jueves, 11 de abril de 2013

4 DBH 5 GAIAREN ARIKETAK AZTERKETARAKO ARIKETA PRAKTIKOAK


 
5 GAIAREN ARIKETAK AZTERKETARAKO ARIKETA PRAKTIKOAK

1 ATALA 118.ORRIALDEA

1 Zein zen Bismarcken sistemen helburua?

Bismarcken sistemak (187l-1890). Alemania batu ondoren, Bismarckek Europako nazioarteko harremanak antolatu zituen. Alsazia eta Lorrena galtzearen ondorioz haserre zegoen Frantzia bakartzea eta Alemaniaren kontra Errusiarekin batzea ekiditea izan zen horren helburua.
Helburu hori lortzeko, isileko diplomazian oinarritutako itunen sistema garatu zuen; sistema horrek porrot egin zuen, azkenean.

Zer herrialde zeuden Entente Hirukoitzean eta Aliantza Hirukoitzean?

Bi bloke osatu zituzten: Entente Hirukoitza (Frantzia, Errusia eta Erresuma
Batua) eta Aliantza Hirukoitza (Alemania, Austria-Hungaria eta Italia).

Aipatu barne-errentarik handiena zuten munduko potentziak. Europakoak ziren guztiak?

Estatu Batua,Erresuma Batua, Alemania eta Frantzia.

Ez ziren guztiak Europarrak.

2 ATALA 120 ORRIALDEA

· 3 Lotu honako esaldi taylorismoarekin edo hauek fordismoarekin:

· serieko ekoizpena,TAYLORISMOA

· lana kronometratzea, FORDISMOA

· langilea zeregin batean espezializatzea, TAYLORISMOA- FORDIMOA

· masako ekoizpena,garraio-uhala. FORDISMOA

3 ATALA 122 ORRIALDEA

— 1 Aipatu nekazaritza-jardueren alde egin zuten eragileak.

Nekazaritza-jarduerek hainbat eragileren ondorio mesedegarriak izan zituen.

1. Ongarri kimikoak eta pentsuak fabrikatzeak

2. Elektrizitatez, gasolinaz edo gasolioz eragindako makina berriek erraztu egin zuten lana.

3. Janariak kontserbatzeko teknikak asmatu zituzten -pasteurizazioa, ontziratzea eta izoztea.

4. Garraioa garatzeak merkatu eta bizkortu egin zuen ekoizpenak leku batetik bestera eramatea.

4 ATALA 124 ORRIALDEA

— 1 Adierazi honako hauen zergatiak:

— a) Europako emigrazioa; metropolian langabezia arintzeko;koloniak biztanleak behar zituzten

b) proletarioen ekonomia eta politika-egoera hobetzea; .

Aginte politikoa eskuratu eta erreforma demokratikoak eta sozialak bultzatu zituzten

c) marxista puruen eta errebisionisten arteko liskarra.

Marxista puruek: Agintea iraultzaren bidez ;errebisionistek: hauteskundeetan parte hartuz lortzearen aldekoak ziren

5 ATALA 126 ORRIALDEA

— 1 Egizu inperialismoaren zergatien eskema.

KOLONIALISMOAREN ZERGATIAK
POLITIKOAK
Herrialdeen nagusitasuna,merkataritza bideak kontrolatu
EKONOMIKOAK
Lehen gaiaz hornitu,produktuentzako merkatua izan
DEMOKRATIKOAK
Langabezia konpondu,biztanleri gehiegia azterriratu
IDEOLOGIKOAKI
Arraza zuriaren nagusitasuna,bertakoek “zibilizatu”

6 ATALA 128 ORRIALDEA

· 2 Egizu kolonialismoaren ondorioen laburpen-laukia.

KOLONIALISMOAREN ONDORIOAK:TXARRAK
POLITIKOA
Atzerriko potentzien mende
EKONOMIA
Aldaketak:lehengaiak esportaziorako,orekarik gabeko merkataritza.
GIZARTEA
Atzerritarrek luxuzko auzoetan bizi eta bertakoek,erreserbatan bizi..
KULTURA
Atzerrikoen kulturak bertakoa ordeztu

7 ATALA 130 ORRIALDEA

— 2 Azaldu, zeure hitzak erabiliz, Lehen Mundu Gerra eragin zuten sakoneko zergatiak.

1. Hurbileko zergatia:Austriako artxidukea eta bere emaztea Bosnian hil zituzten.Aliantzak indarrean jarri ziren.

2. Sakoneko zergatiak:lurralde gatazkak:Frantzia,Italia

Kolonia gatazkak:Inperio handien artekoak.,

Zergati ekonomikoak

Berrarmatze garaia,bake armatua

8 ATALA 132 ORRIALDEA

— 2 Egizu Versaillesko Itunean herrialde irabazleek Alemaniari ezarri zizkioten betebeharren laburpena

Alemaniari inposatu zioten Versaillesko Ituna gogorra izan zen. Itun horretan, gerraren ardura leporatu zioten, eta, ondorioz,

1. koloniak utzi,

2. Alsazia eta Lorrena Frantziari laga,

3. armada txikiagotu eta

4. ordain-sari handiak eman behar izan zituen.


No hay comentarios:

Publicar un comentario