miércoles, 23 de mayo de 2012

3 DBH HIRIA-


  1. POPULATZEA
     gizon-emakumeak espazio bat hartu eta bertan ezartzeari deritzo.
      bi populatze mota ditugu: nekazaritza-inguruneetakoa (bildua, sakabanatua    
            edo       albeolarra) eta hiri-ingurunekoa.
  1. HIRIA Gizon-emakumeen bilgune bati hiri deitzeko hainbat irizpide hartzen dira: kuantitatiboak (biztanle kopurua) edo kualitatiboak (biztanle-dentsitatea, hirugarren sektorearen nagusitasuna ... ).
  2. HIRIEK BILAKAERA bat izan dute Historian zehar. Bilakaera horretan ezaugarri fisikoek, biztan­leen kulturak, ekonomiak, aurrerapen teknologikoak, gizarte-egiturak eta abarrek ere eragi­na izan dute:
  3. NEOLITOA,EGIPTO,GREZIA,ERROMA,ERDI AROAN:HIRI MUSULMANA,HIRI KRISTAUA;ERNAZIMENDUA,XVIII.MENDEKO HIRIA,XIX.MENDEKO HIRIA ETA XXAREN HIRIA.

  1. HIRIEN FUNTZIOAK.Hiriek betetzen dituzten funtzioak berorietan garatzen diren jarduerekin lotuta daude: bizitegi-funtzioa, merkataritza-funtzioa, funtzio industriala, politikoa, administratiboa, militarra, turistikoa, unibertsitateekin lotutakoa, kulturala, erlijiosoa, aisialdikoa ...
  2. HIRI BATEN MORFOLOGIA edo forma hiriaren kanpoko itxura da. Hori adierazteko planoak era­biltzen dira, eta irregularrak, ortogonalak, linealak edo erradio-zentrikoak izan daitezke. Plano horietan kaleak eta eraikinak nabarmentzen dira, eta horien ezarreraren arabera, bilbea itxia edo zabala izango da.
  3. HIRI BATEN MORFOLOGIA HAINBAT FAKTOREREN gain dago: faktore topografikoak, ingurumenarekin lotutakoak, ekonomikoak eta komertzialak, militarrak eta defentsakoak, erlijiosoak eta so­zialak, lurraren erabilerari lotutakoak ...
  4. HIRI-EGITURA hiri bateko zonen banaketa da. Europako hiriek honako zona hauek dituzte: al­de zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea; bizitegi-izaerako auzoak, industrialdeak edo ekipa­menduak bereizten dira.
  5. GARATUTAKO ETA GARAPEN BIDEKO HIRIAK:EUROPAKOAK,IPAR AMERIKA,AFRIKAKO HIRIA,HIRI ARABIARRA,LATINOAMERIKAKO HIRIA,
  6. Hiri-eragileak hiri-espazioaren osaketan esku hartzen duten pertsonak edo erakundeak dira. eragile horiek:  Lurzoruaren jabeak, Etxebizitzen sustatzaileak eta higiezinen agentziak.  • Industriako enpresaburuak. herritarrak.  Erakundeak. Hirigintza-planak,Hiri-ordenazioko plana orokorra
  7. Lurralde bateko hirien eta eragin-eremuen multzoak HIRI-SAREA EDO SISTEMA bat sortzen du, hierarkia bati jarraituz. Horrela, nazioarteko metropoliak, lehen mailako metropoliak, es­kualdekoak, hiri ertainak eta hiri txikiak bereiziko dira.
  8. ESPAINIAKO HIRI SAREA: metropoli barruti nazionalak,lehen mailako eskualde metropoliarrak,bigarren mailako eskualdeko metropoliak,hiri ertainak,hiri txikiak.
  9. EUSKAL HERRIKO HIRI SAREA  .Lehen mailakoak,bigarren mailakoak,erdi mailakoak,herri txikiak,kostako ardatza eta barnekoa.

  1. HIRIETAKO ARAZO NAGUSIAK kutsadura, hornidurarekin lotutako arazoak, marjinazioa, etxebizitzen urritasuna eta zirkulazioa dira. 
  2.  
  3.  
  4. HIRIA GAIAREN ESKEMA NAGUSIA. EBH .IKASLEEK KOPIATU BEHAR DUTE.2012-5-23

jueves, 17 de mayo de 2012

4 DBH-KO AZTERKETA APIRILAK 25


1-BIZKAIKO INDUSTRIALIZAZIOA AZALDU

Bizkaian XIX. mendearen erdi aldera eraikitako lehenengo labe garaiek  Santa Ana, Boluetan eta El Carmen Barakaldon) ezin izan zuten atzerrikoekin lehiatu, batez ere, erregaiak sortutako produkzio-kostu handiengatik. 1876. urtetik aurrera, instalazio siderurgikoetan Bessemer bihurgailuaren erabilera hedatu zenean, Bizkaiko burdin mearen esportazio masiboak hasi ziren Europara, eta horrek inguruaren industrializazioa garatzeko beharrezko kapitalaren metaketa ekarri zuen.


XIX. mendearen azken laurdenean Bizkaiko siderurgiak garapen ikaragarria izan zuen. 1879. urtean San Francisco (Sestao) lantegiko kokezko lau labe garaiak lanean hasi ziren. Ondoren instalazio garrantzitsuagoak  eraiki zituzten, hala nola: La Vizcaya, Altos Hornos eta Fábricas de Hierro y Acero. Enpresa  horiek guztiak burdin mearen merkataritzari esker dirutza handiak eskuratu zituzten pertsonek jarri zituzten.

Ikatzaren garraioaren kostuak  burdina Ingalaterrara garraiatzen  zuten itsasontziak kalitate handiko  eta prezio txikiko koke britainiarrez  zamatuta itzultzen zirelako  merkatu zirela kontuan izan  behar da. Koke britainiarra Bilboko  portura iristean Bizkaiko siderurgiak loraldia izan zuen.



 2-SOZIALISMO ZIENTIFIKOAREN EZAUGARRIAK


Karl Marx izan zen sozialismo zientifiko deitutako joeraren irudi nagusia; joera  horri marxismoa  Friedrich Engels (1820-1895)
edo komunismo moderno ere deitu zitzaion. Friedrich Engelsekin batera Manifestu Komunista idatzi zuen, kapitalismoaren amaierari eta sozialismoaren garaipenari buruzko saiakera.

Kapitala liburua ere idatzi zuen eta bere pentsamenduaren oinarriak azaltzen ditu bertan.

Marxismoarentzat, historiaren bultzatzailea klase-borroka da, hau da, zapaltzaileen  eta zapalduen talde antagonikoen kontrako jarrera.
Antzinaroko gizarte esklabistan  nagusiak eta esklaboak izan ziren talde horiek; Erdi Aroko gizarte feudalean  jaunak eta jopuak; Erregimen Zaharreko estamentu-gizartean noblezia  eta Hirugarren Estatua.
XIX. mendean klase-borroka horren protagonistak burgesia  (kapitalaren eta produkzio-baliabideen jabea) eta proletarioak izan ziren.


Marxismoarentzat gizarte komunistaren garaipena saihestezina zen (gizarte  komunistan produkzio-baliabideak ez ziren gutxi batzuen esku egongo, baizik  eta komunitatearen esku).
Izan ere, industrializazioak aurrera egin ahala,  zapaldutako proletario kopurua gero eta handiagoa zen eta, beraz, kapitalismoa erraz garaituko zuten.
Hala, bada, langile-klaseak estatu-boterea lortuko  zuen indarkeriara jo beharrik izan gabe.

 3-LANGILEEN NAZIOARTEKO ELKARTEAREN EZAUGARRIAK 

Industrializazioak aurrera egiten zuen neurrian, langileen mugimendua Europa osoan hedatzen ari zen etengabe. Londresko Erakusketa Unibertsalean  (1862), Britainia Handiko eta Frantziako langileen elkarteetako ordezkariek nazioarteko lankidetzarako oinarriak jarri zituzten.


Bi urte geroago Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) edo Lehen Internazionala sortu zen, eta oinarrizko planteamendu hauek egin zituen:
Langileentzat legedi onuragarria eskatzea: 8 orduko laneguna, emakumeen eta adin txikikoen lana arautzea eta abar.
Greba, langileen borrokaren armarik eraginkorrena, onartzea.
Langileen elkarteek bizitza politikoan parte hartzea, boterea eskuratzeko eta zapalkuntza kapitalistatik  askatzeko. Horri dagokionez, langileen alderdiak osatzea gomendatzen zuten.

viernes, 11 de mayo de 2012

4 DBHKO AZTERKETA MAIATZAK 30

3 EBALUAZIOKO AZTERKETA


EUSKAL HERRIKO FORU SISTEMA DEUSEZTATZEA
KARLISTALDIAK ETA KONTZERTU EKONOMIKOAK
EUSKAL HERRIKO LANGILE MUGIMENDUA
EUSKAL HERRIKO NAZIONALISMOA

4 DBHKO AZTERKETA 3.EBALUAZIOA

4 DBHKO AZTERKETA    MAIATZAK 23
GALDERA POSIBLEAK:
  1. FERNANDO VII.AREN ALDIAK:1814-20/1820-23/1823-33
  2. ISABEL II.AREN ERRESUMA:EZAUGARRIAK
  3. LIBERAL MODERATUEN EZAUGARRIAK
  4. LIBERAL AURRERAKOIEN EZAUGARRIAK
  5. ERREGEORDETAZAK
  6. HAMARKADA MODERATUAREN EZAUGARRIAK
  7. BIURTEKO PROGRESISTA.
  8. LIBERALISMO  MODERATUEN KRISISA
  9. SEIURTEKO IRAULTZAREN EZAUGARRIAK
  10. LEHENENGO ERREPUBLIKA
  11. BERREZARKUNTZAREN EZAUGARRIAK
  12. LANGILE MUGIMENDUAK
  13. NAZIONALISMOAK



3 DHko AZTERKETA 3 .EBALUAZIOA

3 DHko AZTERKETA  MAIATZAK 21


HIRUGARREN SEKTOREA 
GALDERA POSIBLEAK
:1-DEFINIZIOA  ETA ADIBIDEAK
2-BARNE MERKATARITZA
3-KANPO MERKATARITZA:

4-KOMUNIKABIDEAK
5-GARRAIOAK:ERREPIDEAK 
6-GARRAIOAK   TRENBIDEAK
7-TURISMOA:DEFINIZIOA ETA MOTAK
8-TURISMOA:ARAZOAK
9-EUSKAL HERRIA :MERKATARITZA
10-EUSKAL HERRIA  TURISMOA
11-EUSKAL HERRIA :ZERBITZU PUBLIKOAK

OHARRA:EUSKAL HERRIKO GALDERA BAT  JARRIKO DUT.

sábado, 5 de mayo de 2012

LAUDIO ETA OROZKOKO HISTORIA

LAUDIOko  Udalean UGARTEko Dorretxea dago .Bertako  familia ikertzeko itzelezko zuhaitz genealogikoa aurkitu dut: 
Bertan  MIGUEL ALEJANDRO UGARTE TENIENTE KORONELA agertzen zaigu eta bere senitarteak.Ondorengo batzuk Perun ditugu eta itzelezko familia agertzen zaigu.
Jorge  Heredia and Helen Sitting  familia.Holanda  eta herrialde askotako familiak  elkartu dira.IZUGARRIA da¡.BEGIRADA  BAT  EMAN EIOZU.

miércoles, 2 de mayo de 2012

ARDATZ KRONOLOGIKOA

MAIATZAK  2 

1O3-109    EGINDA
FOTOPEACH  EDO DIPITY ERABILIZ


4 C  -OSTEGUNEAN  GOGLE DOCSETIK   BIDALI.  NIRE KORREORA