lunes, 9 de enero de 2012

2 BATX. 11. TESTUA. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)iruzkina

 http://www.ostadar.net/industrializaziogaraia/industria/industrializazioa_pol3.html
  
11. TESTUA. EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK (1894)
1. artikulua: Euskeldun Batzokija izenarekin, ( ... ) Bizkaiko Jaun Goikua eta Lagi-Zarra leman jasotako doktrinen jarraitzaile diren herritarren arteko batasun eta adiskidetasun loturak sortzea helburu duen aisiarako zentroa sortu zen Bilbo hirian.
2. artikulua: Behin Bizkaiko Elkarte Nagusia sortzen denean, Bizkai-Batzar deituko. dena Arana eta Goiri-tar Sabinok idatzitako estatutuak izango dituena, Euskeldun Batzokija haren mende geratuko da ( ... ).
3. artikulua: Jaungoikua.· Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango da bere barruko bizitzako adierazpen guztietan eta gainerako herriekiko harremanetan.
4. artikulua: Lagizarra. Bizkaia askatasunez birsortuko da. Foru izeneko bere lege tradizionaletan jasotako funtsezkoena osotasunean berrezarriko du.
Gure arbasoen usadio eta ohitura onak berrezarriko ditu. Erabat ez bada ere, gehien bat, euskal arrazako familiez osatuko da. Euskara izendatuko du hizkuntza ofizialtzat.
5. artikulua: Eta. Ordena erlijiosoaren eta politikoaren eta gauza jainkotiarren eta gizatiarren arteko harmonia perfektuaren eta adostasunaren gainean ezarriko da Bizkaia.
6. artikulua: Jaungoikua eta Lagizarra bereiztea. Ordena erlijiosoaren· eta politikoaren, eklesiastikoaren eta zibilaren arteko bereizketa argi eta markatuaren gainean ezarriko da Bizkaia.
7. artikulua: Jaungoikua Lagizarraren aurretik jarriko da. Politikoak erlijiosoarekiko eta Estatuak Elizarekiko  erabateko eta baldintza gabeko mendekotasunaren gainean
ezarriko da Bizkaia.

8. artikulua: Bizkaia, bere arraza, bere hizkuntza, bere fedea, bere izaera eta bere ohiturak kontuan hartuta, Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa,Lapurdi, Nafarroa eta Zuberoaren arreba izanik, sei herrialde horiekin elkartu edo konfederatuko da Euskalerria izeneko (Euskeria) multzoa osatzeko, baina bere autonomia partikularra batere murriztu gabe.( ... ).
Bizkaitarra (Bilbo), 1894-05-24.
Hitzak:lagizarra,Euskeldun Batzokiya,Sabino Arana,jaungoikoa  ,euskera,arraza,
Euskalerria.
TESTU IRUZKINA .
       a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):
•        Historia-idazlanaren egitura
•       1. Kokapena
·        Testu mota
•       Jatorriaren aldetik:
·        - Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
·        - Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako -gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
·        Formaren aldetik:
·        - Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako
berriak ... ).
·       - Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak ... ).
·       - Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak ... ).
·       - Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, li teratura -lanetako zatiak ... ).
·       - Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak ... ).
     Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa ...
•     Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
•     Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
  •   Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
  •  Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak
nabarmentzea:
  • 2. Azterketa
  • Lexikoa edo hiztegia
•Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak,zaharkitutako arkaismoak ... (azterketa literala).

  • Testuaren 2 lerroko laburpena.
•Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak
•Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia -edo nagusiak- . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat -testuaren gakoa dena-eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.
C. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
Testuaren garaia,gobernu mota ,kronologia,gobernuburua eta taldea.
Testuaren zergatiak -testuaren aurreko egoerari begira
·  1-   Noiz hartu zuen indarra Bizkaiko Industrializazioak?Zergaitik? Nortzuk eskuratzen dituzte irabazi gehienak?
·  2 Zein da langileen jatorria?Nora immigratzen dute langileak? Zer ezabatzen dute 1876an?
·  3-Zein da Europan garatzen den nazionalismoa Europa mailan?eta zein da S.Aranak hartu zuen nazioaren definizioa?
·  4-Zer garatzen da urte hauetan Bizkaia,Gipuzkoa,Araba eta Nafarroan?
•Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
Testuaren garaia azaltzeko
·  5- Sabino Aranaren  bizitza era laburrean azal ezazu.
·     -Zein da Sabino Aranak sortu zuen lehen elkartea ? Eta zein da 1895an sortzen duen partidua?
·     Zeintzuk dira S.Aranak dituen ideiak?Ondo azaldurik.Nortzuk izan ziren bere jarraitzaileak?
·   6-Zein da gobernuaren erantzuna nazionalismoaren eskaeren aurrean?Lege berririk ezartzen dute?


• Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
Testuaren ondorioak
·   7- Zeintzuk dira garatzen diren kultura mailako taldeak ... ?
·   8- Zein da EAJren bilakaera partidu bezala?Banaketak eta birbatzeak.

d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:


Zergatik sortzen da EAJ partidua?Gaur egungo ideologian zerikusia du?


No hay comentarios:

Publicar un comentario