domingo, 11 de noviembre de 2012

2 batx. 7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)iruzkintzeko

7. TESTUA. 1876KO KONSTITUZIOA (1876-06-30)
Alfonso XII.a, jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala   denak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: gaur  egun bildutako Erresumako Gorteekin batera eta haiekin bat etorriz, honako  hau agindu eta berretsi dugula:
Espainiako Monarkiaren Konstituzioa
11. art. Erlijio Katoliko, Apostoliko eta Erromatarra da estatukoa.
Nazioak kultuari eta bere ministroei eutsi behar die.
Espainiako lurraldean inor ezingo da eragotzi ez bere iritzi  erlijiosoengatik ez bere kultua praktikatzeagatik, baldin eta kristau moralari zor  zaion errespetua gordetzen bazaio.
Ez dira baimenduko, ordea, estatuko erlijioarenak ez diren jende aurreko  beste zeremonia eta adierazpenak. (...)
13. art. Espainiar orok du eskubidea:
Bere iritzi eta ideiak askatasunez adierazteko, ahoz, idatziz, inprimaketaz  edo antzeko beste prozedura batez baliatuz eta aurretiko zentsurari lotu gabe.Bakean biltzeko.
Giza bizitzako xedeetarako elkartzeko (…).
18. art. Legeak egiteko ahalmena Gorteek eta Erregeak dute.
19. art. Gorteak ahalmen bereko bi gorputz legegilekidek osatzen dituzte:Senatuak eta Diputatuen Kongresuak.
20. art. Senatua norberaren eskubideko senatariek osatzen dute; Koroak  izendatutako biziarteko senatariek; estatuko korporazioek eta zergapeko  handiek hautatutako senatariek (…).
28. art. Legeak finkatzen duen metodoaren bitartez hautatu eta
berrautatu ahal izango dira diputatuak (...).
50. art. Erregeak du legeak betearazteko ahalmena (…)
75. art. Monarkia osoan zehar kode berberek aginduko dute,
zirkunstantzia jakin batzuen ondorioz legeek xedatzen dituzten aldaketei  kalterik egin gabe. Epaiketa arrunt, zibil eta kriminaletan foru bakarra ezarriko  da espainiar guztientzat (...)
Madrilen, 1876ko ekainaren 30ean.
TESTU IRUZKINA


Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan  adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko  ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen  bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Hitzak :Konstituzioa,gorteak,monarkia konstituzionala,Alfonso XII.a.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko  loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
TESTUINGURUA JARTZEA:
ZERGATIAK
 1-Nor izan zen erregea garai honetan? Nola eskuratu zuen boterea?
 2-Nola deitzen da epealdi hau?

  3-Zein da liberalismoaren helburua garai  honetan?

4-Zein da bukatzen den erregimena eta hasten den berria?Nork bultzatzen du errege berria etortzea eta zein a bere partidua?
Nongo eredua  hartzen du konstituzio honetarako?

.
TESTUAREN GARAIA

5-Non biltzen dira eta zein da diputatuen  joera politiko nagusia?

6-Zein  da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak.

7-Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?


8-Zer gertatzen da sufragio sistemarekin?
Partidu guztiak  aukera berdinak dituzte hauteskundeetan?

9-Zeintzuk dira aldi berean ematen diren gertaerak?


ONDORIOAK
10-Nor izango da erreginaordea erregea hiltzean?
11-Zer suertatzen da txandaketa sistemarekin?
12-Zein ondorengo erregea?
13-Nola bukatu zen garai  hau?

d- TESTUAREN GARRANTZI  HISTORIKOA:. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:



Zein garaiari ematen dio hasiera dokumentu honek?

No hay comentarios:

Publicar un comentario