miércoles, 14 de noviembre de 2012

4dbh-2gaia IRAULTZA POLITIKOAK-AZTERKETA GALDERA POSIBLEAK


2 GAIA.IRAULTZA POLITIKOAK .GALDERA PRAKTIKOAK
1 Bilatu hiztegian erreforma (politiko) hitza, eta idatzi horren esangura koadernoan. Gero, konparatu iraultza hitzaren esangurarekin.
2 Zer dira iraultza burgesak? 
1 Lotu gizarte talde batekin haserre egoteko arrazoi hauek:
a)   Zergen pisua.
b)   Eragin politikorik eza.
e) Aginpide politikoa eta ekonomikoa galtzea.

T Errealitate historikoa ulertzea
3 Erakutsi ulertu duzula, galdera hauei erantzunez:
a)   Zer ziren Estatu Orokorrak?
 b)Nor ziren Estatu Orokorretako kide? 
c) Zenbat urtetan ez zituzten deitu?
d) Zergatik deitu zituen Luis XVl.ak?
•. Errealitate historikoa  ulertzea
 2 Adierazi honako gertaera hauen zergatiak:
A)  Bastilla hartzea.
B)  Iraultzaren kontrako nobleziaren eta kleroaren jarrera.
C) Europako potentzien Frantziaren kontrako gerra.
D)  Jakobinoak agintea eskuratzea.
E)  Napoleonen ospea.
..•. Informazioa antolatzea
 1 Laburbildu eskema batean Napoleonek Frantzian egindako lana edo ERREFORMAK.
1 Definitu: esku hartzeko printzipioa, Aliantza Santua, liberalismoa, nazioa eta nazionalismoa. 
• Hiztegia erabiltzea eta testuak sortzea 
1 Bilatu hiztegian honako hitz hauek: konstituzio, asanblea, girondino eta jakobino.

 Gero, idatzi hitz bakoitzaren esanahia koadernoan.
2 Idatzi zer iritzi duzun 1770 eta 1871 arteko iraultzetan burgesiak partehartzeari buruz .
• Errealitate historikoa ulertzea
3 Napoleonen esaldi batzuk, behean zehazten direnak, esaterako, historiara
 igaro dira. Jarri zaitez Napoleonen lekuan, eta iruzkindu esaldiok.
a) «Nire benetako aintza ez dago berrogei gudu irabazian; Waterlook itzali egingo 
ditu hainbeste garaipen. Ezabatuko ez dena, beti iraungo duena, nire Kode
 Zibila izango da».
b) «Edonola ere, batasun hori (Europarena) goiz edo berandu gauzatuko da ( ... ). 
Bultzada emanda dago, eta ez dut uste Europan beste orekarik egon daitekeenik,
 herri handien batasuna eta konfederazioa ez bada».
4 Adierazi honako bi irudi hauen bidez adierazitako gertaeren 
esangura historikoa


• Informazioa lortzea
6 Lotu honako esaldi hauek Asanblea Konstituziogilearekin, Asanblea 
Legegilearekin eta Konbentzio jakobino edo girondinoarekin.
      - «Gure herriaren lehenengo araua jendea arrazoiaren bidez eta herriaren 
arerioak  izuaren bidez gidatzea izango da».
      - «( ... ) Ni suminduta nengoen, eta korrika jo nuen, denei esateko, nire ustez,
 erregea  bazihoala ( ... )>>.
      - «Ezeztatu egiten dira era guztietako hamarrenak».



            «Nire ondorioa da tirano a Konbentzioak  epaitu behar duela, eta 
             horren zigorrak heriotza   izan behar duela». 
• Estrategiak erabiltzea 
7 Osatu koadernoan honako laburpen -lauki
hau:
IRAULTZAK
ZERGATIAK
ONDORIOAK
Amerikakoa


Frantziakoa


Liberalak



• Trebetasunak erabiltzea

8 Erabili unitate honetan eta aurreko ikasturteetan ikasi dituzun trebetasunak, 
eta iruzkindu   ondoren datozen mapa eta testu historikoa.

«Gure Berlingo kanpamentu inperialetik, 1806ko azaroak 21. Frantsesen 
enperadorea eta   Italiako erregea naizen Napoleonek ( ... ) honako hau dekretatu
dugu eta dekretatzen dut:
 1. art.: Britainiar Uharteak blokeo-egoeran deklaratzen dira.

11. art.: Debekatuta daude Britainiar Uharteekiko merkataritza eta korrespondentzia 
 guztiak   ( ... ).
 IV. art.: Ingalaterraren mendekoren batenak diren biltegi, salkin edo edozein eratako 
ondasun guztiak legezko harrapakin izango da.
 VII. art.: Ingalaterratik edo kolonia ingelesetatik datorren, edo, dekretu hau 
argitaratzen denetik, leku horietan egondako edozein ontziri debekatu egingo zaio edozein portutan sartzea   ( ... ).

X. art.: Gure Atzerri Arazoetako Ministroak komunikatuko die dekretu hau Espainiako,
 Napoliko, Holandako eta Etruriako erregeei eta gure beste aliatu guztiei, haien mendekoak, geure mendekoen antzean, Ingalaterraren itsas legedi bidegabe eta basatiaren biktima direnez gero»


TESTU  IRUZKINA
1-Arretaz irakurri eta ideia nagusiak azpimarratu
2 Sailkatzea. Ideia nagusiek bidea emango digute honako hauen berri jakiteko:

a- Egilea, (nork idatzi zuen):
lekua (kontatzen edo azaltzen diren gertaerak non gertatu ziren):
data (egitate horiek noiz gertatu ziren):
gaia (testua zeri buruzkoa den):
helburua (zertarako idatzi izan zen) :
hartzailea (publikoa edo pribatua, banakoa edo taldekoa):

b- Gaiak. Testuak politikarekin, ekonomiarekin, gizartearekin. demografiarekin zein kulturarekin
 izan dezake zerikusia.

c- Izaera edo testu mota:
Legezko testuak: legeak, konstituzioak edo itunak, saterako:
Historikoak: kronikak
literarioak :autobiografiak, gutunak eta memoriak,narratiboak
ekonomia-txostenak

d-Testu historiografikoak ere izan daitezke; historiako liburuak edo ikertzeko 
edo jendarteratzeko   helburuan egindako saioak, kasurako. Historiako gertaeratik kanpo.
3 Iruzkina edo interpretazioa. Garrantzirik handienekotzat ditugun kontzeptu historikoak 
  azalduko ditugu;
testuinguru historikoa, testuan aipatutako datuak eta testuak iruzkinduko ditugu:

ordenaz, ageri diren ideiak argituko ditugu, aurretik egindako eskema oinarritzat erabiliz

egitate horren zergatiak eta ondorioak argituz.
4 Ondorioak. Azkenez, testua ebaluatuko dugu:
. aipatzen duen egitateak historian duen garrantzia
.edukia objektiboa ala subjektiboa den adieraziko dugu

GALDERA TEORIKOAK:

1-13 KOLONIEN IRAULTZAREN ZERGATIAK
2-FRANTZIAKO IRAULTZAREN ZERGATIAK  ETA KRISIAREN  TXINPARTA
3-ESTATU OROKORREN DEIA
4-ROBESPIERREN AGINTEA KONBENTZIO GARAIAN
 4-NAPOLEONEN LANA EDO ERREFORMAK  FRANTZIAN
5-BERREZARKUNTZA SISTEMA
6-IRAULTZA LIBERALEN KOADROA:1820.1830-1848

IRAULTZAK
1820
1830
1848
TOKIAK




ZERGATIAK





ARRAKASTA




PORROTA





            IRAULTZA  LIBERALAK
kronologia
lekua
emaitzak
1820



ESPAINIA,NAPOLI,GREZIA,
PORTUGAL,PIAMONTE
-GREZIA independentzia.
-SERBIAren autonomia
1830

