miércoles, 26 de septiembre de 2012

2 Batx 1 testua .Cadizko konstituzioaren iruzkina.

                 
1 testua   CADIZKO  KONSTITUZIOAREN   IRUZKINA
a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):.
1812ko Konstituzioko zenbait artikulu dira. Konstituzio hori Cádizko Gorteek aldarrikatu zuten, 1812ko apirilaren 19an. Testu hori jotzen da Espainiako lehen konstituziotzat; izan ere, Baionako Estatutua, be­rez, gutun aitortua izan zen. Testu juridikoa da, beraz.
b.Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:
1812ko Konstituzioak 384 artikulu ditu. Elizako diputatuen eragi­nagatik eta Espainiako tradizioan erlijioak izandako garrantziagatik, konstituzio horretan Estatuaren konfesionaltasuna aldarrikatzen da (12. art.), eta «beste edozein erlijio praktikatzea» debekatzen da. Testu horretan hautatutako artikuluetan, sistema konstituzionalaren oinarrizko printzipio hauek ageri dira:
·   Subiranotasuna nazioari dagokio, eta banaezina da (1., 2. eta 3. art.).
·   Oinarrizko eskubide eta askatasunen defentsa (4. eta 13. art.).
·   Legearekiko berdintasuna eta Estatuaren gastuetarako ekarpenak egiteko betebeharra (8. art.).
·   Gobernu mota: monarkia konstituzional «moderatua» (14. art.).
·   Botereen banaketa: Gorteak eta erregea -Iegegilea-, erregea -be­tearazlea- eta justizia-auzitegiak -judiziala- (15., 16. eta 17. art.).
·   Estatuaren konfesionaltasuna: erlijio katolikoa soilik onartzen da
(12.art.).
1. tituluan -Espainiako Nazioa eta espainiarrak-, hau aldarrikatzen zen: subiranotasun nazionala; botereen banaketa; eta oinarrizko eskubide politikoak, hala nola askatasun zibila, prentsa-askatasuna eta jabetza -eskubidea. Eskubide horiek «bi hemisferioetako» espainiarrei zegoz­kien, hau da, Amerikakoei ere bai. Monarkia oinordetzakoa zela ezar­tzen zen, baina ez absolutua: erregeak konstituzioaren zina egin eta bete egin behar zuen; horrek haren botereak mugatzen zituen.
Konstituzio horretan, beste alderdi garrantzitsu bat jaso zen: ordez­karitza probintzia bakoitzeko biztanle kopuruaren araberakoa zen, ez estamentuen araberakoa. Sufragioa, bestalde,gizonezkoen unibertsala zen. Horrez gain, banaketa probintzien arabera egitea eta probintzia-di­putazioak eratzea aurreikusten zen.
Definizioak:konstituzioa:  ,Herriaren burujabetasuna: botere banaketa,gizonezkoen sufragio unibertsala,
               c- Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu  
               historikoan ezartzea:

Antzinako Erregimenaren krisia
1808ko maiatzean Independentzia Gerra hasi zenean, herrietako eta probintzietako juntak eratzen hasi ziren. Frantsesen aurkako erresis­tentzia antolatzeko sortu baziren ere, berehala bote re handia lortu zuten, eta afera publikoak kudeatzen zituzten. Probintzietako Juntek ordezkariak bidali zituzten, Junta Zentral Gorena eratzeko; Junta Zentral horrek junten defentsarako ekintzak koordinatzeko eta he­rrialdea gobernatzeko funtzioa zuen. Baina ez zen gai izan gerra zu­zentzeko, eta ez zuen Gorteetarako deia egin, nazioaren ordezkariek beren antolamenduaz eta etorkizunaz erabakitzeko.
Diputatuak hautatzea eta Cádizeraino iristea oso konplexua izan zen; horregatik, une hartan Cádizen zeuden hainbat probintziatako pertsonak hautatu zituzten diputatuak ordezkatzeko; haietako asko Iiberalak ziren,ilustratuak eta absolutista ugari ere bazeunden.
Gorteak 1810eko irailean zabaldu ziren. Orduan hasi zen Antzinako Erregimenaren krisia. Fernando VI La bitan saiatu zen Cádizen urte ho­rretan hasitako iraultza geldiarazten. Baina 1833an erregea hil zenean, han egindako erreforma-programa sendotu egin zen.Honek erregimen liberalaren lehenengo urratsa suposatu zuen.Liberalismoaren bidez monarkia konstituzionala,botere banaketa ,gizarte berdintsua eta ekonomiaren askatasuna ezartzea ekarri zuen.Guzti hori  Ilustratuen ideiak gauzatzea baino ez zen izan


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia): .
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:

c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:

Independentzia Gerra: hasiera, bilakaera eta ondorioak
Karlos IV.aren monarkiak arazoak zituen, eta herrialdeko egoera eze­gonkorra zen. Hori baliatuta, 1808an Napoleonek Espainia inbaditu, tronua bereganatu, eta herrialdea anexionatu zuen; gainera, Europan zehar hedatzen jarraitzeko asmoa zuen. Napoleonek Baionara joate­ko eskatu zien Karlos lV.ari eta Fernando Vll.a oinordekoari; abdikatu egin zuten biek. Napoleonek anaia izendatu zuen Espainiako errege:
Josef La. Baionan Gorteetarako deia egin zuen, errege berria hura zela berresteko eta Espainiarako konstituzio bat egiteko. Orduan, milaka frantses soldadu Espainia okupatzen hasi ziren.
Baionako abdikazioen ostean, frantsesen aurkako altxamenduak hasi ziren, klase pribilegiodunek ez baitzuten gaitasunik izan botere­ hutsunea kudeatzeko eta herrialdea antolatzeko. Herri xehearen klaseek juntak eratu zituzten, hasieran herrietan, altxamendua anto­latzeko. Junten funtzio nagusia armamentua kudeatzea eta defentsa antolatzea zen, baina berehala eguneroko aferetan esku hartzen hasi ziren, ez baitzegoen haien gaineko agintaritzarik. Lehenengoz, afe­ra publikoak herritarren esku zeuden, eta subiranotasun nazionala gauzatu zen, Gorteek beren lehen dekretuan aldarrikatutakoari jarraituz.
Espainia frantsesen mende egon zen bitartean erakunde berri ho­riek eratu izana funtsezkoa izan zen herrialdeko bilakaera politikora­ko. Izan ere, gerra-egoeran eta erakundeen krisialdi horretan, herri­ oinarriko erakunde-sistema eraiki zen, behetik gora, herritarren bo­rondatea kontuan hartuta. Tokiko juntek lehenik eta probintzieta­koek gero zergak bildu zituzten, dirua sortu zuten eta eguneroko bi­zitzako afera ugari kudeatu zuten, Independentzia Gerraren garaian. Beraz, subiranotasun osoz jokatu zuten, eta jabetzen ziren nazioaren botere subiranoa gauzatzen ari zirela.
Cadizko konstituzioaren ezaugarriak :analisian
Britainia  Handiaren  laguntzaz  gerra  1813ko  ValenÇayko Itunaz bukatu zen. Fernando  VIIa Espainiara itzuli zen  eta Cadizko Konstituzioari zin egin bazion ere ,gero  ezabatu egin zuen .Erabaki horren ondoren  Espainiako erreinua absolutismora  itzuli  zen. 
Espainiaren mendeko Amerikako kolonien emantzipazio-prozesuaren hasiera.
Amerikako kolonien emantzipazio-prozesuaren aurrekari nagusiak bi izan ziren: Estatu Batuen independentzia (1776-1783) eta 1789ko Frantziako Iraultza. Kreolek -espainiarren Amerikako ondorengoak ­bere egin zuten bi prozesu horietan sortutako pentsamendu iraul­tzailea. XVIII. mendearen amaieratik aurrera, ezinegona areagotu egin zen kolonietan, erreforma fiskalengatik eta kreolak kargu publikoeta­tik kanpo uzten zituztelako.
Kreolen gutxiengo batek soilik zekien ideia liberalen berri. Baina 1808an Espainian izandako gertaeren ondoren, sortu berri zen mu­gimendu iraultzaileak indarra hartu zuen; mugimendu hori ez zen bateratua izan, baina urte gutxian, Amerika osoan hedatu zen; Ca­racasko eta Buenos Airesko kabildoak izan ziren lehenak indepen­dentzia aldarrikatzen. Mexikon, ordea, gizarte-iraultza egin nahi izan zuten, eta berehala erreprimitu zuten. Antillek, berriz, Espainiako Ko­roarekiko leial izaten jarraitzea erabaki zuten. Amerikako gainerako lekuetan, pixkana, bat egin zuten metropoliaren aurkako borroka horretan, eta 1824ra arte iraun zuen.
Egile batzuen ustez, gerra hori porrot egindako iraultza izan zen; izan ere, gizarte-desberdintasunak eta gutxiengo kreolaren mendera­kuntzak bere horretan iraun zuten. Kreolek hiru helburu lortu nahi zituzten: independentzia politikoa, erregimen errepublikanoa eta merkataritzarako askatasuna; haien ikuspegitik, beraz, iraultza arra­kastatsua izan zen.

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:


Konstituzio honek  Erregimen Zaharraren krisiari  hasiera eta Erregimen    zaharra bukatzeko eta liberalismoa ezartzeko bidea ireki zuen.
 XIX. mendeko liberalismoa ezartzeko lehenengo  hastapenetan zegoen   eta ,ondoren,zailtasun handiak ekarriko ditu.

1 comentario: