martes, 6 de marzo de 2012

GIZARTE ZIENTZIAKO 2 EBALUAZIOKO AZTERKETA

GIZARTE ZIENTZIAKO  2 EBALUAZIOKO AZTERKETA

4DBH

1-Definizioa eman:

· Iraupen-krisia: arrazoi naturalen ondorioz, nekazaritzako produkzioa biztanleria elikatzeko nahikoa ez zenean gertatzen zen.


· Fisiokrazia: pentsamendu ekonomikoarekin lotutako korronte horren arabera, merkataritza eta industria ez ziren produkzio-jarduerak, eta nekazaritzak baino ezin zuen aberastasuna sortu.

· Lau urteko txandakatze-sistema: urtero lau labore txandakatzen ziren, eta horietako bat abereen kontsumorako erabiltzen zen. Lugorria saihesteko, lurra agortuta utziko ez duen labore bat ere sartzen zen.

· Enclosure act: lur-eremuak hesitzera behartzen zuten legeak.

2- Nekazal iraultzaren zergatiak:

Lurra ongarritzeko margak erabiltzen hastea, laboreak lehen zingirak zeuden tokian ereitea lehortze eta drainatze-sistemei esker, lau urteko txandakatze-sistemaren erabilera (lugorria saihesteko aukera ematen zuen eta abeltzaintzaren garapena sustatzen zuen).

Erreforma juridikoei dagokienez, lur komunalak lantzeko eta itxiturak egiteko emandako legeak  onartu ziren.Jabe txikiak hirietara lan egitera edo jornalariak bihurtu ziren.

Azkenik, asmakuntzez eta mekanizazioaz :lurrun makina nekazal makinei aplikatu, (horiek guztiek etekinak handitzea ekarri zuten, eta produkzioak gora egin zuen), eta baita abeltzaintza ustiatzeko teknika berritu ziren.

Industrializazioan nekazaritzak eta landak izan zuten funtzioa azpimarratu behar da: eskulana eta beharrezko elikagaiak eskaintzen zituen .Soberakina hirietan saltzen zenez , funtsezkoa izan zen kapitala biltzeko eta industriako produktuen eskaera handitzeko.

3-Berrezarkuntzaren  ezaugarriak idatzi itzazu:

a- Napoleonen garaian ideia iraultzaileak zabaldu ziren Europan eta  Napoleonen porrotaren ondoren, irabazle irtendako  potentziek Vienako Biltzarra deitu zuten.
  1. Kontinenteko  muga berriak ezarri ziren bertan.
  2. Kongresuaren beste lorpen bat  Berrezarkuntzaren sistemaren ezarpena izan zen,  monarkien berrezarkuntzan oinarritzen zena.

b- Monarkia  horien egonkortasuna bermatzeko sortu zen Aliantza Santua, eta  horren helburu nagusia erregearen botere absolutua arriskuan jartzen  zuen
edozein mugimendu iraultzaile zapaltzeko militarki esku  hartzea zen. Europa Erregimen Zaharraren sistemetara zegoen.


4- Azaldu Ingalaterrako eztanda demografikoaren arrazoi nagusiak:

Heriotza-tasaren beherakadan gertaera hauek eragin zuten:
  1. Nekazaritzako produkzioak gora egin zuen eta elikadura hobetu zen; goseteak desagertu ziren.
  2. Gaixotasunei aurre egiteko baliabideak ugaritu egin ziren, elikadura ugariari eta zabalari esker.
  3. Medikuntzan ere aurrerapenak gertatu ziren: txertoen hedatzea …..
  4. Higiene-ohiturak hedatu ziren.

Jaiotza-tasa mantentzeko arrazoiak hauek izan ziren:
  1. Ezkontzeko adina aurreratu egin zen eta, beraz emakumeek seme-alaba gehiago izan zituzten.

lunes, 5 de marzo de 2012



2 BATX. 15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04) iruzkintzeko galderak

15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)
Diputatuen Kongresuak honako LEGE hau agindu eta berretsi du:
1. art. Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute espainiar  estatuaren barruan eta “Euskal Herria” izena hartu du. Bere lurraldea  aipatutako probintziek gaur egun osatzen dutena izango da eta horiek, aldi  berean, modu autonomoan gobernatuko dira (…). Euskara, gaztelania bezala,
Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da (…).
5. art. Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko  babes juridikorako eta ordena publikoa mantentzeko polizia erregimena  ezartzea.
10. art. Euskal Herriaren botereak herrian sortzen dira eta Errepublikako  Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera erabiliko dituzte berak erabakitzen dituen organoek honako mugapen hauen arabera:
a) Eskualdeko organo legegilea (…) sufragio unibertsal, berdin, zuzen  eta sekretu bidez (…) hautatuko da.
b) Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du eta  presidentea izango da eskualdearen ordezkaria Errepublikarekiko  harremanetarako (…).
Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko
baldintzek irauten duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak  aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen guztiekin. Behin-behineko  Gobernu horretako lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi
egunen barruan izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren  botoa askatasunez eman dezaketen herriak aukeratutako zinegotziek (…).
Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore  zibilak egiaztatuko du (…). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko  Gobernuko kideak izendatuko ditu eta horiek ez dira bost baino gutxiago  izango (...)
Gaceta de Madrid, 281. alea, 1936ko urriaren 7koa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1. alea, 1936ko urriaren  9koa.

TESTU IRUZKINA


Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio
ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen  bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).

-HITZAK: Diputatuen Kongresua,Estatutua,Euskal Herria,euskara,gerra zibila,    sufragio unibertsala,.
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko  loturak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua:
1-Zein da garai honetako gobernu mota eta presidentea eta gobernuburuen izenak?eta zein urtetan gertatzen da?
1-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein lurraldetan  onartzen da Estatutu hau?
Zein da  autonomi Estatutua bultzatzen duen partidua?zeintzuk dira EAJ ren oinarrizko ideiak?Noiz sortzen da joera autonomista?ta norekin? Noiz eta zein garaian  erredaktatu zen estatutuaren lehenengo  aurreproiektua?

3-Nolako egoera jasaten du Primo de Riveraren diktaduran?Eta zein da oposizioko partiduen jarrera eta zer sinatzen dute Donostiako itunean?EAJk parte hartu zuen?

4-Noiz aldarrikatzen da II Errepublika?Nolako emaitzak lortzen dituzte partiduak lehen hauteskundeetan  Euskal Herrian?
Zein eskubide aldarrikatzen dute Espainiako kongresuak egindako konstituzioan?azaldu.

5-Zein da Euskal Herrian aurkezten den estatutua?Zeintzuk dira Lizarrarako estatutaren ezaugarriak?eta prozesua?
Zein da  Madrileko kongresuen erantzuna?Zer proposatzen diote?
Zer gertatzen da bi urteko erreformistan ?
6-Zeintzuk dira bi urteko erreformistaren bukaeran egindako hauteskundeen emaitzak EH?
2-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.

7-Zein da idazten den proiektua Fronte Popularraren garaian eta nork bultzatuta?Zein partiduekin  adosten du?Zeintzuk dira  ez ohiko baldintza hoiek?Azaldu. Zeinen alde borrokatu zuen Euskal Herriak?lurraldeka azaldu.Zein da gerra zibileko beste bandoa?
Noiz?
8-Zein lurraldeek  osatzen du autonomía eta bere izena?Zein da eta zergatik kanpoan geratzen den lurraldea?
Zeintzuk dira estatutuaren ezaugarriak :botere banaketa,aginte autonomoen arloak:hizkuntza ofizialak,polizia.
Nolako prozesuen bidez osatzen da gobernua?Zeinek dauka aginte gorena eta zeintzuk dira gobernuko kideak?

3-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
9-Noiz osatzen da lehen Eusko Jaurlaritza?Nor da 1go lehendakaria?eta zein partidukoa da?Non  egingo du  zina?eta bere gobernuko kideak?

10-Egoera berezia dela eta ,Zein botere hartzen du bere gain gobernu berriak?Nongo lurraldearen defentza zuzenduko du?Azaldu pixkat.
Legutio-Bizkaia-Bilbo.Non errenditzen dira Eusko Gudarostea?Nora doa Eusko Jaurlaritza?eta gerra galtzean?

11-Zein da Franko eta Nazionalen  jokaera gerra irabaztean?(errepresioa)Zeintzuk dira ezabatzen dituen legeak ( Kontzertu Ekonomikoak eta Estatutua) eta zein lurraldetan?Zein  da ezartzen duen legedi berria?
4. Ondorioa
Testuaren interesa, balioa eta esanahia.  Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:


1-Zein da garaiko gobernua eta konstituzioan onartutako zein eredu deszentralizatua  ikusten da?Zein lurraldeetan?


viernes, 2 de marzo de 2012

3 DBH GEOGRAFIAKO AZTERKETA

GEOGRAFIAKO   AZTERKETA
GALDERAK
1-ESPAINIAKO ARRANTZAREN EZAUGARRIAK:
Arrantza
  1. Nekazaritza-politikan :arrantza
    1. Europar Batasunak arauak ezarri
                                                              i.      espezieak gehiegizko arrantzatik  babesteko,
                                                             ii.      arrantzaleen bizimodua ziurtatzeko
                                                          iii.      kontsumitzaileei  arrazoizko prezioak bermatzeko.
                                                           iv.      arrainak ontziratzeko etiketatzeko arauak
    1.  EBko kide diren herrialdeek gainerako kideen kaletan arrantza egiteko eskubidea
                                                              i.      harrapaketa maila mugatzen urtero  arraina kopuruen arabera
                                                            ii.      arrantzaleei euren flota berritzeko laguntza ekonomikoak ematen
  1. Gehien arrantzatzen diren espezieak
                                                              i.      atuna, txibiak, olagarroa,legatza, sardinak, antxoak, berdela, merlenka eta      muskuiluak
  1. Baxurako flotak arrantza egin kala nagusiak
    1. Mediterraneoko kostaldean, Galizian, Andaluzian eta Marokon eta Bizkaiko Golkoan
  2. Alturako arrantzarako
    1. Ozeano Atlantikoko  kaletara joan
                                                              i.      (Ternua, Labrador eta Groenlandia,Gran Sol, Norvegia, Ipar Itsasoa, Maroko, Senegal, Mauritania eta Namibia) 
    1. Indiako Ozeanoaren mendebaldera (Mozambike)
    2. Ozeano Barera
  1. Muskuiluen mintegiak
    1. Galiziako Rias Baixasetan
  2. ur gezako arrainen haztegiak
    1. Galizian eta Katalunian
  3. ur gazikoak
       a-Mediterraneoko kostaldean eta beste inguru batzuetan
2-EUSKAL HERRIKO LEHEN SEKTOREAREN EZAUGARRIAK
A-Euskal Herriko nekazari eta abeltzain askorentzat,NPBk hartutako erabakien ondorio gogorrak  ustiapenak itxi egin behar   errentagarriak ez
  1. Gipuzkoan  eta Bizkaian
    1. Landatutako  produktuak:artoa, patata, bazkarako(belar motak) eta barazkiak landu 
    2. Baso ustiapena 
                                                              i.       lehen sektoreko ustiapen-unitatea baserria 
  1. Arabako erdialdeko eta hegoaldeko inguruetan
    1. nekazaritza mediterraneoa eta landatzen diren produktuak:mahatsondoa, zerealak, olibondoa  eta patatak landu
  2. Nafarroari dagokionez
    1.  Iparraldeko inguru menditsuetan 
                                                              i.      baso ugari :
                                                            ii.      belar zelaiak eta arto eta  erremolatxa-sail asko landatzen dira.
                                                          iii.       Erdialdeko produktuak: zerealak, bazkarako produktuak eta fruta-arbolak  lantzen
                                                           iv.      Erriberan, ubideen bidez  ureztapeneko labore asko :nagusiak artoa,eguzki-lorea,mahatsondoa  et baratzeko produktuak
    1. Larreetarako inguru aberatsak izanez,
                                                              i.      abeltzaintzak ere garrantzitsua
                                                            ii.      Abelgorrien(behiak) hiru arraza
1.       Frisiakoa, Alpeetakoa eta Pirinioetakoa.
2.       Ardi-aziendari arloan latxa arraza nagusia.
3.       Txerri-aziendak eta hegaztien hazkuntzak gero eta garrantzi  handiagoa

3-NEKAZARITZAREN ARAZOAK
  1. Ur-baliabideen urritzea.
    1. industrian erabiltzeaz gain
    2. ur gehiago erabiltzen da landutako  lurrak ureztatzeko,
    3. batez ere inguru lehorretan eta kostaldean.
    4. Horren ondorioz lur azpiko akuiferoak agortzen
    5.  gazitzen  basamortuak gero eta gehiago hedatzen
    6. lur-azalera hondoratzen
    7. lurrak trinkotu egin
    8.  lehortzean porotasuna galtzen
  2. Produktu kimiko toxikoek ur asko kutsatu
    1. gaixotasunak transmititu
    2. Akuiferoak agortzen  munduko toki askotan
    3.  ur-eskaera gero eta handiagoa 
    4. etorkizunean gatazkak sortuko
                                                              i.      uraren nekazaritzako, industriako etxeko erabilerari dagokionez.
  1. uraren erabilera mugatu egin ,ur faltaren ondorioz,
    1. kontsumoaren kostua garestitu.

  1. Abeltzaintza-ustiapen intentsiboa.
    1. Kutsadura eta osasun-arazoak sortu(“behi eroena”adibidez
  2. Itsasoaren gehiegizko ustiapena.
    1. teknika desegokien erabileraren ondorioz
                                                              i.      arrainen gehiegizko harrapaketa
1.       Espezie asko galtzeko arriskuan
2.       inguru askotan desagertu egin
    1. Espezieak suspertzeko
                                                              i.      bost eta hamar urte artean arrantza egiteari uztea beharrezkoa.
    1. itsasoa lehorrean produzitutako hondakinen zabortegi gisa erabili
                                                              i.      arazo ugari sortu itsasoko animaliei eta landareei.
  1. Lehen sektoreko jarduerek beste arazo batzuk ere sortu:
    1. Lur-sailen neurriak:
                                                              i.       latifundioaren kasuan lurrak  ondo aprobetxatu ez
                                                            ii.      minifundioaren bizitzeko etekin nahikoa lortzea ezinezkoa
    1. Nekazaritza inguruen hustea:
                                                              i.       nekazaritzako lanen mekanizazioaren ondorioz,
                                                            ii.      lurrak ematen dituen etekin urrien ondorioz eta
                                                          iii.      bizimodu gogorraren ondorioz.
    1. Herrialdeen arteko enfrentamendua:
                                                              i.      arrantza ugari duten itsasoko inguru aberatsak
                                                            ii.       erabiltzeko norgehiagokaren ondorioz.
4- ESPAINIAKO IPARRALDEKO ABELTZAINTZAN ZERGATIK DA NAGUSI   ABELGORRIA?


Klima hezea denez, horrelako aziendetarako oso egokiak diren larre ugari daudelako.

3 DBH GEOGRAFIAKO AZTERKETA GALDERAK

GALDERAK
1-KLIMA TROPIKALETAKO NEKAZARITZA MOTAK AZALDU:
a-Luberri nekazaritza edo nekazaritza ibiltaria
1.    Lur-sail  txiki bateko landaredia naturala erretzen
2.    Sortutako errautsetan hazia landatzen .
3.    Emankortasuna agortzean 4 urtetan
       a.    lurra erabiltzeari utzi
       b.    prozesua beste toki batean errepikatu
4.    Biztanle gutxi : autornitzeko
5.    Lur-sail handiak dauden tokietan egiten :oihan birjinean
6.    Afrikan, Hego Amerikan eta Asian
b-Nekazaritza montzonikoa.
1.    Nekazaritza intentsiboa
2.    Ongarri moduan animalien simaurra erabili
3.    Oinarrizko lanabesak :hesi iraunkorrak
4.    Biztanle  dentsitate  handiko inguruetako bizilagunak elikatzeko adina produzitu
7.     Asiako urpeko arroz-sailetan erabiltzenc
c-Plantazioen nekazaritza
1.    Ezaugarri klimatikoak
2.    Monolaborantzako erregimenean
3.    Elikadurarako produzitu :
      a.    kakaoa, pinaburua, banana, kafea, tabakoa, azukrea,kokoa, kakahueteak etab.
4.    Produktu industrial ugari ere lantzen :
      a.    Kotoia, kautxua, jutea,kalamua...
5.    Lur-sail handiak erabiltzen
       lurraren ezaugarriak aprobetxatuz


2-MUNDUKO ARRANTZA MOTAK:
1.    Arrantza honela sailkatu :
    a.    Baxurako arrantza:
         i.    Kostaldetik hurbil egin , Itsasontzi txikiak erabili ,egunero edo hainbat egunetik behin itzuli portura harrapatutako arraina saltzeko  enkanteetan saldu .
    b.    Alturako arrantza:
       i.    Itsasontzi handiak erabili , denboraldi bat itsasoan egin ,arraina izoztu  portura itzuli arte.
       ii.    arrain-sardak aurkitzeko sistema elektronikoak  erabili
      iii.     Itsasontzi pertsona askok lan egin
1.    arraina garbitzen, ontziratzen edo izozten,
2.    beste produktu batzuk ere egin
       a.     arrain-irina adibidez.

 
3-ZER DA NEKAZARITZA EKOLOGIKOA?


1 Produktu kimikorik erabili gabe eta  lurra agortu gabe .
   kalitatezko elikagaiak lortzea.
2 Laboreak txandakatzen dira.
3 Uzten hondakinak edo animalien simaurra erabiltzen da ongarri modura,
4 Izurriei bitarteko biologikoak erabiliz egiten zaie aurre.



4-ADIERAZI ETA DESKRIBATU NEKAZARITZAN APLIKATZEN ARI DIREN AURRERAPEN TEKNOLOGIKOAK ETA HORIEK SOR DITZAKETEN ARAZOAK.



1-Bioteknologia:geneen manipulazioa  gaixotasunen kontrolerako,hazi berriak sortu...
    Arazoak:Geneen aldaketak nahikoa ikertu gabe.
2-Lurraren azterketa:lurra azytertu eta lur berriak sortu dagokion landarerako.
3-Labore hidroponikoak:Landarea  sustraietatik elikatzen da zuzenean ;lurrik gabeko nekazaritza da.
4-Tantakako ureztapena:Landareen sustraia ur tantaz ureztatzen da.
5-Informatikaren erabilera:nekazal la ezberdinetarako erabiliak.Eguraldirako,informatizatzeko ekipoak....
   Arazoak:Herrialde garatuak eskuragarri eta herri azpigaratuak  bigarren mailan eta kaltetuak.Maila berean ezin lehiatu.
6-Beste batzuk :Karraskariak uxatzeko,uzta biltzeko robotak...