikoaren egoera hobetu 1950 arte.
Gerra ondoko krisiak modu ezberdinean gizarte talde ezberdinei.
Gehiengoak hornidura zailtasunak, produktuen salneurrien gorakada, soldata baxuak eta gosea.
Zailtasun ekonomikoak kezkarik handiena.(norberaren eta familiaren bizi iraupenerako)
2• Estatuak bizitza publikoaren arlo guztietan errepresio eta kontrol gogorraren ondorioz ez zegoen aldaketarako aukerarik.
1.2 Gerra ondoko krisi politikoa
1• Politika arloan Erregimen frankista ezartzea : Estatu zentralizatua.-> Zigorrak, kartzelatzeak,fusilatuak...
2- Lehen hamarkadan bereziki oposizioaren ekimenak zaildu,
-Eraginez: antifrankistak oharkabean pasatzen saiatu.
3• Nazionalismoaren aurkako errepresioa Euskal Herrian oso gogorra:- Katoliko izateak lagundu zien.
1.3 Gerra ondoko krisi kulturala
1• Irakaskuntzan irakasle euskaldunak modu bereizi gogorrean jazarriak. Euskal irakasleak zigorrak.
2• Komunikabideei dagokionez, erregimenaren aurkako guztiak itxi eta ondasunak Mugimenduaren prentsaren esku.
- Irratiarekin: erregimenaren kontrola erabatekoa. Emisora guztiak informatibo bakarra.

3•Euskara eta euskal kultura gogor zigortu batasunerako neurriek.
- Jendaurrean euskaraz egindako adierazpenen aurkako jazarpena. Muturreko neurriak ezarri:
- Ezin zen euskaraz hitz-egin ezta euskarazko izenik erabili.
- Enpresa eta establezimenduak izenez aldatu
behar.
- Kanpo santuetan euskarazko testuak zituen hilarriak suntsitu.
- Helburua euskal nazionalismoa zigortzea.
1.4 Frankismoaren barne arazoak
1- Frankismoaren arazoak lehenengo unetik.
- 1942an , Bilboko Begoñako basilikan ekimen karlistaren aurka izan zen falangisten atentatuan
-1945an, Iruñeko Gazteluko plazan izan ziren gertakari armatuetan.
2- Batasun nazionalaren eta tradizionalismo erlijiosoaren asmoen aurrean elkartuta.
3- Euskal Herriko Aldundi eta Udaletan karlista gehiago. Falangista gutxi.
2. FRANKISMOAREN AURKAKO OPOSIZIOA
1-Erregimenak zituen zailtasunak eta nazioarteko isolamendua gainditzen saiatzen ari ziren bitartean (1955 Espainia NBE an onartzea lortu) errepresio eta propaganden bidez.
2-Oposizio antifrankista diktaduraren sendotzea oztopatzen eta erregimen demokratikoa berriz ezartzen saiatu;
- EH kasuan 1936 onetsitako autonomiaren berrezarpenaren bidetik joan behar edo beste autogobernu moduren batetik.
2.1 Eusko Jaurlaritza erbestean
1-EH erakundeen iraupen sendoari eutsi, erbestean mantendu eta alderdi gehienak biltzen zituen. Jose Antonio Agirre lehendakaria. Eusko Jaurlaritza politika espainiarraren osotasunean ere eragina. Haren ospea gerra zibilaren amaiera ondoko uneetan eraiki, errefuxiatuen laguntza lortu zuenean.
2-E.H nazioartean ospea zabaltzea ekarri zuen. Batzuk EH itzuli ziren beste batzuk Frantzian gelditu gerra zibila bukatu zenetik.
2.2 Ezkerreko indarrak
1-Sozialistek eta komunistak lehenengo urteetan jokatzeko aukera gutxi izan zuten. PSOE oso zatikatuta.:
-Gatazkarik handiena Mexikon gertatu, Prieto Eusko Jaurlaritzarekin zituzten harremanak eten.
-PCEk gerra aurretik ere indar gutxi zuen EH.
2.3 Baionako ituna
1-1945ko munduko gerra bukatzear zela EH ia alderdi eta sindikatu guztiek Baionako ituna sinatu: Errepublikaren, Estatutuaren eta Eusko Jaurlaritzaren alde azaltzen ziren. Batasuna berreskuratu nazioarteko egoera aldekoa izanik. Francoren erregimena gaitzetsi, oposizio euskaldunak
2-1945etik aurrera ekintzarik garrantzitsuenak burutu. 1947ko erreferendum frankistan egindako abstentzioa,
3-Estrategia honen gorengo unea 1947 eta 1951ko greba orokorrak izan ziren.
4-EAJkoa tradiziozko erakunde sindikalek eta langile gehienen bizirik irauteko arazoek bat egin. Bizkaian eta Gipuzkoan tradizio industrial, nazionalista eta sozialista handiagoa zutenak ekintza klandestinoak oinarrizkoak izan ziren. Eusko Jaurlaritzaren kontsignei jarraituz: Araban eta Nafarroan 1951ko grebak antifrankistak erosteko ahalmenaren jaitsieraren eta langileen, katolikoen eta karlisten sektoreek erregimenaren bilakaerarik gogaituta zeuden.
5-Greba orokorrek Bizkaiko gune industrial eta Gipuzkoako alde bat (Araba eta Nafarroakoak ere) geldiarazi.
6-Erregimenak errepresio gogorra eginez greba ez zen mugimendu nahikoa garrantzitsua izan, ez zen erregimena ataka larrian jartzeko modukoa izan.

2.4 Oposizioaren krisialdia
1-Ia 15 urteko diktaduraren ondoren, errepublikar aldia nekeak jota zeuden. Zenbait erbesteratu eta Eusko Jaurlaritzaren oniritziarekin barnera itzuli ziren. Txertatzeko aukera izan zuten eta 50 hamarkadan oposizioak krisia jasan zuen.
2-Nazioarkeko politika erabakigarria izan zen oposizio euskaldunaren krisian. Francok AEBekin eta Vatikanorekin egin zituen hitzarmenekin isolamenduaren amaiera. EAJ eta Eusko Jaurlaritza eskuak lotuta utzi eta erakundeak erbestean bizirik mantentzea, garai hobeen zain egotea. Krisialdi honen ikurra Eusko Jaurlaritza Parisen zuen egoitza uztera behartu zuen eta gobernu frankistaren jabetza izatera pasa zen.
3 -Oposizioaren zatiketa gertatu, Prietok estrategiaren eraginez ezkerreko errepublikar sozialisten eta monarkiko demokraten arteko hurbilketa bultzatu. Monarkia demokratikoa ezarri ahal izateko alderdiak gehiago zatitzea: EAJ, Telesforo, Monzon aukera monarkikoaren jarraitzaileei dimisioa aurkeztu zien.
4-Eusko Jaurlaritzak Francoren aurkako estrategia krisialdian erori. Apenas oposizioaren aurkako ekimenik propaganda alderdiak mantentzen saiatu baziren.
5-1953 eta 1957 artean EAJ berregituratu egin, mugimendu europarrean eta nazioarteko demokrata kristauen eraketan parte hartu zuen.
-Oposizio aktiboagoa bultzatzeko EGI EKIN barruan integratu .Geroago EAJtik aldendu,disolbatu eta ETA sortu.
6-1956 Parisen Munduko Lehen Kongresua izan. Eusko Jaurlaritzaren eraketaren 20.urteurrena ospatzea helburu. Arrakasta handia izan eta parte hartze zabala, indar sozial guztiak bildu zituzten. Zailtasun berriak antzematen hasi ziren. ETA azalera atera. Jose Maria Leizaolak ordezkatuko zuen gertakizun hauek euskal antifrankismoaren aldi berri.

3. GARAPEN AROA ETA OPOSIZIO BERRIA
60ko hamarkadatik Aurrera
3.1 Garapen aroa
1• 60ko hamarkadan, Euskal Herriak industrializazio prozesu berria.
Bizkaian eta Gipuzkoan ez ezik. Araban eta Nafarroan ere izan zuen eragina.
-Inmigranteak iritsi ziren : gizarte anitzagoa eta konplexuagoa. Bizimoduaren aldaketak...
2• Kontsumo gizartean sartu : telebista, autoa, turismoa...
- Estatu Batuetako edo Europatik zetozen moden eraginak.
3• Ez zuen aldaketa politikorik ekarri. Egiturak mantendu.
4.Mugimendu kooperatibisten sorrera
3.2 Oposizio berria ( 60 hamarkada )
1. Garai lasai samarra bizi.
- oposizio berriak oraindik ez zuen ezarpen maila handia.
2• Erregimenak errepresioa arindu zuen.
3• Baina ETAren ekintzak eta arazoak areagotu >(ondorioz)ugaldu egin ziren erregimenaren aparailu
errepresiboak
4• PSOEk frankismoaren azken aldian, bere egiturak berritu zituen. Lider berria ezarriz : Nicolas Redondo eta
Enrique Mugica. (1970 eta 1971 artean )
Diktaduraren arazoak Euskal Herrian.
5- Oposizio berri baten agerpena: eliza eraberritu ,ikasleen mugimendu berria, kulturaren erresistentzia,ikastolak jaio...
- Oposizio berriak gizartearen esparru guztiak politizatzen zituen.
6- ETAren agerpenarekin Leizaolaren gobernua baztertu egin zen.

a) Langile mugimenduaren suspertzea
1-• Oposizio berriak > langile mugimendua berragertzea ekarri ( UGT, CNT eta ELA-STV) CC OOen inguruan.
2-• Harreman laboral eredu berriaren hasiera : soldatak hobetzea, langile klasea egituratu
- enpresari eta langileei soldatak eta lan baldintzak hitzartzeko aukera eman zuten.
- langileek parte hartze handiagoa.
2• Grebak ugaldu ziren 1962tik Aurrera > errebindikazio laboralak sozio-politikoei gailendu.
3-Diktadurak edozein gatazka politikotzat hartzen zuen.
1962 eta 1967 artean erregimenak grebei jarrera jasanbera samarrak.
4• 1967tik aurrera, Bizkaian errepresioa areagotu eta grebak eta langileen mugimenduak gero eta politizatuagoak.
Gipuzkoan, 1961an zenbait liskar bakan . 1966tik aurrera Bizkaikoaren antza. 1969an Estatuan grebagehien. Bizkaiko 113ak gaindituz.
- Gipuzkoan sortu zen LAB sindikatua 1974an. Klase errebindikazioekin batera Euskadiren Independentzia
eskatzen zuen.
Nafarroan gatazkak izan ziren lan munduan eta CC OO azaldu 1966.
- 197ltik 1973rako aldia langileen krisi eta geldialdi garaia izan.
•Frankismoa zen azken urteetan, probintzia gatazkatsuenen zerrendari Nafarroa gehitu ( Bizkaia, Gipuzkoa, Bartzelona, Madril eta Asturiasekin batera) Araban 1969 arte ez gatazkarik. Azpimarragarriena Michelinek 1972an egindako greba.
b. Kulturaren eraberritzea
-Euskara batuaren garapena; euskaraz idatzitako liburuen argitalpena, Euskaltzaindiaren suspertzea. Lehenengo ikastolen sorrera giltzarri izango ziren sinboloak sortu zirelarik. Ez dok Amairu (Oteiza, Mikel Laboa...)

c. ETAren agerpena (1959)
1-ETAk tradiziozko nazionalismoarekin haustea ekarri zuen. EAJk oposizioaren protagonista nagusia 60hamarkadaren erdialdetik aurrera ETA izan zen.
2-Askapen soziala nazionalismoarekin batu zuen eta EAJrekin harremanak zailak izan ziren.
3-1967 aurrera ekintza armatuak areagotu. Frankismoak errepresioaz erantzun eta ETArekiko elkartasuna sendotu, oposizio antifrankistaren aldetik nagiz nazioartetik.
4- Burgosen 1970 ospatu zen Gerra Kontseilua zela eta ETAko sei kideri heriotza zigorra ezarri zietenean, Francok gero indultoa eman eta ETAko kideren fusilamenduetan.
5-ETA gero eta bideratuago zegoen bide armatura eta aktibismo iraultzailera: argi eta garbi. ikusi zen hau. 1973, Carrero Blanco, gobernu frankistako presidentearen hilketan. Hurrengo urtean ETAk lehergailu bat jarri 13pertsona hil..
6- Haren zatiketarik garrantzitsuena eragin zuen>ETA militarra eta politiko-militarra.
d-Elizaren oposizioa
-Bizkaia eta Gipuzkoan,batez ere:
1-1960an agiria atera frankismoaren zapalkuntza salatzeko.
2-Kontzilioa ta gero Derioko Mintegian itxialdia diktadura bukatzea eskatuz.
3-Zamorako espetxean :GOSE GREBA
4-Añoveros Apezpikuaren pastorala elizatan irakurriena EUSKAL KULTURA eta IDENTITATEA ONARTZEKO asmoaz.
-Erregimenaren aldetik liskar handia:botatzeko zorian Añoveros.
-Eliza-diktadurak ika mika gogorrak:bertan behera dena.
4. DIKTADURAREN DEUSEZTEA
1-Oposizio desberdinen erasoen aurrean desegiten joan zen. Garaiz kanpoko eta zaharkitua geratu. Franco hil ondoren erregimena desegin eta desagertu zen.


21 testua


22 testua



domingo, 15 de noviembre de 2015

"EL INTRUSO" BLASCO IBAÑEZ IRUZKINDUTA

EL INTRUSO:
1)Kokapena.Jarraian aztertuko dugun testua historiko-narratiboa edo literarioa(nobela) da, Vicente Blasco Ibañezen El intruso liburutik jasotako pasartea hain zuzen ere. Bilboko kaleetan gertatutako enfrentamendu historiko bat kontatzen du, 1903an. XX. Mendearen hasieran kokatzen da eta Valentzian idatzia eta argitaratua dago, izan ere Blasco Ibañez Valentziakoa da baina Bilbon bizi izan zen hilabete pare batez. Egilea indibiduala da beraz, idazle naturalista bat, deskribapen oso zehatzekin egina. Testu honen asmoa meatokietan lan egiten zuten pertsonen bizi baldintzak, lan baldintzak eta harremanak deskribatzea da.

VICENTE BLASCO IBÁÑECEN "EL INTRUSO" ELEBERRIAREN PASARTEA (1904).Kokapena.Lehen mailako iturri historikoa,zuzeneko informazioa eta garaikidea ematen baitu.Testu narratiboa formagatik eta soziala edukiengatik.Publikoa liburu bat delako,edonor irakurdezakelako. Meatzarien bizi baldintzak azaltzen ditu.Egilea Vicente Blasco Ibáñez, idazle,kazetari eta politikari espainiarra izan zen.alentziako unibertsitatean zuzenbide ikasketak egin zituen baina ez zuen inoiz horretaz lan egin. Los Cuatro Jinetes del Apocalipsisen lanarekin fama handia lortu zuen. El intruso eleberria 1904an argitaratu zuen. 
2)Testuaren ideia nagusiak.
1.parrafoa: Blasco Ibañezek barrakoi hauek deskribatzen ditu, non langile guztiak bizi diren (gaur egungo behi ikuiluak baino askoz okerragoak).
2. parrafoan haien arteko lan harremanak deskribatzen ditu.
3.parrafoa: Beren lan baldintzak deskribatzen ditu. Langileek ezin zuten protestatu. Bi langile mota bereizten dira:
4.-Kanpotarrak: azalean lanean aritzen zirenak. Ez zuten prestakuntzarik behar hemen lanean aritzeko. Lurra atxurraz jo behar zuten soilik eta bertatik minerala atera.
5.-Azpiko galerietan lan egiten zutenak. Hemen lan egiteko zenbait baldintza eta prestakuntza eduki behar ziren. Hauen lan baldintzak oso gogorrak ziren, lur azpian edota minetan lan egiten zutenak baitziren. Azken esaldiak goseak bultzatuta… inguruko probintzietan nekazaritzak oso egoera larrian bizi zirela adierazten du.
3)Inguru historikoa     zeozer falta da?
Errestaurazio garaian kokatu gaitezke,Alfontso XIIIaren erregealdian (1902-1931).Gobernua                                                 . Garai horretan industrializazioaren fenomenoa garatu zen Bizkaian,hasieran matzekin lotuta.Bizkaiaren industrializazioagatik, siderurgia,ontziolak eta finantziak, kapitala aurrera atera zen
Bizkaian ustiakuntza gertatzen ari zenekoa, Industrializazioaren bigarren fasea izango da eleberriaren kokapen historikoa.
XIX. mendearen 79 urteetan Bessemer bihurgailuaren erabilera Europan zehar hedatu zen. Bihurgailuak altzairua kopuru handitan produzitzen zuen, baina fosforo oso gutxiko burdinaz, eta hematiteak baldintza hau betezen zuen. Mineral hori Bizkaian eta Suedian zegoen kantitate handitan, baina kokapen eta klimagatik Bizkaiak hartu zuen garrantzia. Gainera Erresuma Batuak eta Bilbok aspalditik harreman ona zuten, Bilbo izan baitzen artilea esportatzen zuen porturik nagusiena. Azkenik 1869ko Figerolaren Meategi Legea lagungarri izan zen prozesu honetan, eta honela, 1871z geroztik, baina batez ere Bigarren Guda Karlista amaitu ondoren, ingeles kapitaleko edo kapital Franco-Belgako elkarteak ugaltzen joan ziren. Baina bertako kapitalak ere sartu zuten muturra, atzerriko enpresen akzioak erosi baitzituzten merkataritzaren bidez aberatsak bihurtutako Bizkaiako familiak. Ibarratarrak bere meategiak esplotatzeaz gain, Orconeraren kapitalaren parte garrantzitsu bat zuten, eta horretan meatzaritzak sorturiko irabazietako zati bat Bizkaian geratu eta industrializazioaren hastapenak finkatzeko baliogarria izan zen. Esportatutako produktuekin lortutako benefizioen zati bat Bizkaian geratu zen.
Kalkulatu denez esportatutako %80-90 batez ere Ingalaterrara baina baita Alemania eta Frantziara esportatu zen.
Langilegoak ustiatu behar zituzten meatokiak herrietatik urrun zeuden. Lan eskasiagatik eta nekazaritzaren atzerapenengatik, bat-batean pertsona asko eta asko hasi ziren meatokietan lan egiten. Gainera meatokietan lan egiten zutenak jornaleroak izan ohi ziren ( nekazaritza mundutik alde eginak, lan faltagatik). Trenbideak sortu ziren 1857an Tutera-Bilbao konpainia sortu zen eta bost meatze tren eraiki zuten.
Horregatik pertsona hauek nonbait bizi behar ziren, meatokietatik hurbil, baina herriak ere ez zeuden oso gertu. Meatzaritza konpainiek hartu zuten langileei ostatu emateko ardura barrakoien sistemaren bidez.Ondorioz, horrelako bagoiak egin zituzten, denbora ez galtzeko eta soilik lo egiteko erabiltzen zituztenak, gainera ordu guztiak meatokian lanean igarotzen zituzten. Honekin batera dendak eraiki zizkieten, herrietara joan ez zitezen, denbora ez galtzearren. Gero denda hauek derrigorrezko bihurtuko ziren (kapatazeen lana zen hau), langile gehienak jornalariak baitziren. Ustiatzen zuten guztia salduta zuenez, inguruko probintzietako jendea kontratazen hasi ziren, honela nekazaritzan lan falta zegoen bitartean meatokietan lan egiten zuten ,gero bueltatzeko. 
. Honen ondorioz Bizkaiara etorriak dira lana baitago, eta gehiegikeriaren aurka protestatzen zutenak ordezkatzen zituzten, izan ere greba eginez gero kanporatu eta inongo problemarik gabe berehala beste norbait kontratatzen zuten. Egoera txar horrek hauen baldintzak hobetzea oztopatzen zuen.
.Era berean,industrializazioa zabaltzean, Langile Mugimenduak garatzen hasi ziren, lehenengo elkarte sozialistak sortuz.
4)Testuaren garrantzia.Blasko Ibañez-en eleberria Bizkaiaren gizarte konplesuaren deskribapena da,gizarte moderno eta industriala nola jaio eta garatu zen azalduz.Pozesua,beste Europa herrialdetan bezala, ez zen erraza izan eta aurrerapen ekonomikoak ez zituen langileentzako bizi baldintzak hobetu.Bestalde garai hartako intelektualen papera islatu da eleberri honetan.98ko belaunaldiaren idazleek,Berrikuntza mugimenduaren eta HEZKUNTZA INSTITUZIO LIBREREN Intelektualek(Baroja,Unamuno...)gizartea kritikatu zuten nazio egoera berritu eta hobetzeko.Era berean "El intruso" liburuaren egilearen posizioa eta ikuspuntua agertu ziren:giza injustiziaren kontrako protesta,zapalkuntzaren kontrako kexa eta berdintasunaren aldarrikapena.Bizkaian aste batzuk pasatu ondoren Blasco Ibañezek une historikoa kontat eta hezur mamitu zuen.Horrela XX.mendearen hasierara bidaia interesgarria egin dezakegu,gaurko gizartearen jatorria ulertzeko.

sábado, 14 de noviembre de 2015

9. testua. FEDERICO ECHEVARRIAren HITZALDIA LIBREKANBISMO ETA PROTEKZIONISMOari BURUZ (1893.12.9)


a-KOKAPENA
-Testu hau historiko-politiko eta ekonomikoa, lehen mailako iturri garaikidekoa da. Publikoa ere bada, 1893ean esanda meeting batean librekanbismo ekonomikoa kritikatzeko. Egilea Federico Etxebarria da(Bizkaiko Elkarteen Liga burua,siderurgikoa eta oligarkiaren kidea) eta hartzailea meeting horretan egon ziren pertsonak baina gobernuari zuzendua.Asmoa:itun libreganbista ez sinatzea eta protekzionismoa mantentzea.
B-IDEIA NAGUSIAK
Federico Echevarriaren hitzaldia protekzionismo ekonomikoaren defentsa da euskal enpresak babesteko. Ideiarik nagusiena da azpimarratzea zeintzuk izan ahalko ziren momentu hartako arantzel-araubidearen desagerpenaren ondorio ekonomikoak Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritzako ituna zela eta. Arantzel horiek desagertzeak hondamena erakarriko zion Euskal industriari eta baita ere, arantzel horietaz aprobetxatu ziren lantegi siderurgiko  berri askori, beste batzuen artean Altos Hornos, Deustuko Lantegiak, eta abarrak. Echevarriaren ustez, Espainiako gune industrializatutako askori eta Bizkaiari ere kalte hori ekiditeko, indarrean zegoen arantzel-araubidea(protekzionismoa) mantentzeko eta itun hori deuseztatzeko gobernuari eskatu beharko zioten. 
-HITZAK
Libreganbismoa
Protekzionismoa
Muga zerga
C-INGURU HISTORIKOA - zer  falta da?EGOKITU
Garai honetako erregea Alfonso XIII.a da eta gobernua…..

Espainiako industria bi arlo desberdinetan oinarrituta zegoen: oihalgintza katalana eta burdingintza bizkaitarra. Bizkaian burdingintzak garrantzi handia lortu zuen  meategiak zirela eta. Burdina ugaria eta oso ona zen, itsasoaren hurbil eta lortzeko erraz. Bessemer bihurgailua erabiltzen hasi zirenean, burdingintzarekin lotuta zeuden tresna guztiak eta arlo guztietako hobekuntzak zabaldu ziren: Bizkaiko lehenengo elektrizitate-haria, ferrokarrilak, …
Hala ere, Europan industria mota hau guztiz hedatuta zegoen eta Bizkaian eta beste Espainiako gune industrializatutan zailtasunak besterik ez zituzten aurkitu zabaltzeko, lehenengo eta behin lantegiak finkatu behar eta kanpoko burdinazko produktuak hemengoak baino merkeagoak zirelako.
Hori dela eta, Errestaurazio garai osoan zehar burgesek eta oligarkek(diputatu eta senatari ere), lantegi askoren jabeak zirenak, gobernuari behin eta berriro lege protekzionistak eskatu zizkioten. Gobernuak, produkzio nazionala babesteko, jarri zuen kanpoko produktuen gaineko arantzel berezi bat (1891ean), eta industria bizkaitarrak egoera aprobetxatzen jakin zuen: atzerriko lehiari aurre egin ahal izan zion, Espainiako burdingintzako gune inportanteena bihurtu zen eta, horrekin batera, Bizkairantz erakarri zizkion beste industria mota batzuk, hala nola ontzigintza, kimika eta metalurgikoa. 
Nahiz eta beste nazioekin merkataritzako itunak sinatuta eduki librekanbismoa indarrean jartzeko, 1891ko Lege Arantzelaria mantendu egin zen eta 1896an indartu zuten beste neurri protekzionistekin
d-TESTUAREN GARRANTZIA

Liberalismo ekonomikoarekin bat eginda , XIX. mendearen amaieran Espainiako industria nahiko hedatuta egon,baina, oraindik, ez zegoen prestatuta produktu atzerritarrei lehia egiteko, espainolak baino merkeagoak zirelako. Hori dela eta, bakarrik Lege Arantzelaria eta neurri protekzionistak erabiliz gero hobetuko ziren eta desagertzekotan, lortutako aurrerakuntza guztiak desagertuko ziren etorkizunerako proiektu guztiekin batera. Hori dela eta, burgesak neurri protekzionista desagerpenaren aurka egon ziren beti, Echevarriak erakutsi zuen moduan hitzaldi honetan.

WIKITEKA

Askatasuna herria gidatzen





miércoles, 7 de octubre de 2015

2 BATX. 6. testua. 1876ko UZTAILAREN 21eKO LEGEA

6. testua. 1876ko UZTAILAREN 21eKO LEGEA
A-TESTUAREN KOKAPENA Testu hau historiko, politiko eta(mota) juridikoa, lehen mailako iturria da. Publikoa ere bada, Madrilgo Gazetan argitaratua. Egilea kolektiboa da Gorteak (Kontserbadoreak gehiengoa eta bere burua Canovas del Castillo) baitira erregearekin batera eta hartzailea, herria(Bizkaia,Gipuzkoa,Araba eta Nafarroa). Data, 1876koa. 
Asmoa:Legearen eginkizuna foruak ezabatzea da. Izan ere, 1876ko konstituzioarekin batera lurraldeen batasun juridikoa eta fiskala lortu nahi zuten eta eginkizun horretarako oztopoa ziren foruak. Foruen abolizioarekin, momenturaino izan zituzten pribilegioak galdu ziren. 
B-TESTUAREN IDEIA NAGUSIAK: Testu honetan Euskal foruen indargabetzeko hainbat artikulu ageri dira: Euskal herrikoek arma zerbitzura joateko eta norberaren ondasunen proportzioaren arabera estatuko gastuetan laguntzeko izan zuten betebeharra (1. Art.); gizonezko kupoa aurkezteko betebeharra armadako kintetan eta berezien kasuan (2. Art.); Zergak salbuespena abolitu: estatuko gastuetan parte hartzeko betebeharra, beste probintziak bezala kontribuzio, errenta eta zerga arrunta eta bereziak ordaintzera zegokion proportzioan (3. Art.); Euskal probintziek onartuta, Gobernuari baimena eman zion antzinako errejimen foralean beharrezko erreformak egiteko, Euskal Herria eta nazioaren arteko adostasuna lortzeko (4. Art.)
C TESTUINGURU HISTORIKOA: 

XIV mendea baino aurretik Euskal Herriko sistema politiko-ekonomikoa forala zen. Foruek lurralde ohiturak bildu eta finkatzeaz aparte, nahiko autonomia-maila izaten zuten beren ezaugarriak zirela eta: derrigorrezko soldadutza egitetik salbuetsita zeuden biztanleak, bakarrik parte hartuko zuten haien lurraldea zuzenean mehatxatuta bazegoen; zergak ordaintzetik salbuetsita egotea, aduanak Gaztelan zeudenez atzerriko produktuak inportatzeko askatasuna zegoen; kaperatasun unibertsala; Foru-baimeneko eskubidea; autonomia merkataritzako eta ekonomiarako, … Batzar Nagusiak foruen erakunde nagusia zen eta gai ekonomiko eta judizialak bermatzen zituen. Erakunde betearazleak diputazioak ziren eta eskualde bakoitzak berea zeukan. 
Lege honek zenbait ondorio izan zituen: foruak ezereztean, soldaduska derrigorra bihurtu zen, eta lurralde bakoitzeko biztanle kopuru bat soldaduskara joan behar zen (ordaintzen zutenek ez zuten joan behar); Canovasek kontzertu ekonomikoa eman zuen euskal herriko biztanleak ez haserretzeko eta foruak ezabatu ondoren zenbait salbuespen onartu zituen euskaldunentzat); azken gerra zibilaren garaileen alde (liberalen alde) egin zutenak, zerga eta soldaduskaren salbuespena izango zuten 10 urterako. Foruen abolizioak euskal nazionalismoa indartu zuen geroago ikusiko dugun bezala
Gerra Karlistetan foruen autonomia-maila defendatzen saiatu zen:-Karlisten artean foralistak zirenak egongo ziren: gehienak nekazariak, jauntxo txikiak eta eskulangileak izango ziren. Foruek haiei lehentasuna ematen zieten eta liberalek ezarritako erreformak, hala nola desamortizazioak, talde hauei kalte handia eragingo zizkieten beren egoera txarrago eginez. 
Canovasek foruen azken ondarrak kendu zituen.Hala ere, Euskal Herrian ezberdintasun batzuk iraundu zituzten. 1878an, Kontzertu Ekonomikoen araubidea eman zuen, non lurraldeko zerga gehienak biltzeko eta kudeatzeko eskubidea lortzen zen. Horren truke, Estatuari kupoa emango zitzaion, beraz, diputazioek zerga eta administrazio esparruetako autonomia berreskuratu zuten. Hori zela eta, zergak txikiagoak ziren eta ekonomia hobetu zen, batez ere, garraiobide arloan. Euskal oligarkiak ezarritako sistema fiskalak ere fortuna handiak eta industrializazioaren garapena ahalbidetuko zituen.
D-TESTUAREN GARRANTZIA

ITURRIA,WIKITEKA

2 BATX.5. testua. 1839ko URRIAREN 25eko LEGEA.IRUZKINDUTA

5. testua. 1839ko URRIAREN 25eko LEGEA.
a-TESTUAREN KOKAPENA :Testu hau lehen mailako testu historiko-politiko-juridikoa eta publikoa da, Espainiako Gorteek egindakoa moderatuak eta Mª Cristina erreginak berretsia. Hartzailea, herria da.
Lege hau lehenengo gerra karlistaren ondoren egin zuten. Nahiz eta konstituzio liberalek orokorrean foruen legeak kendu nahi izan, Bergarako hitzarmenaren ondorioz, erreginak foruak errespetatuko zituela zina egin zuen, batasun konstituzionalari kalte egin gabe 

B-TESTUAREN ANALISIA ETA IDEIA NAGUSIAK
 Lehenengo artikuluan: Euskal probintzietako foruak berretsi zituzten monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe. Bigarren artikuluan esaten da Gobernuak Gorteei proposatuko ziela aldaketen bat egitea foruen eta konstituzioaren arteko adostasuna lortzeko, Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren. Zalantzak edo zailtasunak agertuko baziren, behin-behineko irtenbidea emango zitzaien, Gorteei berria emanez. Modu honetan, Gobernuak foruen beharrezko aldaketa egiteko ahalmena lortu zuen.


C-IRUZKINA
Lege hau I Gerra karlistaren ondorio bat izan zen. Legeak ez zuen konpondu foruen arazoa (konstituzioarekiko armonizazioa), zehaztu gabekoa baitzen, baina karlistek eta liberalek onartu zuten arazorik gabe. Beste aldetik, nahiz eta karlistek gerra hau galdu, Espainiako egoera sozial, politiko eta ekonomikoa ona ez zenez, 1839ko Bergarako hitzarmenean, karlistak eta liberalak akordio batera heldu ziren. Liberalek, bake soziala mantentzeko, karlistei “amnistia” eman zieten. Gainera, foruak mantenduko zituela zina egin zuten lege honen bitartez. Karlistek, berriz, erreginatzat hartu zuten Isabel II.
Hala ere, Esparterok, praktikan, (ez lege baten bitartez) Euskal lurraldeetako beste foruak ere kendu zituen nazioa bateratzen ahalegintzeko asmoz. 
Euskal Probintzietako Foruen erreforma (1841-X-29) Esparteroren erregeordetzaren garaian Euskal lurraldeetan ere ezarri zen legedi progresista. Euskal probintzietako administrazioa eta legedia Estatuaren menpe jarri ziren. Estatuko legeak aplikatuko ziren udal-antolamendu guztietan. Hori dela eta matxinada sortu zen euskal probintzietan. Esparterok gogor zapaldu zuen altxamendua Donostiako liberal burgesen laguntzarekin eta dekretu hau eman zuen, 1841eko urriko legea : Ondorioak honako hauek izan ziren: Hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean zeuden, administrazioari, arlo juridikoari eta muga zergei zegokienez; Foru baimena deuseztatu zen; barneko mugak mugara eraman zituzten; estatuaren legeak aplikatu ziren udal antolaketan. Hala ere, lege hark ez zituen erabat indargabetu foruak, oraindik ere ezaugarri militar eta zerga bereziak gorde baitzituzten euskal lurraldeek Estatu liberal berriaren barruan. 
Baina 1844an kontserbadoreek foruak berriro indarrean jarri zuten, murriztapen batzuekin. 1876an, 3.gerra karlista galdu zenetik, behin betiko abolitu ziren foruak Euskal lurraldeetan.
Bergarako konpromisoa lege bihurtu zen 1839 Urriaren 25eko legearekin. Bergarako hitzarmenarekin 1go gerra Karlista amaitu zen. Liberalismoaren garaipena izan zen, baina hitzarmen hori zela bide gobernu liberalek foru araubidea errespetatu zuten. XIX.mendean zehar foruen arazoa agertu zen une ezberdinetan, bi ideologiak, absolutismo (karlismoa) eta liberalismoa aurrez aurre kokatzen. Karlistek bizimodu tradizionala eta Erregimen Zaharra defendatu zituzten eta liberalek iraultza burgesaren funtsesko aldaketak bultzatu nahi zuten. 
Hala ere, lege hau argitaratu eta bi urte geroago, Nafarroak galdu zituen foruak, 1841an, Lege Paktatuaren bitartez (Ley Paccionada), Espartero erregeorde zen garaian. Euskal Herriko foruzaleek ez zuten fronte bateratua osatu eta, Nafarroarekiko negoziazio partikularrei esker, egin zuten lege hau. Ondorioz, Nafarroa erresuma izatetik Espainiako probintzia izatera igaro zen. Probintzia berezia, autonomia fiskalari eta administratiboari eusten zielako. 
Berrezarkuntzaren hasieran, Alfonso XII erregealdian hirugarren gerra Karlista amaitu eta gero 1876ko Legearekin Euskal foruak abolitu zituzten. Hala ere, 1878an, Canovas del Castillok ezegonkortasun politikoa sahiestu zuen salbuespen erregimena sortuz: kontzertu ekonomikoak. Horien bidez, Euskal probintziek finantza autonomia lortu zuten. Modu horretan batasun konstituzionalaren printzipioen barruan euskal autonomia fiskala onartu zen
Lurjabeen eta merkatarien burgesia berriak etekin handiak jaso zituen autonomia fiskalari esker, haren bidez bermatzen baitzen Nafarroaren zor publikoaren ordainketa

D-TESTUAREN GARRANTZIA.

ITURRIA:WIKITEKA

martes, 6 de octubre de 2015

2 BATX. 3. testua. MENDIZABAL-en DESAMORTIZAZIOA (1836) iruzkinduta

. 
4. Mendizabalen Desamortizazio Dekretua   iruzkintzeko galderak
BM ERREGINA GOBERNADOREARI EMANDAKO AZALPENA

Andere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea soilikzorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da; hildako aberastasuna berpiztea da; industriako eta zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea da; herrialdeari bertako gauza guztiekiko maitasun natural eta sutsua itsastea da; aberria zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea da; azken batean, ordenaren eta askatasunaren ikurra den Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da. Ez da merkataritzako espekulazio hotza, ezta kreditu eragiketa ere (...); animazio, bizi eta zorioneko elementua da Espainiarako. Horrela azaldu badezaket, bere politika pizkunderako osagarria da.

Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudan dekretuak, zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du eta beharrezkoa da bai bere joeran, bai bere helburuan eta bai emaitza hura lortzeko erabiliko dituen bitartekoetan, jabe familia oparoa sortzeko goi mailako ideian lotzea eta bat egitea eta haren gozamenak eta existentzia batez ere goi mailako instituzioen erabateko garaipenean bermatzea.
Madrilgo Gazeta, 1836ko otsailak 21

a)Testuaren kokapena : ,jatorria,kokapena,mota,edukia,egilea, data eta tokia,hartzailea eta asmoa.

Testuko parrafo hauetatik atera dezakezu.
“Madrilgo Gazeta, 1836ko otsailak 21”
Andere, BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko ohorea izango dudandekretuak, …Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea da,..”

3. testua. MENDIZABAL-en DESAMORTIZAZIOA (1836)
a-KOKAPENA-Testu historiko, politiko, ekonomiko eta publiko, lehen mailakoa da. Idazlea, Juan Alvarez Mendizabal(Ogasun ministroa) Egilea:Mendizabalek (Isabel II) Mª Cristinari adierazi zion.Mendizabal,gobernu progresistaren Ogasun ministroa da eta desamortizazioa aurrera eraman zuen.eta hartzailea  Espainiako eliztarrak nagusiki dira. Testu mota:Desamortizaziodekretuari  buruzko informazioa Mª Cristinari emateko egina  ,berak sinatzeko;, gero Madrilgo Gazetan herritar guztientzat argitaratutakoa bete zedin . Data, 1 836ko otsailaren 21 eta gaia da klero erregularren ondasunen desamortizazioa.  Helburua: desamortizazioaren beharra eta zekartzan alde onak azaldu zituen. Horrez gain, desamortizazio prozesuak zer ekarri behar zuen ere azaldu. zion.


b)Testuaren definizioak:hildako aberastasuna, zor publikoa,amortizazioa,nazioaren jabegoa:     
·         Hildako aberastasuna: Esku hilaren menpe zeuden lurrak ziren(eliza), gutxi eta txarto landuak zirenak eta saltzea eta erostea debekatuta daudenak.
·         Zor publikoa: Zor publikoa estatu batek partikular eta beste estatu edo erakundeekiko dituen zorren multzoa da
·         Amortizazioa: 1- (E.Z.)Saldu ezineko  lurrak dira,esku hilen jabetzapekoak.2-Kasu honetan estatuaren zorra kitatzeko errenta nahikoa izango da.
       Nazioaren jabegoa: Estatuaren menpe dauden jabetzak dira.

b-IDEIA NAGUSIAK:Mendizabalek egin zuen Desamortizazioaren definizio labur bat. Desamortizazio prozesuak zekartzan alde onak azaltzeko. Aurkeztu zizkion helburu ekonomikoak: esku hildako aberastasuna berpiztea, industrietako eta kanaletako oztopoak kentzea eta zor publiko handiaren kopurua murriztea. Baita helburu politikoak ere aurkeztu zizkion: Aberria zabaltzea eta aberriarekin bat egiteko lotura berri eta sendoak sortzea, Ordenaren eta askatasunaren ikurra zen Isabel II.aren tronu gorenarekin identifikatzea. Helburu ekonomiko-sozialak: zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea, ilustratuek lortu nahi zuten bezala, eta jabeen familia oparoa goi mailako instituzioen erabateko garaipenean oinarrituta.
  
Parrafo nagusi bi :
1-Andere: Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea ez da emandako hitza betetzea eta errenten produktuaren amortizazio berdinaren bitartez zor nazionalari berme positiboa ematea soilik;
-
-
-

2- Nazioak dagoeneko eskuratuta dituen ondasunen salmenta egiteko eta bere emaitza materialerako BMren onespen agurgarriaren pean jartzeko
-
-
-
c)Testuaren inguru historikoa
1-Zer prozesu irekitzen da  erregina honekin?
C-Testu-inguru historikoa: 1833an Fernando VII hil zenean, estatu liberala behin betiko ezarri zen.
2-Zein da  garai honetako errege-erregina eta zein da bere kronologia?
"BM.Andere.......…Isabel II.aren tronu gorenarekin"
 Eta Isabel II.a Espainiako erregina eta ere ama ,Kristina,erreginaordea
4-Zein talde politikoak hartzen du boterea 1833an?eta zergatik?
-Berdinak dira 1836an boterean daudenak?Zeintzuk dira beraien  helburu politiko-ekonomikoak?
zirkulazioko kanaletako oztopoak kentzea da"
Garai honetan liberal progresistak dira  boterean.Helburua liberalismo politiko ekonomikoa ezartzea da partidu liberalen eskutik.
3-Espainiar erreinuko  guztiak ados daude egoera honekin?Zerk egin zuen eztanda arrazoi horregatik?Non borrokatzen ari dira?

PROGRESISTEKIN :Arlo guztietako arazoak izugarrizkoak izan ziren: lehenengo gerra karlistan murgilduta, diru eza eta zor-publiko handiak, Ogasunaren porrota, sistema politiko berria eta Isabel II.aren tronua finkatu gabe,…
Lehenengo gerra karlistan  Isabel IIa erregina izatearen aurka zeunden  Karlos M. Isidroren jarraitzaileak(karlistak) eta gerra karlistak eztanda egin zuen.Liberalak Isabel II.aren aldekoak ziren. 
56-Zergatik ateratzen dira ondasunak salmentara?Zeintzuk dira salmentara ateratzeko argudioak(politiko-ekonomiko-soziala)?
"zor publiko handiaren kopurua murrizteko onura sortu behar du"
-HELBURUA:Dirua lortzea izan zen desamortizazioaren helburu nagusia Godoyren garaitik. Zor publikoa ezabatzea eta Ogasunaren  egoera larria konpontzea izan zen helburua.Mailegu berriak lortu behar ziren hartzekodunei ordaintzeko eta gerra karlistarako  dirua lortzeko, baina ezin ziren lortu aurreko zorrak ordaindu zuten bitartean.Amerikako herriek independentzia lortuz  handik ez zetorren ondasunik.

" jabe familia oparoa sortzeko goi mailako ideian lotzea eta bat egitea eta haren gozamenak eta existentzia batez ere goi mailako instituzioen erabateko garaipenean bermatzea."

Politikoki bozkatzaile gehiago lortzen ahalegindu ziren.

Nola egin zen salmenta prozesua?Nortzuk izan ziren erosleak?Nortzuk ezin zuten erosi?
"Nazioaren jabego bihurtu diren ondasunak saltzea"
-1836ko dekretuaren bidez, kleroaren ondasunak nazionalizatu edo desjabetu  ondoren lurrak enkante publikoan saldu zituzten. Ordainketa dirutan edo zor publikoan egin zitezkeen.Helburua izan zen lur jabegoaren egitura aldatzea eta, ondorioz, lurraren errendimendua handitzea. Gainera, lurjabe ertainen klase bat sortuko zen.
"hildako aberastasuna berpiztea da"
Maiorazgoaren legearen bidez maiorazgoa ezabatu zen eta lurrak merkatura atera ziren.

7-Zein izan zen desamortizazioaren jatorria?XVIII.mendeko ilustatuen ideiak azaldu.
"zorion publikoaren iturri oparoa irekitzea da"
-Jatorria:jatorri Ilustratua dute :Nekazal Erreformarako txostena.Hau gertatu baino lehen jabegoaren egitura, Maiorazko Legearen (1505) ondorioz, oso berezia zen. Lurren jabeak: noblezia (maiorazko eran: seme nagusiak ondasunak oinordetzan, ez zen lur horietako jabea gozamendua besterik ez baitzuen, eta ezin zituen saldu, lurra lotuak izan zirelako; honi esker, nobleek ondasun gehienak gorde zituzten), eliza (esku hildako eran: ezin zituen saldu, amortizatuak egon baitziren), udalak (2 motakoak: auzo ondasunak herritarrek erabili ahal zituzten ordaindu gabe; berezko ondasunak, alokatu ahal zituzten udalari ordainduz).
Jabetzaren antolakuntza aldatzean, gizarte kapitalista sortuko zen. Jabeak mugarik gabeko eskubidea behar zuen ondasunak (lurrak) aske erabiltzeko (jabetza pribatua ezinbestekoa izan zen liberalentzat); hau lortzeko, maiorazkoa desagertu behar zuen eta Elizaren pribilegioak ere desagertu behar. 
8-Gobernuak lortu zituen bere helburuak?edo Zeintzuk izan ziren ondorioak? Zer gertatu zen gobernu horrekin?

-ONDORIOAK:Estatuarentzat oso inportante izan zenEstatuak diru sarrerak gehitu zituen, ogasun zorra murriztu ahal zuen eta, ondorioz, Ogasunak sinesgarritasuna berreskuratu zuen mailegu berriak eskatzeko). Ez landutako lurra lantzeak produkzioa handitu zuen eta aurreko egoeran baino errendimendu handiago nekazaritzatik lortu zuten,landaketaren espezializazioa Andaluzia,Valencia baina ez zen IRAULTZARIK eman; eta auzo lurrak saltzean erabiltzeko eskubidea galtzeagatik, behe nekazarien bizi baldintzak okertu ziren,jornalari bihurtuz.Goi mailako burgesia eta nobleziak lur gehienak eskuratu zituzten ,latifundio handiak sortuz Espainiaren hegoaldean.
Nork hartu zuen boterea 1837an?
Haustenkunde ondoren liberal moderatuak boterea lortzen dute.

8-Aipatu lehenengo desamortizazioaren garaiak.
9-Zeintzuk dira  ondoren egiten diren desamortizazioak ?Espartero,MADOZ....

-Desamortizazioak XVIII.mendearen bukaeratik hasi ziren , eta ondorengo ezagunena MADOZ ena izango da eta lur komunalak hartu zituen.

d)Testuaren garrantzia garaia ulertzeko
Zein prozesu ekonomiko berria ireki zen testu honekin?
Zein arlo ekonomikoan eta nola aplikatu zen aldaketa hori?
d-LEGE HONEN GARRANTZIA: Desamortizazio honek Estatu liberal (ekonomikoa eta politikoa)ezartzen lagundu zuen:jabetza eskubidea eta askatasun ekonomikoa lortuz.Elizak ondasun zati bat galdu zuen eta Estatuak diru-laguntzak mantentzeko eman zizkion(moderatuekin). Enkante publikoetan lurrak saltzeak ez zuen aldatu nekazarien bizi baldintzak, horiek erosi ahal izan ez zituztelako. Burgesiak, berriz, lurrak erosi zituen eta noblezia antza eta baloreak hartu zituen.

WIKITEKA
Liburua  eta wikipediatik informazio atera.