12. Burdinbideen lege orokorra
Isabel II.a (…) Espainiako Erregina: honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta guk berretsi dugula:
4. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideen eraikuntza Gobernuak egiaztatu ahal izango du eta, bestela, partikularrek edo konpainiek.
6. artikulua. Partikularrek edo konpainiek ezingo dute trenbiderik eraiki (…) dagokion emakida eskuratu ez badute aurretik.
8. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideak eraikitzeko funts publikoen laguntza jaso daiteke:
1. Beraiekin obra jakin batzuk egikarituz; 2. Enpresei aldi jakin batzuetan inbertitutako kapitalaren zati bat emanaz (…); 3. Kapital horien truke gutxieneko interes edo interes finkoa bermatuz (…).
19. artikulua. Trenbideen eraikuntzan erabiltzen diren atzerriko kapitalak edo xede horretarako maileguak estatuaren babespean eta gerraren ondoriozko errepresalia, konfiskazio edo bahimenduetatik libre geratuko dira.
20. artikulu. Trenbide enpresa guztiei ematen zaizkie honako hauek: 1. Trenbideak hartuko dituen jabari publikoko lursail guztiak (…); 2. Auzotasuneko onura egur, larre eta gainerakoen aprobetxamendurako (…) enpresetako langileentzat eta lanetan erabiltzen diren garraioko animalien mantenurako; 3. Trenbidearen aldameneko lurretan (…) harrobiak irekitzeko ahalmena (…); 4. Bidesari eta garraio eskubideak (…) jasotzeko ahalmen esklusiboa; 5. Eraikuntzak irauten duen bitartean eta hamar urte geroago arte, (…) lehengaiek, (…), makinek, (…), egurrak, kokeak eta atzerritik inportatu behar den material finko eta mugikor guztiak ordaindu beharreko muga zergan adierazitako eskubideen baliokidea ordaindu beharra (…)
30. artikulua. Trenbideak honako baldintza hauen arabera eraikiko dira: 2. Trenbidearen zabalera metro bat eta 80 zentimetrokoa izango da (Gaztelako 6 oin eta 6 hazbete).

Aranjuezen, 1855eko ekainaren 3an . – Ni, Erregina.- Francisco de Luxan, Sustapen Ministroa. Madrilgo Gazeta, 1855eko ekainak 6
a)Testuaren kokapena:Testu mota,jatorria,egilea,
kokapena, data, jasotzailea,asmoa.
b)Azpimarratu itzazu ideia nagusiak:Testuaren ideia nagusiak eta definizioak:
kapitala,
inportazioa,
zerga,
trenbide sarea.
Parrafo nagusi ,eta haien barneko ideiak
Gorte progresistak diote:Martxan jartzeko trenbidearen sarea eta trenbidea eraikitzeko enpresei emandako hainbat abantaila:*Estatuak diru laguntzak eman (8.artikulua)*Estatuak inbertitutako kapitalari interes bat ziurtatuko dio Gobernuak (8.artikulua)*Estatuak dirua babespenean jarriko du (19.artikulua)*Gobernuak lursailak, auzotasuneko onurak, harrobiak irekitzeko baimenak, atzerritik inportatzeko behar duten material guztiak zerga ordaindu gabe.. emango dizkie (20.artikulua).Azken artikuluan (30.) hainbat baldintza jartzen dituzte trenbideak eraikitzeko.
c) Testuaren inguru historikoa
Nor zegoen erregina lege honen garaian?
Zein da printzipio ekonomiko nagusia?
Nor zegoen gobernuburu garai honetan?
Burdinbidearen legearen garaian Isabel II.a erregina da eta gobernuan bi urteko progresistan kokatuta dago. Progresistek pronuntziamenduaren edo matxinadaren bidez heldu ziren gobernura. Isabel II.ak deitu behar izan zuen Espartero, berriro gobernua osatzeko. Gobernu honek erreforma ekonomiko programa zabal bat hasi zuen liberalismo ekonomikoa :behin betiko ezartzeko burgesen interesen alde.Liberalismo ekonomikoaren bidez ekonomiaren askatasuna ekarri zuen.Estatuak ez zuen ekonomian parte hartzen.
Erreforma garrantzitsuenak Madozen desamortizazioa eta trenbidearen legea izan ziren. Progresistek ez zuten denborarik izan bere proiektuak bukatzeko. Herritarren bizi baldintzak ez hobetzean, gobernuak gizarte gatazka handi bati aurre egin behar izan zion. Arazoaren ondorioz, Esparterok dimititu behar izan zuen eta erreginak O´donelli deitu egin zien gobernua osatzeko.
ZERGATIAK
Zein zen Espainiako ekonomiaren ezaugarri nagusia eta argudiatu ezazu esandakoa:
• Nekazaritza,Industria,Zerbitzuak,Finantza sistema…
Espainiako garraiobideak beti izan ziren eskas eta trenbidearen eraikuntza hasi zenean, Europarekiko atzerapen honen arrazoiak azpigarapen ekonomikoa eta teknologikoa, kapital falta eta ezegonkortasun politikoa izan ziren.
• Nekazaritzaren egindako desamortizazioaren ondoren produktibitatea hazi bazen ere, teknika aurreratuak ez zirenez ezarri , noiz behinka,hornidura krisiak egoten ziren.Egoera horretan ez ziren gai merkatal sare hartzaile ez jasotzaile izateko trenbidea erabiliz.
• Industrializazioa oso berandu hasi zen Espainian, kostaldeko periferiako gune batzuetan bakarrik, gainera: Bizkaian, Gipuzkoan, Asturiasen, Katalunian eta Andaluziako eskualde batzuetan. Horren arabera trenbide sare zentralizatua ez zegoen egoera ekonomikora egokituta, ez zituelako periferiako guneak elkarren artean komunikatzen.
• Garraioetan eta finantza erakundeetan ere, garrantzi handiko aurrerapenak egin ziren. Nolanahi ere, burdinbide sarea berandu eraiki zen, eta industrializazio prozesuaren mende egon zen beti.
• Atzerriko enpresa eta kapitalen sarrera sustatu zuten, eta irabazi handia ematen zien jarduerak egin zituzten, burdinbidearen eraikuntza eta mea esportazioa kontrolpean izateraino.Egoera honek , libreganbismoa indarrean zegoela ,XIX. mendeak sistema finantzarioaren modernizazioa ekarri zuen, baina nekazaritza eta industria berritzeko kapital handia beharrezkoa zen eta sistema berria ez zen gauza izan behar zen kapitala hau metatzeko bultzada emateko
· Progresistak sistema finantzarioa modernizatu zuten:bankuen sorrera ekarri zuen:Banco Bilbao, Banco Santander.
Esportatzen zenaren eta atzerritik eskatzen zenaren arteko desorekak defizita eragin zion Espainiako ordainketen balantzari.
• Populazioari begira hazkundea izan zen baina ez zeukan erosteko ahalmen handirik.Herritar gehienak nekazari pobreak,jornalariak edota industriako langileak ziren.Beraz barne merkatuaren sarea indartzeko trenbidearen bidez bidean geratu zen baina hirietarako industriarantz emigrazioa bultzatu zuen.
TESTUAREN EZAUGARRIEI BEGIRA:
Zein da trenbide sarearen egitura?Egokia zen garai hartako egoera ekonomikorako?
Nork bultzatzen du trenbidearen eraikuntza?
Nola lortu zuen eraikuntza subentzionatzeko kapitala?
Zeintzuk izan ziren erabaki horren helburuak?
Europako trenbide zabalerarekin alderatuz Espainiakoak zeukan ezberdintasunak kalte ekonomikoak ekarriko dizkie.
ONDORIOAK
Zenbat km eraiki ziren ondorengo urteetan ?Zein gobernuaren agintepean?
Gobernuaren erabakien emaitzak bete ziren?
Trenbide sarearen eraikuntza 1858an Bartzelonan Mataro linea inauguratu arren, trenbideen sare zabalaren eraikuntza eza da egingo lege hau egin arte. Hainbat km gobernu moderatuan eta Seiurteko iraultzan jarraitu zuten.
Zein izan zen kapitalaren jatorria?Zeintzuk izan ziren kapital horretarako onurak?Nora eraman zituzten irabazitako kapitalak?
Estatuaren babespean egongo da eta Madozen desamortizazioan ondasun komunalen salmentatik ateratako dirua erabiliko dute. Helburu garrantzitsuena nazioaren industrializazioa zen eta horretarako ezin bestekoa zen merkatu nazional bat sortzea.
Estatuaren laguntzak, aurrerapen teknikoak eta atzerriko kapitalak lagundu zuten trenbideak azkar eraikitzen. Frantziak egin zuen kapital ekarpenik handiena.
Lortu al zuen hazkunde ekonomikoa Espainiako industriak?
Enpresei hainbat abantaila ematen zizkieten: lurren desjabetza, bidesari eta garraio eskubideak.. Enpresei eman zitzaien baimena material askeen inportazioa egiteko izan zen legearen puntu problematikoarenetariko bat; honek ez zuen lagundu Espainiako burdinen fabriketarako,Euskal Herrikoak barne, Europa beste herrialdetan gertatu zen bezala. Hau dela eta, Espainiak aukera bat galdu zuen bere industrializaziorako uste izan da. Praktikan burdinagileak hainbat aldiz gobernuaren aurrean kexatu egin ziren materialen inportazio aske honek egiten zitzaizkien kalteak salatuz.
d) Testuaren garrantzia garaia ulertzeko
Zein da testu honen helburu ekonomiko nagusia?
Nolako emaitzak lortu ziren
Testuaren garrantziari begira, burdinbidearen legearen onarpenak trenbidearen hedapena ekarri zuen. Pertsonen eta merkantziaren iraultza izan zen; hartuko duen abiadurarengatik eta zamak gehitzeak produktuen merkealdiengatik. Espainiako ekonomian trenaren eraginak ez zuen izan beste herrialdetan bezalako
garrantzia.
No hay comentarios:
Publicar un comentario