FRANTZIA,BELGIKA,ITALIA,
ALEMANIA,POLONIA
-BELGIKAren independentzia
-FRANTZIA
Konstituzio liberalagoa
1848

ITALIA,AUSTRIA,FRANTZIA,
ALEMANIA,MOLDAVIA
-FRANTZIAK





















7-KLASEKO KOADERNOAN EGINDA:ITALIA ETA ALEMANIA BATASUNAREN FASEAK



FASEAK
ALEMANIA
ITALIA
1
ZOLLVEREIN
PIEMONTE-SARDINIA ERRESUMA
2
GUDA SCHLESWIG-HOLSTEIN
PARMA-MODENA-TOSKANA BILDU
3
AUSTRIA-PRUSIA GERRA
ALEMANIAKO IPARRALDEA:KONSTITUZIOA 
BI SIZILIAKO ERRESUMA BILDU:GARIBALDI
4
FRANTZIAREKIN GUDA:
ALEMANIAKO HEGOALDEA-ALSAZIA-LORRENA
AUSTRIA-PRUSIA GERRA:VENEZIA ITALIARI
5
GILEN Ia  ENPERADOREA
ELIZ ESTATUA HARTU,ERROMA HIRIBURUA



domingo, 11 de noviembre de 2012

2 batx. 7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)iruzkintzeko

7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)
Alfonso XII.a, jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala   denak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: gaur  egun bildutako Erresumako Gorteekin batera eta haiekin bat etorriz, honako  hau agindu eta berretsi dugula:
Espainiako Monarkiaren Konstituzioa
11. art. Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra da estatukoa.
Nazioak kultuari eta bere ministroei eutsi behar die.
Espainiako lurraldean inor ezingo da eragotzi ez bere iritzi  erlijiosoengatik ez bere kultua praktikatzeagatik, baldin eta kristau moralari zor  zaion errespetua gordetzen bazaio.
Ez dira baimenduko, ordea, estatuko erlijioarenak ez diren jende aurreko  beste zeremonia eta adierazpenak. (...)
13. art. Espainiar orok du eskubidea:
Bere iritzi eta ideiak askatasunez adierazteko, ahoz, idatziz, inprimaketaz  edo antzeko beste prozedura batez baliatuz eta aurretiko zentsurari lotu gabe.Bakean biltzeko.
Giza bizitzako xedeetarako elkartzeko (…).
18. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta Erregeak dute.
19. art. Gorteak ahalmen bereko bi gorputz legegilekidek osatzen dituzte:Senatuak eta Diputatuen Kongresuak.
20. art. Senatua norberaren eskubideko senatariek osatzen dute; Koroak  izendatutako biziarteko senatariek; estatuko korporazioek eta zergapeko  handiek hautatutako senatariek (…).
28. art. Legeak finkatzen duen metodoaren bitartez hautatu eta
berrautatu ahal izango dira diputatuak (...).
50. art. Erregeak du legeak betearazteko ahalmena (…)
75. art. Monarkia osoan zehar kode berberek aginduko dute,
zirkunstantzia jakin batzuen ondorioz legeek xedatzen dituzten aldaketei  kalterik egin gabe. Epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan foru bakarra ezarriko  da espainiar guztientzat (...)
Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean.
TESTU IRUZKINA


Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan  adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko  ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen  bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Hitzak :Konstituzioa,gorteak,monarkia konstituzionala,Alfonso XII.a.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko  loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
TESTUINGURUA JARTZEA:
ZERGATIAK
 1-Nor izan zen erregea garai honetan? Nola eskuratu zuen boterea?
 2-Nola deitzen da epealdi hau?

  3-Zein da liberalismoaren helburua garai  honetan?

4-Zein da bukatzen den erregimena eta hasten den berria?Nork bultzatzen du errege berria etortzea eta zein a bere partidua?
Nongo eredua  hartzen du konstituzio honetarako?

.
TESTUAREN GARAIA

5-Non biltzen dira eta zein da diputatuen  joera politiko nagusia?

6-Zein  da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak.

7-Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?


8-Zer gertatzen da sufragio sistemarekin?
Partidu guztiak  aukera berdinak dituzte hauteskundeetan?

9-Zeintzuk dira aldi berean ematen diren gertaerak?


ONDORIOAK
10-Nor izango da erreginaordea erregea hiltzean?
11-Zer suertatzen da txandaketa sistemarekin?
12-Zein ondorengo erregea?
13-Nola bukatu zen garai  hau?

d- TESTUAREN GARRANTZI  HISTORIKOA:. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:



Zein garaiari ematen dio hasiera dokumentu honek?

martes, 6 de noviembre de 2012

1 BATX. 2 GAIA INDUSTRIA IRAULTZAREN ARIKETAK



2 GAIA INDUSTRIA IRAULTZAREN ARIKETAK
      
1. Britainia Handiko nekazaritza-aldaketak

1.1. Gertaera berari buruzko bi ikuspegi

A. Ustiapen komunala

«Lurrik gabeko nekazariak abereak elikatzeko lur komunalak edukitzeko eskubide barik utzi nahi dira. Eskubide horrek abereak loditzeko eta merkatuan prezio onean saltzeko aukera ematen du; eta, salmentan irabazitakoarekin, nekazariek negu osoan mantendu ahal izaten dute familia.

Lur komunalak hesituz gero, landa-ingurua biztanlerik gabe geldituko da; izan ere, lanik ez badago, jendeak industria-hirietara emigratuko du.Bertan, ehungintzako edo forjako lanaren ezaugarriek urritu egingo dute nekazarien indarra, eta, horrela, semealaba gutxiago izango dituzte; horrek, gainera, Jainkoaren legeak bete behar izatearen funtsezko printzipioa ahaztea ere eragin dezake».

Middlesex-eko lur komunolok erobiltzeko eskubideo duten pertsonek eta jabe txikiek 1 779an egindako eskabidea.

B. Ustiapen pribatua

«Lur komunalak hesitzearen alde onak asko dira: lur lehorrak hezeetatik banatzea, lur horiek lehortzea, agortutakoak ongarriztatzea, eta, horrela, laboraturiko azalera handiagotzea (.. .).

Lurren antolamendu berriak arraza hobeko abereak hazteko aukera emango luke. Abere taldeak esparrutan sartuta, abere gehiago hazi ahal izango litzateke, janari kantitate berarekin (.. .); gainera, kalitate hobeko okela helduko litzateke merkatuetara, eta prezioak nabarmen egingo luke behera (.. .).

Ez da lan-faltarik egongo: hobiak egin, hesiak altxatu, zuhaitzak sartu eta halako gauzak egin behar dira. Landako eskulangileak ez dira geldi egongo, eurentzat lan handia egongo baita: fabrikak egin, bideak zein zubiak egin (. .).

Laneko sistema berriei esker, biztanle kopuru handiagoa elikatu ahal izango da.

MDDLETON, J.: View of the agriculture of Middlesex. 1778.

Laneko gidoia

.Laburbildu dokumentuen edukia.
• Resumen:





.Konparatu dokumentuok, lur komunalak hesitzearen inguruko interpretazio politiko desberdina agerian jarrita.

Ustiapen komunala
Ustiapen pribatua






















.
.Zer gizarte taldek lortzen ditu hobaririk handienak politika horretatik?


.Zer aldaketa gertatu da lurraren jabetzan?

1.2 Hesitze legeak eta gariaren prezioa

Laneko gidoia

. Lotu gariaren prezioen bilakaera hesitze-Iegeekin. Adierazi lotura hori zer urtetan ageri den argien.

. Azaldu grafikoak aztertzetik ateratzen den kausa-efektu lotura.

1.3 Laboreen errotazioa
:

. Laboreen errotazioaren eskema


Laneko gidoia

. Azaldu zer desberdintasun dagoen lurra laboratzeko bi modu horien artean.

. Zer labore mota da onena? Azaldu erantzuna.

. Bilatu Ingalaterrako nekazaritzan izandako aldaketei buruzko informazioa.


64.orr.

Historiako lantegia: dokumentuekin lan egin

2.4 Irundako gaien fabrikak

Oihalgintzako fabrika bateko nabe honetan, oihalak sortzeko prozesuaren fase desberdinak ikusten dira.

Laneko gidoia

Zer eragin izan zuen anezka mekanikoaren, iruteko makinen eta ehungailu mekanikoaren sorrerak 1700-1785 bitarteko iruleen artean?







Nork sortu zituen oihalgintzako produkzioa aldatu zuten asmakizunak? Bilatu informazioa unitate honetan.
• Asmakizunen sortzaileak:
a) Anexa hegalaria : J. Kay (1733).
b) Spinning jenny: J. Hargreaves (1765).
c) Water frame: R. Arkwright (1769).
d) Ehundegi mekanikoa.: E. Cartwright (1785).
Zer adierazten du eszenak? Deskribatu nabea, makinak, materialak eta langileen lana.


Zer izen dauka produkzio mota honek eta zertan bereiz ten da eskulangintzako produkziotik?
Factory system.





2.5 Ingalaterrako manufakturak

«Herri honetan manufakturek izandako hazkunde azkarra eta ikusgarria ezaguna da mundu osoan, eta hazkunde horrek geure errentan eta nazioaren indarrean izan dituen ondorioak ere ezagunak dira (...); izan ere, muturreraino eraman da lanoren banaketoren printzipioa, zientzia-ikerketaren eta berrikuntza teknikoaren baliabide guztiak erabiliz (…); halaber, oraingo manufakturak hobetu eta manufaktura berriak sortu dira; aldi berean, merkatu berriak ireki ditugu, geure industriako eta merkataritzako produktuak bertan sartzeko.

Baliabide horiek erabilita eta, (batez ere Batzordeak errepikatu egin behar du), makineriak kalitatea hobetzean eta esportazioko produktuen prezioa merkatzean izandako ondorioen eraginez   (...), geure ·merkataritzak eta geure manufakturek kalkulurik baikorrenetatik gorako hazkundea izan dute( ··· )».

Batzordeak Ingalaterrako artilezko manufakturen egoerari buruz emondako txostena. 1806.

Laneko gidoia

Zein dira manufaktura ingelesak haztearen zergatiak eta ondorioak?
Hazkundearen zergatiak:empresa izpiritua,.Baliabideak:lan banaketa ,ikerketa zientifikoa,berrikuntza teknikoak,beste nazioek bisitatu,merkatuak irekitzea.hazkundearen ondorioak:produktuen kalitatea hobatu,fabrikazioa merketu.

Zer eragin izan zuen mekanizazioak ekonomiaren hazkundean?
.Produkzioaren mekanizazioak  gehiago produzitzea ahalbidetu zuen eta merkeago,ekonomiaren sektore guztietan.
Produkzioaren mekanizazioak gero eta gehiago alhabidetu zuen eta merkeago,sektore ekonomiko guztien hazkundean eragin zuen.
Lotu oihalgintzari buruzko dokumentuen edukia eta azaldu mekanizazioak gizartean eragindako ondorioak.
Mekanizazioaren ondorio sozialak.langabezia eta baliabide eza.
3. Burdina eta ikatza, industrializazioaren eragileak

3.1 Meatzetako lana

Meatze baten barrua.

Laneko gidoia

 Deskribatu eszena.klaseko erantzuna.
.Deskribatu. mailakatutako maila ezberdinak ,eskuko eskileraz  igo daitezkeenak.
Erauzteko eta garraiatzeko zer baliabide erabiltzen zuten meatzariek eta zer baldintzatan egiten zuten lan?
Erauzketa medioak:pikoa,.Garraioak:burdinezko railen gainean bagonetak.oso baldintza txarretan lan egiten zuten.
Bilatu Ingalaterrako ikatz-meatzeetan lan egiten zuten emakumeen eta haurren lanari buruzko informazioa.
Ume eta emakumeen lan baldintzak meatokietan:umeak meatokietako atetxoak zabaltzen dituzte,aire korronteak ekiditzen zituztenak,bagonetak  garraiatzeko.Bost-sei urtetik aurrera ,14 orduko lanaldiak dituzte,emakumeak bezala, burdinezko bagoiak indarrez  mugiarazteko galería estutik tarraz.
66.orr.
3.2 Ikatz produkzioa Britania Handian eta Galesen 



Laneko gidoia
.
Identifikatu dokumentua eta aztertu datuak, gorakadarik handieneko aldiak zein izan ziren adieraziz.
 
 •• Identifikatu:
       • Gaia.
·        Adierazitako aldia. 1500etik 1889ra.
·        Grafiko mota (lerroa, barra edo zirkulua). BARRADUN GRAFIKA
·        Erabilitako unitateak (tonak, milioiak, urteak, ehunekoak, milakoak, etab.). Tonak milaka
·        Analisia:
·        Adierazitako datuak ugaritzeko edo murrizteko datuak aztertu, baita gehieneko eta gutxieneko purituak ere. XVI-XVII:produkzioaren hazkunde txikia.
XVIII.mendetik 1850erarte.
·        Aldaketen zabalera eta lerroen, barren edo sektoreen (grafiko zirkularren kasuan) joera egiaztatu. Hazkunde ikaragarria:1850-1900
·        Ikusitako aldaketen zerrenda egin (gorakada, murriztapena, egonkortzea). Gorakada handieneko garaia:1889
·        Lorturiko emaitzak interpretatu.
·        Emaitzen zergatia jakiteko eta horiek azaltzeko, garaiko testuinguru historikoari
buruzko informazioa ere behar da.
·        Lorturiko emaitzei buruzko iritzia eman daiteke.
·        Ondorioak idatzi (azterketaren eta interpretazioaren laburpena). :Lurrun makinaren erabilerak eta industria siderurgikoak ,altzairua egiteko ikatza erabiltzen zuela,ikatz kopuru handia behar izan zen. 



Zer ondorio ateratzen dituzu grafikoa aztertu ondoren?
Lurrun makinaren erabilerak eta altzairugintzako enpresek  harrikatza erabiltzen zutela burdina egiteko,harrikatzaren eskaera handia bultzatu zuten,
3.3 Burdina galdatuaren produkzioa Britania Handian.




Laneko gidoia

Identifikatu dokumentua. Zein dira produkzioaren gorakadarik handieneko urteak?
• Identifikatu:
       • Gaia.
·        Adierazitako aldia. Grafika lineala
·        Grafiko mota (lerroo, barra edo zirkulua).Britania Handiko burdin galdatuaren produkzioa
·        Erabilitako unitateak (tonak, milioiak, urteak, ehunekoak,
milakoak, etab.). Tn milaka.
·        Analisia:
·        Adierazitako datuak ugaritzeko edo murrizteko datuak aztertu, baita gehieneko eta gutxieneko puntuak ere. 1720-1850.aldia
·        Aldaketen zabalera eta lerroen, barren edo sektoreen (grafiko zirkularren kasuan) joera egiaztatu.
·        Ikusitako aldaketen zerrenda egin (gorakada, murriztapena, egonkortzea). 1840-1850  gorakadarik handiena
·        Lorturiko emaitzak interpretatu.
·        Emaitzen zergatia jakiteko eta horiek azaltzeko, garaiko testuinguru historikoari
buruzko informazioa ere behar da.
·        Lorturiko emaitzei buruzko iritzia eman daiteke.
·        Ondorioak idatzi (azterketaren eta interpretazioaren laburpena).


Lotu burdina galdatuaren produkzioaren gorakada horrek adierazitako aldian izandako erabilerekin.
Produkzioaren hazkundea:burdinbide-sarea eraiki ,ehungintza industriarako makina-erramientak beha izatea,lurrun makinaren erabilera,eraikin eta zubien eraikuntza.

Interpretatu esaldi honen esangura: «Burdina industriako ogi bihurtu zen», eta arrazoitu erantzuna.

Industrializaziorako oinarria burdina izan zen.