domingo, 15 de noviembre de 2015

"EL INTRUSO" BLASCO IBAÑEZ IRUZKINDUTA

EL INTRUSO:
1)Kokapena.Jarraian aztertuko dugun testua historiko-narratiboa edo literarioa(nobela) da, Vicente Blasco Ibañezen El intruso liburutik jasotako pasartea hain zuzen ere. Bilboko kaleetan gertatutako enfrentamendu historiko bat kontatzen du, 1903an. XX. Mendearen hasieran kokatzen da eta Valentzian idatzia eta argitaratua dago, izan ere Blasco Ibañez Valentziakoa da baina Bilbon bizi izan zen hilabete pare batez. Egilea indibiduala da beraz, idazle naturalista bat, deskribapen oso zehatzekin egina. Testu honen asmoa meatokietan lan egiten zuten pertsonen bizi baldintzak, lan baldintzak eta harremanak deskribatzea da.

VICENTE BLASCO IBÁÑECEN "EL INTRUSO" ELEBERRIAREN PASARTEA (1904).Kokapena.Lehen mailako iturri historikoa,zuzeneko informazioa eta garaikidea ematen baitu.Testu narratiboa formagatik eta soziala edukiengatik.Publikoa liburu bat delako,edonor irakurdezakelako. Meatzarien bizi baldintzak azaltzen ditu.Egilea Vicente Blasco Ibáñez, idazle,kazetari eta politikari espainiarra izan zen.alentziako unibertsitatean zuzenbide ikasketak egin zituen baina ez zuen inoiz horretaz lan egin. Los Cuatro Jinetes del Apocalipsisen lanarekin fama handia lortu zuen. El intruso eleberria 1904an argitaratu zuen. 
2)Testuaren ideia nagusiak.
1.parrafoa: Blasco Ibañezek barrakoi hauek deskribatzen ditu, non langile guztiak bizi diren (gaur egungo behi ikuiluak baino askoz okerragoak).
2. parrafoan haien arteko lan harremanak deskribatzen ditu.
3.parrafoa: Beren lan baldintzak deskribatzen ditu. Langileek ezin zuten protestatu. Bi langile mota bereizten dira:
4.-Kanpotarrak: azalean lanean aritzen zirenak. Ez zuten prestakuntzarik behar hemen lanean aritzeko. Lurra atxurraz jo behar zuten soilik eta bertatik minerala atera.
5.-Azpiko galerietan lan egiten zutenak. Hemen lan egiteko zenbait baldintza eta prestakuntza eduki behar ziren. Hauen lan baldintzak oso gogorrak ziren, lur azpian edota minetan lan egiten zutenak baitziren. Azken esaldiak goseak bultzatuta… inguruko probintzietan nekazaritzak oso egoera larrian bizi zirela adierazten du.
3)Inguru historikoa     zeozer falta da?
Errestaurazio garaian kokatu gaitezke,Alfontso XIIIaren erregealdian (1902-1931).Gobernua                                                 . Garai horretan industrializazioaren fenomenoa garatu zen Bizkaian,hasieran matzekin lotuta.Bizkaiaren industrializazioagatik, siderurgia,ontziolak eta finantziak, kapitala aurrera atera zen
Bizkaian ustiakuntza gertatzen ari zenekoa, Industrializazioaren bigarren fasea izango da eleberriaren kokapen historikoa.
XIX. mendearen 79 urteetan Bessemer bihurgailuaren erabilera Europan zehar hedatu zen. Bihurgailuak altzairua kopuru handitan produzitzen zuen, baina fosforo oso gutxiko burdinaz, eta hematiteak baldintza hau betezen zuen. Mineral hori Bizkaian eta Suedian zegoen kantitate handitan, baina kokapen eta klimagatik Bizkaiak hartu zuen garrantzia. Gainera Erresuma Batuak eta Bilbok aspalditik harreman ona zuten, Bilbo izan baitzen artilea esportatzen zuen porturik nagusiena. Azkenik 1869ko Figerolaren Meategi Legea lagungarri izan zen prozesu honetan, eta honela, 1871z geroztik, baina batez ere Bigarren Guda Karlista amaitu ondoren, ingeles kapitaleko edo kapital Franco-Belgako elkarteak ugaltzen joan ziren. Baina bertako kapitalak ere sartu zuten muturra, atzerriko enpresen akzioak erosi baitzituzten merkataritzaren bidez aberatsak bihurtutako Bizkaiako familiak. Ibarratarrak bere meategiak esplotatzeaz gain, Orconeraren kapitalaren parte garrantzitsu bat zuten, eta horretan meatzaritzak sorturiko irabazietako zati bat Bizkaian geratu eta industrializazioaren hastapenak finkatzeko baliogarria izan zen. Esportatutako produktuekin lortutako benefizioen zati bat Bizkaian geratu zen.
Kalkulatu denez esportatutako %80-90 batez ere Ingalaterrara baina baita Alemania eta Frantziara esportatu zen.
Langilegoak ustiatu behar zituzten meatokiak herrietatik urrun zeuden. Lan eskasiagatik eta nekazaritzaren atzerapenengatik, bat-batean pertsona asko eta asko hasi ziren meatokietan lan egiten. Gainera meatokietan lan egiten zutenak jornaleroak izan ohi ziren ( nekazaritza mundutik alde eginak, lan faltagatik). Trenbideak sortu ziren 1857an Tutera-Bilbao konpainia sortu zen eta bost meatze tren eraiki zuten.
Horregatik pertsona hauek nonbait bizi behar ziren, meatokietatik hurbil, baina herriak ere ez zeuden oso gertu. Meatzaritza konpainiek hartu zuten langileei ostatu emateko ardura barrakoien sistemaren bidez.Ondorioz, horrelako bagoiak egin zituzten, denbora ez galtzeko eta soilik lo egiteko erabiltzen zituztenak, gainera ordu guztiak meatokian lanean igarotzen zituzten. Honekin batera dendak eraiki zizkieten, herrietara joan ez zitezen, denbora ez galtzearren. Gero denda hauek derrigorrezko bihurtuko ziren (kapatazeen lana zen hau), langile gehienak jornalariak baitziren. Ustiatzen zuten guztia salduta zuenez, inguruko probintzietako jendea kontratazen hasi ziren, honela nekazaritzan lan falta zegoen bitartean meatokietan lan egiten zuten ,gero bueltatzeko. 
. Honen ondorioz Bizkaiara etorriak dira lana baitago, eta gehiegikeriaren aurka protestatzen zutenak ordezkatzen zituzten, izan ere greba eginez gero kanporatu eta inongo problemarik gabe berehala beste norbait kontratatzen zuten. Egoera txar horrek hauen baldintzak hobetzea oztopatzen zuen.
.Era berean,industrializazioa zabaltzean, Langile Mugimenduak garatzen hasi ziren, lehenengo elkarte sozialistak sortuz.
4)Testuaren garrantzia.Blasko Ibañez-en eleberria Bizkaiaren gizarte konplesuaren deskribapena da,gizarte moderno eta industriala nola jaio eta garatu zen azalduz.Pozesua,beste Europa herrialdetan bezala, ez zen erraza izan eta aurrerapen ekonomikoak ez zituen langileentzako bizi baldintzak hobetu.Bestalde garai hartako intelektualen papera islatu da eleberri honetan.98ko belaunaldiaren idazleek,Berrikuntza mugimenduaren eta HEZKUNTZA INSTITUZIO LIBREREN Intelektualek(Baroja,Unamuno...)gizartea kritikatu zuten nazio egoera berritu eta hobetzeko.Era berean "El intruso" liburuaren egilearen posizioa eta ikuspuntua agertu ziren:giza injustiziaren kontrako protesta,zapalkuntzaren kontrako kexa eta berdintasunaren aldarrikapena.Bizkaian aste batzuk pasatu ondoren Blasco Ibañezek une historikoa kontat eta hezur mamitu zuen.Horrela XX.mendearen hasierara bidaia interesgarria egin dezakegu,gaurko gizartearen jatorria ulertzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario