jueves, 19 de enero de 2012

2 BATX. 8. TESTUA. JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO LANAREN PASARTEA (1901) iruzkintzeko galderak

8. TESTUA. JOAQUIN COSTAREN OLIGARQUÍA Y CACIQUISMO  LANAREN PASARTEA (1901)
Honen bitartez, gobernu mota hau osatzen duten faktoreak eta bakoitzak  gainerakoekiko okupatzen duen posizioa erabakitzen ditugu.
Hiru dira kanpoko osagai horiek:
1. Talde bakoitzeko oligarkak (primate  deiturikoak), gizon itzaltsuak edo gailenak, euren "buruzagitza" osatzen  dutenak eta, oro har, erdialdean bizi direnak;2. Lehen, bigarren edo goragoko mailako jauntxoak, lurraldean sakabanatutakoak;3. Komunikazio organo eta  tresna lana egiten dien gobernadore zibila. Funtsean horixe da bere  atsekabearen azpian amore emandako eta ahuldutako nazio osoari intziri  eginarazten dion trikimailu guztia.
Oligarka eta jauntxoek osatzen dute klase gidari edo gobernatzaile  deitzen dioguna eta 'alderditan' banatuta eta sailkatuta dagoena. Baina deitzen  badiogu ere, ez da horrela; horrela balitz, nazioaren zati eta bere ordezkari  organiko izango litzateke. Baina gorputz arrotza baino ez da, zergak ezarri eta  kobratzeko, ministerioak, kapitaintzak, telegrafoak, trenbideak, bateriak eta  gotorlekuak indarrean hartutako atzerritar talde bat izango litzatekeen bezala.
Hauteskundeetan (…), ez da herria bozkatzea faltsifikatu eta sistema  galbidera eramaten duena, klase kontserbadoreak eta gobernatzaileak baizik.
Horretarako, euren posizioaz, aberastasunaz eta masak zuzentzeko eman  zitzaien aginteaz eta botereaz baliatzen dira.

Joaquin Costa, Oligarquía y caciquismo como la forma actual de  gobierno en España, Madril, 1901.

Hitzak:jauntxoak,gobernadore zibila,alderdiak,
oligarkak,hauteskundeak,


TESTU IRUZKINA


Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan
adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
—Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,
biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak:oligarkak,jauntxoak,gobernadore zibila,bozkatzea faltsifikatu.
 datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen  bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan
dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak idatzi.
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala  antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko
loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:

3. Testuingurua
1-Nor da garai honetako erregea/erreginaordea eta zein da burgesiaren helburu politiko nagusia? Horregatik garai honi berre……..  deritzo.

2-Zein da gobernuburua eta zein da 1901ean agintean dagoen  partiduaren izena?

ZERGATIAK 



·      Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
3-Nola eskuratu zuten boterea Borboiak?Noiz?
Nor izan zen prozesu horren burua eta zein partiduarekin?
4-Zein izan zen  helbururik handienak estatu kolpeak ekiditeko?Nongo eredua hartu zuen?
5-Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak ?
6-Nola hautatzen dira diputatuak?
·  Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
7-Nola zen benetako hauteskunde prozesua?
8-Nork erabakitzen zuen nor zen partidu garailea?
Nori bidaltzen zion gobernuak agintea?Eta gobernadore zibilak nori?
9-Zein zen jauntxoen eginkizuna?
Nola txandakatu ziren partiduak gobernuan  1874tik  aurrera?
10-Nola deitzen zioten hauteskunde sistema horri?

11-Zeintzuk ziren oposizioko partiduak?Zein da egoera horri ematen dioten erantzuna?

12-Zergatik eman zen 1898ko krisia?Azaldu.
13-Zer  kritikatzen dute ?
14-Nola deitzen da mugimendu hori?
15-Joaquin Costaren biografia laburra eta bere liburua.

·      Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
16-Zein zen 1898ko krisiaren irtenbide bezala proposatzen zutena?
17-Zer  neurri hartu zuten gobernu liberalak eta kontserbadoreak?
18-Benetako  erabakiak hartu zituzten?
19-Noiz arte iraun zuen hauteskunde iruzurrak?

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:


1-Zein da Joaquin Costak kritikatzen duen sistema?Noren kontrolpean zegoen?Zein garaian?

No hay comentarios:

Publicar un comentario