miércoles, 7 de octubre de 2015

2 BATX. 6. testua. 1876ko UZTAILAREN 21eKO LEGEA

6. testua. 1876ko UZTAILAREN 21eKO LEGEA
A-TESTUAREN KOKAPENA Testu hau historiko, politiko eta(mota) juridikoa, lehen mailako iturria da. Publikoa ere bada, Madrilgo Gazetan argitaratua. Egilea kolektiboa da Gorteak (Kontserbadoreak gehiengoa eta bere burua Canovas del Castillo) baitira erregearekin batera eta hartzailea, herria(Bizkaia,Gipuzkoa,Araba eta Nafarroa). Data, 1876koa. 
Asmoa:Legearen eginkizuna foruak ezabatzea da. Izan ere, 1876ko konstituzioarekin batera lurraldeen batasun juridikoa eta fiskala lortu nahi zuten eta eginkizun horretarako oztopoa ziren foruak. Foruen abolizioarekin, momenturaino izan zituzten pribilegioak galdu ziren. 
B-TESTUAREN IDEIA NAGUSIAK: Testu honetan Euskal foruen indargabetzeko hainbat artikulu ageri dira: Euskal herrikoek arma zerbitzura joateko eta norberaren ondasunen proportzioaren arabera estatuko gastuetan laguntzeko izan zuten betebeharra (1. Art.); gizonezko kupoa aurkezteko betebeharra armadako kintetan eta berezien kasuan (2. Art.); Zergak salbuespena abolitu: estatuko gastuetan parte hartzeko betebeharra, beste probintziak bezala kontribuzio, errenta eta zerga arrunta eta bereziak ordaintzera zegokion proportzioan (3. Art.); Euskal probintziek onartuta, Gobernuari baimena eman zion antzinako errejimen foralean beharrezko erreformak egiteko, Euskal Herria eta nazioaren arteko adostasuna lortzeko (4. Art.)
C TESTUINGURU HISTORIKOA: 

XIV mendea baino aurretik Euskal Herriko sistema politiko-ekonomikoa forala zen. Foruek lurralde ohiturak bildu eta finkatzeaz aparte, nahiko autonomia-maila izaten zuten beren ezaugarriak zirela eta: derrigorrezko soldadutza egitetik salbuetsita zeuden biztanleak, bakarrik parte hartuko zuten haien lurraldea zuzenean mehatxatuta bazegoen; zergak ordaintzetik salbuetsita egotea, aduanak Gaztelan zeudenez atzerriko produktuak inportatzeko askatasuna zegoen; kaperatasun unibertsala; Foru-baimeneko eskubidea; autonomia merkataritzako eta ekonomiarako, … Batzar Nagusiak foruen erakunde nagusia zen eta gai ekonomiko eta judizialak bermatzen zituen. Erakunde betearazleak diputazioak ziren eta eskualde bakoitzak berea zeukan. 
Lege honek zenbait ondorio izan zituen: foruak ezereztean, soldaduska derrigorra bihurtu zen, eta lurralde bakoitzeko biztanle kopuru bat soldaduskara joan behar zen (ordaintzen zutenek ez zuten joan behar); Canovasek kontzertu ekonomikoa eman zuen euskal herriko biztanleak ez haserretzeko eta foruak ezabatu ondoren zenbait salbuespen onartu zituen euskaldunentzat); azken gerra zibilaren garaileen alde (liberalen alde) egin zutenak, zerga eta soldaduskaren salbuespena izango zuten 10 urterako. Foruen abolizioak euskal nazionalismoa indartu zuen geroago ikusiko dugun bezala
Gerra Karlistetan foruen autonomia-maila defendatzen saiatu zen:-Karlisten artean foralistak zirenak egongo ziren: gehienak nekazariak, jauntxo txikiak eta eskulangileak izango ziren. Foruek haiei lehentasuna ematen zieten eta liberalek ezarritako erreformak, hala nola desamortizazioak, talde hauei kalte handia eragingo zizkieten beren egoera txarrago eginez. 
Canovasek foruen azken ondarrak kendu zituen.Hala ere, Euskal Herrian ezberdintasun batzuk iraundu zituzten. 1878an, Kontzertu Ekonomikoen araubidea eman zuen, non lurraldeko zerga gehienak biltzeko eta kudeatzeko eskubidea lortzen zen. Horren truke, Estatuari kupoa emango zitzaion, beraz, diputazioek zerga eta administrazio esparruetako autonomia berreskuratu zuten. Hori zela eta, zergak txikiagoak ziren eta ekonomia hobetu zen, batez ere, garraiobide arloan. Euskal oligarkiak ezarritako sistema fiskalak ere fortuna handiak eta industrializazioaren garapena ahalbidetuko zituen.
D-TESTUAREN GARRANTZIA

ITURRIA,WIKITEKA

No hay comentarios:

Publicar un comentario