11.GAIA GERRA HOTZA
1. GERRAREN AURREKARIAK
•
Definizioa :
–
Gerra hotza gatazka orokorra
izan zen: ekonomikoa, politikoa, ideologikoa eta kulturala, elkarren aurkako bi
blokeren artekoa: blokeen buru AEB eta SESB izan ziren.
–
Gerra hotzaren eraginez, nazioarteko
tentsio etengabea egon zen.
·
1.1 POTENTZIA IRABAZLEAK
·
II. Mundu Gerraren ondorioa: Bigarren Mundu Gerrak suntsituta utzi zuen mundua, eta
kalte material eta moral itzelak eragin zituen.
·
Bi potentzia nagusi azaleratu
ziren: AEB eta SESB.
·
Gerra Hotza: definizioz:Bi
potentziek gerra hotza zeritzon erasokortasun iraunkorreko aldia hasi zuten. Ia
bost hamarkadetan, bi bloke horien arteko tentsio iraunkorra izan zen
nazioarteko eszenatokiaren ezaugarri nagusia.
·
Ezaugarri
nagusiak:
·
Tirabira iraunkorra:Bien indarrak antzekoak
ziren. Horregatik ez zen zuzeneko gatazka orokorrik sortu.Tentsio militarra : Gatazka ugari gauzatu ziren potentzia
handietatik urruneko zonetan. Armamentu konbentzionala eta nuklearra etengabe
hobetu eta berritu zen,disuasorio mehatxutzat erabiliz.Gatazka Ideologikoa:eragin sakona gizaterian eta kulturan.Tentsio
politiko-ekonomikoa: merkatu askeko ekonomia eta estatuak planifikaturiko
ekonomia;erregimen demokratikoa eta erregimen totalitarioa.
1.2. BLOKEAK ERATZEA
• Konferentziak
• Munduaren berreraikitze
politikoa aliatuen buruzagiek zenbait bilkuratan hartutako erabakien emaitza
izan zen: Teheran (Iran, 1943), Jalta (SESB, 1945) eta
Potsdam (Alemania, 1945). II.Mundu
Gerraren ondoren. Erabakiak :Alemaniaren
okupazioa eta zatitzea. Desmilitarizazioa,Printzipio demokratikoen defentsa,Buruzagi
nazien arazketa.Desadostasunak :Europaren berreraikuntzari zegokionez:
ezarri beharreko erregimen politikoak, muga berriak, eta abar. Elkarrekiko
mesfidantza eta beldurra nagusitu ziren aliatu izandakoen artean, horien
interesak oso desberdinak baitziren.
• Blokeen arteko lehiak:Grezia,Turkia,Iran
1.3. BI MUTURREKO MUNDUA FINKATU
1.3.1. MARSHALL PLANA ETA COMECON
• Marshall Plana
• 1947tik
aurrera, AEBk diru-laguntza handia eskaini zuten Europa suspertzeko, eta, aldi berean, sobietar hedapena geldiarazteko. Programa hori
1947ko Marshall planean gauzatu zen,
eta horren ondorioak oso onak izan ziren Europaren suspertze ekonomikorako.
• AEBn
laguntzak helburu ideologiko oso argia zeukan:
• Europatik komunismoaren mehatxua urruntzea, kontinentea hondatuta eta pobretuta geratu baitzen Bigarren Mundu
Gerraren ostean, eta erdiko klaseak finkatzen laguntzea, horiek gobernu demokratikoen alde egiteko.
• COMECON
• SESBk
eta horren aliatuek, Marshall planari erantzuteko, merkatu batu komunista sortu zuten 1949an: COMECON.
SESB,Europaren Ekialdea: Polonia, Txekoslovakia, Hungaria, Bulgaria,
Errumania, Albania eta Alemaniako Errepublika Demokratikoko merkatuen eta politika ekonomikoen
lankidetzarako eta koordinaziorako sistema zen.
1.3.2.ALEMANIA ZATITU
• 1945ean,
Alemania 4 zonatan banatuta geratu zen:
• estatubatuarrek, errusiarrek, frantsesek eta britainiarrek
administratzen zituzten.
• Berlineko blokeoa:Berlin hiria sobietarren zonaren barruan:
• 4 zonatan banatu zuten eta irabazleen
artean administratu zuten Alemania bezalaxe.
• Sobietarrak
eta mendebaldekoak gero eta gehiago elkarrengandik
urruntzen ari ziren eta, 1948an, mendebaldekoen hiru zonak Estatu aleman bakarrean bateratu zituzten.SESBk gogor egin zuen
horren aurka, eta, presioa eragiteko, itxi
egin zituen Alemaniako mendebaldeko zonaren
hiriko mendebaldeko sektorearen arteko lurreko komunikazioak.
Blokeoak ia urtebete iraun zuen, eta hiriaren zati horrek estatubatuarrek airez egindako zubiari esker iraun zuen
bizirik. Ia-ia III. mundu gerra bat hasi zen, baina azkenean ez zen piztu.
• Alemanian estatu bi Berlineko krisiak AEB eta SESBren arteko behin betiko banaketa ezarri
zuen.1949an bi estatu aleman sortu ziren azkenean:Errepublika Federal Alemana AEB, Erresuma Batuaren eta Frantziaren
zonak batuta, Errepublika Demokratiko Alemana, sobietarren zonan. Berlin ere, bi zatitan banatu zuten eta erdian
harresia eraiki zuten.
1.3.3. BLOKEEN MILITARIZAZIOA :NATO
ETA VARTSOVIAKO ITUNA
• NATO :Mendebaldeko
blokeak aliantza militarra sortu zuen, Ipar
Atlantikoko Itunaren Erakundea, NATO edo
OTAN. Helburua herri sinatzaileen defentsa antolatzen zen:
• Europa Mendebaldea:AEB, Erresuma Batua, Frantzia, Kanada, Italia, Belgika, Holanda,
Luxenburgo, Portugal, Norvegia, Danimarka eta Islandia izan ziren lehenengo
kideak. Geroago sartu ziren: Grezia, Turkia, Alemaniako Errepublika Federala
eta, 1981ean, Espainia.
• Vartsoviako Ituna
NATOri erantzun nahian, Ekialdeko blokeak sortu
zuen hau.:
• SESBren eta ekialdeko Europako
herri guztien arteko aliantza militarra izan zen (Jugoslavia ez zen sartu).
•
1961an Berlineko horma eraiki eta burdinezko hesiaaren ikurra izan zen.
1.4 GERRAK
• 1.4.1 KOREAKO GERRA
• Bi blokeen arteko lehenengo gerra Koreakoa izan
zen (1950-1953).Koreako penintsula Japoniako Inperioarena izan zen. Gerraren amaieran
aliatuek inbaditu zuten:sobietar tropak iparraldean
sartu ziren, estatu batuarren armada hegoaldean eta hiriburuan (Seul).
• Korea bi zatitan bananduta geratu zen 38.
paralelotik; iparraldea sobietarrek okupatu zuten, hegoaldea, estatubatuarrek.
1949an, bi armadak bertatik irten eta penintsula bi estatutan bereizita
geratu zien behin betiko: Ipar
Korea, gobernu komunistarekin eta Hego
Korea, mendebaldearen aldeko gobernuarekin.
• Mao Zedong komunistak Txinan agintea eskuratu eta, hilabete batzuk geroago,
•
Ipar Koreak Hego Korea inbaditu
zuen. Estatubatuarrek tropak bidali zituzten Hego Koreara, arlo diplomatikoan, NBEren onespena lortu zuten. Armada komunistak
eta mendebaldeko armadak zenbait urtetan ibili ziren elkarren aurka
Korean. Azkenean, 1953an herriaren banaketa behin betiko finkatu zuen
bakea sinatu zen.III. Mundu Gerra hastekotan izan zen, baina oraingo honetan
ere ez zen horrela izan.
1.4.2VIETNANGO GERRA
1.5 BIZIKIDETZA BAKETSUA
Armamentuak mugatu eta
distentsioa.
• 1.5.1. KUBAKO MISILEN KRISIA
• 1959an, Fidel Castrok sobietarren aldeko erregimena ezarri
zuen Kuban,
• AEBk oso arriskutsutzat hartu zuten erregimen
hori. 1962ko uztailean, Sobietarrek Kuban misil nuklearrak jaurtitzeko
baseak instalatzen hasi ziren, misil
horiek AEBtako hiri nagusienetaraino iristeko gaitasuna zuten. 1962an, AEBtako
hegazkin batek jaurtiketa-arrapalak aurkitu zituen.
• Kennedy presidenteak, orduan, Kubara
material estrategikoarekin zihoazen itsasontzi guztien blokeoa dekretatu zuten.
• Tentsioa goreneko unera iritsi zen estatubatuarren flota misilak zeramatzaten
sobietar ontziak geldiarazten hasi zenean. Ia-ia III. Mundu Gerra hasi zen,
baina azkenean ez zen piztu.
• Azkenik, Khrustxevek baseen instalazioa bertan behera uzteko agindua
eman armak bertatik kentzeko
konpromisoa hartu zuen; Kennedy, berriz, Turkiako misil nuklearrak
kentzen hasi zen.
•
Elkarren artean komunikatzeko
bide egonkorrak ireki ziren,Kremlinen eta Etxe
Zuriaren arteko “telefono gorria”. Nazioarteko harremanetan nolabaiteko
dintentsioa.1968an, Arma Nuklearrak Ez Ugaritzeko Ituna onetsi zen, 1973an,
armamentu nuklearra murrizteko elkarrizketak hasi ziren.
1.6 BLOKEEN BARRUKO TIRABIRAK
• Blokeen barruan tirabirak egon ziren
• lehia
ekonomiko, teknologiko eta ideologiko handia baitzuten. AEBk eta SBEBk bloke bakoitzaren
ordena mantendu eta barruko oposizioa erreprimitzeko. Sobietar blokean Tito mariskalaren Jugoslavia komunistak gizartea eta
ekonomia antolatzeko beste bide bat aukeratu zuen neutraltasun posizioa
aldarrikatu zuen.
• 1.6.1.PEKINETIK PRAGARA
• Krisirik larrienak Ekialdeko Europako
herri komunistetan izan ziren. Stalin hil ondoren, 1953an, Hungarian istiluak egon ziren, Ekialdeko
Europako Herri-demokrazietan «desestalinizazioa» lortzeko. 1956an, Hungarian sobietarren
aurkako herri-mugimendua egon zen, eta errusiar armadak zapaldu egin zuen.
• Gero,
1968an, Txekoslovakian demokraziarako
aldaketa-prozesua egon zen, Pragako Udaberria, eta hori Txekiako alderdi
komunistak sustatu zuen; erreprimitu egin zuen mugimendua, Varsoviako
Ituneko tropak bidaliz
• 1.6.2 .AMERIKAKO ESTATU BATUEN AURKAKO OPOSIZIOA
• Mendebaldeko blokean,
Amerikako Estatu Batuen nagusitasunaren aurkako
mugimendu soziopolitikoak sortu ziren, eta horrek Amerikako
Estatu Batuen zuzeneko esku-hartzea eragin zuen; horrela, batzuetan, diktadura-gobernuak
ezarri ziren.
• Halako gertaerak ugariak izan ziren Hirugarren
Munduko herrietan, adibidez, Iranen;
izan ere, bertan, 1979an Persiako shah (Amerikako Estatu Batuen aliatua)
kanporatu egin zuten, iraultza islamikoaren ostean.
• Urte
horretan, SESBk tropak bidali zituen Afganistanera,
agintean zegoen sobietarren aldeko gobernuari laguntzeko.
•
Baina
esku-hartzerik handiena Amerika
Latinoan izan zen; bertan, Amerikako
Estatu Batuek tropak bidali zituen Nikaraguara, Guatemalara, El
Salvadorrera, Panamara, etab., edo estatu-kolpe militarrei zuzeneko
laguntza eman zien; esaterako, Txileko eta Argentinako erregimen demokratikoei
amaiera eman zien kolpeei.
2. MENDEBALDEKO BLOKEA:BILAKAERA POLITIKOA (EZ)
•
Mendebaldean
egoera politiko nagusi bi daude: Erregimen
parlamentarioak:
• Diktaduratik Transitzio demokratikora bideratu zirenak: Ekialdeko
blokean sobietar diktadurak ezarri ziren.
2.1 AMERIAKO ESTATU BATUAK
• Amerikako Estatu Batuek bi aldi politiko nagusi bizi izan zituen.
1945tik, 1992ra
• Lehenengo aldiko ,45-69an,zatirik handienean, demokratak egon
ziren agintean.
• Roosevelt eta bere New Deal gizarte neurriekin aurrera jarraitu zuten.
• J.Kennedyren presidentzia garrantzitsuena:estatuaren esku hartzea
ekonomian sustatu,kapital handiaren indarra mugatu,gizarte neurriak hartu ....
• -Muga berria izeneko proiektua sortu zuten, pobrezia eta bazterkeria
baztertzeko.
• Hurrengo bi hamarkadetan,69-92an,
• AEB-ko politika errepublikarrek, zuzendu zuten;
• 1969an aldi kontserbadoreagoa hasi zen,
• Nixon presidentearekin, eta hori
Reaganen agintaldiekin amaitu zen:
• Komunismoaren jarrera gogorra.
• -G.Bushek Sobietar presidentearengana hurbildu eta,1992-an amaiera eman
zion Gerra Hotzari.
• Clinton presidente hautatzeak, bukaera eman zien, gobernu
kontserbadoreei.
• Ondoren G.Bush kontserbadoreak egoera gogortu zen:
• Dorre bikien eta Pentagonoaren aurkako atentatuak izan ziren,
•
Afganistanen eta . lraken aurako
gerra eta herri horren kontrola sortu zuen.
2.2 ERRESUMA BATUA
• Bigarren mundu gerra ondoren ,kontserbadore eta laboralisten arteko
txandaketa:
• -1945an laboralistak garaile:sektore ekonomikoak nazionalizatu eta
Gizarte Segunrantza sortu.
• -Kontserbadoreek irabazi egin zuten 1951-ko hauteskundeak .
• -1964-an laboristak agintera itzuli ziren.Gizarte hobekuntzarako.
politika bideratu zuten.
• -1979an Margaret Thatcher, lehen ministro hautatu zuten:
• muturreko liberalismoa,enpresa handien aldekoa ,eta zerbitzu publikoak
pribatizatu.
• -1990-an Jhon Major jarri zuten.
• -1997-an Tony Blair sartu egin zen.laborista.
• -2007-an Gordon Brownek hartu zuen presidentzia.
• Ulsterreko Britainiar probintzian,
• katolikoen eta protestanteen
arteko gatazkaren ondorioz,
• urte askotan bi -alderdiok indarkeria terrorista garatu zuten
• Azken hauetan bake bidea hartu dutela ematen du
•
Gobemu Autonomoa sortu dute.
2.3.FRANTZIA
• De Gaulle jeneralaren eragin handia izan zuen.
• Frantsesek III.errepublika ezeztatzea eta IV . errepublika sortzea
onetsi zuten.
• De Gaulle jenerala agintea hartu zuen krisiaren ondorioz eta V
errepublika sortu zuen.
• Presidentearen agintea indartzea zen ezaugarri nagusia.
• De Gaulle arazo larriei aurre egin behar zuen:
• Aljeriaren independentzia onartzea eta 1968ko maiatzeko ikasle
mugimendua.
• Frantziako v. errepublikan zentro eskuineko eta zentro eskerreko
gorbernuan txandakatu ziren .
• 1968ko maiatza:Pariseko maiatzak eta Europako
ikasleen mugimenduek zalantzan jarri zituzten gerra osteko Europako balioak,
ohiturak era politika egiteko moduak; gainera, lagungarriak izan ziren gazteak
bizitza publikoan zuren protagonismoaz jabetzeko eta gazte-kulturako forma
berriak finkatzeko.
• 2.5 ITALIA
• Faxismoa galdu zuenean Italia berreraiki behar izan zuen alderdien
sistema.
• Italiako alderdi komunista (IAK) indartsua zen.
• Beste alderdi nagusia kristau -demokrazia zen. Gerra hotzaren garaian
partidu hau ekidin egin zuen komunistek agintea hartzea ..
• 1990etik sistema politiko berria sortu zen. Ezkerra (olibondoa) eta
eskuineko (forza italia) zeuden. Txandakatu egiten ziren parlamentuan eta
gobeRNuan.
• 1990tik ezkerreko alderdia -Olibondoa:.. sortu zen ..
• Silvio Berlusconi Forza Italiaren sortzailea
izan zen.
• Gero indar kontserbadoreen koalizazioa sortu zuen.eta aginteari eusten jakin
du gaur egun arte.
• Romano Prodi, faxismoa hondatu zenetik,litaliako ezkerreko lehen
ministroa izan zen.
• Parlamentuaren konfiantza galdu ondoren Belgikara joan zen,
• Europako Batzordearen presidentea izan zen.
• Gero ministroaren kontseiluaren presidentea izan zen eta zentro
ezkerreko indar politikoen koalizioa zuzendu zuen.
•
• 3 .MENDEBALDEKO BLOKEKO EKONOMIA
• 3.1 MENDEBALDEKO EKONOMIA GERRAREN OSTEAN
• Bigarren Mundu Gerratik irabazirik handiena
lortu zuena Estatu Batuak izan zen.
• 1945an mundu kapitalistako
buruzagia izan zen eta beste ekonomia kapitalista
batzuen susperraldia zuzendu zuen. Dolarra nazioarteko moneta bihurtu egin
zen .
• Gerraren ostean mendebaldeko Europa zaharkituta
geratu zen.
• Lehengo urteak ekonomia suspertzeko erabili zen. Estatu Batuak asko lagundu zuen Marshall planarekin. Bizi kalitatea
igo egin zuen eta produkzio egiturak modernizatu egin ziren.
• Europan
estatuak gero eta esku hartze gehiago zuen ekonomian. Ongizate
estatua finkatu egin zen.
• Japoniak hazkunde ekonomikoa izan zuen. 1970ko
hamarkadan munduko bigarren potentzia bihurtu zen.
• 3.2. 1973KO KRISI EKONOMIKOA ETA HORREN ONDORIOAK:
• 1973ko krisian ekonomia gainbehera fasean sartu zen. Israel eta Palestinen arteko gerra,arabiarrek petrolioaren prezioa
handitzeko erabakia hartu.Mendebaldeko ekonomia garatuek eragin itzela izan
zuten eta produkzioaren kostuak gora egin zuten.
• Zergaitiak:enpresa irabaziak murriztu eta munduko lehia hazi. 1973an petrolioaren krisia sortu zenean
gertatu ziren .Enpresa asko desagertu egin
ziren. Industria sektoreak birmoldatu zituzten.Inbertsioak murriztu ziren.Gizarte
arloan, langabetu kopuruak hazkunde itzelak izan zuen.
• Krisiaren soluzioak Neoliberalismoaren
sorrera eragin zuen. Politika ekonomiko berriak eragin garrantzitsuak. Estatuaren
bigarren mailako eginkizuna eman zioten.Herri garatuak produkzio forma berrietara
egokitu behar izan ziren:teknologia berritzea ,produktibitatea handitzea eta
enpresak pilatzea.Herri garatuetako
enpresa txikiak eta ertainak egokitu egin behar izan dira produkzio-forma
berrietara eta merkatuaren baldintzetara; aldi berean, eskulan kantitaterik
handiena behar duten industriak garapen bideko herriei utzi dizkiete.
• Herri garatuetan langabezi altuak
egon zen.
• 4. SESB ETA BLOKE KOMUNISTA:
• Sarrera
• Gerra amaitu ondoren, komunismoa azkar hedatu zen. Herri demokraziaren ezaugarriak sobietar eredua.nekazaritza
kolektibizazioa, industriaren zein garraioen nazionalizazioa estatu
planifikazioa izan ziren,aliantza militar batean(Varsoviako Ituna)
• Mao
Zedongek irabazi zuenean, Txina errepublika
komunista bihurtu zen.
• Alderdi
komunista alderdi bakarra izan zen. Stalinek gerra
amaitu ondoren, diktadura gogorra ezarri zuen.Stalin hil ondoren, Kurstxevek hartu zuen presidentzia.
• Kontsumo ondasunen produkzioa
bultzatu zuen.Kurstxevek AEBko distentsioa
sustatu zuen, bizikidetza baketsuaren bidez.
• Kurstxevek
kendu zuten eta Breznev jarri. Honek gizartea
kontrolatu,industria astuna sustatu,militarizazioa.
• 4.1 ZENTRALIZATURIKO ETA ZUZENDUTAKO EKONOMIA
• Sobietarrek COMECON plana sortu zuten. (CAME).-Honen helburua
kideen batasun ekonomikoa zen.I Erakunde honek estatu kideen truke harremanak indartu zituen. Sobietar
ekonomia ez zen oso askea.
• Sobietar blokearen garapen ekonomikoa
industria astunean oinarritu zen.
• SESBen ereduari jarraituz,eta kontsumoko produktuen industria
bigarren mailan gelditu zen.Urte askotan ,hazkunde handia izan zuen.
• Baina arazo batzuk izan zituen(adibidez,
produktibitate baxua, gehiegizko gastu militarra eta kontsumoko produktuen
urritasun iraunkorra), eta produkzio-eredu hori hondatu egin zen laurogeiko
hamarkadan. Ezin izan zuen sistema
politikoa mantendu.
• Antzinako sobietar blokeak goitik
beherako aldaketa izan zuen, forma sozialistetatik
mendebaldeko ohiko merkatu-ekonomiako formetara.
• Europako erregimen komunistak erori eta Sobietar
Batasun desagertu zen.
• 4.2 MOSKUREN AURKAKO LEHENENGO PROTESTAK
• Europa ekialdeko herri komunisten blokea SESBren kontrolpean eta horren interesen mendean egon zen ordura arte .• Politikaren eta gizartearen arloko kontrol gogorra egon arren herri
horietariko batzuetan herri mobilizazioak egon ziren:Hungarian eta Varsovian,tropak
erreprimitu.
• 4.3 .SOBIETAR BATASUNA HONDATU
• Mikhail
Gorbatxov 1985ko martxoan, Mikhail Gorbatxov
sobietar batasuneko idazkaria izendatu zuten. Hainbat neurri hartu Erreforma
politikoen ondorioz parlamentua eratu zen , modu demokratikoan. Gorbatxovek
komunismoa suspertzeko eta herria dinamizatzeko neurriak hartu zituen .
• Neurri horiek perestroika eta glasnost izena
dute.
• Erreforma politikoaren ondoren Parlamentua
ezarri eta presidente izateko hautatu zuten . • Neurri hauek ospe ona izan
zuten atzerrian, hala ere barruan erresistentzia gogorra izan zuten.
• Ondoren ....
• Egoera
larriagotu egin zen,nazionalitateen arazoekin,gero eta handiagoa eman.
• Halako
arazoak ikusita, 1991 an
antzinako sobietar sistemaren aldekoek estatu
kolpea prestatu zuten. Gorbatxov agintetik kentzeko.
• Azkenean ...
• Gorbatxovek dimititu behar izan zuen eta honen ondorengoa,Boris leltsinek legez kanpo utzi zuen
alderdi komunista. Hainbat errepublikak independentzia lortzen dute:Lituania,Letonia,Estonia
....
• 4.4 ERRUSIAKO FEDERAZIO BERRIA
• Errusiako Federazioa estatu independenteen
elkarteko errepublikarik garrantzitsuena da. 150
milioi biztanleekin munduko bigarren potentzia nuklearra da.
• 1992an, Errusiako leltsin presidenteak
erreforma ekonomikoak egiteko plana abiatu zuen. Lehenengo
neurriak :Horren barruko lehenengo neurria ekonomia pribatizatzea eta prezioak liberalizatzea izan zen. Horren
ondorioz ,Inflazio handiak sortu ,Errubloak
balioa galdu .Ekonomiak atzerakuntza handia izan zuen ,Mafia indartsuak sortu
ziren
• Ondorio politikoak.
• Parlamentua kontrolatzen zuten antzinako buruzagi komunistek ez
zituzten erreforma planak onartu Horren ondorioz ... Yeltsinek
parlamentua indarrez hartzeko agindua eman zion armadari,horrela 1993ko
aginduan Errusiako Federazioako Konstituzioa
onartzea lortu zuen.
• 1996an
hauteskundeak egin eta Ieltsinek irabazi zituen.
• Errusia
barruko arazoak konpondu barik zeuden batez ere arazo ekonomikoak eta
Txetxeniako gatazka.
• 1997ko
maiatzean leltsinek akordioa zinatu zuen NATOrekin. Europa begirako misilak kendu zituen.1999ko
abenduan kargua utzi zuen osasun txarra zeukalako eta Vladimir Putin hartu zuen kargua. Erreforma politikoak egiten
jarraitu zuen.
• 4.5 EUROPA ERDIALDEKO ALDAKETA POLITIKOAK
• SESBen
politika irekitzeko harturiko neurri berriak ondorio garrantzitsuak izan
zituen. 1989an, gobernurik gehienak erori egin
ziren eta herriak demokraziarako eta
merkatua liberalizatzeko trantsitzioa hazi zuten.
• Aurrendaria
Polonia izan zen .Elkartasuna(Solidarnosk) sindikatu katolikoko presidentzia nabarmentzen
zen. 1989ko abenduan, ukatu egin zen alderdi komunistaren buruzagitza
eginkizuna Polonia errepublika parlamentaria bihurtu zen.1995an Kwasniewskik
pribatizazioa eta estatuaren deszentralizazioa bultzatu. Lehenengo presidentea
Lech Walesa izan zen.2005an Lech Kaczynskik, jarri zuen gobernuburu.
• Hungariak antzinako tradizio demokratikoa
zuen eta sobietar erregimenaren aurka egin zuen,
baina sobietarrek 1956ean gogor zapaldu zuten.SESBren erreforma neurrien
babesean, 1989an Hungariak Austriarekiko muga ireki zuen, horrela,
errepublika sozialista izateari utzi eta erregimen demokratiko bihurtu zen.
• 2004an sartu zen bertan Alemaniako
Errepublika Demokratikoan, Hungariaren eta Austriaren arteko muga
irekitzea garrantzi handia izan zuen: aleman asko Hungariara joan ziren
Austriara ihes egiteko. Horren eraginez erregimen komunista alemanaren aurkako
oposizio mugimendua indar hartu zuen eta altxamenduak eta manifestazioak eragin
zuen. Erich Honecker presidente sozialistak dimititu egin zuen. 1989ko urrian, urte horretako azaroaren
10ean Berlineko horma ireki egin zen. Urte
bete geroago Alemania bat osatu zen. RFA izenarekin eta H.Kohl presidentea.
• Txekoslovakian ere
gobernu totalitarioaren aurkako mugimendu garrantzitsua zegoen, sobietar
tankeek lehenago ere erreprimitu zuten hori, 1968an, Pragako Udaberrian
izenekoa. Alderdi komunistak uko egin behar izan zion Txekoslovakiako alderdi
buruzagia izateari. 1993ko
urtarrilean, Txekiar errepublika sortu
zen. 2003ra arte bertako presidenteak Vaclav Ravel izan zen.
• Eslovakia .1993tik
aurrera, sozialismoaren eta
pribatizazioaren arteko bidea egiten saiatu zen, horrela hazkunde ekonomiko
handia izan zen.
• Aldaketa
politikoak Europa erdialdeko gainerako
herri sozialistetara zabaldu ziren, domino
efektuaren ondorioz. Jugoslavia, Tito
presidenteak hil ondoren aldaketa garrantzitsuak egin ziren eta gerra zibila hasi zen. Errumaniako presidentea
exekutatu zuten.
•
4.6.TRANSIZIOAREN ARAZOAK
ANTZINAKO HERRI KOMUNISTETAN
Bloke komunista berriak,
Bloke komunista berriak,
•
1989tik
aurrera, trantsizio-prozesu batean sartu ziren.merkatu
ekonomia eta gobernu demokratikora igarotzeko.Herri horien artean
desberdintasun handiak egon arren, arazoetariko batzuk komunak ziren
•
Lehenengo
eta behin, ordura arteko loturak apurtu egin ziren:
1991n, CAME eta Varsoviako Ituna desagertu egin ziren. Herrialde batzuk Europa
Batasunera eta NATOra hurbildu ziren.
• Herri
horietako gehienetan, merkatuko
ekonomiara bilakatzeko, goitik behera aldatu behar izan ziren produkzio-egiturak eta
mekanismo ekonomikoak. Horrek inflazio itzela eta
langabeziak gora egitea eragin ditu, baita atzerakuntza ekonomiko larria
ere.
• Baina biztanleria zati handiaren miseria handitu da eta horrela biztanleriaren
barruko sektore batzuek antzinako erregimen sozialista itzultzea nahi dute.
Herri batzuk: Polonia, Hungaria eta Txekiar Errepublika modernizazio
prozesua garatu eta Europa Batasunean sartu dira.
• 4.7 GERRA ANTZINAKO JUGOSLAVIAN
• Jugoslavian, erregimen komunista ez ezik, nazioa
bera ere desagertu egin zen.
• Bigarren mundu gerra ondoren, Josip Broz-ek Jugoslaviako errepublika
sozialista federala sortu zuen. Jugoslaviak 6 errepublika eta 2 lurralde
autonomo osatzen zuten,beraz, herrialde ezberdinak osatzen dute: serbiarrak,
bosniarrak,kroaziarrak,esloveniarrak.Broz, 1980-an bakea amaitu egin zuen
Jugoslaviako errepublikan.
• Tito presidentea hil zenean: 1991-ko hasieran Serbiarrek ez zuten onartu Kroaziarrek presidentzia
federala hartzerik. 1991-ko ekainaren 25an, Esloveniak,
Jugoslaviako federazioarekiko independentzia lortu. Kroaziak,
independentzia aldarrikatu zuen eta Serbiarrak, kroaziarren aurka
borrokatzen hasi ziren.
• Bosniako gerraren zergatiak, independentzia aldarrikatzea zen. 1998-an berriro agertu ?ziren Kosovon eta NA TOk esku-hartze militarra
izan zuen. 2006-ko ekainaren 3an, Montenegro, Serbiatik independizatu egin
zen. 2008 otsailean Kosovok independentzia aldarrikatu zuen Serbiatik
baina hauek ez daude ados.
• 5. EUROPA BATASUNA sortzeko prozesua
• 5.1 BATASUNAREN HASIERAK
• Horren jatorritik urrunenak Frantziaren eta Alemaniaren arteko adiskidetzean aurkituko ditugu. Europar
Batasuna sortzeko ideia II Mundu Gerraren ostean
orokortu zen.
• Gerra amaitzean agerian gelditu zen Europaren nazioarteko ahultasuna.
• Mendebaldeko Europako herriek,
gerrak hondatuta, bildu beharra zuten, euren ekonomiak berregiteko eta sobietarren espantsionismoaren meatsuari aurre
egiteko.
• 5.2 Europa eraikitzeko prozesua
• + 1948 Ekonomia Lankidetzako Europako elkartea
sortu zen:laguntza planeko inbertsioak koordinatzeko.+
Europaz gaindiko lehenengo erakundea Europako Batzordea izan zen, 1949an
sortua.Europako ideiak zabaltzea eta askatasunak ere.+ Gizakiaren eskubideen
Europako konbentzioa landu eta hori hamar herriko gobernuek berretsi zuten
1950an.
• + Europako Ikatz eta Altzairuaren Erkidegoa 1951n
sortu zen: 6 estatuk osatua.
• 5.3 SEIEN EUROPA ETA HAMABIEN EUROPA
• Europako ekonomia elkartea (EEE) eta Europako Energia
Atomikoaren erkidegoa (EURATOM) Erromako Itunaren(1957) bidez sortu ziren 1957an
sinatu zuten EIAE sortu zuten sei estatuek. Horrela seien Europa sortu zen.
• Helburuak :barruko aduanak ezabatzea,
kanpoko muga zerga bateratzea eta nekazaritza politikoan batasuna lortzea. Europako
merkataritza libreko erkidegoan sortu zuen (EMLE).
• Kideak Erresuma Batuak, Eskandinabiako herriak, Portugal,"Suitza
eta Austria ziren.
• 1967an Erresuma Batuak,
Danimarkak eta lrlandak EEEn sartzeko eskaria egin zuten.
• Bederatzien Europa sortu zen. 1968an Europako Nekazaritza
Politikoan (ENP) ezarri zuen. Europako" Parlamentua sufragio
unibertsalez ezarri zuen.
• 1981ean
Grezia sartu zen eta 1986an Portugal eta Espainia.
Hamabien Europa sortu zen.
• Europako Elkartearen helburua batasun politiko demokraziaren idealetan euskarrituz da .
• 5.4 MAASTRICHTEKO ITUNA
• Maastricht-eko ltuna Europako Batzordea sinatu zuen 1992an. Europar Batasun ideia zuten. Izena:Europa
Batasuna izena ipini zioten.
• Helburuak: moneta batasuna, kanpoko eta
segurtasun komuneko politika, eskubideak babestea,kohesio funtsak sortzea eta
justizia arloan lankide hau erreferendumaren
bidez ,parlamentuen bidez edo gobernuak onartu zuten .
• Arazoa :antzinako Jugoslavian zegoen
gerra eta ezin bukatzea. 1995an hamabosten Europa sortu zen: Suedia,
Finlandia eta Austria sartu ziren.
• 5.5 AMSTERDAMEKO ITUNETIK HOGEITA ZAZPIEN EUROPARA:
• 1997ko urriaren 2an Amsterdameko ituna sinatu
zen.
• Parlamentuaren ahalmenak handitu. Batasuneko herrikideek enplegua sortzeko politika komuna
garatzea erabaki zen ,Kanpoko politika eta segurtasun fronte komuna sortzea
planteatu zen. (APES).
• Pertsonen
eta kapitalen zirkulazio askea ere proposatu zen: Horretarako
Schengeneko Akordioa bete zuten.Ingurumen
arloko neurriak hartu,gizarte politikak diseinatu eta diskriminazioaren aurkak
borrokatu.
• Euroa
finkatu zuen, 2002ko urtarrilaren 1ean.
• Nizako itunak EBko erakundeen berrikuntza aurreikusi eta
erabakiak gehiengoz hartzea ezarri zuen.
• Beste hamar herri onartzea: Zipre, Eslovakia, Eslovenia, Estonia,
Hungaria, Letonia, Lituania, Malta, Polonia eta Txekiar errepublika. 2003ko
apirilaren l6an sinatu zuten hitzarmena EBn sartzeko.Batzuk bloke komunistako ohiak dira.
• 2007an
Bulgaria eta Errumania sartu ziren. Europar Batasuneko erakundeak
• EBko hiritarrak ordezkatzen
ditu eta demokratikoki aukeratzen da. Hauteskundeak bost urtean behin. Egoitzak
Estrasburgon eta Bruselan.
•
• 5.6 POLITIKA ETA ERAKUNDE, BATASUNEKO PROZESUA:
• EBa sortzeak arazoak ekarri ditu.
• 2005ean Konstituzio berria onartzea erabaki zen.
• 2007ko ekainean, Europako kontseiluak,
proiektu komunitarioaren krisia ainditzeko,
erakunde erreformako itun berria lantzea onetsi zuen. Lisboako
itunean ,(2007) Europar Batasuneko hogeita zazpi estatu kideek sinatu egin
zuten onartu gabeko konstituzioaren ordezko
testu berria, Lisboako Ituna izenekoa.Baita erakunde komunak indartu eta
Europa Batasunak munduan duen presentzia.
10 GAIA
6-Euskadi eta Bigarren Mundu Gerra
ž Bigarren Mundu Gerrak (1939-1945) Lehenengoak baino eragin askoz ere handiagoa izan zuen Ipar Euskal
Herrian. Izan ere, armada alemanaren erasoaldiak
menpean hartu zuen Frantziak 1940an, eta bertako lurraldea bi eremutan zatituta gelditu zen: naziek
Lapurdi eta Nafarroa Behereko zati bat okupatu zituzten; Zuberoa eta Nafarroa
Behereko gainerako zatia, berriz, Pétain mariskal kolaborazionistaren
Gobernuaren· menpe gelditu ziren (Vichy), eta Jean Ybarnegaray bertako
ministroa izan zen. Sektore kontserbadoreek Gobernu horren eta nazien
okupazioaren alde egin zuren. Baina batzuek parte hartu zuten Frantziako
erresistentzian; horien artean, Red Comete aipa daiteke, okupaturiko
Frantzian botatako ehunka hegazkinlari aliatu Pirinioetatik Espainiara eraman
zituelako. 1944an, Ipar Euskal Herria askatu egin zuten tropa alemanetatik,
eta, gerra amaitzean, kondenatu egin zituzten kolaborazionista batzuk.
6.1. Euskaldunak erbestean
Gerra
Zibilaren ostean, Eusko Jaurlaritza Parisen ezarri zen
eta milaka errefuxiaturen laguntza antolatu
zuen, Mundu Gerraren ondorioz sakabanatu arte: batzuk
Frantzian gelditu ziren, beste batzuek Britainia Handira egin zuten
ihes, eta beste zenbait Ameriketara joan ziren; bertan euskal etxe
asko zeuden, batez ere Argentinan, Mexikon eta Venezuelan. Agirre
lehendakaria naziek konkistaturiko Europan harrapatuta gelditu zen, eta
urtebete behar izan zuen Amerikara iristeko. Kaos-egoera horretan, 1940an
Irujo diputatuak Euzkadiko Batzar Nazionala sortu zuen Londresen,
planteamendu erradikalekin, eta akordio politiko-militarra sinatu zuen De
Gaulle jeneralaren Frantzia Askearekin, baina akordio horrek ez zuen
ondorio praktikorik izan, Britainia Handiko gobernua horren aurka egon
zelako.
ž Batzar horren jarduera
1942an amaitu zen, Agirrek Estatu Batuetan
abertzaleen, sozialisten eta errepublikanoen arteko Gobernuaren agintea berriro
hartu zuenean; orduan, faxismoaren aurka borrokatzen ziren herri
aliatuen zerbitzuan jarri zen argi eta garbi, faxismoen porrotarekin batera
Francoren erregimenaren hondamena iritsiko zelakoan. Gerraren azken
fasean, Eusko Jaurlaritzak Gernika batailoia antolatu eta hori tropa
alemanen aurka borrokatu zen 1945ean, Bordeletik (Frantzia) hurbil, garaileen
esparruan kokatu ahal izateko. Aldi berean, Francoren aurkako indar politiko
eta sindikal guztiek Baionako Paktua sinatu zuten; bertan, euren
arteko batasuna eta Agirreren Gobernuarekiko konfiantza berretsi zuten,
diktaduraren aurkako borrokan.
6 . 2. Hasierako frankismoa
ž Estatu frankista Gerra
Zibilean bertan ezarri zen Euskadin, 1936ko
udan, Araban, Nafarroan eta Gipuzkoan; eta urtebete geroago,1937
Bizkaian. Bilbo hartu eta batera, Francok Autonomia Estatutua eta kontzertu
ekonomikoa ezabatu zituen, Bizkairako eta Gipuzkoarako, altxamendu
militarren aurka egiteagatik . Arabak eta Nafarroak, altxamenduaren alde
egin zutenez, gorde egin zuten euren aldundien zerga-autonomia.
ž Gehienbat eskuinekoa izan arren, Nafarroan
errepresioa handia izan zen, eta Gerra Zibilean 2.500 nafar fusilatu
zituzten, gehienak Ebroren urbazterreko UGTko eta CNTko nekazariak. Espetxeak
ezkerreko presoz eta preso abertzalez bete ziren (azken horien artean apaiz
asko). Agintari militarrek Gasteizeko apezpikua izandako Mateo
Múgica ere kanporatu zuten. Mundu Gerraren urteetan, euskal presoak
espetxeetatik irteten hasi ziren, eta batzuk diktaduraren aurkako
erresistentzian sartu ziren.
ž Francoren lehenengo gobernuko ministro batzuk Euskadin instalatu ziren. Gobernu horrek langile-eremuak
katoliko bihurtzeko eta Nazional-katolizismo espainola
sustraitzeko prozesua hasi zuen, abertzaletasuna ezabatzeko.
Lan horretan, karlismoaren inguruko euskal kleroaren zati batek eta
elizaren hierarkia berriak laguntza eman zuten, batez ere «Francoren apezpikua»
zeritzoten Javier Lauzuricak.
ž Mugimendu Nazional
izeneko alderdi bakarreko agintarien artean karlistak nagusitzen
ziren, baina falangista, katoliko eta antzinako monarkiko asko ere bazeuden.
Horien arteko gatazka batzuk egon ziren, eta larriena falangistek
karlisten ekitaldi bati Bilbon 1942an egindako atentatua izan zen.
Euskal eliteek erregimen frankistari egindako ekarpena garrantzitsua
izan zen, eta erregimeneko ministro batzuk elite horietakoak ziren; esate
baterako: Rodezno, Esteban Bilbao eta Antonio Oriol karlistak ziren; Arrese
eta Sánchez Mazas, falangistak; Lequerica , monarkikoa, eta Castiella,
katolikoa.
ž Bizkaiko burgesia handiak enpresei boikota egin zien Eusko Jaurlaritzaren garaian; nazionalak
heltzean, diru-laguntza eman zuen Francoren garaipen militarrerako; izan
ere, Labe Garaietako produkzioa nabarmen handiagotu eta industrializazio
azkarreko fase berria hasi zuen, eta, horrela, irabazi handiak lortu
zituen Bilboko Burtsan. Aldiz, gerra osteko urteetan,
biztanlerik gehienak pobrezian bizi ziren eta oinarri-oinarrizko
produktuen errazionamentua jasaten zuten; horiek oso garesti erosten
ziren «estraperloan», eta langileek ezin zituzten eskuratu
ž 6. FRANKOREN DIKTADURA EUSKADIN
ž 6.1FRANKISMOA
ž Nahiz eta hasieran Alemania eta Italiaren alde
egin ,Bigarren Mundu Gerran izandako neutraltasunari esker, Francok agintean iraun zuen faxismoen porrotaren ostean, baina 1946an NBEk kondenatu egin zuen erregimena. 1945-1947
bitarteko urteak itxaropenik handienekoak izan ziren, frankismoaren aurkako
oposiziokoen artean.
ž Irujo berriro ere Espainiako Errepublikako Gobernuko ministroa izan zen erbestean, eta Agirrek berrantolatu egin zuen bere
Gobernua Frantzian, 1936ko indar politiko berberak bilduta: abertzaleak,
sozialistak, errepublikanoak eta, 1948ra arte, komunistak.
ž Diktadurari amaiera ematen laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak eta UGT, CNT eta Eusko Langileen Alkartasuna
sindikatuek greba orokorra antolatu zuten 1947an, eta
Bizkaiko eta Gipuzkoako langile askok bat egin zuten greba horrekin.
ž Hala eta guztiz ere, urte horretan Gerra Hotza hasi zen,
eta, horrela, mundua elkarren aurkako bi bloketan banatuta gelditu zen:
kapitalista eta komunista.
ž Nazioarteko faktore hori oso lagungarria izan zen Francoren
erregimen guztiz antikomunistarentzat; izan ere,
erregimena finkatu egin zen, Amerikako Estatu Batuekin eta Vatikanoko
Konkordatuarekin 1953an lorturiko akordio ekonomiko eta militarren bidez.
ž 1950eko
hamarkada diktaduraren aurkako erresistentziaren
jarduerarik urrieneko fasea izan zen. Eusko Jaurlaritza gainbeheran ari zen,
Parisen 1956an Euskadiko Mundu Biltzarra egin arren; askoz geroago,
batez ere Agirre presidentea 1960an hil eta lehendakaritza Jesus Maria
Leizaolak (EAJ /PNV) hartu zuenean. Horren koalizio-gobernuak
Parisen jarraitu zuen, harik eta 1979an desegin arte, baina horren jarduera
testigantzazkoa eta sinbolikoa baino ez zen izan.
ž 1960tik 1975era Euskadin diktaduraren aurkako oposizio gero eta
handiagoa sortu zen, zenbait sektoretan; esate
baterako, langile-mugimendu berria, 1962an sorturiko Langile Batzordeak
sindikatuak ordezkaturikoa, greba ugari sustatu zituena, ikasle-elkarteak eta Eliza
katolikoaren zati bat, horrek aurka egin baitzion Francoren erregimenari:
ž Zamorako espetxean apaiz asko egon ziren preso eta, 1974an, Bilboko Antonio Añoveros apezpikuaren sermoi batek
gatazka larria sortu zuen Espainiako gobernuan .
ž 6 .1. FRANKISMOA:OPOSIZIO BERRIA
ž Berrogeita hamarreko eta hirurogeiko hamarkadetan, Euskadin industrializazio handia eta immigrazio masiboa egon zen, eta prozesu bikoitz hori ez zen Bizkaira eta Gipuzkoara
mugatu, Araban eta Nafarroan ere hedatu baitzen, bertako diputazioen
laguntzarekin.
ž Bi gizarte-sektoreak parte hartu eta irabaziak lortu zituzten garapen
ekonomiko horretatik, frankismoarekin lankidetza argian jardunez.
ž Aldiz, beste sektore batzuek larrituta bizi zuten euskararen eta Euskal
Herriko nortasunaren beste ezaugarri batzuen gainbehera;
izan ere, 1960an Euskadiko 339 apaizek salatu egin zuten hori, apezpikuei
eta Vatikanori mezua bidalita.
ž 1959an, ikasle abertzaleen talde batek, Gerra Zibila galdu zutenen seme-alabak, Eusko Jaurlaritzaren
eraginkortasunik ezarekin haserre, EAJren gazteditik bereizi eta beste erakunde
bat sortu zuen: ETA (Euskadi ta Askatasuna).
ž Hasieran, belaunaldi-apurtzea baino ez zen
izan, gerra aurreko abertzaletasunaren planteamendurik erradikalenak
berreskuratu baitzituen; baina, hirurogeiko hamarkadan, EAJrekiko lotura
ideologikoa apurtu zuen, sozialismo iraultzailea bereganatuta, Hirugarren
Munduko askapen nazionaleko mugimenduen eraginez. Abertzaletasun erradikala
eta sozialismo iraultzailea bateratzeko zailtasunaren ondorioz, ETAn zenbait
banatze egon ziren. Helburu nagusia Euskadiren independentzia lortzea
zen, borroka armatuaren bidez.
ž Behin betiko jauzia 1968an egin zuen, lehenengo bi hilketak egin
zituenean: guardia zibil bat eta polizia-buru bat Gipuzkoan; guardia zibilak
ere ETAren lehenengo militantea hil zuen, eta, horrela, ekintza/zapalkuntza/
ekintza kiribila sortu zen.
ž 1960tik 1975ra
ž 6. 2. BERANDUKO FRANKISMOAREN KRISIA
ž 1970ean, diktadura ETArekin amaitzen
saiatu zen, Burgoseko Prozesu ospetsuan; bertan,
sei kideri heriotza zigorra ezarri zieten, eta Frankok indultatu egin
zituen; hain zuzen ere, aurkakoa gertatu zen: nazioko eta nazioarteko
elkartasuna lagungarria izan zen frankismoaren amaierako krisirako eta ETAk
indarra hartzeko; izan ere, hurrengo urteotan hazi eta atentatu gehiago egin
zituen. Eragin politikorik handiena, izatez, Gobernuko presidentea zen
Carrero Blanco almirantearen hilketa izan zen, 1973an; atentaturik
odoltsuena, berriz, 1974an Madrileko kafetegi batean egindakoa izan zen,
bertan hamahiru pertsona hil baitziren; horren ondorioz, ETA bitan banatu
zen: ETA Militarra eta ETA Politiko Militarra.
ž Frankismoaren azken urteetan, Euskadiko egoeraren ezaugarri nagusia politikaren eta gizartearen
arloko gatazka handia izan zen, ETAren ekintzen,
greba orokorren eta Arias Navarroren Gobernuak dekretaturiko salbuespen-egoeren
ondorioz. Azkenean, ETAko bi kide eta FRAPeko hiru fusilatzearen aurkako
protestaldiak egin ziren, Franco hil baino bi hilabete lehenago, diktadorea
1975eko azaroaren 20an hil baitzen.
• 11 GAIA
• 7.TRANTSIZIOA ETA EUSKADIKO AUTONOMIA
• 7 ESPAINIAKO TRANSITZIOA ETA EUSKAL HERRIA
• Espainian, diktaduratik demokraziara
igarotzeko, erreforma politikoa negoziatu zuten
Suárezen gobernuak eta oposizioak, eta, horren
ondorioz, 1977ko ekaineko hauteskunde orokorrak egin ziren.
• Euskadin, hauteskundeetan gehiengoa EAJk eta Euskadiko Alderdi
Sozialistak (PSE-PSOE) lortu zuten, eta elkarrekin joan ziren Senatura,
Fronte Autonomikoan; Nafarroan, berriz, Adolfo Suárezen Zentro
Demokratikoaren Batasuna alderdiak irabazi zituen hauteskundeak.
• Gorteek 1978ko Konstituzioa egiten zuten bitartean (Euskadin
abstentzio handiarekin onetsi zena), Euskadiko Parlamentarien Biltzarrak
estatutu-prozesua abiatu zuen.
• 1978-1979an, Euskadiko Kontseilu Nagusia egon
zen, autonomia baino lehenagoko koalizioko Gobernua;
bertako lehenengo presidentea Ramón Rubial sozialista izan zen, eta, gero, Karlos
Garaikoetxea abertzalea.
• Kontseilu horrek aurre egin behar izan zien ordena publikoarekin
loturiko arazo larriei, krisi ekonomikoari, Nafarroaren auziari (ez baitzen Euskadiko
autonomian sartu, benan abertzaletasuna gutxiengoa zelako) eta ETAren ekintza
terrorista gero eta ugariagoei: 1977ko amnistiaren ostean (ETAko preso
guztiak askatu zituen amnistia), ETAk 239 pertsona hil zituen 1978-1980
bitartean, frankismo garaian baino ia hiru aldiz gehiago. Horrek agerian jarri
zuen bere etsaia ez zela diktadura bakarrik, Espainia osoa baizik.
• 7.1. GERNIKAKO ESTATUTUA
• 1979ko
hauteskunde orokorrak eta udal-hauteskundeak EAJk irabazi zituen; PSE-PSOEk behera eta Herri Batasuna (HB) koalizio independentistak
gora egin zuten Euskadin. Une horretan, Suárezek eta Garaikoetxeak Euskadiko
indarrik gehienen artean adosturiko Estatutua negoziatu zuten, eta Gorteek eta
euskal herritarrek onetsi egin zuten erreferendumean, 1979 ko urriaren
25ean: botoen % 90 alde eta % 40ko abstentzioa [15. dok.]. Horren testua 1936ko
Estatutukoa baino hobea zen, eta bertako eskumen nagusiak hezkuntza, osasuna,
komunikabideak, Ertzaintza eta Ogasuna ziren, Bizkairako eta Gipuzkoarako
Kontzertu Ekonomikoa berrezarri ondoren. 1979an foru-erakundeak ere berrezarri
ziren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde historikoetako Batzar
Nagusiak eta Foru Aldundiak. Gernikako Estatutuaren bidez, Euskal
Autonomia Erkidegoa sortu da, autonomien Espainiako estatuaren barruko
nazionalitatetzat; Nafarroa, berriz, Foru Komunitate eran gelditu zen, Forua
Hobeagotzeko 1982ko Legearen bidez.
• 7.2. HEGEMONIA ABERTZALEA
• EAJk hegemonia politikoa lortu zuen, Eusko
Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeak (1980) irabazita. Harrezkero,
berak gobernatu du Euskadi, hasieran berak bakarrik (1980-1986), eta,
1987tik, beste indar sozialista edo abertzale batzuekin koalizioan.
• Garaikoetxearen gobernuen garaian, hegemonia horri esker EAJk bere
barruko antolamendua eredutzat hartuta eraiki zuen Euskal Autonomia
Erkidegoa, eta egitura konfederala eman zion; horrela, 1983an Eusko
Legebiltzarrak Lurralde Historikoen Lege eztabaidatua onetsi zuen.
• Baina lege hori aplikatzean, tirabirak sortu
ziren Eusko Jaurlaritzaren eta Foru-Aldundien artean, eta, EAJko bi buruzagi karismatikoren aurkaritza pertsonalaren eraginez
(Xabier Arzalluz eta Karlos Garaikoetxea), 1984an azken horrek dimititu egin
zuen lehendakaritzatik; Garaikoetxeak, 1986an, Eusko Alkartasuna (EA)
alderdia sortu eta bertako zuzendaria izan zen.
• Hurrengo urtetik, Jose Antonio Ardanza lehendakari berriak Ramón Jauregui eta Nicolás Redondo sozialistekin koalizioan gobernatu
zuen hamarkada batetik gorako aldian (1987-1998), eta aldi horretan Ajuria
Eneako Paktua egon zen indarrean.
• 1988an, Gasteizeko Ajuria Enea Jauregian
sinaturiko «Euskadiko normalizaziorako eta bakerako
akordio» horrek Euskadiko indar parlamentario
guztiak (HB izan ezik) bildu zituen ETAren terrorismo amaigabearen aurka,
1987an Bartzelonan eta Zaragozan eragindako hilketei erantzuna emateko.
• Baina itun horrek ezin izan zuen Euskadira bakerik ekarri eta
terrorismo a ezabatu; izan ere, ETAk atentatu gehiago egin zituen, 1992an
buruzagi guztiak atxilotu ondoren ahulduta egon arren; hain zuzen ere,
1968tik 800 hildako baino gehiago eragin ditu, besteak beste, PSOEko eta
Alderdi Popularreko zinegotziak eta buruzagiak.
• 1995etik, mendeurrenaren urtean, EAJk erradikalizatze-prozesua hasi zuen;
horrela, 1998an aliatuak aldatu eta Ajuria Eneako Paktuaren ordez Lizarrako Paktua
sinatu zuen Herri Batasunarekin; paktu horretan Euskadiren
autodeterminazioa eskatzen zen, indarkeriarekin amaitzeko eta euskal arazoa
konpontzeko ezinbesteko bidetzat.
• Azken hamarkadan, Ibarretxeren gobernuek (EAJ, EA eta Ezker
Batua alderdien arteko koalizioa) subiranotasunaren bidetik jarraitu dute;
horrela, Gernikako Estatutua gainditzen eta, horren ordez, Estatutu politiko
berria (Ibarretxe plana) gauzatzen saiatu dira: Eusko Legebiltzarrak
2004an onetsi arren, Espainiako Gorteek ukatu egin zuten 2005ean.
• 8 EUSKAL GIZARTEA ETA KULTURA XX. MENDEAN
• xx. mendean, Euskadik gizarte-modernizaziorako prozesua bizi
izan zuen, industrializazioak eta hirigintzak
aurrerakada handia izatearen ondorioz, eta, horrela, nekazaritzan
oinarrituriko gizarte tradizionalak atzerantz egin zuen.
• Prozesu hori oso desberdina izan zen geografiaren eta
kronologiaren aldetik; izan ere, Bizkaian eta Gipuzkoan Gerra Zibilaren
aurretik izan zuen eragina, eta Araban eta Nafarroan, berriz, frankismoaren
garaian.
• Modernizazioak aldaketa handiak ekarri
zituen gizartean eta kulturan: hiriburuen
eta beste hiri batzuen hazkundea, biztanlerik gehienak horietan biltzen baitziren, eta, horrela, industria-aldirien fenomenoa
gertatu zen (langile immigranteak pilatzeko aldiriak); hezkuntzaren
hedapena eta analfabetismoaren beherakada; euskararen lurralde-atzerakada, hori
nekazaritza eta arrantza-inguruetan mugatuta gelditu baitzen, besteak
beste, ikastola gutxi egotearen eta errepresio frankistaren eraginez;emakumearen
apurka-apurkako emantzipazioa, horrek eremu publikoa eskuratu baitzuen, baita
boto-eskubidea ere, 1931ko Konstituzioarekin, 1978ko Konstituziora arte
gizonarekiko eskubide-berdintasunik lortu ez arren; euskal gizartearen sekularizazio-prozesua,
eta hori nahiko motela izan zen, Eliza katolikoaren indar handiaren ondorioz,
batez ere nekazaritza-inguruan; prozesu horrek atzerakada handia izan zuen
nazional katolizismo frankistarekin, baina asko bizkortu zen Vatikanoak hirurogeiko
hamarkadan egindako II. Kontziliotik aurrera, ordura arte abadegai gazteekin
betetako seminarioak hutsik gelditzen joan zirelako.
• Horiek baino literatura-garrantzi txikiagoa izan arren, 1914ko
belaunaldiak ere Euskadiko intelektual batzuk izan zituen, esate bateraRamón
de Basterra olerkaria eta Rafael Sánchez Mazas idazlea. ko, Batzuek eta
besteek artikuluak idatzi zituzten Hermes (Bilbo, 1917-1922)
aldizkari kultural bikainean; aldizkari hori Jesús de Sarriaren zuzendaritzapeko
modernizazio kulturalaren (hirikoa eta kosmopolita) adibide bikaina izan zen.
•
Euskal
kulturan, Eusko Ikaskuntzen 1. Biltzarra (Oñati, 1918) gertaera garrantzitsua izan zen, eta hortik Eusko
Ikaskuntza eta Euskaltzaindia sortu ziren.
• 8.2. EUSKAL KULTURA FRANKISMOAN
• Gerra Zibilak hondatu egin zuen garapen kultural
hori, Unamuno, :Maeztu, Lauaxeta nahiz Aitzol
bertan (azken horiek fusilatuta) eta beste idazle asko erbestera joan zirelako.
• Hasierako frankismoan ia ez zen euskarazko argitalpenik egon; Frantziako edo Amerikako erbestaldian, liburu era aldizkari batzuk
argitaratu ziren. Hirurogeiko hamarkadatik aurrera egoerak hobera egin zuen, Gabriel
Aresti olerkariaren Harri eta Herri liburuaren argitalpena (1964),
kasurako. Hurrengo urtean, Durangoko Azoka abiatu eta horrek euskal
liburuaren nahiz diskoaren argitalpena sustatu zuen.
• Gaztelaniazko literaturan, aipagarriak dira
Blas de Oteroren zein Gabriel Celayaren poesia soziala eta Ignacio Aldecoaren,
Luis Martín Santosen (Tiempo de silencio, 1962) eta Luis de
Castresanaren (El otro arbol de Guernica, 1967) eleberriak.
• Arte plastikoetan, eskulturan, distira-aldia izan zen, mundu osoan ezagunak izan diren bi
artistarekin, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida, eta euskal eskolako
zenbait talde ere sortu ziren.
• Beste adierazpen kultural garrantzitsu bat Donostiako Nazioarteko
Zinema Jaialdia da, 1953rik aurrera. Testuinguru horretan, aipagarria da Nestor
Basterretxearen eta Fernando Larruquert-en Ama Lur dokumentala (1968).
•
Goi-mailako hezkuntzan,
hirurogeiko hamarkadan, Nafarroako Unibertsitatea (Opus Deirena) eta Bilboko
Unibertsitatea sortu ziren, eta azken hori Euskal Herriko Unibertsitatearen hastapena
izan zen. Humanitateen barruan, Julio Caro Baroja historialaria eta Koldo
Mitxelena hizkuntzalaria aipa daitezke.
No hay comentarios:
Publicar un comentario