martes, 30 de octubre de 2012

3DBH -2 GAIAREN AZTERKETARAKO GALDERA POSIBLEAK


2 gaia :ariketak Egiaztatu zeure gaitasunak

Hiztegia erabiltzea eta testuak sortzea
1 Bilatu hiztegi batean honako berba hauek: mendikate, goi-ordoki eta mendi.
Gero, jarri horien adibide batzuk Espainiako erliebeari dagokionez.
2 Itsasontzian Espainiako kostaren inguruko ibilaldia egin duzula joko dugu. Idatzi hamar
lerro, ikusi dituzun kosten ezaugarriak eta bertako geografia-gorabehera nagusiak deskribatzeko.
• Irudiaren hizkuntza interpretatzea
3 Beheko profilak ipar-hego norabidean zeharkatzen du Iberiar penintsula, Bizkaiko golkotik Mediterraneoan (Almeriako kosten aurrean) dagoen Alboran itsasoraino.
a) Aipatu, iparretik hegora, zer erliebe-unitateri  dagozkion letraz seinalaturiko tarteak.
b) Adierazi non dauden mendi-sistema horiek,eta zehaztu Iberiar goi-Iautadaren barrukoak,
ingurukoak ala kanpokoak diren.
c) Aipatu zenbakiz seinalatutako ibaien izenak,eta azaldu zein itsasotan isurtzen dituzten
urak.
  • Berezko espazioa ezagutzea
Beheko irudiak Espainiako klima bat erakusten du.
- Zer klima da? Nongoa da?
- Azaldu horren ezaugarri nagusiak eta bertako  landaredi bereizgarria.




• Informazioa espazioan lekutzea

5 Kokatu honako  Iberiar penintsulako mapa batean  ondorengo  mendi,ibai,sakonune….:

Klasean egindako mapa fisikoa.



 

  • Informazioak lotzea

Kopiatu laukia koadernoan, eta osatu, honako     esaldi hauek Balear edo Kanariar artxipelagoe-kin lotuz.

a) Zati bat mendikate Betikoen luzapena da.

b) Uharrek eragindako kala txikiak ditu.

c) Zazpi uharte nagusi ditu.

d) Lau uharte handi eta 144 uhartetxo txiki   ditu.

e) Sumendi-jatorria du.

f) Kostan, labarrak dira nagusi.

 60-61 ORRIALDEAN

 

 

  • Trebetasunak erabiltzea

6 Aztertu eta iruzkindu eskuineko gaikako mapa, aurreko orrialdeetan azaldutako pausoak emanez.

Horretarako, honako galdera hauei erantzun behar diezu:

1. Begirada orokorra:

- Zer informazio ematen du mapak?

- Zer geografia-espaziori buruzkoa da?

- Zer tartetan biltzen dira legendako datuak?

- Zer motatako eskala da?

2. Analisia eta iruzkina:

- Zein geografia-fenomeno islatzen du?

- Nolako banaketa du espazioan fenomeno
horrek?

- Zein faktorek azaltzen dute banaketa hori?

  • Klima koadroa

Espainiako eta Euskal Herriko  klimen koadroa osatu ezazu:
 
KLASEAN BANATU DITUDANAK

 



jueves, 4 de octubre de 2012

4 DBH ESTATU BATUETAKO INDEPENDENTZIA-JOSEBA ALKIZA


4 DBH FRANTZIAKO IRAULTZA-SANTILLANA


4 DBH INDUSTRIA IRAULTZA-ANA ESPINOSAA


4DBH FRANTZIAKO IRAULTZA-ANA ESPINOSA


4DBH ERREGIMEN ZAHARRA-ANA ESPINOSA


4 DBH XIX.MENDEKO IRAULTZA LIBERALAK-ANA ESPINOSA


4 DBH ESPAINIA XIX.MENDEAN-ANA ESPINOSA


martes, 2 de octubre de 2012

3 DBH 1GAIAREN ARIKETAK:AZTERKETARAKO.LURREKO ERLIEBEA


3 DBH KO   1  EBALUAZIOKO  AZTERKETA

1-DEFINIZIOAK:kontinenteak,uharteak,erliebea,litosfera,hidrosfera ,atmosfera,ibaiak,uharrak,urmaelak,glaziarrak

2-Zeintzuk dira erliebe formak:
Kontinenteetako erliebearen formak ordokiak, goi-ordokiak, mendiak eta sakonuneak dira.

Kostako erliebearen forma nagusiak 1urmuturrak, golkoak, penintsulak, itsasadarrak, fiordoak eta deltak dira.

Itsaspeko erliebearen formak hauek dira: plataforma kontinentala, kontinente-ezponda eta dortsal ozeanikoak eta itsas fosak dituzten ordoki abisalak.
3-Zein da lurraren egitura barrualdean eta kanpoaldean
3-Zona  bateko  koadroa osatu ezazu:

-6 Zona beroko berezko klimak eta paisaiak :ekuatoriala,tropikala edo basamortukoa

-7 Zona epeleko berezko klimak eta paisaiak :ozeanikoa,kontinentala,mediterraaneoa
-8 Zona hotzeko berezko klimak eta paisaiak:poloetakoa edo mendikoa.
4-Zonalde bateko klima margotu ezazu.
6 Zona beroko berezko klimak eta paisaiak :ekuatoriala,tropikala edo basamortukoa

-7 Zona epeleko berezko klimak eta paisaiak :ozeanikoa,kontinentala,mediterraaneoa
-8 Zona hotzeko berezko klimak eta paisaiak:poloetakoa edo mendikoa
5-Testuaren galderak erantzun itzazu:
Amazoniako  oihana suntsitzea

• Amazoniaren balio ekologikoa
Amazonia Amazonas ibaiaren arroaren inguruko 7 milioi km2-ko  berezko eskualdea da. Amazonian garatzen da munduko oihan tropikalik handiena.
Amazoniako oihanak balio ekologiko handia duo Bertako landare  espezieen kopurua zenbatezina da, eta halako batzuk sailkatu  gabe daude oraindik. Fauna tropikaleko espezie guztiak daude  bertan: ugaztun handiak (jaguarra, puma, oreinak, primateak), narrastiak (dortokak, kaimanak, sugeak), hegaztiak (guakamaioak, tukanak), arrainak eta milioika intsektu. Beste alde batetik, Amazonia planetaren birika handia da, atmosferara oxigenoa bota eta klima aldatzearen erruduna den karbono dioxidoa xurgatzen duenez gero.
• Amazoniako oihana desegitea
Azken hamarkadetan, Amazoniako basoak soiltzen ari dira hainbat  arrazoirengatik. Honako hauek dira nabarmenenak: balio handiko zurak (kaoba, teka ... ), erretxinak, olioak eta sendabelarrak ustiatzea;abere-ustiategiak eta nekazaritzakoak ezartzea; mineralak erauztea (urrea, burdina, aluminioa, manganesoa), petrolioa eta ikatza; eta bertako baliabide hidroelektrikoak erabiltzea.
Amazonia ustiatzeak oihanean aerodromoak, trenbideak eta errepide handiak eraikitzea eragin duo Transamazonikoak, esaterako, 5 000 kilometroko luzera du Amazonas ibaiaren paraleloan.
• Suntsitze-prozesuaren ondorioak
Oihan birjina suntsitzeko prozesuaren ondorioak oso larriak dira.
Basoak oraingo erritmoan soiltzen jarraituz gero, 2030ean oihanaren  55 suntsituta egongo da.
Gainera, deforestazioak indartu egin du zoruaren higadura; arriskuan jartzen ditu bertako biziaren aniztasuna eta bertan bizi diren hirurehun indigena talde baino gehiagoren iraupena; karbono dioxidoaren kantitatea igoarazten du, eta, ondorioz,  20 murriztu  daitezke munduko prezipitazioak 2030erako.
Arazo horiei guztiei aurre egiteko, eremu babestuak sortu dira Amazoniaren barruan. Basoak soiltzeari aurre egiteko planak ere burutzen ari dira, eta errudunei zigorrak ezartzen dizkiete. Arazoa da legedia ez dela betetzen sarri.

Sakontzeko lanak
..•. Berezko espazioa ezagutzea

1 Non dago Amazonia? Brasilek eta Peruk ez ezik, zein beste herrialdek dute parte Amazonian?
..•. Informazio grafikoa ulertzea
2 Erreparatu grafikoari eta irudiei, erantzun baino lehen: Nolako bilakaera izan du Brasileko oihanaren untsipenak? Zer eragin izan du errepideak egiteak?

.•. Estrategiak erabiltzea
3 Osatu Amazoniako deforestazioaren gaineko honen  moduko laburpen-Iaukia:
Zergatiak
Ondorioak




  • -Gizarte-ekimenak aintzat hartzea
4 Bikoteka, bilatu Interneten espazio hori babesteko moduari buruzko informazioa
-Berezko espazioa ezagutzea
5-Erreparatu argazkiari ,egin ikasi duzunari buruzko gogoeta,eta erantzun galderei:
- Berezko nolako paisaia adierazten du? Zergatik?
- Zein dira Lurreko eskualde horretako klimaren ezaugarriak?

- Bestelako zer klima eta paisaia natural ageri dira Lurreko zona termiko horretan?

4-Non daude klima ozeanikoa, mediterraneoa eta kontinentala?
  • Ondorioak
2-Mapa topografikoak ulertu

 5 Egin gogoeta, eta erantzun: Badago erlaziorik zona  ekuatorialeko eta basamortu beroetako prezipitazioen eta zona horietan antizikloiak eta depresioak  nagusi izatearen artean?
2 Zergatik ez dago klima kontinentalik Hego hemisferioan?
T Informazio grafikoa ulertzea
4 Konparatu hiru klimogramak.
T Testuak sortzea
5 Deskribatu irudietako zona epeleko paisaien ezaugarriak.
3 Zeren ondoriozkoak dira klima epel bakoitzeko kontraste termikoak (moderatuak eta nabarmenak)?
5-Aurkitu google maps erabiliz:erliebe motak
Print tekla erabiliz itzaztu orrialdean.

4DBH -1 GAIA


XVIII. mendea, aldaketen garaia
Aldaketen garaia izan zen XVIII. mendea;
      aldaketa horiek iraganetik zetorren sistemaren amaiera finkatu zuten, Antzinako Erregimenaren sistemarena
       
      Ilustrazio esaten zaion intelektualen mugimendu indartsuak bultzatu zituen aldaketa horiek.


1.1 Antzinako Erregimenaren ezaugarriak
Antzinako Erregimen xv. eta XVIII. mendeen arteko garaiko ezaugarriak izendatzeko.

Ezaugarri horiek honela laburbiltzen dira:
      herrialde gehienetan monarkia absolutuan oinarritutako sistema politikoa egotea;
      nekazaritzan, batez ere, oinarritutako ekonomia;
      legearen aurrean desberdinak ziren estamentuz osatutako gizartea; eta erlijioaren eragin handia pertsonen bizimoduan eta kulturan, artean eta hezkuntzan.

1.2 lIustrazioa eta Antzinako Erregimenaren kritika

XVIII. mendean, Antzinako Erregimenaren oinarriei eraso zien Ilus-
trazioak
. Ilustrazioa Frantzian sortutako mugimendua zen, eta honako
ideia hauen alde egiten zuen:

  Arrazoian edo gizakien adimenean konfiantza izatea, mundua ezagutzeko eta aurrerapena eta zoriona lortzeko bide bakartzat.

  Antzinako Erregimenaren kritika, gizateriaren aurrerapenerako eta zorionerako oztopo zelakoan.
  Zientziaren, hezkuntzaren eta kulturaren garapena bultzatu zuten, erlijioaren eragina albo batera utzita.
Zein ideien alde egiten zuten Ilustratuek?
1.3llustratuen ideiak zabaltzea

Ideia ilustratuak Europan eta Amerikan zehar zabaldu ziren:
      Saloi deritzenen eta komunikabide berrien bidez -aldizkarien, egunkarien, panfletoen eta liburuxken bitartez, hain zuzen ere. Etxe partikularretan egiten ziren solasaldiak izaten ziren Saloiak.
      Entziklopedia zeritzon lanaren bitartez zabaldu ziren;
      Diderotek eta D' Alembertek artean argitaratu zituzten
       Lan horretan, ilustratuen pentsaerak bildu eta aldi hartako jakintzak biltzen ziren,.

      Nola  zabaldu ziren ideia iraultzaileak?
2.1Absolutismotik despotismo ilustratura vNon zabaldu ziren ideia iraultzaileak?

        Antzinako Erregimenean, Jainkoaren zuzenbidezko monarkia
absolutua i
zan zen nagusi Europan;
      , agintea Jainkoarengandik zetorren.
      , erregeak aginte guztiak biltzen zituen (legeak sortzea, gobernatzea, justizia administratzea eta ekonomia, ogasuna eta armada zuzentzea).  

        XVIII. mendean, Ilustrazioaren eremu politikoaren eraginez, kritika zorrotza egin zioten absolutismoari eta, azkenean, despotismo argitua esaten zitzaioan gobernatzeko moduari.

  Ilustratu askok kritikatu zuten absolutismoa.
      Britainiar parlamentarismoaren mireslea zen Voltaire erregearen agintea parlamentuaren bidez mugatzearen aldekoa zen;
       Montesquieu  aginte legegilea, betearazlea eta epaitzekoa banatzea defendatu zuen.
       Rousseauk burujabetasuna edo agintea nazio edo herritarren multzoan oinarritzen del a baieztatu zuen;
ondorioz
, gobernariek herritarren borondate orokorra bete beharra dute.
Zeintzuk dira idazle ilustratu nagusiak?Zer defendatzen du bakoitzak?
      Despotismo argitua
      Horretarako, erregeak aginte osoa gorde zuen, baina
erreformak egin zituen mendekoen aurrerapena eta zoriona lortzeko
.

Ez 2.2 Nazioarteko harreman berriak

Antzinako Erregimenean, Europako estatuak aurrez aurre borrokatu
ziren, kon
tinentean edo kolonietan nagusitasuna lortzeko.
 XVII. mendearen erdira arte, Espainiako monarkia izan zen nagusi,


Espainiak
XVII. mendean Europako nagusitasuna galdu zuen Fran-
tziaren mesederako

XVIII. mendean, Britainia Handiak bultzatu zuen oreka kontinen-
tala ezarri zen..
Kolonien eremuan, borroken eta garaipenen bidez, munduko kolonia-
potentziarik handiena bihurtzea lortu zuen Britainia Handiak.
2 Adierazi honako ezaugarri hauek Antzinako Erregimenari ala XVIII. mendeko eraldaketei dagozkien:
hiriko lantegia, Amerikako laboreak hedatzea, manufaktura, jaurerrietako nekazaritza-ustiaketa, laboreak
etengabe txandakatzea, etxe barruko industria.
Ekonomia-eraldaketak (1)
Ilustratuek jarduera guztietako ekonomia-eraldaketak eragin zituzten. Horri esker, XVIII. mendea oparotasunaren eta ekonomia-hazkundearen garaia izan zen. Europako biztanleria 130 milioitik
190 milioira igaro zen.

3.1Nekazaritza-jarduerak

Antzinako Erregimenean, biztanleen  80k baino gehiagok ziharduen
nekazaritzan
.
      Zerealak hazten ziren, batez ere, eta teknika bakunak erabiltzen zituzten, eta, urtero, lurren erdia) edo herena) lugorri utzi beharra zegoen.
      Ondorioz, urriak izaten ziren etekinak.
      Gainera, lurrik gehienak handikienak izaten ziren
      nekazariek zerga ugari ordaindu behar izaten zituzten, lurrok lantzearen truke.

XVIII. mendean, nekazaritzak aurrera egin zuen.
      Amerikako laboreak zabaldu ziren (artoa, patata ... ), eta hobekuntza teknikoak sartu zituzten herrialde batzuetan
      , laboreak txandakatu ziren etengabe, eta etekin handiagoak lortu zituzten.


      3.2 Eskulangintza. Berrikuntzak

Antzinako Erregimenean, eskulangintza gremioen* kontrolpeko
hirietako lantegietan egiten zen, batez ere
. Ekoizpen urria lortzen
zuten, eta ehungintzan eta metalurgian jarduten zuten
batez ere.

XVIII. mendeanhazi egin zen eskulangintzako ekoizpena.
      Gainera, gremio en kontrolpetik askatu nahiak ekoizteko bi modu berri sortu zituen:

      Etxe barruko lana nekazariek egiten zuten enpresari baten soldatapean; horrek lehengaiak eta erremintak hornitu eta ekoizpena saldu egiten zuen .

      Manufakturak lantegi handi eta espezializatuak ziren; eskulangile askok ziharduten lanean soldatapean estatuarentzat edo partikularrentzat, esportatzeko luxuzko salgaiak fabrikatuz.

4.1Barne eta kanpo-merkataritza
Antzinako Erregimenean, barne-merkataritza
      gurdietan edo diligentzietan egiten zuten, bide txarretan zehar, eta hirietako asteroko merkatuetan gauzatzen zen, inguruetako nekazaritza-produktuen truke eskulangintzakoak emanez.
      Koloniekiko merkataritza bizi hori portua zuten hiri handietan oinarritu zen,

XVIII. mendean, barne-merkataritzak aurrera egin zuen,
bideak hobetu, kanal nabigagarriak eraiki eta nekazaritzako eta eskulangintzako ekoizpena handiagotu zenez gero.

Hazi egin zen kanpo-merkataritza ere.

      Koloniek lehen gaiez hornitu eta produktu manufakturak  erosteari  ekonomia koloniala deritzo.

      Koloniekiko merkataritza bizia izan zen, eta etekin handiak ematen zituen;
      horren ondorioz, merkataritza-kapitalismoa", kreditua eta merkataritza-konpainíak" garatu eta bankuak eta burtsak hedatu ziren.

4.2 Ekonomia-politika berriak

Antzinako Erregimenean, XVII. mendean, batez ere, ekonomia-poli-
tika merkantilista
nagusitu zen.

      Politika horren arabera, herrialdearen aberastasuna merkataritzaren bidez eskuratu behar ziren metal bitxiak metatzean oinarritzen zen.

         Horregatik, estatuak ekonomia zuzendu eta merkataritza bultzatu behar zuen, saltzea bultzatuz, atzerriko produktuak erosteari oztopoak jarriz, eta produktuak metropoliari bakarrik erosiko eta salduko zizkioten koloniak lortuz.

Beste ekonomia-politika batzuk sortu ziren XVIII. mendean,

  Prancoís Quesnay ekonomistak bultzatutako fisiokraziaren ara-
bera, herrialde baten aberastasuna lurra zen
(nekazaritza eta
meatzaritza), janariak eta eskulangintzako eta merkataritzarako
produktuak ematen dituenez gero
. Gainera, estatuak ekonomia kon-
trolatzearen aurka eta ekonomia-askatasunaren
alde agertu zen.
Berorrena da esaldi ezagun hau:
«laissez faire, laissez passer», hau
da, «utzi egiten, utzi pasatzen».

  Adam Smith ekonomistak Nazioen aberastasuna (1776) lanean bul-
tzatutako liberalismo ekonomikoak, ostera,
      aberastasunaren iturria pertsona bakoitzaren lanean oinarritzen dela aldarrikatzen zuen, pertsona bakoitzak etekinik handienaren bila diharduenez gero.
Nazioak aberasteko modu bakarra, beraz, gizabanakoak aberastea da, horiei askatasunez jarduten utzita.
      Ondorioz, estatuak ez du ekonomian parterik hartu behar, ekonomia berez arautzen denez gero, eskariaren eta eskaintzaren legearen bidez: ondasun edo baliabide baten eskaintza eskaria baino handiago bada, horren prezioak gora egiten du; kontrako kasuan, prezioa jaitsi egiten da.
      2 Lotu honako pertsonaia edo ekonomia-neurri hauek merkantilismoarekin, fisiokraziarekin edo liberalismo ekonomikoarekin: Adam Smith, estatuaren manufakturak, eskaintza eta eskaria, Francois Quesnay, koloniak lortzea. X

      3 Irakurri agiriak, eta azaldu fisiokraziaren eta liberalismo ekonomikoaren printzipioak. X

Euskal Herrian  XVIII. mendean

8.1 Gizartea eta ekonomia

Biztanleria hazi egin zen XVIII. mendean, baina demografia-hazkun-
dea ez zen homogeneoa izan.

Mendearen lehenengo erdian, nekazaritza hazi egin zen, lur gehiago
landu eta teknika modernoak sartu zituzten
.
      Artoak zabaltzen jarraitu zuen,  Nafarroako eta Errioxako ardoak edaten hasi ziren. Euskal arrantzaleek sardinak harrapatzeari ekin behar izan zioten.

Europako metalurgia garatzeak mesede egin zien euskal meategien
esportazioei
;
      suspertu egin ziren burdinolak,
      eta Bilboko eta Gasteizko merkatariek lehenagoko bideak suspertzea bultzatu zuten,; Urduñako lehenagoko bidean zeharko bide berriak Meseta eta euskal lurrak lotu zituen. Gasteiz Bilbo, lrun eta Logroñorekin lotzen zituen bideak ere hobetu ziren.

Merkataritzak aintzat hartzeko moduko garapena izan zuen;
      Bilboko portuak protagonismo handia izan zuen ekonomia-jardueran, eta merkataritza-burgesia garrantzitsua sortu zen.
      Arrantzaleen kofradiek arraina gordetzeko instalazioak prestatu zituzten.
8.2 Gizarte-gatazkak

1717an, Filipe V.ak aduanak barrualdeko gaurko lurraldeetatik Gipuzkoako eta Bizkaiko kostetara eramateko errege-dekretua eman zuen;
      horrek matxinada handiak eragin zituen.

Aduanak kanpoaldera eramateak garestitu egin zuen inportazioen kos-
tua, arantzel handia ezartzen baitzieten
:
      horrek Espainiako kolonietako produktuen kontsumitzaileei eta   merkatariei egiten zien kalte.
      Protesten aurrean, Koroak Bilbok zuen artilearen monopolioa Santanderri eskaini zion.
      Erantzun eran, Bilboren inguruko elizateetako auzoak altxatu, matxinatu, egin ziren, eta hiriburuko aberatsei eraso zieten.
      Asaldura nagusiak Bizkaian eta Debaren haranean gertatu ziren.

1765eko uztailaren 11ko pragmatikak zerealen zirkulazio askerako bai-
mena eman zuen;
      horren ondorioz, espekulatzaileek zerealak monopolizatu eta prezioak ígo egin zituzten.
      1765eko matxinada herriaren iraupena arriskuan jartzen zituzten espekulazio-amarruen kontrako ekitaldia izan zen.
      Herri-sektoreek aurre egin zieten lurjabeei eta merkatariei, istilo gogorrak egon ziren, zapaltzeak, prezioen kontrako nahasmenak eta aleen zirkulazio askea.

1 Nola bilakatu zen nekazaritza VIII. mendean zehar? X

Zeintzuk izan ziren gizarte gatazka nagusiak?X

3 Bilatu XVIII. mendean egin ziren bideei eta gaurko errepidemapari buruzko informazioa.

Bide berberak erabiltzen dira gaur egun? Zergatik ote da? X