miércoles, 14 de noviembre de 2012

4dbh-2gaia IRAULTZA POLITIKOAK-AZTERKETA GALDERA POSIBLEAK


2 GAIA.IRAULTZA POLITIKOAK .GALDERA PRAKTIKOAK
1 Bilatu hiztegian erreforma (politiko) hitza, eta idatzi horren esangura koadernoan. Gero, konparatu iraultza hitzaren esangurarekin.
2 Zer dira iraultza burgesak? 
1 Lotu gizarte talde batekin haserre egoteko arrazoi hauek:
a)   Zergen pisua.
b)   Eragin politikorik eza.
e) Aginpide politikoa eta ekonomikoa galtzea.

T Errealitate historikoa ulertzea
3 Erakutsi ulertu duzula, galdera hauei erantzunez:
a)   Zer ziren Estatu Orokorrak?
 b)Nor ziren Estatu Orokorretako kide? 
c) Zenbat urtetan ez zituzten deitu?
d) Zergatik deitu zituen Luis XVl.ak?
•. Errealitate historikoa  ulertzea
 2 Adierazi honako gertaera hauen zergatiak:
A)  Bastilla hartzea.
B)  Iraultzaren kontrako nobleziaren eta kleroaren jarrera.
C) Europako potentzien Frantziaren kontrako gerra.
D)  Jakobinoak agintea eskuratzea.
E)  Napoleonen ospea.
..•. Informazioa antolatzea
 1 Laburbildu eskema batean Napoleonek Frantzian egindako lana edo ERREFORMAK.
1 Definitu: esku hartzeko printzipioa, Aliantza Santua, liberalismoa, nazioa eta nazionalismoa. 
• Hiztegia erabiltzea eta testuak sortzea 
1 Bilatu hiztegian honako hitz hauek: konstituzio, asanblea, girondino eta jakobino.

 Gero, idatzi hitz bakoitzaren esanahia koadernoan.
2 Idatzi zer iritzi duzun 1770 eta 1871 arteko iraultzetan burgesiak partehartzeari buruz .
• Errealitate historikoa ulertzea
3 Napoleonen esaldi batzuk, behean zehazten direnak, esaterako, historiara
 igaro dira. Jarri zaitez Napoleonen lekuan, eta iruzkindu esaldiok.
a) «Nire benetako aintza ez dago berrogei gudu irabazian; Waterlook itzali egingo 
ditu hainbeste garaipen. Ezabatuko ez dena, beti iraungo duena, nire Kode
 Zibila izango da».
b) «Edonola ere, batasun hori (Europarena) goiz edo berandu gauzatuko da ( ... ). 
Bultzada emanda dago, eta ez dut uste Europan beste orekarik egon daitekeenik,
 herri handien batasuna eta konfederazioa ez bada».
4 Adierazi honako bi irudi hauen bidez adierazitako gertaeren 
esangura historikoa


• Informazioa lortzea
6 Lotu honako esaldi hauek Asanblea Konstituziogilearekin, Asanblea 
Legegilearekin eta Konbentzio jakobino edo girondinoarekin.
      - «Gure herriaren lehenengo araua jendea arrazoiaren bidez eta herriaren 
arerioak  izuaren bidez gidatzea izango da».
      - «( ... ) Ni suminduta nengoen, eta korrika jo nuen, denei esateko, nire ustez,
 erregea  bazihoala ( ... )>>.
      - «Ezeztatu egiten dira era guztietako hamarrenak».



            «Nire ondorioa da tirano a Konbentzioak  epaitu behar duela, eta 
             horren zigorrak heriotza   izan behar duela». 
• Estrategiak erabiltzea 
7 Osatu koadernoan honako laburpen -lauki
hau:
IRAULTZAK
ZERGATIAK
ONDORIOAK
Amerikakoa


Frantziakoa


Liberalak



• Trebetasunak erabiltzea

8 Erabili unitate honetan eta aurreko ikasturteetan ikasi dituzun trebetasunak, 
eta iruzkindu   ondoren datozen mapa eta testu historikoa.

«Gure Berlingo kanpamentu inperialetik, 1806ko azaroak 21. Frantsesen 
enperadorea eta   Italiako erregea naizen Napoleonek ( ... ) honako hau dekretatu
dugu eta dekretatzen dut:
 1. art.: Britainiar Uharteak blokeo-egoeran deklaratzen dira.

11. art.: Debekatuta daude Britainiar Uharteekiko merkataritza eta korrespondentzia 
 guztiak   ( ... ).
 IV. art.: Ingalaterraren mendekoren batenak diren biltegi, salkin edo edozein eratako 
ondasun guztiak legezko harrapakin izango da.
 VII. art.: Ingalaterratik edo kolonia ingelesetatik datorren, edo, dekretu hau 
argitaratzen denetik, leku horietan egondako edozein ontziri debekatu egingo zaio edozein portutan sartzea   ( ... ).

X. art.: Gure Atzerri Arazoetako Ministroak komunikatuko die dekretu hau Espainiako,
 Napoliko, Holandako eta Etruriako erregeei eta gure beste aliatu guztiei, haien mendekoak, geure mendekoen antzean, Ingalaterraren itsas legedi bidegabe eta basatiaren biktima direnez gero»


TESTU  IRUZKINA
1-Arretaz irakurri eta ideia nagusiak azpimarratu
2 Sailkatzea. Ideia nagusiek bidea emango digute honako hauen berri jakiteko:

a- Egilea, (nork idatzi zuen):
lekua (kontatzen edo azaltzen diren gertaerak non gertatu ziren):
data (egitate horiek noiz gertatu ziren):
gaia (testua zeri buruzkoa den):
helburua (zertarako idatzi izan zen) :
hartzailea (publikoa edo pribatua, banakoa edo taldekoa):

b- Gaiak. Testuak politikarekin, ekonomiarekin, gizartearekin. demografiarekin zein kulturarekin
 izan dezake zerikusia.

c- Izaera edo testu mota:
Legezko testuak: legeak, konstituzioak edo itunak, saterako:
Historikoak: kronikak
literarioak :autobiografiak, gutunak eta memoriak,narratiboak
ekonomia-txostenak

d-Testu historiografikoak ere izan daitezke; historiako liburuak edo ikertzeko 
edo jendarteratzeko   helburuan egindako saioak, kasurako. Historiako gertaeratik kanpo.
3 Iruzkina edo interpretazioa. Garrantzirik handienekotzat ditugun kontzeptu historikoak 
  azalduko ditugu;
testuinguru historikoa, testuan aipatutako datuak eta testuak iruzkinduko ditugu:

ordenaz, ageri diren ideiak argituko ditugu, aurretik egindako eskema oinarritzat erabiliz

egitate horren zergatiak eta ondorioak argituz.
4 Ondorioak. Azkenez, testua ebaluatuko dugu:
. aipatzen duen egitateak historian duen garrantzia
.edukia objektiboa ala subjektiboa den adieraziko dugu

GALDERA TEORIKOAK:

1-13 KOLONIEN IRAULTZAREN ZERGATIAK
2-FRANTZIAKO IRAULTZAREN ZERGATIAK  ETA KRISIAREN  TXINPARTA
3-ESTATU OROKORREN DEIA
4-ROBESPIERREN AGINTEA KONBENTZIO GARAIAN
 4-NAPOLEONEN LANA EDO ERREFORMAK  FRANTZIAN
5-BERREZARKUNTZA SISTEMA
6-IRAULTZA LIBERALEN KOADROA:1820.1830-1848

IRAULTZAK
1820
1830
1848
TOKIAK




ZERGATIAK





ARRAKASTA




PORROTA





            IRAULTZA  LIBERALAK
kronologia
lekua
emaitzak
1820



ESPAINIA,NAPOLI,GREZIA,
PORTUGAL,PIAMONTE
-GREZIA independentzia.
-SERBIAren autonomia
1830

FRANTZIA,BELGIKA,ITALIA,
ALEMANIA,POLONIA
-BELGIKAren independentzia
-FRANTZIA
Konstituzio liberalagoa
1848

ITALIA,AUSTRIA,FRANTZIA,
ALEMANIA,MOLDAVIA
-FRANTZIAK





















7-KLASEKO KOADERNOAN EGINDA:ITALIA ETA ALEMANIA BATASUNAREN FASEAK



FASEAK
ALEMANIA
ITALIA
1
ZOLLVEREIN
PIEMONTE-SARDINIA ERRESUMA
2
GUDA SCHLESWIG-HOLSTEIN
PARMA-MODENA-TOSKANA BILDU
3
AUSTRIA-PRUSIA GERRA
ALEMANIAKO IPARRALDEA:KONSTITUZIOA 
BI SIZILIAKO ERRESUMA BILDU:GARIBALDI
4
FRANTZIAREKIN GUDA:
ALEMANIAKO HEGOALDEA-ALSAZIA-LORRENA
AUSTRIA-PRUSIA GERRA:VENEZIA ITALIARI
5
GILEN Ia  ENPERADOREA
ELIZ ESTATUA HARTU,ERROMA HIRIBURUA



No hay comentarios:

Publicar un comentario