miércoles, 26 de septiembre de 2012

2 Batx1. GAIA. Antzinako Erregimenaren krisialdia (1808-1814): Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa.


1. GAIA. Antzinako Erregimenaren krisialdia (1808-1814): Cadizko Gorteak eta 1812ko Konstituzioa
Erregimen zaharra: XVII. Mendeko Europako monarkian zegoen gizarte ekonomia eta politiko harreman multzoari esaten zaio. Hiru ezaugarri ditu:
·         Estamentuzko gizartea.
·         Ekonomia-sistemaren oinarria 1.sektorea
·         Monarkia absolutista.

Erregimen zaharraren krisia, garai absolutistak eta liberalak tartekatzen diren garaiari esaten zaio. 1788-1833 urte bitartean eman zen. Aldi liberalak (1808-1814; 1820-1823) eta Aldi absolutistak (1788-1808; 1814-1820: 1823-1833).

1. Karlos IV.aren agintaldia
Karlos III.a hil zenean, Karlos IV.a izendatu zuten errege(1788-1808).Krisi ekonomikoa, politikoa eta soziala asko larritu egin zen. Ideia liberal iraultzaileak zabaltzen hasi ziren Estatu Batuetatik eta Frantziatik. Erregimen Zaharraren gainbehera ekarri zuen.

1.1 Iraultzaren eragina

Frantzian, 1789an iraultzaren ondoren, neurri LIBERALAK aldarrikatu ziren:
·         Herriaren burujabetasun nazionala
·         Aginte banaketa
·         Gizakiaren eta hiritarraren eskubideak
·         Jabetza eskubidea
·         Zapalkuntzaren kontrako erresistentziarako eskubidea
·         Estatu laikoa sortzea.
Liberalismo ekonomikoan oinarritutako politika ekonomikoa sustatu zen. Deuseztatu egin ziren absolutismoa, gizarte estamentala, jauntxoen erregimena eta pribilegioak.

a) Frantziako Iraultzaren ondorioak

Espainian berehala zabaldu ziren ideia iraultzaileak, izan ere, atseginez hartu zituzten intelektual eta burges ilustratuek. Beldurrez, aldiz, talde pribilegiodunak. Ideia liberalak Espainian zabal ez zitezen eta herrialdea kutsa ez zedin, Karlos IV.ak ideologiari mugak ixteko agindu zuen: liburuak eta agerkariak sartzea debekatu zuen, intelektual susmagarriei jazartzeko baimena eman zion Inkisizioari, eta, horrela, ikasleak atzerriko unibertsitateetara ikastera joatea galarazi zuen.
Frantziako iraultza erradikalizatzen ari zen (Luis XVI.a erregea gillotinan hil zuten) eta, erradikalizatze horrek bultzatuta, Karlos IV.ak agintera eraman zuen Manuel Godoy.


b) Konbentzioko gerra (1793-95)

1793 Luis XVI.a hil zutelarik, Karlos IV.ak Frantziari gerra deklaratu behar izan zion, Britainia Handia eta Portugalekin bat eginik.Azkenik,Frantziak eta Espainiak Basileako bake Hitzarmena sinatu zuten 1796an. Frantziako konbentzioko armada Katalunia okupatzen eta Hego Euskal Herritik behera egiten hasi zen. Gerra honetan Frantzia atera zen garaile. Frantziak uko egin zion Espainian konskistatutako lurraldeei eta Espainiak Santo Domingo uhartea eman behar izan zion.

1.2 Frantziarekiko aliantza

Frantzia eta Espainia bat zetozen Britainia Handiarekiko etsaigoan. Frantziaren eta Espainiaren arteko aliantza gauzatu (San Ildefonsoko Ituna)nahi zuten, Britainia Handia garaitzeko.
Napoleon agintera iritsi eta enperadore izendatu zutenean 1804an, indarrean jarraitu zuen Espainiak eta Frantziak Britainia Handiaren kontra zuten aliantzak.
Napoleonek blokeo kontinentala ezarri zion  Britania Handiari.
Ingeles itsasontziek debekatuta zuten Napoleonen inperioaren mende zeuden lurraldeetan merkataritzan aritzea. Karlos IV.ak bat egin behar ian zuen britainiarren hondamendi ekonomikoaren helburuarekin. Napoleonek Portugal konkistatzeko laguntza eskatu zion Godoyri. Frantziako armadari hispaniar lurraldean sartzeko baimena sartzeko eman zion Espainiak:Fontainebleauko ituna.

1.3 Krisia larritzea

Karlos IV.aren erregealdian krisi ekonomikoa, politikoa eta soziala egon zen. Manuel Godoyk,despotismo ilustratuaren bidea jarraituz, politika erreformista jarri zuen abian. Baina erreforma horiek ez zituzten konpondu herrialdearen egiturazko arazo Larriak: nekazaritzako eta industriako ekoizpenaren antolaketak oinarri tradizionalak eta arkaikoak zituen, ondasunak ez ziren berdintasunez banatzen, laborariek eta nekazariek erosteko lamen txikia zuten. Errege ogasuna krisi larrian zegoen.

2.Independentzia gerra eta iraultza liberala

2.1.Independentzia gerra

Herritarrak gero eta haserreago zeuden Napoleon eta Godoyrekin. Godoy kargutik kentzea erabaki zuten eta Karlos IV.aren semea, Fernando, errege izendatu zuten.
 
a) Lehenengo herri matxinadak

Lehenengo matxinada Madrilen izan zen, 1808ko martxoaren 19an, Aranjuezko matxinada. Godoy epaitu zuten eta Karlos IV.ak abdikatu zuen bere seme Fernando VII.aren alde. Napoleon, Baionan, Karlos IV.a eta Fernando VII.arekin elkartu zen; enperadore presioaren ondorioz, koroaren gaineko eskumen guztiak eman zizkioten eta Napoleonek anaia Jose Bonaparte izendatu zuen Espainiako errege.

b)Frantsesen okupazioa eta gerra zabaltzea

Frantziako indar okupatzaileen kontrako herri matxinada 1808ko maiatzaren 2an izan zen, Napoleonen armadak gogor zapaldu zuen. Baina frantsesen kontrako gero eta altxamendu gehiago zeuden lurralde guztietan eta 1813aren amaiera arte iraun zuen. Frantzesen kontra altxatu ziren, herritar xeheak, noble erreformista eta absolutista eta kleroa. 1808an Napoleon ezin izango zuela konkistatu Espainia konturatu zen.

c) Frantsesen nagusitasuna eta gerrillen gerra

Napoleon Iberiar penintsula ia osorik konkistatu zuen 1809. eta 1811. urteen bitartean; ez zuen Cadiz eskuratu. Gerrillen gerra sortu zen, iberiar penintsula guztira zabaldu zen. Militar ohiek eta bidelapurrek osatuak ziren.

d) Frantsesen atzeraldia

Napoleonen indar militarrak indarra galtzen joan ziren. Errusiako inbasio zailak eta Espainiako gerrillen gerrak sortu zizkien eragozpenen ondorioz. Britainia Handiko armadak funtsezko zeregina bete zuen, Wellingtongo dukearen gidaritzapean; lortu zuen espainiar-britainiar armadak eta gerrillek Napoleonek Pirinioetaraino atzera egitea eta Fernando VII.ari koroa itzultzea, Valençayko Itunaren bidez, 1813an.

e) Gerraren ondorioak

Ondorio txarrak: herrialdea lur jota geratu zen, jende asko hil zen, sarraski eta suntsipen handiak jasan, ekonomia jarduera etenda gelditu zen, gerrillen fenomenoa zabaldu, kolonien independentzia egarria.

2.2 Jose I.a eta frantsestuak

Errege berriak Frantziako Iraultzaren hainbat lorpen Espainian zabaltzeko ahalegina egin zuen baina ez zuten fruiturik eman. Baionako Konstituzioa: gizabanakoaren eskubide eta askatasun batzuk ezagutzen baitzituzten.
Jose I.ak laguntzaile talde txiki bat izan zuen: frantsestu zeritzenak, erregearen proiektu erreformisten aldekoak.

2.3 Batzorde Zentral Gorena

Jazarleak batzordetan antolatzen ziren, haien kabuz:
-   Batzorde lokalak ,gero  probintzaletan elkartuak.Botere zentralizatua Batzorde Zentral Gorenak zeukan.
-Fernando VII.a erregearen aginpidearen ordezkari ziren, legezko erregea kanpoan zegoenean.
-  Antolatu zuten frantses gudarostearen kontrako arma bidezko erresistentzia.
- Armadako ofizialak, goi kleroa, aristrokaziako kide batzuk, funtzionario batzuk, legegizonak, eta abar, zeuden batzordetan.
-
2.3 Cadizko Gorteak eta Konstituzioa

Frantziaren kontrako gerra bete-betean, 1810. urtean, Batzorde Zentral Gorenak Gorteak biltzeko deia egin zuen, herrialdea nola gidatu erabakitzeko.
       Diputatu
      absolutistak,
      erreformistak,
      ilustratuak eta
       liberalak zeuden,
        liberal  ideiak nagusitu ziren.

Cadizen bildu zituzten Gorteak; Cadiz hiri liberala zen, burgesia merkataria, atzerriko merkatariak eta gerratik ihesi eta erreformista ilustratuak.
Nobleak eta kleroak, erlijio katolikoa erlijio bakarra zela eta talde pribilegiodunen jabetza pribatua zela aitortu zuten.
       Cadizko Gorteek Erregimen Zaharra eraisteko oinarriak jarri zituzten,
      zentsura deuseztatu zuten,jauntxoen eta kleroaren jaun eskubideak, barneko muga zergak eta gremioak ere. Inkisizioa desegin zuten.


a) Cadizko Gorteetan, liberalismoa nagusi

       Cadizko Gorteen zeregina legegilea eta sistema liberala ezartzeko prozesua. Herritar gehienek monarkiko jarraitzen zuten eta katolikoak ziren.
b)Cadizko konstituzioa

1812an Cadizko konstituzioak oinarri hauek zituen:
·         Nazioaren burujabetasuna, Gorteetan ordezkatua eta aginpide banaketa (aginpide betearazlea (erregeak), legegilea (Gorteak+erregeak) eta judiziala (justizia epaitegiak)).
·         Ordezkaritza eskubidea gizonezkoentzako zeharkako sufragio unibertsalez aukeratuta.
·         Nazioa:legedi berdinaren menpekoak nazioa osatzen dute.
·         Eskubide eta askatasunak:
·         legearen aurreko berdintasun juridikoa, inprimatze askatasuna hezkuntzarako eskubidea.
·         Askatasun ekonomikoa
·         Legearekiko berdintasuna eta Estatuaren gastuetarako ekarpenak egiteko betebeharra
·         Zergak ordaintzea
·         Erlijio katoliko bakarra.Absolutistek inposatua.
Ez zegoen Foru erregimenari aipamenik, ez zituen Foruak ez berresten ez indargabetzen. Bizkaiak izan ezik, besteek testu berria zin egin zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario