sábado, 14 de noviembre de 2015

9. testua. FEDERICO ECHEVARRIAren HITZALDIA LIBREKANBISMO ETA PROTEKZIONISMOari BURUZ (1893.12.9)


a-KOKAPENA
-Testu hau historiko-politiko eta ekonomikoa, lehen mailako iturri garaikidekoa da. Publikoa ere bada, 1893ean esanda meeting batean librekanbismo ekonomikoa kritikatzeko. Egilea Federico Etxebarria da(Bizkaiko Elkarteen Liga burua,siderurgikoa eta oligarkiaren kidea) eta hartzailea meeting horretan egon ziren pertsonak baina gobernuari zuzendua.Asmoa:itun libreganbista ez sinatzea eta protekzionismoa mantentzea.
B-IDEIA NAGUSIAK
Federico Echevarriaren hitzaldia protekzionismo ekonomikoaren defentsa da euskal enpresak babesteko. Ideiarik nagusiena da azpimarratzea zeintzuk izan ahalko ziren momentu hartako arantzel-araubidearen desagerpenaren ondorio ekonomikoak Espainia eta Alemaniaren arteko merkataritzako ituna zela eta. Arantzel horiek desagertzeak hondamena erakarriko zion Euskal industriari eta baita ere, arantzel horietaz aprobetxatu ziren lantegi siderurgiko  berri askori, beste batzuen artean Altos Hornos, Deustuko Lantegiak, eta abarrak. Echevarriaren ustez, Espainiako gune industrializatutako askori eta Bizkaiari ere kalte hori ekiditeko, indarrean zegoen arantzel-araubidea(protekzionismoa) mantentzeko eta itun hori deuseztatzeko gobernuari eskatu beharko zioten. 
-HITZAK
Libreganbismoa
Protekzionismoa
Muga zerga
C-INGURU HISTORIKOA - zer  falta da?EGOKITU
Garai honetako erregea Alfonso XIII.a da eta gobernua…..

Espainiako industria bi arlo desberdinetan oinarrituta zegoen: oihalgintza katalana eta burdingintza bizkaitarra. Bizkaian burdingintzak garrantzi handia lortu zuen  meategiak zirela eta. Burdina ugaria eta oso ona zen, itsasoaren hurbil eta lortzeko erraz. Bessemer bihurgailua erabiltzen hasi zirenean, burdingintzarekin lotuta zeuden tresna guztiak eta arlo guztietako hobekuntzak zabaldu ziren: Bizkaiko lehenengo elektrizitate-haria, ferrokarrilak, …
Hala ere, Europan industria mota hau guztiz hedatuta zegoen eta Bizkaian eta beste Espainiako gune industrializatutan zailtasunak besterik ez zituzten aurkitu zabaltzeko, lehenengo eta behin lantegiak finkatu behar eta kanpoko burdinazko produktuak hemengoak baino merkeagoak zirelako.
Hori dela eta, Errestaurazio garai osoan zehar burgesek eta oligarkek(diputatu eta senatari ere), lantegi askoren jabeak zirenak, gobernuari behin eta berriro lege protekzionistak eskatu zizkioten. Gobernuak, produkzio nazionala babesteko, jarri zuen kanpoko produktuen gaineko arantzel berezi bat (1891ean), eta industria bizkaitarrak egoera aprobetxatzen jakin zuen: atzerriko lehiari aurre egin ahal izan zion, Espainiako burdingintzako gune inportanteena bihurtu zen eta, horrekin batera, Bizkairantz erakarri zizkion beste industria mota batzuk, hala nola ontzigintza, kimika eta metalurgikoa. 
Nahiz eta beste nazioekin merkataritzako itunak sinatuta eduki librekanbismoa indarrean jartzeko, 1891ko Lege Arantzelaria mantendu egin zen eta 1896an indartu zuten beste neurri protekzionistekin
d-TESTUAREN GARRANTZIA

Liberalismo ekonomikoarekin bat eginda , XIX. mendearen amaieran Espainiako industria nahiko hedatuta egon,baina, oraindik, ez zegoen prestatuta produktu atzerritarrei lehia egiteko, espainolak baino merkeagoak zirelako. Hori dela eta, bakarrik Lege Arantzelaria eta neurri protekzionistak erabiliz gero hobetuko ziren eta desagertzekotan, lortutako aurrerakuntza guztiak desagertuko ziren etorkizunerako proiektu guztiekin batera. Hori dela eta, burgesak neurri protekzionista desagerpenaren aurka egon ziren beti, Echevarriak erakutsi zuen moduan hitzaldi honetan.

WIKITEKA

No hay comentarios:

Publicar un comentario