martes, 26 de junio de 2012

1 batxilergoa -BIGARREN INDUSTRI IRAULTZA ETA INPERIALISMOA 5 GAIA

BIGARREN INDUSTRI IRAULTZA  ETA INPERIALISMOA  5 GAIA

XIX. mendeko azken herenean, industrializazio-prozesuak ugaritu eta hedatu egin ziren. Beste industria-potentzia batzuk sortu eta, sistema kapitalistaren. garapenaren eraginez, ekonomia nazioarteko bihurtu zen, gero eta gehiago.


1.1    Industrializazioa hedatu
Munduko ekonomia Britainia Handiak menderatzen zuen, eta, 1870 inguruan, mundu osoko industria-produkzioaren laurdena (gutxi gorabe hera) bertan fabrikatzen zen. Industria-produktuen eta kapitalen esporta tzaile nagusia zen, libera esterlina nazioarteko moneta nagusia zen, eta Londres, berriz, munduko merkatuaren hiriburua. Industria Iraultza eta kapitalismoaren garapena eragin zituen nazioko biztanle kopurua hiru koiztu egin zen, mende batetik beherako aldian, eta hamar pertsonatik zazpi hiri handietan bizi ziren. Nekazaritzan ziharduen biztanleria % 14ra arte murriztu eta industriako biztanleria aktiboa % 55era heltzen zen. Britainia Handiak XIX. mende osoan gorde zuen hegemonia, eta munduko lehenengo potentzia izan zen 1914ra arte.

Beste herri batzuek ere hurbiletik jarraitu zioten Britainia Handiko ekono miak trazaturiko bideari. Bigarren Inperioan, 1850etik 1870era, Frantziako industrializazioa hazten hasi zen, oihalgintzan eta metalurgian oinarrituta. Italian, Risorgimentoko politikariek industriaren garapena sustatu zuten; 1860tik 1880ra, Italiako iparraldeko burgesiak trenbideak eraikitzea sustatu eta oihalgintza-esparru garrantzitsua garatu zuen, Lonbardiako zetan oinarrituta. Errusian, atzerriko kapital-inbertsio handien laguntzarekin, estatuak industria astunen garapena sustatu zuen: ikatzaren, burdinaren eta petrolioaren meatzaritza; 1913an, Errusia bosgarren industria-potentzia zen. Hala eta guztiz ere, oro har, herri atzeratua zen, eta biztanlerik gehienak bizimodu negargarria zuten nekazariak ziren.

XIX. mendeko azken bi hamarkadetan, industrializazioak aurrerantz jarraitu zuen Europatik, eta, horren barruan, Belgika, Holanda, Espainia (Katalu nia eta Euskal Herria), Alemania, Suedia eta Austria- Hungariako Inperioko lurraldeak (Bohemia eta Hungaria) sartu ziren. Mende-amaiera horretako berritasuna, izan ere, Britainia Handiko ekonomiaren nagusitasun tradizio nala zalantzan jarri zuten industria-potentzia berriak sortzea izan zen.
XIX. mendeko azken bi hamarkadetan, industrializazioak aurrerantz jarraitu zuen Europatik, eta, horren barruan, Belgika, Holanda, Espainia (Katalu nia eta Euskal Herria), Alemania, Suedia eta Austria-Hungariako Inperioko lurraldeak (Bohemia eta Hungaria) sartu ziren. Mende-amaiera horretako berritasuna, izan ere, Britainia Handiko ekonomiaren nagusitasun tradizio nala zalantzan jarri zuten industria-potentzia berriak sortzea izan zen.
XIX. mendearen hasieran, Alemania hainbat estatu independentek osatzen zuten; ekonomiaren aldetik atzeratuta zeuden, hizkuntza eta kultura-tradizio komuna zuten, eta multzo politikoa osatzen zuten Europaren erdialdean.
1871ko batasun politikoa, Prusiaren zuzendaritzapean, lagungarria izan zen Alemaniak ekonomia- eta industria-garapen azkarra eta bizia eduki tzeko, teknologia aurreratuan oinarrituta. Industrializazioan berandu hasteak mesede egin zion Alemaniari, horrela zuzen-zuzen sartu baitzen industria sektore berrietan: siderurgian, meatzaritzan, ingeniaritzan, dektrizitatean eta kimikan. Laster, industria astunak gainditu egin zuen kontsumo-ondasunen fabrikazioa. Alemaniaren kasuan, bankuek eta Estatuak harreman garran tzitsua izan zuten industrialiazioarekin: bankuek enpresa handiek behar zuten kapitala ematen zuten, eta Estatuak, berriz, nazioa potentzia ekonomiko handi bihurtzeko behar zen borondate politikoa.
1850etik 1913ra, biztanle kopurua bi aldiz eta erdi handiagoa izatera heldu zen; hain zuzen ere, 65 milioi biztanle izatera. Altzairuaren produkzioa harnar aldiz handiagoa zen, Britainia Handikoa baino askoz ere handiagoa, eta makinak eraikitzeko industriak, 1861 ean 51 000 langile izan ondoren, berrogei une geroago 1120000 langile zituen. 1913an, bertako industria kimikoa mundukorik garrantzitsuena zen, eta jatorri alemanekoa zen pro duktu elektrikoen nazioarteko merkataritzaren erdia. Produkziorako gaitasun gero eta handiagoaren eraginez, kontinenteko industria-potentzia nagusia zen, eta, horren ondorioz, nabarmendu egin ziren Erresuma Batuarekiko lehia eta norgehiagoka.
Amerikako Estatu Batuetan ere industrializazio azkarra eta bizia egon zen. 1865eko 32 milioi biztanleak 100 milioi ziren 1914an. Potentzia ekono miko berriaren eraketa historikoa, bestalde, Europako emigrante kopuru handiak, mendebaldeko kolonizazio iraunkorrak eta oinarrizko baliabi deen ugaritasunak (ikatza, burdina, petrolioa) azaltzen dute.
Amerikako Estatu Batuen hazkundea bizkortu egin zen 1850-1860ko hamarkadan, oihalgintza, meatzaritza eta metalurgia hedatu zirenean. Trenbideak egiteak eragina izan zuen industria astun garrantzitsuaren gara-  penean, eta, petrolio-erauzketari esker, Amerikako Estatu Batuek berebi ziko posizioa lortu zuten; lehenengo petrolio-zulaketa Pennsylvanian egin zen, 185 9an. Amerikako Estatu Batuek Bigarren Industria Iraultzako produkzio-sistema kapitalista aukeratu eta garatu zuten. Faktore horien ondorioz, Amerikako Estatu Batuen ekonomiak hegemonia lortu zuen munduan.

1913 inguruan, Amerikako Estatu Batuetako industriak Britainia Handi koak baino lau aldiz altzairu gehiago eta ia bi aldiz ikatz gehiago sortzen zuen.

Bertako ekonomiaren hazkundearen ezaugarri bat, izan ere, baliabi deen eta biztanle kopuruaren arteko banaketa orekatuan oinarrituta egotea zen; industriarako eskulana urria zenez, soldatak altuak ziren, eta, horren bestez, Amerikako Estatu Batuetako industrializazioa, Europakoaren kasuan
ez bezala, biztanle bakoitzeko errenta- eta kontsumo-maila altue kin garatzen zen [1. do k.] . Lurralde berriek eta handiek merkatu zabala osatzen zuten.

Lehen Mundu Gerraren aurreko garaian, Alemaniako eta Amerikako Estatu Batuetako kapitalismo berriak antzinako kapitalismo britainiarraren eta frantsesen mailara heldu ziren, eta, laster, gainditu egin zituzten.

1.3.Ekonomia kapitalistaren erritmoak

Ekonomiaren mundializazioa, izan ere, XIX. mendearen amaieran nabar men bizkorturiko prozesua izan zen, eta gaur egunera arte iraun du, ino lako etenik gabe. Industriaren eta kapitalismoaren garapenak gero eta elka rreragin handiagoa sortu zuen munduko ekonomian. Industria-potentzia handien produkzioa mundu osora heltzen zen, garraioen iraultzan oinarri tuta. Europak eta Amerikako Estatu Batuek eskulana, manufakturak, kapi talak eta zerbitzuak inoiz baino kantitate handiagoan sortu eta esportatzen zituzten.
Kapitalismoaren hedapena, XIX. mendeko azken hamarkadetatik, nazio arteko merkatua sortuz egin zen. Nazioen arteko merkataritza, XIX. men dearen hasieran, 2000 milioi liberakoa zen, eta 1900ean 100000 milioira heldu zen. Mendean zehar, Britainia Handiko merkataritza lehen baino 14 aldiz handiagoa zen; Frantziakoa, 15 aldiz handiagoa; Alemaniakoa, 34 aldiz handiagoa; eta Amerikako Estatu Batuetakoa, 149 aldiz handiagoa. Munduko merkatuaren garaia zen.

Sistema kapitalistak hartutako forma horren ezaugarrietariko bat erritmo zildiko batzuen mende egotea zen, eta ziklo horietan produkzioa hedatzeko aldiak gainbeherekin nahiz krisialdiekin txandakatzen ziren. Fenomeno horiek berezkoak izan ziren, hasiera-hasieratik, sistema ekonomiko berrian; baina euren handitasuna eta ondorioak gero eta nabariagoak izan ziren, munduko ekonomiak elkarrekin estuago lotu ahala.

Industrializazioaren aurreko gizarteetako krisi ekonomikoak urritasu narekin ekonomia iraupenarekin zeuden lotuta: uzta txarrek murriztu egiten zituzten nekazaritzako produktuak merkatuan, eta, horren eraginez, pre zioek gora egiten zuten. Sistema kapitalista berriaren krisiak, aldiz, gehie gizko industria-produkzioaren ondoriozkoak ziren. Arazoa bera zen beti: enpresek kontsumo-aukeren gainetik sortzen zuten, eta, merkatuan kon sumitzeko modukoak baino merkantzia gehiago egotean, prezioek behera egin, irabaziak murriztu eta gora egiten zuen langabeziak langileen artean. Kapitalismo berri horren krisiak, gutxi gorabehera, hamar urtean behin izaten ziren [2. dok.].
1.4. Kapitalismoko lehenengo Depresio
Handia (1873-1896)
     1873an, krisi ekonomiko handia sortu zen; hasieran, laburra eta ordura~ artekoen antzekoa izango zela pentsatu zen. Baina atzeraldi horrek garaik: deek Depresio Handia izena jarri zioten aldi luzea eragin zuen.

Krisiaren lehenengo biktima nekazaritza izan zen, nekazaritza-produkzioa nabarmen handiagotzen ari baitzen. Europako milioika emigrante itsas gaindiko lurretara joan ziren (Amerikako Estatu Batuetara, Australiar Argentinara, etab.), bertan lurrak eskuratzea errazagoa baitzen. Herri berri horien baldintza natural onen eta ozeano arteko garraioan lurruna aplika tzearen eraginez, Europako merkatuetara nekazaritza produktuen inba sioa heldu zen, horiek merkeago sortu eta prezio baxuagoetan saltzen bai tziren. Horrek ondorio negargarriak ekarri zizkien Europako nekazariei prezioak eta irabaziak % 30eraino murriztu ziren. Nekazari gero eta gehiagok landa-ingurua utzi behar izan zuten Europan.

Industria- eta finantza-sektoreak nekazaritzaren bideari jarraitu zion bi hamarkadatan. l873an, Vienako Burtsaren crash delakoaren ostean, ban kuek behea jo zuten industria-herri handietan: Alemanian, Amerikako Estatu Batuetan, Britainia Handian eta Frantzian. Horren ondorioz, herri horietan guztietan langabeziak gora eta soldatek behera egin zuten.

Munduko ekonomiaren krisi luze horren eraginez, prezioak murriztu egin_ ziren: Britainia Handian, % 32an, Alemanian, % 40an, Frantzian, % 43an eta Amerikako Estatu Batuetan, % 45ean. Depresio Handiaren garaian, langileen langabezia (Britainia Handian % 10) ezezaguna zen ordura arte, Krisiak eragina izan zuen herri guztietako gizarte- eta politika-egituretan ere. Enpresen arteko lehia gogortu egin zen, produkzio-kostuak urritzeko. Halaber, potentzia nagusien arteko lehia ere nabarmendu egin zen, Euro paz gaindiko munduko merkatuak eta baliabide ekonomikoak kontro latzeko. Industria-herririk gehienek  neurri ekonomiko protekzionistak hartu zituzten.
Depresio Handiaren garaian, ekonomia- eta industria-hazkundearen oinarriak sakon aldatu ziren. Enpresen eta industria-herrien arteko lehia nabarmendu egin zen, era horrek berrikuntza teknologiko garrantzitsuak eta industria-laneko antolamenduaren barruko aldaketak eragin zituen J. dok.].

2.1.Enpresa pilaketa
1873-1896ko Depresio Handiaren eraginez, industriak era finantzak pilatu egin ziren, lehia ezabatzeko eta merkatu jakineko monopolioak sortzeko edo horren zatirik handiena kontrolarzeko, era horrek gainditu egin zituen nazioen mugak. Sortutako enpresa-elkarte berrietan produkzioari, prezioei eta nazioarteko merkatuko banaketari buruzko erabakiak hartzen ziren.
Enpresa-pilaketak hainbat forma hartu zituen. Garrantzitsuenak kartela, ,trusta eta holdinga izan ziren. Kartela produktu jakina fabrikatzen duten enpresen arteko hitzarmena da, lehia murrizteko edo ezabatzeko eginda koa; horretarako, prezioen edo bezeroak banatzearen inguruko akordioak -hartzen dira. Trusta zenbait enpresak bat egitea da; enpresa horiek jarduera berean (bat-egite horizontala) edo produkzio-prozesuko faseetan (bategite bertikala) jardun dezakete. Holdinga hainbat erarako enpresetan inbertitzen duen finantza-sozietatea da, era helburua enpresa horiek kon trolatzea da; bankuek industria-munduan sartzeko gehien erabiltzen duen metodoa da [4. dok.].
Enpresa-pilaketa erraldoi horiek, batez ere, Amerikako Estatu Batuetan eta Alemanian garatu ziren. Amerikako Estatu Batuetako Rockefeller enpresak Standard Oil Company sortu zuenean (1870), bertako petrolio guztiaren % 4 fintzen hasi zen; hamar urte geroago, petrolio-sektoreko produkzioaren eta esportazioen % 90 kontrolatzen zituen. Alemaniako AEG taldeak Amerikako Estatu Batuerako General Electric enpresarekin banatu zuen produktu elek trikoen munduko merkatua.J.P. Morgan bankuak Amerikako Estatu Batuetako finantza-kapitalaren kontzentraziorik handiena zuen, eta Suitzako Ritz izenekoak Europako eta Amerikako Estatu Batuetako hotel-enpresa asko kontrolatzen zituen. Automobilen industria azkar pilatu zen, era aurrendari nagusiak gaur egunera arten heldu dira: Renault, Citroen, Benz, Ford, etab.
Trust horietariko batzuen agintea gobernuena baino handiagoa zen, eta industria-potentzia batzuek (adibidez, Amerikako Estatu Batuak), trus taren aurkako legeak aldarrikatu zituzten, trustak sortzea oztopatzeko edo debekatzeko, eta, horrela, monopoliorik ez egoteko.
2.2. Protekzionismo ekonomikoa
Protekzionismoa estatu baten barruko produktuak atzerriko produktuen lehiatik defendatzen dituen nazionalismo ekonomikoa da. Protekzionismoa aduanako muga-zergak altxatzean oinarritzen zen, hau da, inportaturiko produktuek ordaindu beharreko tasak ezartzean. Ekonomia nazionalen arteko lehiaren eta potentzia handien arteko norgehiagokaren ondorioz, gobernuek defendatu egin zituzten estatu barruko produkzioa eta indus triak, eta gobernurik gehienek babes-neurri zorrotzak ezarri zituzten.
Hasieran, Europako estatu guztiek (Britainia Handiak izan ezik) handiagotu egin zituzten nekazaritza-produktuei aplikaturiko tasak; izan ere, produktuok prezio merkeagotan sartzen uzteak hondatu egiten zuen nekazaritza-sektorea. Laster, industria-sektoreetan ere neurri protekzionistak aplikatzen hasi ziren: oihalgintzan, metalurgian, meatzaritzan, etab. Alemaniak, Frantziak Italiak, Espainiak eta Errusiak politika hori erabili zuten.

2.3 Aurrerakuntza teknikoa eta berrikuntza teknologikoak
Bigarren Industria Iraultzako aldaketa ekonomikoen sintomarik agerikoe nak, izatez ere, berrikuntza teknologikoak eta lana antolatzeko moduaren barruko aldaketak izan ziren. Material berriak eta energia-iturri berriak erabiltzeak goitik behera aldatu zuen industria. Lurrunaren eta burdinaren teknologien ordez, altzairua fabrikatzeko prozedura berriak eta energia elek trikoa nahiz petrolioa erabiltzen hasi ziren.
XIX. mendeko azken hamarkadetan eta xx. mendeko lehenengo urteetan, asmakizun handiak egin ziren, eta horiek iraultza ekarri zuten munduko bizimoduetara eta ekonomiara. Sorturiko produktu berriak garrantzi han dikoak ziren, eta horien eragina gaur egunera arte iritsi da: elektrizitatea, automobila, hegazkina, telefonoa, irratia, petrolioa erabiltzea, argazkigintza, zinema, etab. Berrikuntza teknologiko handi horiek sortzea, bestalde, industriaren eta zientzia-ikerketaren arteko lotura estuak azaltzen du.
Bigarren Industria Iraultza «altzairuaren aroa> izan zela esan daiteke, berri kuntza nagusietariko bat altzairua kostu merkean sortzea izan baitzen. Bes semer eta Martin-Siemens prozedurak erabiltzeari esker, Britainia Handian, Frantzian, Alemanian eta Belgikan altzairuaren produkzioa 1870eko 400000 tonetatik 1913ko 32 milioi tonetara igaro zen; Amerikako Estatu Batuetan aurrerakuntzak oraindik ere azkarragoak izan ziren.
Burdina ordeztu zuen altzairuaren kalitateak aplikazio asko ahalbidetzen zituen. Altzairua eta burdinazkoak ez ziren metalak (nikela eta aluminioa)
 asko hedatu zirenez, 1880tik aurrera, industria astunaren antzinako egitura zaharkituta gelditu zen. Eskari militarraren eraginez, sektorearen zati han dia arma berriak (fusilak, pistolak) edo itsas armadarako nahiz artilleriarako altzairuzko pieza erraldoiak fabrikatzera bideratu zen.
Industria mekanikoaren barruko produkzioa asko hazi zen, biztanleria zibila sektore horretako produktuak erabiltzen hasi zenean. Josteko makina, idaz teko makina, bizikleta eta automobila, hasieran, gutxik baino ez zituzten era biltzen; baina kontsumo masibora bideraturik zeuden, eta, horretarako, pre zioak jaitsi egin behar izan zituzten, biztanlerik gehienek eskuratzeko. 1885ean, Daimler eta Benz alemanek lehenengo automobila fabrikatu zuen. Automobilaren industriara iraultza, berriz, Forden «T» modelo ospetsu eta merkeak ekarri zuen (1907), eta ez urria eta garestia zen Rolls-Royce mode loak. 1914an, munduan bi milioi automobil zebiltzan, erdiak Amerikako Estatu Batuetan. Hegazkinezko lehenengo hegaldia Wright anaiek egin zuten, 1903an; abiazioaren erabilera militarra eta zibila handik gutxira garatu zen.
Asmakizun berri horiek orokortu egin ziren Bigarren Industria Iraultzan, eta horrek eragina izan zuen beste fabrikazio-prozesu batzuetan. Horrek guztiak aldatu egin zuen esparru ekonomikoa. Kontsumo masiboa lortu zuten bi produktu, izan ere, aspirina (1899) eta xurgagailua (1908) izan ziren. Epekako salmenta ere urte horietan agertu zen, baliabide urriko sek toreek prezio altuko produktuak erosteko [5. dok.].
Energia elektrikoak aldatu egin zituen gizateriaren zati handi baten egu neroko bizimodua eta lan egiteko moduak. Aplikazio asko izan zituen: industrian (motor elektrikoak), garraioan (tranbia, trenbide elektrikoa), eguneroko bizimoduan (argiztapena) eta komunikazioetan (telefonoa, tele grafoa, irratia). 1876an, Graham Bellek giza ahotsa urrunera transmititzea lortu zuen, telefonoaren bitartez, eta, horrela, irau1tza ekarri zuen komuni kazioetara; 1878an, Edisonek karbonozko harizpidun lehenengo bonbillak fabrikatu zituen, eta, handik une betera, argiztapen elektrikoa sortu zen; 1880 inguruan, Edisonek berak fonografoa asmatu zen, industria diskogra fikoaren oinarria; 1899an, Marconik haririk gabeko telegrafoa abiatu zuen; 1895ean, Lumiere anaiek lehenengo filma erakutsi zuten; 1906an, irrati bidezko lehenengo mezua transmititu zen, hori beste zenbait hamarkada tan ez orokortu arren.
Petrolioa, gasolinatan finduta, garraiobide berriek erabiltzen zituzten eztanda-motor berriek behar zuren erregaia zen: automobilak, altzairuzko itsasontziak eta hegazkinak. Amerikako Estatu Batuetan, petrolio-erauzketa 1865eko bi milioi upeletatik 1914ko 265 milioi upeletara igaro zen.
Industria kimikoak eta horren ap1ikazioek hazkunde itzela izan zuten: nekazaritzarako ongarriak, papera fabrikatzeko osagai berriak, sendagaiak, plastikoak, 1ehergailuak, etab.
Produktuak modu masiboan eta seriean sortzearen eraginez, ezinbestekoa izan zen lana fabrika handietan pilatzea. Lanaren antolamendu berriak lan finkoa eta errepikakorra ematen zien langi1eei, produkzio-kateko faseren baten barruan, denbora aurreratzeko eta produkzioa merkeagoa izateko. Horren ohiko adibidea Henry Fordek automobilak fabrikatzeko erabiltzeko modua da, Lehen Mundu Gerra hasi baino lehen. Bestalde, F.W Taylor-ek (1856-1915) lanaren arrazionalizazioa eta «kudeaketa zientifikoa» sartu zituen; hau da, planifikazio- nahiz zuzendaritza-funtzioak bereizi egin zituen betearazpen-funtzioetatik. Laneko sistema berri hori, taylorismo esaten zaio, guztiz hedatu zen, gehienbat Lehen Mundu Gerra amaitu zenean.
3Inperialismoa hedatu
Nazioen lehia politikoaren eta ekonomikoaren eraginez, kolonialismo zaha rra berritu egin zen; horrela, horren proiekzio geografikoa zabaldu egin zen, batez ere Amerika kontinentean, eta Europako potentziek kontinente hori okupatu eta ustiatu egin zuten.
 3.1.Kolonialismotik inperialismora
Inperialismo hitza, kolonizazio berrira aplikatuta, 1890 inguruan sartu zen politikaren eta kazetaritzaren hiztegian, XVII. eta XVIII. mendeetako kolo nialismoa bezalakoa ez zen fenomeno berria izendatzeko.Herri batek  beste lurralde batzuen menpekotasun politiko  eta ekonomikoari deritzo. Izan ere, kapita lismoaren ondorioz, ekonomia berria sortu zen, eta, bertan, potentzia eko nomiko nagusien arteko lehiek eragina izan zuten inperio kolonialak hedatzeko gatazketan.
Inperialismoak zergati asko eta era askotako ondorioak izan zituen [6. dok.]. Garrantzitsuenak zergati ekonomikoak izan ziren. Bigarren Industria Iraultzaren ondorioekin daude lotuta: mundu zabaleko gehiegizko produk zioak kontsumo-merkatu berriak bilatzea eragin zuen, metropoliko produk tuak bertan sartzeko; lehengaien hornitzaileak eta soberako kapitalak inber titzeko lekuak ere bilatu behar izan ziren.
Era berean, zergati politikoak ere egon ziren, potentzia nagusien arteko aurkaritzaren ondoriozkoak. Zergati horiexek dira, ekonomikoekin barera, garrantzitsuenak. Aldi horretako nazionalismoak –arraza zurien nagusitasuna- agintearekin eta ospea rekin lorturiko politika sortu zuen, eta konkista kolonialean biak adierazi ziren. Lasterketa kolonialak, bestalde, lehiakideen atzean gelditu nahi ez izatea eragin zuen, eta horrek nabarmendu egin zuen kolonien gaineko kontrola.
Hedapen kolonialaren beste zergati bat Europako biztanle kopurua haz tea izan zen; hain zuzen ere, itsasoz bestalderako eta kolonietarako emi grazio handiak arindu egin zuen presio demografikoa. Britainiarrek Kana dara, Australiara eta Hegoafrikara emigratu zuten, eta frantsesek, Aljeriara. Beste faktore batzuk ere egon ziren, adibidez, espiritu misiolaria eta zientifikoa suspertzea, eta hori, zenbait kasutan, ondorengo konkisten abia puntua izan zen.Metropoliak  norbere erlijioa eta hizkuntza irakatsi eta inposatzen zien.
Europarren lau mendeko hedapenaren eraginez, eragin koloniala konti nente guztietan zegoen zabalduta: XIX. mendearen erdialdean, Espainiako antzinako inperioa murriztuta zegoen (Kuba, Puerto Rico, Filipinak eta Amerikako gune txiki batzuk); Portugalek Amerikako hegoalde ekuatorialean (Angola eta Mozambike), Hindustaneko (Goa) eta Txinako (Macau) enkla beren batean zituen koloniak; Herbehereek Java, Indonesiako beste uharte batzuk era Guyana holandarra zituzten.
Europako potentzia nagusiek egindako okupazio kolonial horrek lurralde handitze nabaria izan zuen. 1876tik 1914ra, planetako azalera osoaren laur dena kolonia eran banatu zen estatu gutxi batzuen artean, eta 40 milioi euro parrek bizimodu berria hasi zuten beste kontinente batzuetan. Erresuma Batuaren mendeko lurrak 10 milioi metro koadro hazi ziren; Frantziarenak, 9 milioi; Alemaniak 2,5 milioi eskuratu zituen; Belgikak eta Italiak apur bat gutxiago, Amerikako Estatu Batuek mendebalderako hedapena amaitu
zuten, bertako mugen barruan, eta gainera, beste 300 000 km2 gehiago lortu zituzten, Ozeano Barean eta Atlantikoan, eta Japoniak ere beste horrenbeste lortu zituen, Txinaren, Errusiaren eta Korearen kontura. Tsarraren Errusiak osatu egin zuen Siberiako eta Asiaren erdialdeko hedapena. Portugalek beste - 50000 km2 inguru lortu zituen Amerikan. Aldi laburrean, munduko mapa berria finkatuta gelditu zen, eta horren muga asko gaur egunera arte heldu Jira.
Kapitalismoaren produkzio-oinarrien eraldaketak sakon aldatu zuen antzinako kolonien eginkizuna eta funtzioa: Ekialde Hurbileko petrolioa Europako herrien interesa erakartzen hasi zen; kautxua Kongon edo Asiako hego-ekialdean ateratako produktu tropikala zen; Europako indus triarako ezinbestekoak ziren metalen bila joan beharra zegoen, adibidez, Malaysiako eztainuaren bila; Hegoafrikako Batasuna munduko urre- eta diamante-produktore nagusia zen; britainiarrek urtero kontsumitzen zuten te kantitate itzelak Indiatik eta Zeilanetik heltzen ziren; kolonia tropikalek kafe, kakao, tabako eta azukre kantitate ahalik eta handiena sortu behar zuten. Kolonizaturiko aldeek garrantzi handiagoa hartu zuten, munduko ekonomia berrirako, bai produkzioan -batez ere lehengaien produkzioan nekazaritza-produktuen eta mineralen produkzioan-, bai kontsumoan gehienbat, metropolian fabrikaturiko manufaktura-produktuen kontsu moan); horrela, 1880 inguruan, Britainia Handiko kotoi-esportazioen % 60 Indiara eta Ekialde Urrunerakoak ziren.
 3.2.Britania     Handiaren  hegemonia koloniala
Erresuma Batuak, XIX. mendearen amaierako potentzia ekonomiko eta politiko nagusia zenez, gune estrategikoen sarea zuen, munduko merka taritza egituratzeko: Gibraltar eta Malta, Mediterraneoan; Lurmutur Hiria, Aden eta Zeilan, Indiarako bidean; Singapur edo Hong Kong Txinako mer katurako bidean (opioaren gerrarekin ireki zuen 1842an).
Britainiar kolonia batzuei populatze-kolonia esaten zieten; hain zuzen ere, biztanleria urriko lurraldeak ziren, eta Erresuma Batuko eta Europako ipa rraldeko soberakin demografikoak xurgatzen zituzten; esate baterako, Aus traliak, Zeelanda Berriak, Hegoafrikak eta Kanadak. Kanada 1867an bihurtu zen jabari: autogobernu handia eman zioten, baina Britainiar Inpe rioko kide izaten jarraitu zuen. Akordio hori eredutzat erabili zen, popu latzeko beste britainiar kolonia batzuetarako.
Baina koloniarik gehienak ustiatzeko ziren: lehengaiak hornitzen zituzten, eta metropoliaren merkatuak ziren. Ustiapeneko ohiko kolonia India zen, horrek eginkizun garrantzitsua zuen Britainia Handiko ekonomian, kotoia hornitu eta lehengai horrekin fabrikaturiko britainiar oihalak kontsumitzen baitzituen. 1777tik, Ekialdeko Indien Konpainiak administratu zuen, baina, geroago, Koroaren gobernuaren mende gelditu zen, 1857ko altxamendu odoltsuaren ostean: «zipaioen altxamendua» zeritzonaren ostean (zipaioak Indien Konpainiaren zerbitzuko soldadu indigenak ziren).
India «Koroaren bitxia» zen, biztanle kopuru handiko eta milaka urteko kulturako kontinentea. Britainiarren administrazioa penintsularen barruan hedatu zen, 1870etik aurrera. 1877 an, lehen ministroa Disraeli zela, Vik toria erregina lndiako enperatriz izendatu zuten. 1890 inguruan, Britainia Handiko 6000 funtzionariok 300 milioi indiar gobernatzen zituzten, 70000 soldaduk lagunduta (gehienak tropa indigenak). Garai hartan, Britainia Handiak Asiako hego-ekialdean zuen eragina Birmaniara hedatu zen. Frantsesak ere, britainiarrek Atlantikotik (Kanada) kanporatuta, Asiako hego-ekialderantz abiatu ziren. Kotxintxinatik, Frantziak Annam, Tonkin, Kanbodia eta Laos okupatu zituen; horien lurraldeekin, lndotxinar Bata suna sortu zuen, eta, bertatik, ikatza, zinka, eztainua eta arroz kantitate han diak lortzen zituen.
3.3. Afrika banatu
1880an, Amerika kontinente ia ezezaguna zen, eta bertan, europarrek interes estrategikoa eta merkataritzakoa zuten kostaldeko leku batzuk okupatzen zituzten. 1914an, Amerikako lurraldea guztiz banatuta zegoen Europako potentzien artean, eta bi estatu independente baino ez zeuden: Liberia eta Etiopia.
Frantziak, okupazioa 1830ean hasita, Aljeria beretu zuen 1847an; horrela, Aljeria populatze-kolonia bihurtu zen, eta milioi bat frantses inguru bizi ziren bertan 1914an. Gero, Tunisiara hedatu zuen eragina, eta protektoratu bihurtu zuen; horrenbestez, lurraldearen osotasuna eta bertako agintariak errespetatu behar zituen. Kolonialismo frantsesak Amerikan izandako jarduketa eremuak honako hauek osatu zituzten: Marokon eta Afrika sahararrean nahiz ekuatorialean sartzea, Madagaskar uhartea okupatzea eta Gineako gol koko itsasertzeko beste leku batzuk okupatzea (Gabon, Boli Kosta, etab.). Belgikako Leopoldo Ina, enperadore subiranoa, Kongoko ibaia eta harana arakatzen hasi zen, eta, kontinentearen erdian, Kongoko estatua sortu zuen.
Britainiarren jabariak, batez ere, ekialdean hedatzen ziren, Egiptotik eta Sudanetik (iparraldean) Hegoafrikara, eta Gineako golkoko ekialdeko kos taldean ere gune batzuk zituzten (Nigeria, Sierra Leona, Gambia, etab.). Europako beste herri batzuek ere jabariak zituzten Amerikan: Portugalek (Angola eta Mozambike), Alemaniak (Kamerun, Amerikako ekialde alemana eta Amerikako hego-mendebaldea), Espainiak (Marokoko iparraldea, Río de Oro, Ginea) eta Italia (Libia, Eritrea eta Somalia).
Frantsesen eta britainiarren arteko harremanetan gatazka sortu zen, Erre suma Batuak 1882an Egipto okupatu zuenean. Ordura arte, Suezeko
kanala bi estatu horien artean kontrolatzen zuten, adostasunean oinarri tuz, kanal hori Asiako merkataritza kolonialerako funtsezko pieza baitzen. Britainiarrek lurralde ingelesak zeharkatzeko trenbide baten bidez lotu nahi zituzten kontinenteko iparraldea eta hegoaldea, Kairo eta Lurmuturra lotzeko; baina britainiarren proiektua Frantziaren interesen aurkakoa zen, horrek mendebaldeko eta ekialdeko lurrak lotu nahi zituelako, Senegaletik Djibutira.

Horren eraginez, eta Europako potentzien arteko gatazkak sortzeko arris kua ikusita, 1884aren amaieran Berlineko Konferentzia -1884- egin zen, Bis marck kantzelariaren ekimenez, Afrikaren banaketa ezartzeko. Kostaldeko aldeak menderatzeak ak barruko lurrak okupatzeko eskubidea ematen zuela erabaki zen, eta Kongoko estatua onartu zen, Belgikaren mende. Hitzarmena sinatu eta hurrengo urteetan, Europako herriek lurraldeak okupatzeari ekin zioten. Akordioak egon arren, gatazkak ez ziren amaitu; larriena ingelesen eta frantsesen artekoa izan zen, Fachodan (Niloren ondoan). Bi herrien arteko gerra-arriskua, berriz, Frantzia bertatik irtenda eta bere lurraldeak batzeari uko eginda amaitu zen [7. dok.].

Kolonizazioaren ondorioak itzelak izan ziren. Europako herriek instalazio modernoko portuak sortu zituzten kostaldeetan; lurralde bakoitzeko oina rrizko laboreak sustatu ziren (adibidez, Aljerian, mahastiak), eta, ordena geografikoan, gaixotasun tropikalen aurkako garaipen batzuk lortu ziren. Hala eta guztiz ere, banaketa koloniala, epe luzean, oso kaltegarria izan zen Afrikako herrien bizitzarako. Gizarte indigenek aldaketa sakonak izan zituzten, eta mendebaldeko kulturaren eragin zakarrak sakon aldarazi zituen herri horien bizimoduak nahiz tradizioak. Kolonizatzaileek trazaturiko muga politikoek ez zuten errespetatu lurraldeen mapa etnikoa, eta, horren ondorioz, tribuen arteko gorrotoak eta pobrezia sortu dira. Kolonizaturiko herriek ustiapen ekonomiko oso handia eraman behar izan zuten, Euro pako metropolien mesedetan.
FRANTZIA
Frantzian, Prusiaren aurkako gerra galtzeak Bigarren Inperioa amaitzea eta III. Errepublika iristea eragin zuen. Hurrengo urteetan, agintea kon tserbadoreek izan zuten. Frantziak gerra galtzearen kostuari egin behar izan zion aurre, eta monarkia berrezartzearen edo erregimen errepublika noari eustearen arteko gatazka egon zen. Azkenean, 1875ean erregimen errepublikanoa ezarri zuten. Apurka-apurka, aldaketa nabariak sartzen joan ziren; adibidez, Eliza eta Estatua banatu, eskola laikoa ezarri eta derrigorrezko lehen hezkuntza finkatu, dibortzioari buruzko legea sortu eta askatasun
politikoak zein sindikalak arautu. 1885era arte iraun zuen aldi horretako protagonista nagusia Jules Ferry izan zen, eta horrek heda pen koloniala ere sustatu zuen.
XIX. mendearen amaieran, Frantziaren politikak ezkerretarantz egin zuen, eta Clemenceauren alderdi erradikalak funtsezko eginkizuna izan zuen. Ezkerreko gobernuek gehiago sakondu zuten demokratizazioa; gainera, Elizak gizartean izandako eragina murriztu eta gizarre-Iegeria promulgatu zuten; legeria horrek, besteak beste, lanaldia 8 ordura murriztea eta istri puak nahiz pentsioak arautzea zituen jasota.
Alemaniaren kasua ez zen Frantziarena edo Erresuma Batuarena bezalakoa izan. II Reicheko monarkiak oreka ezarri zuen teorian federala zen egitu raren eta Berlineko gobernuen batasun-joeren arrean. Bestalde, Prusiak nagusitasun argia zuen, Inperioaren barruko gainerako estatuen artean. Politikaren arloan, ez zen sistema guztiz demokratikoa, aldian behingo hauteskundeak egon arren; izan ere, hauteskunde-prozesua lurdun kon tserbadoreen aldekoa zen. Gainera, gizonezkoen sufragio unibertsalaren bidez aukeratu arren, Parlamentuak (Reichstag) ez zuen kontrolerako gai tasunik, kantzelariak enperadorearen aurrean soilik baitzuen erantzuki zuna, eta ez biltzarraren aurrean. Enperadoreak kanpoko politika zuzendu eta ekonomiari buruzko legeria proposatzeko aukera zuen. Azken batean,
   
   
Alemaniako Inperioa ustezko estatu federala zen, baina Prusiak nagusi tasun nabaria zeukan; formaren aldetik, monarkia konstituzionala zen, baina lurdunek gehiegizko agintea zuten; azkenik, Parlamentuak ez zuen gobernua kontrolatzeko ahalmenik. Horrenbestez, Alemania teorian demo krazia zen, baina horrek muga handiak zituen.
Hala eta guztiz ere, Alemaniako parlamentuaren osaketa aldatzen joan zen, apurka-apurka; hain zuzen ere, kontserbadoreak ordezkariak galtzen joan ziren, eta sozialdemokratak gero eta gehiago izan ziren (germaniar langile- k1asearen ordezkariak).
Batasunaren ostean, politika alemaneko protagonista nagusia Bismarck kantzelaria izan zen; hogei urtean egon zen gobernuan (1871-1890), lehenengo enperadorea izandako Gilen I.aren (1871-1888) gobernuaren garaian. Bismarck aristokrata eta lurdun prusiarra zen, eta ez zen fidatzen liberalismoaz eta parlamentuaz; hala ere, beti errespetatu zuen sistema par lamentarioa. Ez zituen batere atsegin bere ustez Alemaniaren etorkizune rako arriskutsuak ziren bi indar politiko: katolikoak (erlijio-sinesmenak abertzaletasunaren aurretik jartzen zituztelakoan) eta sozialdemokratak. Langile-mugimenduaren aurkakoa izan zen, eta, aldi batean (1878), langile-alderdia egotea debekatu zuen. Baina langileek gero eta indar handia goa hartu zutenez, langileen errebindikazioak eta protestaldiak geldiaraz teko gizarte-politika garatu behar izan zuen gobernutik, baina ez zuen bere helburua lortu. Horri dagokionez, Europako gizarte-segurantzako siste marik aurreratuena sortu zuen; 1912an, hamahiru milioi alemanek baino gehiagok gaixotasun-asegurua zuten; hamar milioik istripu-asegurua zuten, eta 16 milioik, elbarritasun- eta zahartzaro-asegurua. Dena den, neurri horiek partzialak ziren, eta ez zuten langile-k1asearen erasokorta suna ekidin, monarkiaren eta Il. Reicheko sistema politikoaren nahiz sozialaren aurka.
1890ean, Gilen I.a enperadore berriak kargutik kendu zuen kantzelari zaharra, Alemania munduko potentzia bihurtzeko politika berrirako oztopo zelakoan. Monarka gaztearekin haserretuta, Bismarck Prusiako jabetzetara itzuli zen. Bismarckek Alemaniaren batasun politikoa finkatu zuen: armada nazionala sortu eta batasun juridikoa (zigor-legeak, auzitegi gorena, kode zibil komuna) nahiz ekonomikoa (aduanaren, monetaren, postaren eta trenbideen arloko batasuna) sustatu zituen.

Austria –Hungariako  Inperioa
Austria-Hungariako Inperioa Europako hego-mendebaldean zegoen. Antzina-antzinatik gobernatu zuen Habsburgoko etxeak, eta Turkiar Inperioaren kontura hedatu zen. Arrazen, hizkuntzen eta erlijioen mosaikoa zen (alemanak, hungariarrak, errumaniarrak, eslaviarrak -txe kiarrak, eslovakiarrak, poloniarrak, kroaziarrak, etab.- eta italiarrak). Erregimen autoritarioa zuen, Frantzisko Josef I.a enperadorearen nahia ren mendekoa, eta horren erregetzak 1848tik 1916ra iraun zuen. 1867tik, gobernua Austriak (mendebaldeko zatia) eta Hungariak (ekial dekoa) partekatu zuten, eta horri Austria-Hungariako Inperio edo monarkia dual izena jarri zioten. Gobernu horrek baztertu egiten zituen gainerako herriak (eslaviarrak, errumaniarrak eta italiarrak). Bereizte arazo asko eta Errusiarekin gatazka larriak izan zituen, biek ere Danubiotik eta Balkanetatik hedatu nahi zutelako, Turkiaren kontura.
 5-lndustria-iraultza eta abertzaletasuna

Euskadin industrializazio-eredu bat baino gehiago egon da, eta lurralde bakoitzak, gainera, bere eredua eta bere kronologia izan ditu. Lehenengoa Bizkaia izan zen; horrek industria-iraultza handia bizi izan zuen XIX. men deko azken laurdenean; aldi horretan, pilaketa handia egon zen Bilboko itsasadarrean eta siderurgian, enpresa handietako kapital eta eskulan ugari rekin. Prozesu oso berantiarra izan zen, munduko herri garatuekin konpa ratuta, horiek garai horretan bigarren industria-iraultzan baitzeuden. Atze ratze horren ondorioz, Bizkaiko industriak menpekotasun handia izan zuen Ingalaterrako ekonomiarekin, Espainiako barne-merkatuarekin eta Esta tuak muga-zergei emandako babesarekin.

5.1.Meatzeak ,labe garaiak eta banketxeak
Bizkaiko industria-iraultzaren jatorrian, Enkarterrietako burdin meatze aberatsen ustiakuntza masiboa egon zen: 1876 eta 1900 bitartean ehun milioi tona mineral inguru atera ziren, eta haren zatirik handiena espor tatu egin zen, batez ere Britainia Handira. Horrek irabazi handiak sortu ziz kien familia kapitalista urriei (Ybarra, Chávarri, MartÍnez Rivas, Sota, eta abar), eta horiek irabaziok Bilbon eta harren inguruan fabrikak nahiz ban ketxeak sortzen inbertitu zituzten.

Sektore ekonomiko nagusia siderurgikoa izan zen, eta Barakaldon eta Ses taon pilatu zen hori; azkenik, 1902an, Bizkaiko Labe Garaiak (AHV) sortu ziren, Euskadiko eta Estatu osoko enpresarik garrantzitsuena, 6. 000 langile ingururekin. Siderurgiako jabeak, euren produktuak atzerrian lehiatu ezin zirenez, Estatuaren protekzionismo ekonomikoaren defendatzailerik han dienak izan ziren, eta hori Cánovasen gobernutik lortu zuten; Espainiako mer katua kontrolatu eta guztiz integratu ziren Berrezarkuntzako Monarkian (1875-1923). Bigarren sektore nagusia ontzigintza izan zen, eta, horren
a izan zen, Bilboko erdiko mailako sektoreetan, XIX. mendeko azken hamarkadan. Horren sortzaileak, Sabin Aranak, gogor egin zuen euskaldu nak ez ziren langileen immigrazio handiaren aurka. Horren bizitza politiko   laburrean, hiru etapa egon ziren.
Lehenengoan (1893-1898), Espainiaren aurkako jokabide sutsua garatu zuen, Espainia Euskadiko gaitz guztien era gilea zelakoan, Estatu liberalak gerra karlisten ostean foruak indargabetu zituenetik. Sabinen doktrina politiko-erlijiosoa tradizionalista zen, eta libe ralismoaren eta sozialismoaren aurkakoa [8. dok.]. Euskal Nazioaren bi zutabe nagusiak, Aranaren iritzian, erlijio katolikoa eta euskal arraza ziren, eta euskal nazioari Euzkadi izena eman zion. 1895ean, Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) sortu zuen Bilbon, eta horren buru izan zen 1903ra arte. Independentziaren aldeko doktrina .
Sabin Arana(1865-1903),Euzko Alderdi Jeltzalearen  sortzailea(1895) eta Bizkaiko ahalduna Bilbotik(1898-1903)
Bigarren etapan (1898-1902), Bizkaiko Aldundian jardun zuen lanean, Biz kaiko ahaldun aukeratu baitzuten, Ramon de la Sotaren talde liberal-foralistak emandako laguntzari esker. Ordutik aurrera, Aranak bilakaera pragmatikoa izan zuen, bai planteamendu ekonomikoetan (industrializazioa onartuz) eta bai politikoetan; horrela, Aldundian Euskadiko Eskualde Kontseilua sor tzea proposatu zuen. Baina bere bilakaera ideologikoa ez zen pragmatismo politikoaren araberakoa izan; izan ere, 1898tik independentziaren aldeko doktrinaren eta praktika autonomistaren arteko dualtasuna zegoen. Alderdi horretan garai hartan ere bi sektore zeuden: erradikalak, karlismotik iritsita koak, eta moderatuak, liberal-foruzaletasunetik heldutakoak.
Aranaren azken etapa bere bizitzaren amaierako (1902-1903) «bilakaera espainolista» eztabaidatua izan zen. Teoriaren eta praktikaren arteko kon traesan hori konpontzeko ahalegina izan zen, Euskadiren independentziari uko eginez eta Espainiako estatuaren barruko autonomia zabala proposa tuz, Lliga Regionalista de Catalunya zeritzonaren ereduari jarraituta. Baina, Sabin Arana 1903an hiltzean, bilakaera hori desagertu egin zen.
Hurrengo urteetan, EAJ-PNVk barne-krisia bizi izan zuen, Aranaren ondo rengoa izandako Angel Zabalaren erradikalen eta Sotaren moderatuen arteko gatazken ondorioz, alde biek kontrolatu nahi zutelako alderdia. Bi joera horiek konpromisoko soluziora iritsi ziren, EAJ-PNVren manifestu tradizionalarekin; manifestu hori Bilbon onetsi zen 1906an, eta, bertan, Euskadiko foruak berrezartzea zen helburua. Horrenbestez, EAJ-PNV lege barruko alderdi bihurtuta gelditu zen, barruan autonomiaren eta indepen dentziaren aldekoak direla; helburu politiko nagusia anbiguotasunean fin katu zuen. Alderdi katolikoaren eta kontserbadorearen ezaugarriak nabar-
a izan zen, Bilboko erdiko mailako sektoreetan, XIX. mendeko azken hamarkadan. Horren sortzaileak, Sabin Aranak, gogor egin zuen euskaldu nak ez ziren langileen immigrazio handiaren aurka. Horren bizitza politiko   laburrean, hiru etapa egon ziren.
Lehenengoan (1893-1898), Espainiaren aurkako jokabide sutsua garatu zuen, Espainia Euskadiko gaitz guztien era gilea zelakoan, Estatu liberalak gerra karlisten ostean foruak indargabetu zituenetik. Sabinen doktrina politiko-erlijiosoa tradizionalista zen, eta libe ralismoaren eta sozialismoaren aurkakoa [8. dok.]. Euskal Nazioaren bi zutabe nagusiak, Aranaren iritzian, erlijio katolikoa eta euskal arraza ziren, eta euskal nazioari Euzkadi izena eman zion. 1895ean, Aranak Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ-PNV) sortu zuen Bilbon, eta horren buru izan zen 1903ra arte. Independentziaren aldeko doktrina .
Sabin Arana(1865-1903),Euzko Alderdi Jeltzalearen  sortzailea(1895) eta Bizkaiko ahalduna Bilbotik(1898-1903)
Bigarren etapan (1898-1902), Bizkaiko Aldundian jardun zuen lanean, Biz kaiko ahaldun aukeratu baitzuten, Ramon de la Sotaren talde liberal-foralistak emandako laguntzari esker. Ordutik aurrera, Aranak bilakaera pragmatikoa izan zuen, bai planteamendu ekonomikoetan (industrializazioa onartuz) eta bai politikoetan; horrela, Aldundian Euskadiko Eskualde Kontseilua sor tzea proposatu zuen. Baina bere bilakaera ideologikoa ez zen pragmatismo politikoaren araberakoa izan; izan ere, 1898tik independentziaren aldeko doktrinaren eta praktika autonomistaren arteko dualtasuna zegoen. Alderdi horretan garai hartan ere bi sektore zeuden: erradikalak, karlismotik iritsita koak, eta moderatuak, liberal-foruzaletasunetik heldutakoak.
Aranaren azken etapa bere bizitzaren amaierako (1902-1903) «bilakaera espainolista» eztabaidatua izan zen. Teoriaren eta praktikaren arteko kon traesan hori konpontzeko ahalegina izan zen, Euskadiren independentziari uko eginez eta Espainiako estatuaren barruko autonomia zabala proposa tuz, Lliga Regionalista de Catalunya zeritzonaren ereduari jarraituta. Baina, Sabin Arana 1903an hiltzean, bilakaera hori desagertu egin zen.
Hurrengo urteetan, EAJ-PNVk barne-krisia bizi izan zuen, Aranaren ondo rengoa izandako Angel Zabalaren erradikalen eta Sotaren moderatuen arteko gatazken ondorioz, alde biek kontrolatu nahi zutelako alderdia. Bi joera horiek konpromisoko soluziora iritsi ziren, EAJ-PNVren manifestu tradizionalarekin; manifestu hori Bilbon onetsi zen 1906an, eta, bertan, Euskadiko foruak berrezartzea zen helburua. Horrenbestez, EAJ-PNV lege barruko alderdi bihurtuta gelditu zen, barruan autonomiaren eta indepen dentziaren aldekoak direla; helburu politiko nagusia anbiguotasunean fin katu zuen. Alderdi katolikoaren eta kontserbadorearen ezaugarriak nabar-
Sukarrietan ,Sabino    Aranaren  heriotzaren urteurreuna.azaroak 28an

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada