lunes, 9 de enero de 2012

2BATX. 12. TESTUA. LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23) testua iruzkintzeko galderak

12. TESTUA. LA LUCHA DE CLASES ASTEKARIKO ARTIKULUA (1896-05-23)
Bizkaiko Langileei
( ... ) Bizkaiko meatzeetako langileak maiatzaren 1ean bildu ziren Gallartako frontoian eta manifestazio zaratatsuak egin zituzten meatze eskualde hartako erregetxoek derrigorrezkotzat jotzen zituzten kuartel eta dendak mantentzearen aurka. Gainera, botere publikoei edo haien ordezkariei haiek berehala eta erabat desagerrarazteko eskatuko zien batzordea eratu zuten.( ... )
Meatzeetako langileak greban altxatu ziren 1890ean, lanaldia murriztea eta derrigorrezko barrakoi eta dendak kentzea aldarrikatuz. ( ... )
Gaur egun, onerako edo txarrerako, 1890ean ezarritako lanaldiarekin jarraitzen da, baina derrigorrezko barrakoi eta dendei dagokienez, lehenengo grebaren aurreko egoeratik oso hurbil daude meatze zona guztian.
Bizkaian, legeak gutxietsiz eta mendeko izaera liberala murriztuz,nahitaezko baldintza da lanean onartua izateko, etxe ez higienikoetan bizitzea eta janariak, onak edo txarrak (ia beti txarrak eta eskandaluzko prezioetan), den da jakin batzuetan erostea.
Hori, gure iritziz, horrenbeste aldiz eskatzen den lan askatasunari egiten zaion eraso larria, osasun eta higiene legeei egiten zaien iraina eta, batez ere, inongo gobernu kultuk onartu behar ez lukeen gizakiaren aurkako zapalkuntza da. Baina Bizkaiko meatzeetako langileek, esklabotasun berri eta higuingarriaren ikur diren derrigorrezko kuartel eta dendak desagerrarazteko,grebarako legezko eskubidea aldarrikatuko dute, . gobernuak eta agintariek benetako krimenak egiten dituzten kontzientziarik gabeko zapaltzaileen aseezintasunari muga jarri behar zaionik uste ez badute ere.
La Lucha de Clases (Bilbo), 1896-05-23.
Hitzak.Tomas Meabe,meatzea,greba,langilea,maitzaren 1a.
TESTU IRUZKINA
·       a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea,
jasotzaileak, garaia):
·         Historia-idazlanaren egitura
·         1. Kokapena
·        Testu mota
·Jatorriaren aldetik:
·        - Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
·         - Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
·Formaren aldetik:                                                 .
·        - Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako
berriak ... ).
·        -. Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak ... ).
·        - Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren . kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak ... ).
·         - Literarioa (urte liburuak; genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak ... ).
·        - Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak,
·        planoak, kartelak ... ) ..
·        Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa ...
·        Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona
pribatuetan duena.
·        Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
·        Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
·        Asmoa. Idazlanaren helburua.


·       b. TestuTestuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
 

2. Azterketa
Lexikoa edo hiztegia
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak ... (azterketa literala).
Testuaren 2 lerroko laburpena.
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia -edo nagusiak- . Idatzi ideia horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat -testuaren gakoa dena-eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien, arteko loturak.
HITZAK:maiatzaren 1,greba,manifestazio.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
       1-Testuaren garaia,gobernu mota ,kronologia,gobernuburua eta taldea.
      
Testuaren zergatiak -testuaren aurreko egoerari begira
2-Noiz hartu zuen indarra Bizkaiko Industrializazioak?Zergatik? ~ Nortzuk eskuratzen dituzte irabazi gehienak?"erregetxoak"
Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
3-Testuaren garaia aza1tzeko Zein da langileen jatorria?
4-Nora immigratzen dute langileak?Gallarta
5-Zeintzuk dira burdin meatokiaren lan baldintzak?Zeintzuk dira bizi-baldintzak?Zeintzuk dira langileen soldatak?
6-Nola erantzuten zuten langileak?Zein da grebarik famatuena?Zerbait lortu zuten?Zer ospatzen dute egunkari horretan agertzen denez'? Nork sortu zuen "La lucha de clases egunkaria"?Bere bizitzaz zerbait azaldu.
7-Zein gobernuaren erantzuna langileen arazoen aurrean?Lege berririk ezartzen dute?
Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
Testuaren ondorioak
8-Nola erantzuten dute langileak?Zeintzuk dira ondorengo grebarik ezagunenak?
Zein da sindikaturik indartsuena eta nor da bere burua?

d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:

1-Zergaitik sortzen dira Sindikatuak Euskal Herrian?
2-Ba al dira gaur sindikatuak?

No hay comentarios:

Publicar un comentario