Mostrando entradas con la etiqueta Historia selektibitatea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Historia selektibitatea. Mostrar todas las entradas

martes, 13 de marzo de 2012

3. Testu-iruzkinaren puntuazioa selektibitatean

a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia): 0,5 p.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:
1,5 p.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
2,5 p.
d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:
0,5 p.

lunes, 5 de marzo de 2012

2 BATX. 15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04) iruzkintzeko galderak

15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)
Diputatuen Kongresuak honako LEGE hau agindu eta berretsi du:
1. art. Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute espainiar  estatuaren barruan eta “Euskal Herria” izena hartu du. Bere lurraldea  aipatutako probintziek gaur egun osatzen dutena izango da eta horiek, aldi  berean, modu autonomoan gobernatuko dira (…). Euskara, gaztelania bezala,
Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da (…).
5. art. Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko  babes juridikorako eta ordena publikoa mantentzeko polizia erregimena  ezartzea.
10. art. Euskal Herriaren botereak herrian sortzen dira eta Errepublikako  Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera erabiliko dituzte berak erabakitzen dituen organoek honako mugapen hauen arabera:
a) Eskualdeko organo legegilea (…) sufragio unibertsal, berdin, zuzen  eta sekretu bidez (…) hautatuko da.
b) Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du eta  presidentea izango da eskualdearen ordezkaria Errepublikarekiko  harremanetarako (…).
Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko
baldintzek irauten duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak  aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen guztiekin. Behin-behineko  Gobernu horretako lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi
egunen barruan izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren  botoa askatasunez eman dezaketen herriak aukeratutako zinegotziek (…).
Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore  zibilak egiaztatuko du (…). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko  Gobernuko kideak izendatuko ditu eta horiek ez dira bost baino gutxiago  izango (...)
Gaceta de Madrid, 281. alea, 1936ko urriaren 7koa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1. alea, 1936ko urriaren  9koa.

TESTU IRUZKINA


Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio
ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen  bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).

-HITZAK: Diputatuen Kongresua,Estatutua,Euskal Herria,euskara,gerra zibila,    sufragio unibertsala,.
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko  loturak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua:
1-Zein da garai honetako gobernu mota eta presidentea eta gobernuburuen izenak?eta zein urtetan gertatzen da?
1-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein lurraldetan  onartzen da Estatutu hau?
Zein da  autonomi Estatutua bultzatzen duen partidua?zeintzuk dira EAJ ren oinarrizko ideiak?Noiz sortzen da joera autonomista?ta norekin? Noiz eta zein garaian  erredaktatu zen estatutuaren lehenengo  aurreproiektua?

3-Nolako egoera jasaten du Primo de Riveraren diktaduran?Eta zein da oposizioko partiduen jarrera eta zer sinatzen dute Donostiako itunean?EAJk parte hartu zuen?

4-Noiz aldarrikatzen da II Errepublika?Nolako emaitzak lortzen dituzte partiduak lehen hauteskundeetan  Euskal Herrian?
Zein eskubide aldarrikatzen dute Espainiako kongresuak egindako konstituzioan?azaldu.

5-Zein da Euskal Herrian aurkezten den estatutua?Zeintzuk dira Lizarrarako estatutaren ezaugarriak?eta prozesua?
Zein da  Madrileko kongresuen erantzuna?Zer proposatzen diote?
Zer gertatzen da bi urteko erreformistan ?
6-Zeintzuk dira bi urteko erreformistaren bukaeran egindako hauteskundeen emaitzak EH?
2-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.

7-Zein da idazten den proiektua Fronte Popularraren garaian eta nork bultzatuta?Zein partiduekin  adosten du?Zeintzuk dira  ez ohiko baldintza hoiek?Azaldu. Zeinen alde borrokatu zuen Euskal Herriak?lurraldeka azaldu.Zein da gerra zibileko beste bandoa?
Noiz?
8-Zein lurraldeek  osatzen du autonomía eta bere izena?Zein da eta zergatik kanpoan geratzen den lurraldea?
Zeintzuk dira estatutuaren ezaugarriak :botere banaketa,aginte autonomoen arloak:hizkuntza ofizialak,polizia.
Nolako prozesuen bidez osatzen da gobernua?Zeinek dauka aginte gorena eta zeintzuk dira gobernuko kideak?

3-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
9-Noiz osatzen da lehen Eusko Jaurlaritza?Nor da 1go lehendakaria?eta zein partidukoa da?Non  egingo du  zina?eta bere gobernuko kideak?

10-Egoera berezia dela eta ,Zein botere hartzen du bere gain gobernu berriak?Nongo lurraldearen defentza zuzenduko du?Azaldu pixkat.
Legutio-Bizkaia-Bilbo.Non errenditzen dira Eusko Gudarostea?Nora doa Eusko Jaurlaritza?eta gerra galtzean?

11-Zein da Franko eta Nazionalen  jokaera gerra irabaztean?(errepresioa)Zeintzuk dira ezabatzen dituen legeak ( Kontzertu Ekonomikoak eta Estatutua) eta zein lurraldetan?Zein  da ezartzen duen legedi berria?
4. Ondorioa
Testuaren interesa, balioa eta esanahia.  Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:


1-Zein da garaiko gobernua eta konstituzioan onartutako zein eredu deszentralizatua  ikusten da?Zein lurraldeetan?


martes, 28 de febrero de 2012

2 BATXIL. Gerra Zibila EHan 1936-7

Gerra Zibila  EHan 1936-7
3.GATAZKA EUSKAL HERRIAN        ,
-3.1 Hainbat indar politiko
- 1336ko hauteskundeetako emaitzak bistan utzi lau euskal  probintzietan hainbat indar eta estrategia politiko zeudela.
-Euskal Herriko eta Nafarra aukera ezberdinak
   -Gipuzk, eta Bizk. gehiengoa Estatutua betetzearen alde.
EAJ-eta Fronte  Popularra osatzen zuten. KOALIZIOKO  GOBERNUAN.   
- Araban  eta Naf. Antzinako karlistak taldea. (ELKARTE TRADIZIONALISTA) .Errepublikazalearen aurka zegoen, eta altxamendu militarraren alde.
 -3.2 Lehen Euskal Gobernua.
-Madrilen, Estatutua negoziatu ahal izan zuen -Madrilen hitzartu zuten Gorte errepublikazaleek.
-Euskal Herriko Behin-Behineko Gobernua osatu zuten (EAJ eta Fronte Popularra) .
-EAJko kidea zen Manuel de lrujo izendatu zuten gobernu errepublikazaleko Justizia ministro.
- 1936ko urriaren 7an, EAJk lehen euskal gobernu autonomoa zuzendu zuen, Jose Antonio Agirre lehendakari zela.
-Lurraldearen bakantzeak autonomia handiarekin jarduteko  aukera txanpon propioa sortu , foru polizia edo ertzaintza /euskal armada edo Euzko Gudarostea deiturikoa.
-Bataloietan antolatuta aginte bakarra ez egoteko
- berezko politika nazioarteko kontaktuei esker. ( Britania Handia eta Frantzia)
-Euskadiko Herri Auzitegia sortu delituak eta gerrarekin loturikoak epaitzeko.
   -Ohikoak ziren hilketak eta estalitako mendekuak saihestu zituen.
             3.3 Gerra  zibilaren aldiak
a) Fronte Gipuzkoarra  uztailetik-urrira 1936
-Erreketeen erasoa :Nafarroatik  Gipuzkoara  : Irun, Tolosa eta Beasain.
-Beorlegi koronelaren gidaritzapean, Irun hartu zuten, eta Frantziarekin zuten muga itxi zuten .
-Errepublikaren  defentsa ezkertiarren esku Defentsa Batzarraren ardurapean baina armak oso ahulak.
-Defentsa Batzarra EAJk , Fronte Popularra eta  CNTk osatzen  zuten.
-     -Gerra antolatzeko eta lurraldea kontrolatzeko.
 -Anarkisten eta nazionalisten arteko eztabaida eta Fronte Gipuzkoarra desegin.
Eta Mola jeneralaren esku geratu zen.
b) Legutianoren aurkako erasoa Legutiano  aurkako erasoa  , Gerraren bigarren aldian, 1936 urritik-1937 martxoraino
-Defentsa Batzarretatik Euskal gobernu edo Jaurlaritza,osatu berrira .
-Agirreren gobernuak  kontseilaritza nagusiak bere gain hartu (Defentsa kontseilaritza) .
-Arerioren tropek Bizkaia inguruan presio handia.
-Legutiano ( Araba  erasotzeko agindua eman zuen. Baina  eustezko erasoak porrot egin. Eta agerian geratu euskal  armadaren gabezia eta matxinatuen nagusitasuna.
c) Bilboren gainbehera
•Hirugarren eta azken aldia. Apiriletik ekainera 1937.
-Eusko Jaurlaritza aginduan eta Bizkaiko lurretara mugatu.
- Hiriburua defendatzeko  burdineko gerriko ezaguna sortu.
•Condor Legio alemaniarraren eta unitate italiarren laguntzarekin artilleria bidezko erasoak ( Otxandio, Durango , Gernika...)
-Davila jenerala buru zela  burdinazko gerrikoari eraso zioten.
-Alejandro Goikoetxearen laguntza izan nazionalek, planoak  eman zizkienez gune
ahul guztiak primeran ezagutzen zituena,.NAZIONALEK BILBON SARTU ekainean  1937an.
-Euskal armadaren zati handi bat  ( batailoi nazionalistek  osatuta ) tropa italiarren aurrean errenditu zen Santoñan.
-Alderdi ezkertiarrak aurrera egin . Gijon hartu arte.
•Nazionalisten esku. Agirre lehendakariaren euskal gobernua  erbestera joan zen ( Frantzia )
 ERREPUBLIKARRAK
4.1 Politikaren bilakaera.
•Gobernuaren botere zentralaren sendotasun eskasa eta erasoa pairatu behar.
- Beorlegi koronelaren gidaritzapean Irun hartu, eta Frantziarekin muga itxi .
- Azkenik, Gipuzkoa Mola jeneralaren esku eta tropek Bizkaian aurrera egin.
.Errepubliokao armadako-aginte- batasun ezak:PORROTA
• Anarkistek, komunistak gerra irabaztearekin Iraultza sortu.
-Quirogak  dimisioa aurkeztu. Martinez Barriok ordezkatu.
-Altxamendua  jeneralarekin baina elkarrizketak porrot.
-Giralek gobernu ezkertiar moderatua sortu. mendebaldeko demok. Babesa bilatu
•Iraultzak,sortu zirenez bere aginpidea eta laguntza.
-1936 tik Aurrera, Francisco Largo Caballero zuzendu.
- Euskal nazionalistek eta nazionalista katalanek osatu  zuten.
-Euskal nazionalistek eta nazionalista katalanek osatu zuten.
-Euskadiko Autonomia Estatutua  onetsi.
.Aldaketa politikoak
-Estatu kontrola ezarri militarrei. Herri armada sortu.
-Gobernua Valentziara eraman.
-Gobernuaren krisia  Negrin  gobernu buru berria.
-Anarkistek alde batera utzi  eta errepublikanoak batzen  saiatu
-Terueleko gudua , Ebroko gudua I gerraren ezbehar ,etengabeak)  gobernua Bartzelonan finkatzea.
• Madrilen baldintzarik gabeko errendizioa  sinatu.
-Eta gatazkak zirela eta Espainia uztea erabaki. (1939ko ApirilaK 1 )
5. ALDERDI NAZIONALA(laburtu)
..Botere guztiak  Francisco Franco  jeneralaren inguruan.
a ) Batzar militarra
•Nazionalen buru Defentsa Nazionalaren Batzarra.
-Batzar militarra sortu ( Sanjurjo  militarra buru  hil arte ) .
-Franco jenerala izendatu Estatuko  Gobernu buru eta Armadako Txit Jenerala.
B)Estatuaren Batzar Teknikoa
-Laguntza militarra(teknikarik onenak) eta Frankoren  buruzagitza politikoa indartu.
- Espainiako Falange Tradizionalista    JONSena
• Alderdi bakarrean Franko agintari bakarra arrakasta handiak.
c) Frankoren  lehen gobernua
-1938ko urtarrilean estatu totalitarioa ezarri
-Botere legegilea eta betearazlea , Francoren esku.  besteak ezabatu behar.
-.Hainbat printzipiotan oinarrituta:
- Katolizismo kontserbadorean eta tradizio pentsamenduan. eta Jose Antonio Primo de Riveraren pentsamenduan.
-Errepublikaren lege erreformistan deuseztatzea zen helburua:Autonomi Estatutua ,Kontzertu ekonomikoak.
-Estatu totalitarioen(Italia,Alemania) laguntza : elikagaiak, arropa...
5.2) Alderdi sozialak eta kulturalak
b ) Eliza
-Egoera pribilegiatua zuten.
•Hezkuntza erreforma :
-irakasleak trebatu , testuak zentsuratu eta hezkuntza mistoa galarazi.Irakaskuntza pribatua eta erlijiosoa bultzatzea
•Eliza, armada eta falangea obedientziaren eta betebeharren defentsa   ziren.
-Emakumeen sailak   eta emazte-rola betetzera bideratu zuen.
-(Ezin zuten ondasunik izan )
-Euskal apaizteria izan ezik . Besteak alderdi nazionalaren alde jarri
-Bertan altxamenduak justifikatzen ziren.
DEBORAH LOZANO-ZIORTZA BELLIDO
2D

domingo, 19 de febrero de 2012

2 BATX.Industrializazioa Euskal Herrian

Industrializazioa  Euskal Herrian
Euskal herriko industria bultzatzeko faktoreak:

a- Bizkaian eta Gipuzkoako kostaldean: manufakturaren tradizio handia (burdinoletan eta ontzietan) eta burdin mea oso ugaria zen.
b-Erregimen Zaharraren bitarteanmerkataritza librea zegoen, ordenamendu Foralaren oinarrien arabera.


c-Monarkiak jarritako mugak barnealdean zeuden eta praktikan askatasunez inportatzea suposatu zuen, inolako zergarik ordaindu gabe.

d- 1841.urtean muga zergak kostara eraman eta euskal lurraldeak Estatu liberalean ezarpena.
e-Bilboko merkatariak siderurgia industrian inbertsioak egin zituzten .

f-Bizkaiko burdina esportatzen hasi, meategien ustiapen kapitalista eta mearen esportazioa sustatzen zuten legeei eta muga zergei esker.

g-Ekonomia industrialaren ezarpenarekin bukatuko zen bilakaera gertatu zen baina emandako urratsa ez zen lineala izan zeren sarritan atzera eta aurrera ibili ziren eta gainera, lurralde guztietan ez zuen izan eragin berbera.

h- Ingeles iraultzaren eragina Europara hedatu eta Euskal Herrian ondorio txarrak izan zituen: siderurgia krisian sartzerakoan eta merkataritza zirkuitu tradizionalak desagertzean oinarrizko ekoizpenen porrota.

i-XIX eta XX. mendeen artean, landa ekonomiatik ekonomia industrialerako urratsa eman zen.

5.1 Industrializazioa


a-BERANTIARRA:Berantiarra izan zen eta 1841etik 80ko hamarkada arte industria gogogabetuta egon zen.

b-ATZERAPENA:Atzerapen honen zergatiak: faktore politikoetatik hasi ( Fernando VII.aren ekonomia politika geldoa ) , belizistak eta ekonomikoetara ( merkataritza zirkuituaren haustura, siderurgia tradizionalaren krisiari aurre egiteko kapitalaren falta,...)

c-MAILA TEKNOLOGIKO BAXUAGOAA:Euskal industria berria jaiotzean, Europaren maila teknologikoak eskuraezina zirudien eta horregatik ezinezkoa zen Europako herrialdeekin lehiatzea.

d-LANGILE MUGIMENDUA BULTZATU:Industrializazioaren sendotzeak egoera ekonomiko berria sortu zuen. Langile mugimendua ekarri zuen eta benetan bereiztu zuena XIX. eta XX.mendeetan izan zen egituraketa berria izan zen: BIZKAIKOA ETA GIPUZKOAKOA.



5.2 Industrializazio ereduak

1- INDUSTRIALIZAZIOA BIZKAIAN ( 1841- 1898 )

a-LEHENENGO INDUSTRIA MODERNOAK:Siderurgiaren sektorean bakarrik eman zen,eta honen ondorioz, lurralde historiko guztietan industria molde komunak zeuden. Ekonomiaren egituraketaren ahultasun erlatibo bat suposatu zuen.

- Industria bat sortzeko lehen saioak 1841ean izan ziren, burgesia bilbotarreko merkatari talde batek Estatuko Lehenengo Elkarte Anonimoa sortu zuten. ( Boluetako Santa Ana eta lehen labe garaia sortu zuten ). Geroago beste talde batek siderurgiaren ekoizpenean inbertitu zuten, Ibarra taldea delakoan. 1845 urtearen inguruan talde hauek porrot egin zuten.
-XIX.mendearen erdialdean, bere egoera ekonomikoa txarra zenez, ezin zuen industrializazioa aurrera eraman. Baina euskal gizarteko zenbait sektoreren kapitalizazio indartsuen bidean,arazoa konpondu zuten 1865 tik aurrera. Burgesia txikia sortu zen.

b-GARRAIOAK:1857an bi elkarte sortu: ferrokarril Tudela- Bilbao eta Banco de Bilbao.
-Bilbok trenbidearen eraikuntzan indar handia hartu zuen.
      1890ean Bilbo-Durango; Bilbo-Balmaseda eta Bilbo-Areeta martxan zeuden.
Hurrengo hamarkadan Bizkaitik kanpora luzatu ziren trenbide horiek: Bilbo-Santander eta Bilbo-Leon
c-BESSEMER LABEA  ETA BURDIN MEAREN ESPORTAZIOA:1865tik aurrera euskal gizarteko zenbait sektoreren kapitalizazio indartsua:
  Kapitalaren pilatzea, Ingalaterrara egindako burdin mineralaren esportazio indartsuetatik eskuratutako irabazietatik zetorren.
  esportazioek 1865aren inguruan hasi ziren, Bessemerren asmakizuna zela eta,
  BESSEMER LABEA  industria ingelesean ezartzerakoan, herrialde honek Bizkaiko mineralaren beharra izan baitzuen (BURDIN EZ FOSFORIKOA).
d-KAPITALIZAZIOA INDARTU:Kapitalari begira.
       Kubako gerra eta gero.
      Urte hauetan meategien etekin handiak eta espektatiba ekonomikoak kapital mugimendu handia sorrarazi zuen.
        7 banku fundatu ziren, horietarik Bilbo, Bizkaia eta Credito de la Unión Minera iraundu zuten.
      Lehenengo bien jabeak burgesia handiko kideak ziren.
      1898-1901 urte, artean kapital txiki eta ertainak mobilizatu ziren baina beti mea-burgesiaren menpean.
e-BURTSA:INDUSTRIA HONEN GARRANTZIAK BURTSAREN SORRERA EKARRI ZUEN.Garai honek 1901ko Bilboko burtsaren porrotan izan zuen amaiera.

f- INDUSTRIA AURRERATUENAK:Burgesia honek bidegabeki Bizkaiko ekonomiaren bilakaeraren kontrola zeukan, 80. hamarkadan hasitakoa, eta hiru lantegi handiak sortu ziren: San Francisco, Bizkaiko Elkartea eta Bilboko Labe Garaien Elkartea. Honen emaitza, ekoizteko gaitasun izugarria zuen industria bat izan zen.Bilbo Handiaren inguruan ENPRESA HANDIAK sortu zituzten langile askorekin.Industria hoien oinarria SIDERURGIA ETA METALGINTZA zen.

g- POLITIKA PROTEKZIONISTA:XIX.mendearen amaierako Bizkaiko burgesiaren arazoa: merkatuaren egoeraren aldaketaren beharra. Aldaketa hau, protekzionismoa ezartzetik zetorren. Espainiako merkatua atzerriko industriak hornitzen zuen.

- Industrialari euskaldunen helburua, muga-zergak ezartzearen bidez, merkatu espainola lortzea zen. Baina ezin izan zen garatu saiaketa protekzionista hauek.
h-1891ko neurri babesleen menpean, zenbait metalurgia sortu zen: Aurrera, Baskonia... eta urte hauetakoa da ere La Robla trenbidea, Asturias eta Leongo ikatza ekartzeko, eta Aznar eta Sota  ontziolak.
i- XIX.mendearen azken hamarkadan botere osoa oligarkiak hartu zituen eta protekzionismoa ezartzeko presioa egiteko erabili zituzten. XIX.mendearen bukaeran Bizkaian industria siderurgikoa zegoen, egitura finantzarioa, merkatua, komunikabideen azpiegitura hastapenetan eta portu berria(Bilbo).

2-ALDAKETA DEMOGRAFIKOAK

-ALDAKETA DEMOGRAFIKOA: bertan garatzen den industrializazio ereduarekin lotuta dago.

a- LANGILEAK :Eredu honek eskulan ugarien inportazioa eta eskulan hori gune geografiko txiki batean biltzea ekarri zuen:Bizkaiko ezkerraldean:Zugaztieta,Ortuella,Sestao ,Barakaldo.
b-Eskulan horren jatorria:Gaztela-Leon,Andaluzia,Galizia,eta  nekazaritza guneetako biztanleriak hirietara  alde egin zuten.
      Urteak pasa ahala hainbat herri hustu egin ziren.
      Kartoizko maleta eta  gutuna eskuetan etortzen ziren.
      Meatoki eta industria  guneetako bizi baldintzak okerrak ziren:
c- Heriotza tasak gora egin zuten arazo hauengatik: biriketako gaizotasunak eta infekziosoak eta  bizitzeko baldintza eskasak ( higiene faltak, soldata errealaren jaitsierak eta lan saio gogorrak ).
-horiek dira Bizkaiko langile klasean heriotzaren arrazoi nagusiak Bizitzeko baldintza eskasak, higiene faltak, soldata errealaren jaitsierak eta lan saio gogorrek sortutako egoerek hilkortasunaren gorakada ekarri zuten.

d-BURGESIA :Beste aldetik burgesia hiriguneen alde zaharretik zabalgune berrietara joan zen bizitzera.
      Bertan ,kalitate oneko etxeak ,zabalak,zerbitzuz hornituak eta kale zabalak,argindarraz,garraioaz e.a .
e-Bizkaiko goi burgesia industrialak  kostaldeko herri txikia aukeratuko du bizigune bezala:
      Neguri eta bertan itzelezko jauregiak eraiki zituzten. 


2-INDUSTRIALIZAZIOA GIPUZKOAN ( 1898- 1930 )

a-INDUSTRIA OREKATUA:Gipuzkoan ez da gertatzen industriaren kontzentrazio geografikorik,nahiko orekaturik joan zen garatzen

b-DIBERTSIFIKAZIOA:Industrializazio dibertsifikatua  eratu zela esan dezakegu

c- ENPRESA TXIKIAK:Gipuzkoan enpresak  txikiak eta ertainak ziren.…

d -BERTAKO LANGILEAK ERE:Industrietako langileria ere, bertakoa izan zen XX.mendea ondotxo aurreratu arte, nekazari mundutik zetorrena hain zuzen 

INDUSTRIALIZAZIOAREN -faktoreak:_

-ALDEKOAK:
      -Geografikoak:Frantzia eta Espainiaren artean kokatuta dago
      -Finantzarioak: Ohiko burgesia merkataria.Merkataritzan lorturiko mozkinak industrian          inbertitzen zituzten
      -Giza kapital aproposa,artisauen tradizioan moldatua.
-KONTRAKOAK:
      -Burdinaren eta harrikatzaren falta.
      -Enpresa txikiak eta ertainak ziren nagusi
         -Merkatuan eta artisautzan sustraituriko erdi mailako burgesak eta burges txikiak izan ziren, industrializazioari ekingo ziotenak
      -XX.mende hasieran,talde finantzarioak sortu ziren: Aurrezki Kutxa Probintziala, Banco.


