miércoles, 7 de octubre de 2015

2 BATX.5. testua. 1839ko URRIAREN 25eko LEGEA.IRUZKINDUTA

5. testua. 1839ko URRIAREN 25eko LEGEA.
a-TESTUAREN KOKAPENA :Testu hau lehen mailako testu historiko-politiko-juridikoa eta publikoa da, Espainiako Gorteek egindakoa moderatuak eta Mª Cristina erreginak berretsia. Hartzailea, herria da.
Lege hau lehenengo gerra karlistaren ondoren egin zuten. Nahiz eta konstituzio liberalek orokorrean foruen legeak kendu nahi izan, Bergarako hitzarmenaren ondorioz, erreginak foruak errespetatuko zituela zina egin zuen, batasun konstituzionalari kalte egin gabe 

B-TESTUAREN ANALISIA ETA IDEIA NAGUSIAK
 Lehenengo artikuluan: Euskal probintzietako foruak berretsi zituzten monarkiaren batasun konstituzionalari kalte egin gabe. Bigarren artikuluan esaten da Gobernuak Gorteei proposatuko ziela aldaketen bat egitea foruen eta konstituzioaren arteko adostasuna lortzeko, Euskal probintziei eta Nafarroari entzun ondoren. Zalantzak edo zailtasunak agertuko baziren, behin-behineko irtenbidea emango zitzaien, Gorteei berria emanez. Modu honetan, Gobernuak foruen beharrezko aldaketa egiteko ahalmena lortu zuen.


C-IRUZKINA
Lege hau I Gerra karlistaren ondorio bat izan zen. Legeak ez zuen konpondu foruen arazoa (konstituzioarekiko armonizazioa), zehaztu gabekoa baitzen, baina karlistek eta liberalek onartu zuten arazorik gabe. Beste aldetik, nahiz eta karlistek gerra hau galdu, Espainiako egoera sozial, politiko eta ekonomikoa ona ez zenez, 1839ko Bergarako hitzarmenean, karlistak eta liberalak akordio batera heldu ziren. Liberalek, bake soziala mantentzeko, karlistei “amnistia” eman zieten. Gainera, foruak mantenduko zituela zina egin zuten lege honen bitartez. Karlistek, berriz, erreginatzat hartu zuten Isabel II.
Hala ere, Esparterok, praktikan, (ez lege baten bitartez) Euskal lurraldeetako beste foruak ere kendu zituen nazioa bateratzen ahalegintzeko asmoz. 
Euskal Probintzietako Foruen erreforma (1841-X-29) Esparteroren erregeordetzaren garaian Euskal lurraldeetan ere ezarri zen legedi progresista. Euskal probintzietako administrazioa eta legedia Estatuaren menpe jarri ziren. Estatuko legeak aplikatuko ziren udal-antolamendu guztietan. Hori dela eta matxinada sortu zen euskal probintzietan. Esparterok gogor zapaldu zuen altxamendua Donostiako liberal burgesen laguntzarekin eta dekretu hau eman zuen, 1841eko urriko legea : Ondorioak honako hauek izan ziren: Hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen maila berean zeuden, administrazioari, arlo juridikoari eta muga zergei zegokienez; Foru baimena deuseztatu zen; barneko mugak mugara eraman zituzten; estatuaren legeak aplikatu ziren udal antolaketan. Hala ere, lege hark ez zituen erabat indargabetu foruak, oraindik ere ezaugarri militar eta zerga bereziak gorde baitzituzten euskal lurraldeek Estatu liberal berriaren barruan. 
Baina 1844an kontserbadoreek foruak berriro indarrean jarri zuten, murriztapen batzuekin. 1876an, 3.gerra karlista galdu zenetik, behin betiko abolitu ziren foruak Euskal lurraldeetan.
Bergarako konpromisoa lege bihurtu zen 1839 Urriaren 25eko legearekin. Bergarako hitzarmenarekin 1go gerra Karlista amaitu zen. Liberalismoaren garaipena izan zen, baina hitzarmen hori zela bide gobernu liberalek foru araubidea errespetatu zuten. XIX.mendean zehar foruen arazoa agertu zen une ezberdinetan, bi ideologiak, absolutismo (karlismoa) eta liberalismoa aurrez aurre kokatzen. Karlistek bizimodu tradizionala eta Erregimen Zaharra defendatu zituzten eta liberalek iraultza burgesaren funtsesko aldaketak bultzatu nahi zuten. 
Hala ere, lege hau argitaratu eta bi urte geroago, Nafarroak galdu zituen foruak, 1841an, Lege Paktatuaren bitartez (Ley Paccionada), Espartero erregeorde zen garaian. Euskal Herriko foruzaleek ez zuten fronte bateratua osatu eta, Nafarroarekiko negoziazio partikularrei esker, egin zuten lege hau. Ondorioz, Nafarroa erresuma izatetik Espainiako probintzia izatera igaro zen. Probintzia berezia, autonomia fiskalari eta administratiboari eusten zielako. 
Berrezarkuntzaren hasieran, Alfonso XII erregealdian hirugarren gerra Karlista amaitu eta gero 1876ko Legearekin Euskal foruak abolitu zituzten. Hala ere, 1878an, Canovas del Castillok ezegonkortasun politikoa sahiestu zuen salbuespen erregimena sortuz: kontzertu ekonomikoak. Horien bidez, Euskal probintziek finantza autonomia lortu zuten. Modu horretan batasun konstituzionalaren printzipioen barruan euskal autonomia fiskala onartu zen
Lurjabeen eta merkatarien burgesia berriak etekin handiak jaso zituen autonomia fiskalari esker, haren bidez bermatzen baitzen Nafarroaren zor publikoaren ordainketa

D-TESTUAREN GARRANTZIA.

ITURRIA:WIKITEKA

No hay comentarios:

Publicar un comentario