lunes, 9 de enero de 2012

2 BATX. 11. TESTUA. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)iruzkina

 http://www.ostadar.net/industrializaziogaraia/industria/industrializazioa_pol3.html
  
11. TESTUA. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)
1. artikulua: Euskeldun Batzokija izenarekin, ( ... ) Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi-Zarra leman jasotako doktrinen jarraitzaile diren herritarren arteko batasun eta adiskidetasun loturak sortzea helburu duen aisiarako zentroa sortu zen Bilbo hirian.
2. artikulua: Behin Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzen denean, Bizkai-Batzar deituko. dena Arana eta Goiri-tar Sabinok idatzitako estatutuak izango dituena, Euskeldun Batzokija haren mende geratuko da ( ... ).
3. artikulua: Jaungoikua.· Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da bere barruko bizitzako adierazpen guztietan eta gainerako herriekiko harremanetan.
4. artikulua: Lagizarra. Bizkaia askatasunez birsortuko da. Foru izeneko bere lege tradizionaletan jasotako funtsezkoena osotasunean berrezarriko du.
Gure arbasoen usadio eta ohitura onak berrezarriko ditu. Erabat ez bada ere, gehien bat, euskal arrazako familiez osatuko da. Euskara izendatuko du hizkuntza ofizialtzat.
5. artikulua: Eta. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren eta gauza jainkotiarren eta gizatiarren arteko harmonia perfektuaren eta adostasunaren gainean ezarriko da Bizkaia.
6. artikulua: Jaungoikua eta Lagizarra bereiztea. Ordena erlijiosoaren· eta politikoaren, eklesiastikoaren eta zibilaren arteko bereizketa argi eta markatuaren gainean ezarriko da Bizkaia.
7. artikulua: Jaungoikua Lagizarraren aurretik jarriko da. Politikoak erlijiosoarekiko eta Estatuak Elizarekiko  erabateko eta baldintza gabeko mendekotasunaren gainean
ezarriko da Bizkaia.

8. artikulua: Bizkaia, bere arraza, bere hizkuntza, bere fedea, bere izaera eta bere ohiturak kontuan hartuta, Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa,Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoaren arreba izanik, sei herrialde horiekin elkartu edo konfederatuko da Euskalerria izeneko (Euskeria) multzoa osatzeko, baina bere autonomia partikularra batere murriztu gabe.( ... ).
Bizkaitarra (Bilbo), 1894-05-24.
Hitzak:lagizarra,Euskeldun Batzokiya,Sabino Arana,jaungoikoa  ,euskera,arraza,
Euskalerria.
TESTU IRUZKINA .
       a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):
•        Historia-idazlanaren egitura
•       1. Kokapena
·        Testu mota
•       Jatorriaren aldetik:
·        - Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
·        - Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako -gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
·        Formaren aldetik:
·        - Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako
berriak ... ).
·       - Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak ... ).
·       - Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak ... ).
·       - Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, li teratura -lanetako zatiak ... ).
·       - Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak ... ).
     Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa ...
•     Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
•     Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
  •   Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
  •  Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak
nabarmentzea:
  • 2. Azterketa
  • Lexikoa edo hiztegia
•Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak,zaharkitutako arkaismoak ... (azterketa literala).

  • Testuaren 2 lerroko laburpena.
•Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak
•Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia -edo nagusiak- . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat -testuaren gakoa dena-eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.
C. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
Testuaren garaia,gobernu mota ,kronologia,gobernuburua eta taldea.
Testuaren zergatiak -testuaren aurreko egoerari begira
·  1-   Noiz hartu zuen indarra Bizkaiko Industrializazioak?Zergaitik? Nortzuk eskuratzen dituzte irabazi gehienak?
·  2 Zein da langileen jatorria?Nora immigratzen dute langileak? Zer ezabatzen dute 1876an?
·  3-Zein da Europan garatzen den nazionalismoa Europa mailan?eta zein da S.Aranak hartu zuen nazioaren definizioa?
·  4-Zer garatzen da urte hauetan Bizkaia,Gipuzkoa,Araba eta Nafarroan?
•Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
Testuaren garaia azaltzeko
·  5- Sabino Aranaren  bizitza era laburrean azal ezazu.
·     -Zein da Sabino Aranak sortu zuen lehen elkartea ? Eta zein da 1895an sortzen duen partidua?
·     Zeintzuk dira S.Aranak dituen ideiak?Ondo azaldurik.Nortzuk izan ziren bere jarraitzaileak?
·   6-Zein da gobernuaren erantzuna nazionalismoaren eskaeren aurrean?Lege berririk ezartzen dute?


• Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
Testuaren ondorioak
·   7- Zeintzuk dira garatzen diren kultura mailako taldeak ... ?
·   8- Zein da EAJren bilakaera partidu bezala?Banaketak eta birbatzeak.

d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:


Zergatik sortzen da EAJ partidua?Gaur egungo ideologian zerikusia du?


2BATX. 12. TESTUA. LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23) testua iruzkintzeko galderak

12. TESTUA. LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)
Bizkaiko Langileei
( ... ) Bizkaiko meatzeetako langileak maiatzaren 1ean bildu ziren Gallartako frontoian eta manifestazio zaratatsuak egin zituzten meatze eskualde hartako erregetxoek derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartel eta dendak mantentzearen aurka. Gainera, botere publikoei edo haien ordezkariei haiek berehala eta erabat desagerrarazteko eskatuko zien batzordea eratu zuten.( ... )
Meatzeetako langileak greban altxatu ziren 1890ean, lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzea aldarrikatuz. ( ... )
Gaur egun, onerako edo txarrerako, 1890ean ezarritako lanaldiarekin jarraitzen da, baina derrigorrezko barrakoi eta dendei dagokienez, lehenengo grebaren aurreko egoeratik oso hurbil daude meatze zona guztian.
Bizkaian, legeak gutxietsiz eta mendeko izaera liberala murriztuz,nahitaezko baldintza da lanean onartua izateko, etxe ez higienikoetan bizitzea eta janariak, onak edo txarrak (ia beti txarrak eta eskandaluzko prezioetan), den da jakin batzuetan erostea.
Hori, gure iritziz, horrenbeste aldiz eskatzen den lan askatasunari egiten zaion eraso larria, osasun eta higiene legeei egiten zaien iraina eta, batez ere, inongo gobernu kultuk onartu behar ez lukeen gizakiaren aurkako zapalkuntza da. Baina Bizkaiko meatzeetako langileek, esklabotasun berri eta higuingarriaren ikur diren derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko,grebarako legezko eskubidea aldarrikatuko dute, . gobernuak eta agintariek benetako krimenak egiten dituzten kontzientziarik gabeko zapaltzaileen aseezintasunari muga jarri behar zaionik uste ez badute ere.
La Lucha de Clases (Bilbo), 1896-05-23.
Hitzak.Tomas Meabe,meatzea,greba,langilea,maitzaren 1a.
TESTU IRUZKINA
·       a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea,
jasotzaileak, garaia):
·         Historia-idazlanaren egitura
·         1. Kokapena
·        Testu mota
·Jatorriaren aldetik:
·        - Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
·         - Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
·Formaren aldetik:                                                 .
·        - Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako
berriak ... ).
·        -. Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak ... ).
·        - Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren . kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak ... ).
·         - Literarioa (urte liburuak; genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak ... ).
·        - Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak,
·        planoak, kartelak ... ) ..
·        Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa ...
·        Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona
pribatuetan duena.
·        Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
·        Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
·        Asmoa. Idazlanaren helburua.


·       b. TestuTestuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
 

2. Azterketa
Lexikoa edo hiztegia
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak ... (azterketa literala).
Testuaren 2 lerroko laburpena.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia -edo nagusiak- . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat -testuaren gakoa dena-eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien, arteko loturak.
HITZAK:maiatzaren 1,greba,manifestazio.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
       1-Testuaren garaia,gobernu mota ,kronologia,gobernuburua eta taldea.
      
Testuaren zergatiak -testuaren aurreko egoerari begira
2-Noiz hartu zuen indarra Bizkaiko Industrializazioak?Zergatik? ~ Nortzuk eskuratzen dituzte irabazi gehienak?"erregetxoak"
Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
3-Testuaren garaia aza1tzeko Zein da langileen jatorria?
4-Nora immigratzen dute langileak?Gallarta
5-Zeintzuk dira burdin meatokiaren lan baldintzak?Zeintzuk dira bizi-baldintzak?Zeintzuk dira langileen soldatak?
6-Nola erantzuten zuten langileak?Zein da grebarik famatuena?Zerbait lortu zuten?Zer ospatzen dute egunkari horretan agertzen denez'? Nork sortu zuen "La lucha de clases egunkaria"?Bere bizitzaz zerbait azaldu.
7-Zein gobernuaren erantzuna langileen arazoen aurrean?Lege berririk ezartzen dute?
Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
Testuaren ondorioak
8-Nola erantzuten dute langileak?Zeintzuk dira ondorengo grebarik ezagunenak?
Zein da sindikaturik indartsuena eta nor da bere burua?

d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:

1-Zergaitik sortzen dira Sindikatuak Euskal Herrian?
2-Ba al dira gaur sindikatuak?

miércoles, 28 de diciembre de 2011

2 BATX. OZEANIAR KLIMAren IRUZKINA

KLIMAREN IRUZKINA
IRATI GONZALEZ-ek  egina
OZEANIAR KLIMA
Penintsularen iparraldeko hiriaren klimograma honetan zera ikusten dugu:
1-Tenperaturari begira,bataz bestekoa 14ºCtakoa da,epela  7ºC-20ºCbitartean dagoelako latitude epelean kokatzen baita.Eguzkiaren izpiak  neguan zeharrago eta udan zuzenago jotzen baitute.
2-19,7ºC-8,9ºC= 10,8ºC.Tenperatura leunak dira eta tenperatura bitartea txikia (10,8ºC) kostaldean,itsasoaren eraginaren ondorioz,udak freskoak eta neguak moderatuak dira.Hau itsasoko urak astiro  berotu edo hozten direnez   udan fresko dago eta neguan epelago daude.Itsas korronte beroarenn eraginez baita.
3-Neguak hotzak edo freskoak dira    atlantikotik datozen borraskak   euriak eta haize hotzak dakartzatelako.
Udan tenperatura beroenak ematen dira  Azoreetako antizikloiaren eraginpean  dago eta.
-D-IDORTASUNA :  GAÜSSEN INDIZEA<.PREZIPITAZIOAK begiratuz.
                                               -Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                               -0-2 hilabete:OZEANIKOA
                                              
                                       : LAUTENSACH            
Indiziea kaalkulatzeko:
-30 mm euria hilabete bakoitzean
-Hilabete idorraren arabera: hilabete bat ere ez:HEZEA

2-EURIAK
4-Euri guztien batuketa 1981mm takoa da  ,orduan hezea da 800mm baino gorakoa delako.Prezipitazioak ugariak eta erregularrak   dira inguru horiek fronte polarreko depresioa etengabeko  eraginen menpe daudelako da.
5-Mendikateak itsasotik hurbil daudenez ,hodeiak mendien kontra jotzen dute eta mendiak zeharkatzeko gorantz egitean ur tantak euri bezala jausten dira:euri orografikoak.
EURIA gune hezeetan  baina bestaldean hodeiak ia euri gabe jaisten dira.:gune lehorrak.
6-Prezipitazio gutxien egiten duen  urtaroa uda da,Azoreetako Antizikloia iparralderantz mugituta dagoelako eta bere eraginpean gaudelako.Nahiz eta Azoreetako antizikloiaren eraginpean egon fronte polarraren  eraginez  euriak leun erortzen dira noizbehinka.
7-Ibaien isurialdeari begira Kantauriarra da ,ur emaria ugaria da  prezipitazioak ugariak direlako.Ibaien ur emari   gehien Udazken -neguan  ematen da eta gutxien  udan .
8-Landaredia ozeanikoa ematen da:tenperatura epela eta euri ugariak  landaredi ugaria egotea eragiten du.Hezetasunera egokituta daude   eta hosto erorkorrekoa da:pagoak,hariztiak,pinudiak,belardiak…
9-Klima mota ozeanikoa da eta penintsularen iparraldean ematen da.:Kantabria  edo Euskal Autonomi Erkidegoari dagokio.         IRATI   GONZALEZ    2C

KLIMAREN         IRUZKINA

1-TENPERATURAK
         A-BATAZ-BESTEKO TENPERATURA : Guztien batuketa:12=
                            Berotsua   >17ºC  baino gehiago
                            Beroa   15-17.5ºC
                            Epela   12,5-15ºC bitartean
                           Freskoa:>10-12,5ºC
                            Baxua:<10ºC  baino gutxiago

Zergatia:Alderdi epelean kokatua dagoelako :urtaroak,eguzkia
         B-ZABALTASUN TERMIKOA: Tenperatura garaiena-baxuena=
                            Oso Garaia:18ºtakoa baino haundiagoa
                           Garaia:16-18ºtakoa baino haundiagoa
                            Ertaina:13º-16º bitartekoa
                            Txikia:9-12ºtakoa baino txikiagoa
Oso txikia .>8ºtakoa
Zergatia:Itsasoaren eragina,erliebe menditsua,
kontinentaltasuna,garaiera
C-URTAROAK:
               NEGUAN:Leuna,>-10 hilabeteren batek       badu
                                   moderatua ,5- 10 ºC hilabete bat ere ez
hotza:3-5ºC hilabeterik hotzenaren tenperatura erdia
                               UDAN: Berotsua,>-22 hilabeteren batek badu tenperatura erdia
  freskoa,>-22 hilabete bat ere ez
  leuna:>-10ºC hilabeterik hotzenak

D-IDORTASUNAGAÜSSEN INDIZEA
                                               Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                               0-2 hilabete:OZEANIKOA
                                               +2:MEDITERRANEOA
                                       : LAUTENSACH           
Indiziea kaalkulatzeko:-30 mm euria hilabete bakoitzean
-Hilabete idorraren arabera: hilabete bat ere ez:HEZEA
>2 hilabete
1-3 hilabete  ERDI HEZEA
4-7 hilabete  ERDI IDORRA
7-11 hilabete ERDI BASAMORTUKOA
2-EURIAK
A-GUZTIRA:Hilabete guztien batuketa=
                           Oso hezea:>1.000mm
                            Hezea:800mm  baino gehiago
                            Lehorra:300-800mm bitartean
                            Erdi-idorra: 300mm baino gutxiago
                            Idorra:30/250?????mm baino  gutxiago
-BANAKETA: erregularra hilabete lehorrik ez
Nahiko erregularra:gehienez 2 hilabete lehor,
Irregularra:2 hilabete baino gehiago lehorrak
Oso irregularrak:+7 hilabete lehorrak
-FORMA:Euria edo elurra,txingorra
Banaketa:
B-URTAROAK:euri gehien: udazkenan,negua:fronte polarra,mediterraneoko borraskak.....
                        Euri gutxien:udan:Azoretako Antizikloia,....
C-OSAGAIEKIN   LOTU: Erliebeak:foëhn efektua.
3-IBAI ETA LANDAREDIA   MOTA

4-KLIMA MOTA  :KOKAPENA eta dagokion AUTONOMI ERKIDEGOA

2 BATX. GASTEIZko KLIMOGRAMAREN IRUZKINA

GASTEIZ
YAIZA GARCIAk  egina

ŸTENPERATURA: 11,7ºC   ( epela )
ŸZABALTASUN TERMIKOA: 19,4ºC - 4,6ºC = 14,8ºC  ( ertaina )
ŸURTAROAK:

-Neguan: 4,6ºC
-Udan: 19,4ºC

ŸEURIAK: 843,9 mm  ( hezea )

Gasteizko klimograma honetan zera ikus dezakegu:

Ÿ Batazbesteko tenperatura 11,7ºC-koa da ,beraz, epela da 7ºC eta 20 ºC bitartean dagoelako eta
alderdi epelean kokatuta dagoelako. Gainera lurraren ardatza inklinatua denez, eguzkiaren izpiak ez dute jotzen beti berdin  ( urtaroen arabera ).
 
·        Zabaltasun termikoa 14,8ºC-koa da, hau da, ertaina, 10ºC eta 20ºC bitartean baitago.
Gainera banalerroetako mendi txikiak uzten dituzten arroak eta tarteko haranak, iparraldetik, eragin ozeanikoak leuntzen dituzte eta kontinentalizazioari mesede egiten die.
·        Urtaroari begira:Neguak hotzak dira eta izozte ugarikoak izaten dira eta udan, berriz, tenperaturak gora egiten dute Azoreetako Antizikloiagatik .
D-IDORTASUNA :  GAÜSSEN INDIZEA
                                               Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                                                                              HILABETE  2:HEZEA
  LAUTENSACH            
Indizea kalkulatzeko:
-30 mm euria hilabete bakoitzean
-Hilabete idorraren arabera
>2 hilabete
-1-3 hilabete  ERDI HEZEA

·    Euri guztien batuketa 843,9 mm-koa da ( hezea) 800 mm-ko baino gehiago delako. Iparraldean prezipitazio gehiago dago hegoaldean baino.
Gehiengoa  udazkenean eta neguan izaten da, fronte polarra eraginpean dagoelako eta minimoa udan izaten da.
Euri gutxien udan  egiten eta Azoreetako antizikloiak eraginda.

·        Landaredia transitziokoa da, hango landareak udan beroa eta neguan hotza baldintzatzen dute asko eta gainera hezetasunak oso garrantzi handia du. Adib: ametzak eta erkametzak.

·        Ibaiek isurialde mediterraneora isurtzen dira. Hauen luzera ertainekoak dira eta  ur emari irregularra dute.Ur emari gehien udaberrian eta udazkenean dira eta gutxien udan.
·        Klima transitzioko klima ozeanikoa da. Arabaren eta Nafarroaren erdialdean dago.
·        Euskal Autonomi Erkidegoari  dagokio

HAIZEA SARRAGA-k ordenagailuan  idatzia
2011/1/9




KLIMAREN         IRUZKINA

1-TENPERATURAK
         A-BATAZ-BESTEKO TENPERATURA : Guztien batuketa:12=
                            Berotsua   >17ºC  baino gehiago
                            Beroa   15-17.5ºC
                            Epela   12,5-15ºC bitartean
                           Freskoa:>10-12,5ºC
                            Baxua:<10ºC  baino gutxiago

Zergatia:Alderdi epelean kokatua dagoelako :urtaroak,eguzkia
         B-ZABALTASUN TERMIKOA: Tenperatura garaiena-baxuena=
                            Oso Garaia:18ºtakoa baino haundiagoa
                           Garaia:16-18ºtakoa baino haundiagoa
                            Ertaina:13º-16º bitartekoa
                            Txikia:9-12ºtakoa baino txikiagoa
Oso txikia .>8ºtakoa
Zergatia:Itsasoaren eragina,erliebe menditsua,
kontinentaltasuna,garaiera
C-URTAROAK:
               NEGUAN:Leuna,>-10 hilabeteren batek       badu
                                   moderatua ,5- 10 ºC hilabete bat ere ez
hotza:3-5ºC hilabeterik hotzenaren tenperatura erdia
                               UDAN: Berotsua,>-22 hilabeteren batek badu tenperatura erdia
  freskoa,>-22 hilabete bat ere ez
  leuna:>-10ºC hilabeterik hotzenak

D-IDORTASUNAGAÜSSEN INDIZEA
                                               Hilabete idorra:TºC x 2>P mm
                                               0-2 hilabete:OZEANIKOA
                                               +2:MEDITERRANEOA
                                       : LAUTENSACH           
Indiziea kaalkulatzeko:-30 mm euria hilabete bakoitzean
-Hilabete idorraren arabera: hilabete bat ere ez:HEZEA
>2 hilabete
1-3 hilabete  ERDI HEZEA
4-7 hilabete  ERDI IDORRA
7-11 hilabete ERDI BASAMORTUKOA
2-EURIAK
A-GUZTIRA:Hilabete guztien batuketa=
                           Oso hezea:>1.000mm
                            Hezea:800mm  baino gehiago
                            Lehorra:300-800mm bitartean
                            Erdi-idorra: 300mm baino gutxiago
                            Idorra:30/250?????mm baino  gutxiago
-BANAKETA: erregularra hilabete lehorrik ez
Nahiko erregularra:gehienez 2 hilabete lehor,
Irregularra:2 hilabete baino gehiago lehorrak
Oso irregularrak:+7 hilabete lehorrak
-FORMA:Euria edo elurra,txingorra
Banaketa:
B-URTAROAK:euri gehien: udazkenan,negua:fronte polarra,mediterraneoko borraskak.....
                        Euri gutxien:udan:Azoretako Antizikloia,....
C-OSAGAIEKIN   LOTU: Erliebeak:foëhn efektua.
3-IBAI ETA LANDAREDIA   MOTA

4-KLIMA MOTA  :KOKAPENA eta dagokion AUTONOMI ERKIDEGOA