miércoles, 28 de diciembre de 2011

2 BATX. VALENTZIAKO KLIMAREN IRUZKINA

VALENTZIAKO KLIMAREN IRUZKINA
IRATI GONZALEZ-ek  EGINA
TSASNE BAUTISTA-k  ordenagailuan
   1. Tenperaturak:

a.   Bataz besteko tenperatura: 17’0
b.   Zabaltasun termikoa: 24’5-10’3=14’2
c.   Urtaroak:
-Neguan: 10’3 urtarrilean
-Udan: 24’8 Abuztua

  1. Euriak

    1. Guztira: 419’5
    2. Urtaroak:
                         -Euri gehien: Udazkena
                            -Euri gutxien: Udan
    3.Idortasuna:

Tenperaturari begira, lehenik, bataz besteko tenperatura 17’0-koa da, beraz, epela da 7-20ºc bitartean dagoelako.
Tenperatura hori alderdi epelean kokatuta dagoelako da eta eguzkiaren izpiak urtaroen arabera modu desberdinetan jotzen dute-eta.
Bigarrenez, zabaltasun termikoa 14’2koa da eta hortaz, ertaina da 10ºc eta 20ºc bitartean dagoelako.
Mediterraneo itsasoaren eragina osa nabarmena delako, uda beroak eta negu leunak izaten diren udan tenperatura beroa dago, Azoreetako antizikloiaren eraginean daudelako.
Eta hirugarrenez, hotz gehien egiten duen urtaroa negua da,
eguzkiaren izpiak  indar  gutxiago eta  fronte polarretako borraskak jotzen dutelako eta bestalde,bero gehien egiten duen urtaroa uda da,
tenperatura handiena 24’5koa delako, azaroetako antizikloiak eragina duelako.
D-IDORTASUNA :  GAÜSSEN INDIZEA
      Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                                                                                      +2:MEDITERRANEOA
                                  LAUTENSACH            
Indizea kalkulatzeko:-30 mm euria hilabete bakoitzean
-Hilabete idorraren arabera
>2 hilabete

4-7 hilabete  ERDI IDORRA


Euriari begira, euri guztien batuketa 419’5 mm-koa da, orduan lehorra da 300-800 mm bitartean dagoelako.
Prezipitazioak urriak dira, Atlantikoko depresioak noizbehinkakoak direlako eta oso eraldatuta iristen direlako: penintsula eta Mediterraneoko kostaldearekiko paralelo dauden hiri menditsuak zeharkatzean, hezetasuna galtzen dute.
Euri gehien egiten duen urtaroa udazkena  da,
ekialdeko egoerak, ekaitzak eta tanta hotzak ugariagoak direlako tanta hotzaren sorlekua udan asko berotu den Mediterraneoko borraskak dira.
Euri gutxien egiten duen urtaroa uda da,
azoreetako antizikloia iparraldera mugituta dagoelako.

Ibaiei begira, isurialdea mediterraneoa da.
Ibaiak laburrak dira, Ebro kenduta, Ibaien sorleku diren mendiak itsasotik hurbil daudelako. Erregimen irregularrekoak dira. Udan agorraldi garrantzitsuak izaten dituzte eta udazkenean hondamendiak eragiteko moduko gorakadak izan ditzakete uholde-uren eraginez.
Landaredia urriak dira eta lehorrera eta berora  egokituta daude, adib: sastrakadia, txilarra

Klima mota itsasorako klima mediterraneo da,
Penintsulako kostalde mediterraneoa, Atlantikoaren hegoaldeko kostaldea, Balear artxipelagoa, Ceuta eta Melilla heltzen ditu.

Valentzia autonomia erkidegoari dagokio.




KLIMAREN         IRUZKINA

1-TENPERATURAK
         A-BATAZ-BESTEKO TENPERATURA : Guztien batuketa:12=
                            Berotsua   >17ºC  baino gehiago
                            Beroa   15-17.5ºC
                            Epela   12,5-15ºC bitartean
                           Freskoa:>10-12,5ºC
                            Baxua:<10ºC  baino gutxiago

Zergatia:Alderdi epelean kokatua dagoelako :urtaroak,eguzkia
         B-ZABALTASUN TERMIKOA: Tenperatura garaiena-baxuena=
                            Oso Garaia:18ºtakoa baino haundiagoa
                           Garaia:16-18ºtakoa baino haundiagoa
                            Ertaina:13º-16º bitartekoa
                            Txikia:9-12ºtakoa baino txikiagoa
Oso txikia .>8ºtakoa
Zergatia:Itsasoaren eragina,erliebe menditsua,
kontinentaltasuna,garaiera
C-URTAROAK:
               NEGUAN:Leuna,>-10 hilabeteren batek       badu
                                   moderatua ,5- 10 ºC hilabete bat ere ez
hotza:3-5ºC hilabeterik hotzenaren tenperatura erdia
                               UDAN: Berotsua,>-22 hilabeteren batek badu tenperatura erdia
  freskoa,>-22 hilabete bat ere ez
  leuna:>-10ºC hilabeterik hotzenak

D-IDORTASUNAGAÜSSEN INDIZEA
                                               Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                               0-2 hilabete:OZEANIKOA
                                               +2:MEDITERRANEOA
                                       : LAUTENSACH           
Indizea kalkulatzeko:-30 mm euria hilabete bakoitzean
-Hilabete idorraren arabera: hilabete bat ere ez:HEZEA
>2 hilabete
1-3 hilabete  ERDI HEZEA
4-7 hilabete  ERDI IDORRA
7-11 hilabete ERDI BASAMORTUKOA
2-EURIAK
A-GUZTIRA:Hilabete guztien batuketa=
                           Oso hezea:>1.000mm
                            Hezea:800mm  baino gehiago
                            Lehorra:300-800mm bitartean
                            Erdi-idorra: 300mm baino gutxiago
                            Idorra:30/250?????mm baino  gutxiago
-BANAKETA: erregularra hilabete lehorrik ez
Nahiko erregularra:gehienez 2 hilabete lehor,
Irregularra:2 hilabete baino gehiago lehorrak
Oso irregularrak:+7 hilabete lehorrak
-FORMA:Euria edo elurra,txingorra
Banaketa:
B-URTAROAK:euri gehien: udazkenan,negua:fronte polarra,mediterraneoko borraskak.....
                        Euri gutxien:udan:Azoretako Antizikloia,....
C-OSAGAIEKIN   LOTU: Erliebeak:foëhn efektua.
3-IBAI ETA LANDAREDIA   MOTA
4-KLIMA MOTA  :KOKAPENA eta dagokion AUTONOMI ERKIDEGOA



2 BATX. BURGOSEKO KLIMAREN IRUZKINA

BURGOSEKO KLIMAREN IRUZKINA (mediterraneo-kontinentala)   
IRATI GONZALEZ.-ek  EGINA
ITSASNE BAUTISTA-k  ordenagailuan idatzi  


Espainiako klimograma honetan zera ikus dezakegu:

  1. Tenperatura:

    1. Bataz besteko tenperatura: 10’6ºC
    2. Zabaltasun termikoa (ertaina): 19’0ºC – 2’5 ºC= 16’5 ºC
    3. Urtaroak:
-Neguan: 2’5ºC urtarrila
-Udan: 19’0ºC uztaila


  1. Euriak:

    1. Guztira (lehorra): 563’3mm
    2. Urtaroak:
-Euri gehien: Udazkenean.
-Euri gutxien: Udan.

Tenperaturari begira,lehenik, bataz besteko tenperatura 10’6koa da, beraz, epela da 7-20ºc bitartean dagoelako.
Tenperatura hori alderdi epelean kokatuta dagoelako da, eguzkiaren izpiak urtaroen arabera modu desberdinean jotzen dute-eta.
Bigarrenez, zabaltasun termikoa 16’5ºc-koa da eta hortaz, ertaina da 10ºc eta 20ºc bitartean dagoelako.
Erliebea menditsuak itsasoaren eragina oztopatzen du eta ezin dugu ahaztu kontentaltasunaren eragina, hau da, lurra azkar hoztu eta berotzen denean gertatzen da urtaroen arabera.
Eta hirugarrenez, hotz gehien egiten duen urtaroa negua da, tenperaturek txikiena 2’5ºc delako.
Tenperatura baxuak dira antizikloi termikoak direla-eta.
Bestalde, bero gehien egiten duen urtaroa uda da, tenperatura handiena 19’0ºc delako.
Tenperaturak nahiko altuak dira, azoreetako antizikloiaren eragina dutelako baina euri  zaparradak  egiten ditu borraska termikoak direla-eta.
D-IDORTASUNA :  GAÜSSEN INDIZEA
                                               Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                               0-2 hilabete:OZEANIKOA
                                                                                                                                                    LAUTENSACH            
Indizea kalkulatzeko:-30 mm euria hilabete bakoitzean
-Hilabete idorraren arabera
>2 hilabete
1-2 hilabete   HEZEA

Euriari begira, hilabete guztien euri kantitatearen batura 563’3 mm-koa da, beraz, lehorra da 300-800 mm bitartean dagoelako.
Euri gehien egiten duen urtaroa udazkena da.
Fronte polarren borraskek eragina duelako baina euri orografikoak mugatuak daudela. Eta gainera, mediterraneoko borraska eta borraska termikoa eragiten dituen euri konbektiboak era badaude.
Bestalde, euri gutxien egiten duen urtaroa uda da,
azoreetako antizikloia dela-eta.

Ibaiei begira, atlantikoko isurialdea da. Ibai luzeak dira, Mediterraneotik hurbil jaio eta Atlantikoan isurtzen dira. Erregimen irregularra dute. Udan agorraldiak dituzte prezipitazio urriak egoten direlako, eta goraldiak dituzte udazkeneko eta udaberriko eurien eraginez eta elurra urtzen denean.
Landaredia nahiko urria da, beroa eta lehorteak asko baldintzatzen dutelako. Baina landareak lehorrena egokituta daude, adib: baso hosto iraunkorra (arteak…), mediterraneo pinua

Klima kontinentalaren eragina duen mediterraneoa da. Penintsularen barrualdean dago, Ebroren haranaren erdialdean ez ezik. Itsasoaren eragina ez da inguru horretara iristen eta beraz, klima kontinentalaren eragina du.

Gaztela eta Leongo autonomiari dagokio.


KLIMAREN         IRUZKINA

1-TENPERATURAK
         A-BATAZ-BESTEKO TENPERATURA : Guztien batuketa:12=
                            Berotsua   >17ºC  baino gehiago
                            Beroa   15-17.5ºC
                            Epela   12,5-15ºC bitartean
                           Freskoa:>10-12,5ºC
                            Baxua:<10ºC  baino gutxiago

Zergatia:Alderdi epelean kokatua dagoelako :urtaroak,eguzkia
         B-ZABALTASUN TERMIKOA: Tenperatura garaiena-baxuena=
                            Oso Garaia:18ºtakoa baino haundiagoa
                           Garaia:16-18ºtakoa baino haundiagoa
                            Ertaina:13º-16º bitartekoa
                            Txikia:9-12ºtakoa baino txikiagoa
Oso txikia .>8ºtakoa
Zergatia:Itsasoaren eragina,erliebe menditsua,
kontinentaltasuna,garaiera
C-URTAROAK:
               NEGUAN:Leuna,>-10 hilabeteren batek       badu
                                   moderatua ,5- 10 ºC hilabete bat ere ez
hotza:3-5ºC hilabeterik hotzenaren tenperatura erdia
                               UDAN: Berotsua,>-22 hilabeteren batek badu tenperatura erdia
  freskoa,>-22 hilabete bat ere ez
  leuna:>-10ºC hilabeterik hotzenak

D-IDORTASUNAGAÜSSEN INDIZEA
                                               Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                               0-2 hilabete:OZEANIKOA
                                               +2:MEDITERRANEOA
                                       : LAUTENSACH           
Indizea kalkulatzeko:-30 mm euria hilabete bakoitzean
-Hilabete idorraren arabera: hilabete bat ere ez:HEZEA
>2 hilabete
1-3 hilabete  ERDI HEZEA
4-7 hilabete  ERDI IDORRA
7-11 hilabete ERDI BASAMORTUKOA
2-EURIAK
A-GUZTIRA:Hilabete guztien batuketa=
                           Oso hezea:>1.000mm
                            Hezea:800mm  baino gehiago
                            Lehorra:300-800mm bitartean
                            Erdi-idorra: 300mm baino gutxiago
                            Idorra:30/250?????mm baino  gutxiago
-BANAKETA: erregularra hilabete lehorrik ez
Nahiko erregularra:gehienez 2 hilabete lehor,
Irregularra:2 hilabete baino gehiago lehorrak
Oso irregularrak:+7 hilabete lehorrak
-FORMA:Euria edo elurra,txingorra
Banaketa:
B-URTAROAK:euri gehien: udazkenan,negua:fronte polarra,mediterraneoko borraskak.....
                        Euri gutxien:udan:Azoretako Antizikloia,....
C-OSAGAIEKIN   LOTU: Erliebeak:foëhn efektua.
3-IBAI ETA LANDAREDIA   MOTA
4-KLIMA MOTA  :KOKAPENA eta dagokion AUTONOMI ERKIDEGOA



lunes, 26 de diciembre de 2011

2BATX. 10. TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO iruzkintzeko galderak

10. TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO
ELEBARRIAREN PASARTEA (1904)
“Peoien etxea” zen, meatze-mendietako aterpetxe ziztrina, eta jornalariak  han bizi ziren, pilatuta. (…)Arestik zulo hartan igarotako gauetan pentsatu zuen, tristuraz beteta.
Peoiak abailduta iristen ziren, egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek ateratako blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, meabiltegira  eramaten eta mea-biltegitik ekartzen. Babarrunak, patatak eta bakailao  edo urdail pixka bat pixka bat afalduta, gelaxka hartan egiten zuten lo, izerdiz  edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela; botak bakarrik eranzten zituzten;jaka ere bai, batzuetan. Eskuez uki zitekeen sabai haren azpian, airea ez zen  mugitzen, eta ordu gutxi batzuk igaro ostean, ezin arnastuzkoa bilakatzen zen,hainbeste gorputzen lurrunak loditua eta zikinkeria-usainez josia. Kamainen  tolesetan, egurrezko junturetan nahiz sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroiak  ehizara ateratzen ziren, beroak suspertuta, eta nekeak eraginda lozorroan  zeuden gorputz bizigabeekin anker jokatzen zuten, iluntasunaren babesean.
Gau ekaiztsuetan, zirrikitu eta arrailetatik sartu eta batetik bestera ibiltzen zen  haizea, etxezuloa behera botatzeko zorian. Halakoetan, gorputz jantzi eta  kirasdunak elkarren bila aritzen ziren, beroa lortu nahian. Izerdiak elkartu  egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen. (…)
Harrobia zen langile asaldatzaileen etsairik gogorrena. Lurpeko
meazuloetako arriskuei aurre egiteko, maisutasuna beharrezkoa zen, hortaz, ez  zen erraza hango langileen ordezkoak bilatzea, irakatsi egin behar baitzitzaien ofizioa. Baina Enkarterri emankorretan burdinak mendiak osatzen ditu:
ustiaketa kanpoaldean egiten da; harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik  egin behar; zulatu eta apurtu, ereiteko lurretan bezalaxe. Goseak bultzatuta,etengabe iristen ziren peoiak, multzo handitan, eta gehiegikerien aurka  protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten, ahaleginik egin gabe.
Gizonen etorrera etengabea eteten ez bazen, Enkarterrietako langileak behin eta  berriz ordezkatzen bazituzten, zaila zen lan hark merezi zituen eskubideak  eskuratzea.
Vicente Blasco Ibáñez, El intruso, Valentzia, 1904.
A)Kokapena
Testuaren jatorria, mota , edukiaren aldetik ,egilea(Vicente Blasco Ibáñezen  biografia laburra-Wikipedia)),hartzailea,garaia, asmoa.
B)Testuaren hitz garrantzitsuenak eta ideia nagusiak.
Hitzak:peoiak,Enkarterriak,harrobia.
C)Testuinguru historikoa
Barrakoietan  lo egin
Janari mota
Burdin meatokian lan egin
Langile  immigranteak
Maisuak ofizialak eta peoiak
Nolako lana
Protestaka
1-Nor da garaiko  erregea ,agintean dagoen gobernuko partidua ,agintari  nagusia?
2-Nola deitzen da garai hau?Zein da agintean dagoen gizataldea?

TESTUAREN ZERGATIAK EDO AURREKARIAK
3-Zeintzuk dira garai hartako meatoki  nagusiak?Zein da testuan aipatzen dena?Noiztik ezaguna da burdin meatoki hau?Nola ustiatzen zen?Zeintzuk dira meatokien jabeak?
Nora esportatzen dute mea?
TESTUAREN GARAIA
4-Nortzuk lan egiten dute bertan?Nolako etxeetan bizitzen ziren?Zein da beraien janaria?Non erosten zuten?Nolako baldintzetan?
Non lan egiten dute?Zenbat ordu?Nolako soldata zuten?Zeintzuk dira langileen kategoriak?Zein da langile hauen jatorria?
TESTUAREN ONDOREN
5-Zein  da langileen jarrera egoera honen aurrean?
Nola eta nor hasi zen antolatzen langile mugimendua?Zein da antolatzen duen sindikatua?
Zein da lan baldintza hobeak lortzeko tresna nagusia?Zeintzuk dira greba nagusiak Bizkaian eta zer aldarrikatzen zuten?
6-Noiz sortzen da PSOE eta zertarako sortu zen?Nork sortzen du?Nor izango da partidu honetako buru nagusia?Zer gertatzen da sindikatu eta partiduen arteko buruen artean?Zeinek lortuko du garaipena?
d)Testuaren garrantzia.
Zeintzuk   dira  langileen lan baldintzak eta zein mugimenduak izango du sorrera?.
 

Informazioa  WIKIPEDIAN,SLIDESHAREN ETA LIBURUAN begira ezazu

2BATX. 9. TESTUA. FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA IRUZKINTZEKO GALDERAK

9. TESTUA. FEDERICO ECHEVARRIAREN HITZALDIA
LIBREKANBISMOARI ETA PROTEKZIONISMOARI BURUZ (1893-12-09)
Ez, hemen gertatzen den gauza bakarra zera da, Espainiaren eta Alemaniaren arteko itun tamalgarriaren ondorioz, proiektua atzera botako dela,eta deseginik geldituko dela egungo aduana-zergen araubidea ezartzeko  egindako lan handia. Eta jokabide horrek zoritxar handia ekarriko dio  herrialdeari, dudarik gabe; ez bakarrik aurrekari zorigaiztoko bat ezarriko  duelako, etorkizuneko zeinahi industria-ekimen hondatuko lukeena, baizik eta,orobat, zauri hilgarria eragingo liekeelako lantegiei; bai egungo muga-zergen  araubidearen babesean altxatu direnei, halakoak baitira gehien-gehienak, bai   lehendik altxatuak zirenetan egin diren erreforma eta zabaltze handiei. Eta  industria-jarduera horren guztiaren heriotzak, ohar gaitezen, hauek guztiak harrapatuko lituzke: Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko  instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu  moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio  oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta   Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza (…)eta beste asko eta asko, luze joko bailiguke orain denak aipatzeak. Ez  aipatzeagatik, jaun-andreok, berebiziko garrantzia duten fabrika-proiektuak —izenik ezin dut eman—, 1892   aduana-zergak jarraitzearen baitan baitago  haiek gauzatzea edo ez.
Hain ondorio lazgarriak saihesteko, hainbesteko hondamena saihesteko, Bizkaia ez ezik Espainiako beste eskualde oso garrantzitsu batzuk ere hartuko  bailituzke eta eragina izango bailuke nazio osoan, tinko eskatu behar diogu  Gobernuari ez dadila araubidetik urrundu, ez dezala halako modu zalapartatsu   eta gupidagabean suntsitu gaur egungo babes-sistema, eta, beraz, bazterrera  utz dezala espainiar-alemaniar itun zentzugabe hori.
Merkataritza Itunen kontrako mitin-protesta, Bilbon, 1893ko abenduaren
9an. Bilbon, 1894.
A)Kokapena
Testu aren jatorria, mota , edukiaren aldetik ,egilea(Federico Echevarriaren biografia laburra-Wikipedia)),hartzailea,garaia, asmoa.
B)Testuaren hitz garrantzitsuenak eta ideia nagusiak.
protekzionismoa,zerga,industria
C)Testuinguru historikoa
1-Garaiko  erregea ,gobernuko partidua ,agintari  nagusia
2-Zein da burgesiaren helburua? Nola deitzen da garai hau?Zein da agintean dagoen gizataldea?
TESTUAREN ZERGATIAK
3-Zer adierazten dizu liberalismo ekonomikoak?Eta librekanbismoa edo protekzionismoa da beraien helburua?
4-Zeintzuk  dira Euskal  Herrian  garatzen diren industria guneak eta industria motak,1893an ?Noiz gertatzen da industrializazio  prozesu hori?
“Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko  instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu  moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio  oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta   Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza”


5-Zein da Alemania eta Espainiako itun tamalgarri hori?WIKIPEDIAN  aurki ezazu.
6-Nor da Federico Echevarria eta nortzuk dira  gizarte  talde berekoak?Aipatu izen batzuk.
7-Enpresa hauen jabeak wikipedian begiratuz jakingo duzu-1874-1923 bitartean:
“Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko  instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu  moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio  oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta   Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza.”
8-Enpresa hauen jabeak, nortzuk dira?Indarra zeukaten Madrilen?
9-Zeinek defendatzen du librekanbismoa eta zeinek protekzionismoa?Zergatik ?
10-Zein da gobernuaren politika ekonomikoa?
TESTUAREN ONDOREN
11-Zein da gobernuak  hartuko duen erabakia?
“Alemaniako  ituna”
“Aduana zerga desegin”
“Industria desegin Bizkaikoa ez eze “
“Labe Garaietan, galdaragintzako eta makinak egiteko  instalazio berriak; altzairu-ekoizpena; Deustuko Lantegietan, altzairu  moldekatuak eta trakzio-makinak eta -materiala egiteko saila; Aurreran, hodifuntzio  oso garrantzitsuak, eta altzairu-lanak; Zorrotzako tailerretan eta   Miraballeskoetan, zubi, bagoi eta eraikinak egiteko lanak eta galdaragintza”
“Gobernuari araubide horretatik urruntzea “
d)Testuaren garrantzia
Zein da  Bizkaiko industriarien politika ekonomikoaren helburua?
lIBURUAN ETA WIKIPEDIAN,WIKITEKAN LAGUNTZA DUZU.

2BATX. 7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30) iruzkintzeko galderak

7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)
Alfonso XII.a, jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala
denak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: gaur  egun bildutako Erresumako Gorteekin batera eta haiekin bat etorriz, honako  hau agindu eta berretsi dugula:
Espainiako Monarkiaren Konstituzioa
11. art. Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra da estatukoa.
Nazioak kultuari eta bere ministroei eutsi behar die.
Espainiako lurraldean inor ezingo da eragotzi ez bere iritzi  erlijiosoengatik ez bere kultua praktikatzeagatik, baldin eta kristau moralari zor  zaion errespetua gordetzen bazaio.
Ez dira baimenduko, ordea, estatuko erlijioarenak ez diren jende aurreko
beste zeremonia eta adierazpenak. (...)
13. art. Espainiar orok du eskubidea:
Bere iritzi eta ideiak askatasunez adierazteko, ahoz, idatziz, inprimaketaz
edo antzeko beste prozedura batez baliatuz eta aurretiko zentsurari lotu gabe.
Bakean biltzeko.
Giza bizitzako xedeetarako elkartzeko (…).
18. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta Erregeak dute.
19. art. Gorteak ahalmen bereko bi gorputz legegilekidek osatzen dituzte:
Senatuak eta Diputatuen Kongresuak.
20. art. Senatua norberaren eskubideko senatariek osatzen dute; Koroak
izendatutako biziarteko senatariek; estatuko korporazioek eta zergapeko
handiek hautatutako senatariek (…).
28. art. Legeak finkatzen duen metodoaren bitartez hautatu eta
berrautatu ahal izango dira diputatuak (...).
50. art. Erregeak du legeak betearazteko ahalmena (…)
75. art. Monarkia osoan zehar kode berberek aginduko dute,
zirkunstantzia jakin batzuen ondorioz legeek xedatzen dituzten aldaketei
kalterik egin gabe. Epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan foru bakarra ezarriko  da espainiar guztientzat (...)
Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean.





GALDERAK:

1-TESTUAREN KOKAPENA:,testu mota,jatorria ,jasotzailea, egilea,garaia,asmoa.

2-Testuaren ideia nagusiak eta hitz garrantzitsuenak.



3-TESTUINGURU   HISTORIKOA JARTZEA:
ZERGATIAK
 Nor izan zen erregea garai honetan? Zer gertatzen zaio?

Zein da bukatzen den garaia eta hasten den berria?

TESTUAREN GARAIA
Non biltzen dira eta zein da diputatuen  joera politiko nagusia?Zein da partidu kontzerbadorearen burua  eta zein bere eginkizunik handiena?

Zein  da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak.

Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?eta esan zein den dagokion artikulua.
Subiranotasuna
Botere legegilea  eta hauteskundeak
Botere betearazlea
Epaitzeko funtzioa
Eskubideak
Askatasunak
Eliza
Exerzitoa

Nolako izena hartzen du sistema honek?
Zein  da hausteskunde sistema eta nolako mugak ditu?
Nolako boterea dauka erregeak?

Zeintzuk dira aldi berean ematen diren gertaerak?
ONDORIOAK
Nola bukatu zen liberalismoaren esperimentu hau?

4-TESTUAREN GARRANTZI  HISTORIKOA:
Zein garaiari ematen dio hasiera dokumentu honek?


Liburuan eta wikipedian,wikitekan informazioa duzu.