jueves, 17 de mayo de 2012

4 DBH-KO AZTERKETA APIRILAK 25


1-BIZKAIKO INDUSTRIALIZAZIOA AZALDU

Bizkaian XIX. mendearen erdi aldera eraikitako lehenengo labe garaiek  Santa Ana, Boluetan eta El Carmen Barakaldon) ezin izan zuten atzerrikoekin lehiatu, batez ere, erregaiak sortutako produkzio-kostu handiengatik. 1876. urtetik aurrera, instalazio siderurgikoetan Bessemer bihurgailuaren erabilera hedatu zenean, Bizkaiko burdin mearen esportazio masiboak hasi ziren Europara, eta horrek inguruaren industrializazioa garatzeko beharrezko kapitalaren metaketa ekarri zuen.


XIX. mendearen azken laurdenean Bizkaiko siderurgiak garapen ikaragarria izan zuen. 1879. urtean San Francisco (Sestao) lantegiko kokezko lau labe garaiak lanean hasi ziren. Ondoren instalazio garrantzitsuagoak  eraiki zituzten, hala nola: La Vizcaya, Altos Hornos eta Fábricas de Hierro y Acero. Enpresa  horiek guztiak burdin mearen merkataritzari esker dirutza handiak eskuratu zituzten pertsonek jarri zituzten.

Ikatzaren garraioaren kostuak  burdina Ingalaterrara garraiatzen  zuten itsasontziak kalitate handiko  eta prezio txikiko koke britainiarrez  zamatuta itzultzen zirelako  merkatu zirela kontuan izan  behar da. Koke britainiarra Bilboko  portura iristean Bizkaiko siderurgiak loraldia izan zuen.



 2-SOZIALISMO ZIENTIFIKOAREN EZAUGARRIAK


Karl Marx izan zen sozialismo zientifiko deitutako joeraren irudi nagusia; joera  horri marxismoa  Friedrich Engels (1820-1895)
edo komunismo moderno ere deitu zitzaion. Friedrich Engelsekin batera Manifestu Komunista idatzi zuen, kapitalismoaren amaierari eta sozialismoaren garaipenari buruzko saiakera.

Kapitala liburua ere idatzi zuen eta bere pentsamenduaren oinarriak azaltzen ditu bertan.

Marxismoarentzat, historiaren bultzatzailea klase-borroka da, hau da, zapaltzaileen  eta zapalduen talde antagonikoen kontrako jarrera.
Antzinaroko gizarte esklabistan  nagusiak eta esklaboak izan ziren talde horiek; Erdi Aroko gizarte feudalean  jaunak eta jopuak; Erregimen Zaharreko estamentu-gizartean noblezia  eta Hirugarren Estatua.
XIX. mendean klase-borroka horren protagonistak burgesia  (kapitalaren eta produkzio-baliabideen jabea) eta proletarioak izan ziren.


Marxismoarentzat gizarte komunistaren garaipena saihestezina zen (gizarte  komunistan produkzio-baliabideak ez ziren gutxi batzuen esku egongo, baizik  eta komunitatearen esku).
Izan ere, industrializazioak aurrera egin ahala,  zapaldutako proletario kopurua gero eta handiagoa zen eta, beraz, kapitalismoa erraz garaituko zuten.
Hala, bada, langile-klaseak estatu-boterea lortuko  zuen indarkeriara jo beharrik izan gabe.

 3-LANGILEEN NAZIOARTEKO ELKARTEAREN EZAUGARRIAK 

Industrializazioak aurrera egiten zuen neurrian, langileen mugimendua Europa osoan hedatzen ari zen etengabe. Londresko Erakusketa Unibertsalean  (1862), Britainia Handiko eta Frantziako langileen elkarteetako ordezkariek nazioarteko lankidetzarako oinarriak jarri zituzten.


Bi urte geroago Langileen Nazioarteko Elkartea (LNE) edo Lehen Internazionala sortu zen, eta oinarrizko planteamendu hauek egin zituen:
Langileentzat legedi onuragarria eskatzea: 8 orduko laneguna, emakumeen eta adin txikikoen lana arautzea eta abar.
Greba, langileen borrokaren armarik eraginkorrena, onartzea.
Langileen elkarteek bizitza politikoan parte hartzea, boterea eskuratzeko eta zapalkuntza kapitalistatik  askatzeko. Horri dagokionez, langileen alderdiak osatzea gomendatzen zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario