martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX. 21. TESTUA: BAIONAKO HITZARMENA (1945-03-31)iruzkina

21. TESTUA: BAIONAKO HITZARMENA (1945-03-31)
Euzkadik Frantzian dituen erakunde politiko eta sindikalek, Euzkadiko  Gobernuarekin batuta Francok bideratutako mugimendu iraultzailearen aurka  heroikoki borrokatu zutenek, honako hau adierazi nahi dute, etorkizuneko  berezitasun ideologikoei uko egin gabe:
1. Altxamendu militarra zela-eta, indarrak batu zituztela 1936ko
uztailaren 18an abiarazitako ekintza gauzatzeko, eta batura hori berretsi egin  dutela. Batura hura era organikoan islatuta geratu zen 1936ko urriaren 7an,Euzkadiko Gobernua osatu zenean, Errepublikako Gorteek bozkatutako  Estatutuaren arabera. Gobernu haren lehendakaria José Antonio Aguirre jaun  txit gorena da.
2. Gobernu horretan konfiantza osoa dutela eta beharrezko laguntza  eskainiko diotela, euskal herriaren bidezko ordezkari gisa, haien helburu  politiko eta sozialak jasotzen baditu, betiere.
3. Normaltasun demokratikoa berriz ezarritakoan, euskal herriak  askatasunez adieraziko dituen nahiak errespetatu eta defendatuko dituztela.
4. Euzkadiko Gobernuak egin beharreko lana aholkatu, prestatu eta  babestuko duen erakunde aholku-emailea eratuko dutela, gerraren ondorioz  euskal lurraldetik kanporatu dituen demokraziaren aurkako erregimena  desagertzean. Erakunde horren funtzionamendua araudi egoki baten bidez  arautuko da.
5. Penintsulako herri, alderdi politiko eta erakunde sindikal guztiekin  batera borrokan jarraituko dutela, Francoren gobernuaren, Falangearen eta  beste edozein diktadura-erregimenaren aurka, baita demokraziaren kontrako  eta monarkiaren aldeko beste mugimendu guztien aurka ere.
TESTU IRUZKINA

Aldez aurreko urratsak:
-Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
-Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio  ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
-Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura:
1. Kokapena
Testu mota:
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan  adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko  ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:

Lexikoa:
HITZAK:Euzkadi, alderdi politiko, erakunde sindikal,Gorteek (Err.),Falange,diktadura,
monarkia,lehendakaria J.A.Aguirre,Altxamenduko gobernua,Franco,Estatutua,Euzkadiko gobernua.
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak 
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala  antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko
loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:

1-Zein estatu mota dago indarrean 1945ean? Zer da eta nor da Mugimendu Nazionalaren burua ? Nor da estatuburua?

-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein da estatu mota 1936an? Zein da agintean dagoen  gobernua gerra aurretik?Nork irabazten ditu hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du  garaipena Espainian eta euskal lurraldeetan?
3-Nolako erantzuna izango da eskuineko,Falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren 17an?
Nortzuk dira estatu kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako gobernuaren alde?
4-Nola banatzen dira euskal lurraldeak eta bakoitzean nagusitasuna duten partiduek?
5-Noren laguntza jaso zuten gerran talde bakoitzak?
Zein da gerraren bilakaera?Nork hartzen du gerraren agintea  Errepublikako gobernuan?Quiroga-Mtnz Barrios eta Largo Caballero.Zein da gobernuko politikaren bilakaera?
6-Zer da Euzkadi eta zein da bere egitura politikoa.
7-Zeinek hartzen du agintea Mugimendu Nazionalean?Zeintzuk dira Francoren diktaduraren ezaugarriak? Zeinek lortzen ditu gerra zibilaren garaipena?

-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
8-II Errepublikako gobernua eta Eusko Jaurlaritza erbestera doaz.
9-Zeintzuk  dira  Francoren  diktaduraren  lehenengo erabakiak Espainian?Errepresioa,ezabapenak….azaldu.
10-Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak? Eta sindikatuak?Zeintzuk dira zabaltzen diren esparru konzentrazioak?Zeintzuk dira autarkia garaiaren  ezaugarriak?
11-Zein da nazioarteko erantzuna?Noren alde jarriko da Franco II Mundu Gudan?eta izango duen bilakaera?
Zein da II Errepublikako gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera erbestean?Zein da diktadurak izango duen oposizioa autarkia garaian?Zein da nazioarteko jarrera frankismoarekiko?Nortzuk biltzen dira Baionan  eta noren gidaritzapean?Nor da Jose Antonio Agirre.Zein partidukoa da?Zer aldarrikatzen deklarazioak?

-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
12-Zeintzuk dira antolaturiko ekintzak frankismoaren aurka?
Nola erantzuten  du  frankismoak honen aurrean?Noiz sinatzen du akordioa  Frankok  EEBBarekin?
Zer gertazen da Eusko Jaurlaritzaren oposizioarekin?Nola aldatzen da eta zergatik nazioarteko jarrera?

Testuaren interesa, balioa eta esanahia.  Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:

1-Zer aldarrikatzen da testu honetan?Nork bultzatzen du hitzarmen hau?

No hay comentarios:

Publicar un comentario