miércoles, 23 de mayo de 2012

3 DBH HIRIA-


  1. POPULATZEA
     gizon-emakumeak espazio bat hartu eta bertan ezartzeari deritzo.
      bi populatze mota ditugu: nekazaritza-inguruneetakoa (bildua, sakabanatua    
            edo       albeolarra) eta hiri-ingurunekoa.
  1. HIRIA Gizon-emakumeen bilgune bati hiri deitzeko hainbat irizpide hartzen dira: kuantitatiboak (biztanle kopurua) edo kualitatiboak (biztanle-dentsitatea, hirugarren sektorearen nagusitasuna ... ).
  2. HIRIEK BILAKAERA bat izan dute Historian zehar. Bilakaera horretan ezaugarri fisikoek, biztan­leen kulturak, ekonomiak, aurrerapen teknologikoak, gizarte-egiturak eta abarrek ere eragi­na izan dute:
  3. NEOLITOA,EGIPTO,GREZIA,ERROMA,ERDI AROAN:HIRI MUSULMANA,HIRI KRISTAUA;ERNAZIMENDUA,XVIII.MENDEKO HIRIA,XIX.MENDEKO HIRIA ETA XXAREN HIRIA.

  1. HIRIEN FUNTZIOAK.Hiriek betetzen dituzten funtzioak berorietan garatzen diren jarduerekin lotuta daude: bizitegi-funtzioa, merkataritza-funtzioa, funtzio industriala, politikoa, administratiboa, militarra, turistikoa, unibertsitateekin lotutakoa, kulturala, erlijiosoa, aisialdikoa ...
  2. HIRI BATEN MORFOLOGIA edo forma hiriaren kanpoko itxura da. Hori adierazteko planoak era­biltzen dira, eta irregularrak, ortogonalak, linealak edo erradio-zentrikoak izan daitezke. Plano horietan kaleak eta eraikinak nabarmentzen dira, eta horien ezarreraren arabera, bilbea itxia edo zabala izango da.
  3. HIRI BATEN MORFOLOGIA HAINBAT FAKTOREREN gain dago: faktore topografikoak, ingurumenarekin lotutakoak, ekonomikoak eta komertzialak, militarrak eta defentsakoak, erlijiosoak eta so­zialak, lurraren erabilerari lotutakoak ...
  4. HIRI-EGITURA hiri bateko zonen banaketa da. Europako hiriek honako zona hauek dituzte: al­de zaharra, zabalgunea eta kanpoaldea; bizitegi-izaerako auzoak, industrialdeak edo ekipa­menduak bereizten dira.
  5. GARATUTAKO ETA GARAPEN BIDEKO HIRIAK:EUROPAKOAK,IPAR AMERIKA,AFRIKAKO HIRIA,HIRI ARABIARRA,LATINOAMERIKAKO HIRIA,
  6. Hiri-eragileak hiri-espazioaren osaketan esku hartzen duten pertsonak edo erakundeak dira. eragile horiek:  Lurzoruaren jabeak, Etxebizitzen sustatzaileak eta higiezinen agentziak.  • Industriako enpresaburuak. herritarrak.  Erakundeak. Hirigintza-planak,Hiri-ordenazioko plana orokorra
  7. Lurralde bateko hirien eta eragin-eremuen multzoak HIRI-SAREA EDO SISTEMA bat sortzen du, hierarkia bati jarraituz. Horrela, nazioarteko metropoliak, lehen mailako metropoliak, es­kualdekoak, hiri ertainak eta hiri txikiak bereiziko dira.
  8. ESPAINIAKO HIRI SAREA: metropoli barruti nazionalak,lehen mailako eskualde metropoliarrak,bigarren mailako eskualdeko metropoliak,hiri ertainak,hiri txikiak.
  9. EUSKAL HERRIKO HIRI SAREA  .Lehen mailakoak,bigarren mailakoak,erdi mailakoak,herri txikiak,kostako ardatza eta barnekoa.

  1. HIRIETAKO ARAZO NAGUSIAK kutsadura, hornidurarekin lotutako arazoak, marjinazioa, etxebizitzen urritasuna eta zirkulazioa dira. 
  2.  
  3.  
  4. HIRIA GAIAREN ESKEMA NAGUSIA. EBH .IKASLEEK KOPIATU BEHAR DUTE.2012-5-23

No hay comentarios:

Publicar un comentario