PAPERAREN SEKTOREA

-HASIERA: 1841.urtean, sektorearen aurrerapen garrantzitsua eman zen:La Esperanza paper jarraia lantegia sortu zuen taldeak Brunet, Tantonat eta Guardamino jaunak). Jarduera industrialean merkataritzaren kapitalak inbertitzen dira. Baina eragina jasotzen duten sektoreak ez dira berdinak: Gipuzkoan ez dago ez burdinik ez ikatzik.

- HAZKUNDEA:1841etik aurrera eta 1880 arte, Oria ibaiaren inguruan paper fabrika asko sortu ziren baina mendearen bukaeran sektorea krisian sartu zen.


SEKTORE METALURGIKOA

-METALURGIA:Sektore metalurgikoa izan zen sektore garrantzitsuena.

-Burdinaren ekoizpena izan zen tradiziozko euskaldunen industria nagusia eta batez ere Deba ibaiaren inguruan garatu zen.

- XVIII. mendearen amaieran sektoreak krisian sartu zen.
-INDUSTRIA MODERNO BIHURTU: Ekimen pribatuari esker antzinako burdinolak industria moderno bilakatu ziren ( Orbea, Union Cerrajera,... )

- ERAKUSKETAK:1897ko Gipuzkoako Erakusketa Artistiko eta Industrialak Gipuzkoako egoera islatu zuen.


XX. MENDEAREN HASTAPENAK

- PAPERAREN INDUSTRIAK:XX. mendearen hasieran Gipuzkoako industrializazioaren bizkortzea gertatu zen Euskal Herriko lurraldeetan.

- Paperaren sektorean berregituraketa sakona jasan zuen 1919an La Papelera Española sortu zenean.

-BERREGITURAKETA INDUSTRIALA:Krisialdi sakona hasi zen eta honen atzetik, landa gizartetik etorrikako enpresari txikien ekimenez, berregituraketa industriala: arma industriatik, bizikleta eta josteko makinen ekoizpenerako urratsa egin zuten.

-KOOPERATIBAK:Banakako ekimenak ez ziren nahikoak izan eta 1920ko hamarkadatik aurrera kooperatiben fenomenoa sortu zen,adibiderik nabarmena: Alfaren sorrera.


3- ARABA ETA NAFARROKO INDUSTRIALIZAZIOA

-BERANDUAGO:Araba eta Nafarroako industrializazioa beranduago gertatu zen,1960ko hamarkadaz geroztik(frankismo garaian)

- Eragina izan zuten faktoreak:

a- HAZKUNDEEKONOMIKOA MUNDUAN ZEHAR:Hamarkada horretan nazioarte zein estatu espainiar mailan industri ekoizpenaren izugarrizko gorakada gertatu zen

b- Itsasaldeko lurraldeak (Bizkaia eta Gipuzkoa industri aldetik nahiko aseta zeuden eta, industrializazioa ondoko probintzietara zabaltzen hasi ziren)

c-Ezaugarri komuna:
- ERAKUNDEAK INDARTUA:Erakundeen bultzada (Araban,Gasteizko Udala;Nafarroan,Foru Aldundia)

d-Bultzatutako neurriak: erakunde horiek erraztu egin zuten industria berrien ezarpena,eta horretarako neurri batzuk bultzatu zituzten.
       - Lantegi berriak eraikitzeko lurzorua eta beharrezko azpiegitura eskaintzen hasi.    
       - Horrez gain,Nafarroako Diputazioa fondo galduko eta onura fiskalak eskaintzen hasi ziren.
e-KOKAPENA MUGATUA:kokapen geografikoa:
-Araban,industria Gasteiz aldean biltzen joan da;
-Nafarroan, probintzian zehar sakabanaturik agertzen zaigu,Iruñea kokagune industrialik garrantzitsuena izan arren.