martes, 25 de septiembre de 2012

2 batx. 2 testua Pertsiarren manifestua iruzkina


2 testua PERTSIARREN MANIFESTUAREN IRUZKINA

EGILEA: ELENE URQUIJO  2D BATXILERGOAN 2010/2011

a)Testuaren sailkapenari begira
Pertsiarren manifesta, jatorri aldetik lehen mailako iturria da, hau da, garai jakin bateko dokumentua, "Madrilen, 1814ko apirilaren 12a". Gorteko diputatu absolutistak egilek direla honako esaldi honetan ikus dezakegu: "BMri arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari izaerarekin sinatzen dutenak dira".
Testu zirkunstantziala da forma aldetik, eta eduki politikoa du.
Hartzailea erregeari (Fernando VII) zuzenduta egon arren, herrian izango du eragina, ondorio publikoa izango du Cadizko konstituzioa ezabatzen duenean, hori baita testuaren asmoa. Cadizko konstituzioko lege guztiak bertan behera uztea eta Erregimen Zaharra berriz ezartzea nahi zuten diputatu absolutistek.

b)Testuaren ideia nagusiak eta hitz garrantzitsuak:
Hiru paragrafo bereizten dira:
Lehen paragrafoko ideia nagusiak "antzinako pertsiarren ohitura", "Espainiako BMri", "zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan", "arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik", "Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak".
Bigarren paragrafoan: "Monarkia absolutua (...) arrazoiaren eta adimenaren lana", "jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende", "konkista", "erregeak aukeratu", "subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko", "horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea".
Azken paragrafoko (eta testuko) ideia garrantzitsuena hau da: "bertan behera utz daitezela konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak".
Ez hain garrantzitsuak diren ideiak, baina hala ere inportanteak: "Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintziarenak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da", "bil daitezela Gorteak".

Hauek dira testua ulertzeko beharrezko definizioak:
-Cadizko konstituzioa: Konstituzioa ordenamendu juridikoko arau gorena da. 1812koa "La Pepa" izenez ere ezagutzen da, Cadizeko Gorteetan bildutako diputatuek egin zuten.
-Forua: Herri bakoitzari emandako norma edo kodeak, baita pertsona, herri edo probintzia bati ematen zaizkion pribilegioak.
-Gorteak (antzinakoak eta liberalak): Espainiako botere legegilearen gordetzailea da. Bi ganberako erakundea da eta Senatuak eta Diputatuen Kongresuak osatzen dute. Konstituzioaren arabera, espainiar herriaren ordezkaria da.
-Monarkia absolutua: XVII. mendean zehar eman zen gobernu era da. Botere guztiak (legegilea, betearazlea eta judiziala) erregeak ditu, Jainkoak eman omen baitzion tronura. Oinordetzari esker lortzen zen titulua. Lurraldea zentralizatuta zegoen, zergak kontrolatuta eta armada iraunkorra sortu zen.

c)Testuaren inguru historikoari begira:
Pertsiarren manifestuarekin batera liberalismoaren garaia bukatzen da Espainian berriz absolutismoa ezartzeko.
Garai horretan Espainiako erregea Fernando VII.a zen. Gutuna 1814an idatzi zioten, hala ere, 1814tik 1820. urtera bitarteko epean berrezarri zen monarkia absolutua, eta, ondorioz, Cadizeko konstituzioa alde batera utzi egin zen. Testuak "konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako legeak" aipatzen du, hau da, erdi mailako klaseetako kideen eta intelektualek Cadizen bildu zireneko arauak edo legeak. Erregimen Zaharra desagerrarazteko oinarriak finkatu zituzten, esate baterako, berdintasun juridikoa eta hezkuntza askatasuna. Zentzura, gremioak, Inkisizioa eta jauntxo eta kleroaren eskubideak ezabatu zituzten. Hala ere, herrialde katolikoa izaten jarraitu zuen. Liberalismoa ezartzen ari zen espainiar lurraldean, baina liskarrak ere areagotuz zihoazen.
Ere "zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan" irakur daiteke, erregeari zuzenduta.
1808ko martxoaren 19ko herri matxinadaren ondorioz, garai hartako errege Karlos IV.ak abdikatu behar izan zuen, bere seme Fernando VII.aren alde. Barne liskarrez aprobetxatuta, Napoleonek aita-semeak Baionara deitu zituen, non koroaren eskumenak eman behar izan zioten. Frantziako enperadoreak bere anaia Jose Bonaparteri eskaini zion Espainiako errege izatea. Gertaera honek liberalismo mugatua ezarri zuen lurraldean, Jose I.aren agindupean.
1812az geroztik, Napoleonen armadak atzera egin zuen, eta britainiarren laguntzari esker, espainiarrek lortu zuten armada Pirinioetara eramatea. Orduan, Valençayco Itunaren bidez, Fernando VII.ari koroa itzuli zitzaion, 1813an. ("Arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik").

1814ko maiatzaren 4an estatu kolpea (Valentziako ituna) eman zuen Fernando VII.ak. Cadizko Gorteek prestatutako legedia eta konstituzioa indargabetu zituen, eta Inkisizioa ere berrezarri zuen; erregimen absolutista ezarri zen Espainian diputatuek Pertsiarren Manifestua aurkeztu ondoren. Bertan, gobernu absolutua aldarrikatzen zuten (gizarte estamentala, jauntxoen erregimena eta Erregimen Zaharreko erakundeak indarrera bueltatzea).
Absolutismoaren berrezartze horretan (1814-1820) herrialdearen krisia asko larritu zen, erregearen kezka nagusia aginpideari eustea baitzen, eta ez lege eraginkorrik egitea. Manuel de Garay ministroak proposatutako legeak ez ziren onetsiak izan, pribilegiodunek ez baitzituzten zergak ordaindu nahi. Bitartean, oposizio liberala geroz eta sendoagoa bihurtzen zihoan.
Azkenik, Rafael Riego koronel eta Antonio Quiroga komandanteek bideratutako altxamenduak egin zuen aurrera (1820).
Iraultza liberala nagusitu zen berriz ere 1820 eta 1823 urteen bitartean. Horren ondorioz, Fernando VII.ak konstituzioa zin egin eta Cadizko Gorteen legedia onartu behar izan zuen.
Gorteak biltzean, bi joera nagusitu ziren: iraultza erradikala nahi zutenak, eta moderatuagoak zirenak.
Pribilegioak deuseztatu ziren, elizaren ondasunak saldu ziren eta hezkuntza sustatu zen, batik bat. Hala ere, erregeak Aliantza Santuari eskatu zion laguntza, eta 1823ko apirilean, Ehun Mila Semeak armada Espainiako liberalen kontra jo eta boterea itzuli zion Fernando VII.ari.
Berriz ere monarkia absolutua ezarri zen Espainian, eta oraingo honetan, liberalen kontrako errepresio gogorra baita ere.
Europako herrialdeek presioa egin zioten zapalkuntza hura ikusita, eta absolutismoak porrot berria ezagutu zuen.

d)Testuaren garrantzia:
Pertsiarren manifestuarekin batera liberalismoa bukatzen da eta monarkia absolutista ezartzen da Espainian.
Aldaketa hori ez da bat ere onuragarria izango espainiar erreinuarentzat, krisia izugarri areagotuko baita, herri matxinada eta altxamenduak asko areagotuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario