lunes, 9 de enero de 2012

2 BATX. 13.TESTUA CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUA,iruzkina

13. TESTUA: CLARA CAMPOAMOR DIPUTATUAK GORTE
KONSTITUZIOGILEETAN EMANDAKO HITZALDIA (1931-09-01)
Utzi iezaiozue emakumeari den bezalakoa izaten, hura ezagutu eta  epaitzeko; errespeta ezazue gizaki izateagatik duen eskubidea; (…) eta eskubide konstituziogilea, herri zibilizatuen arau juridiko gisa, gero eta hurbilago badago  askatasunaren kontzeptutik, ez ezaguzue arrazoitzat aipatu izaki desberdinen  arteko  desberdintasunaren printzipio aristoteliko zaharkitua (…). Utzi  iezaiozue emakumeari Zuzenbidean aritzen, hasieran hanka-sartzeak eta  zalantzak izanda ere, horrela  bakarrik heziko baita hartan.(…) Konstituzio honen garaia eta espiritua kontuan hartuta, oso poztu  nau mundu zibilizatuan orain arteko konstituziorik onena, libreena eta  aurreratuena izango dela pentsatzeak. Gainera, nire ustez, behin-behineko Gobernuaren dekretuak monarkiako hogei mendek aitortu ez ziotena aitortuko  dio emakumeari, Errepublika ezarri eta hamabost egunean. Uste dut hau izango dela emakumearen [sufragio] eskubidea onartuko duen lehen latindar  herrialdea; lehen aldiz entzungo da latindar ganbera batean emakumearen  ahotsa, emakumea bera bezain xumea, baina egiaren aurak ekarri nahi  dizkiguna; eta harro-harro sentitzen naiz, nire Espainia izango baita  emakumearen askatasunaren bandera jasoko duen herrialdea (…). Eta honela   diotsuet, legegizonak: (…) ez ezazue onartu beste latindar nazio batek, datozen  egunetan, guk baino lehenago ezartzea bere Konstituzioaren buruan  emakumearen askatasuna, zuen kidearen askatasuna.
Espainiako Errepublikaren Gorte Konstituziogileen saioen egunkaria; 1931ko irailaren 1eko saioa.
Hitzak:askatasuna,errepublika, behin behineko gobernua,konstituzioa,
emakumearen sufragio eskubidea.
TESTU IRUZKINA
·        a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea,
j asotzaileak, garaia):
·       Historia-idazlanaren egitura
·       1. Kokapena
·       Testu mota
·       Jatorriaren aldetik:
·       - Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
·       - Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo· dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
·       Formaren aldetik:
·       - Zirkunstantziala(adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak ... ).
·       - Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak .. ).
·       - Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak ... ).
·       - Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak,· ipuinak,biografiak, Íritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak ... ).
·       - Dokumentala( erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak ... ).


·Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa ...

·Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.

·Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.

·Hartzailea. Publikoa edo pribatua. Asmoa.ldazlanaren helburua.
b.Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
·2. Azterketa
·Lexikoa edo hiztegia

Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako,arkaismoak ... (azterketa literala).
·Testuaren 2 lerroko laburpena.

Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia -edo nagusiak- . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat -testuaren gakoa dena-eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.
C. Testuinguruanjartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
·3. Testuingurua
Testuaren garaia,gobernu mota ,kronologia,gobernuburua eta taldea.
   · Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).

2-Zein da Behin-behineko gobernuan konstituzioari buruz hartzen den erabakia?
3-Zeintzuk dira hauteskunde garaileak?Nor izango da Errepublikako presidentea?eta gobernuburua?
4-Nor da Clara Campoamor eta zein partidukoa da?
·Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.

5-Nongo bileran hitz egiten du Clarak? Zein da defendatzen duen askatasuna? Zeintzuk dira bere argudioak?
6-Zeintzuk dira Konstituzioan legeztatzen direnak?Eta beste eskubide­ -askatasun batzuk?
·Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.

7- Noiz eman zuten emakumeak botoa lehen aldiz?Eta bigarrenez?

·d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario