domingo, 22 de enero de 2012

2 BATX. 14. TESTUA. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)iruzkintzeko galderak


14. TESTUA. FRONTE POPULARRAREN PROGRAMA (1936-01-16)
Alderdiak (…) berehala izango den hauteskunde lehian euren indarren  koalizioari oinarri eta kartel gisa balioko dien plan politiko komuna adostera  iritsi dira. (…) Koalizioan elkartutako alderdiek honako konpromiso hauek  hartu dituzte:

Lege baten bitartez, 1933ko azaroaz geroztik egindako delitu politiko eta  sozialen amnistia zabala ematera, auzitegiek halakotzat jo ez bazituzten ere  (…)

Askatasunaren eta justiziaren defentsan, estatu errepublikanoaren eta  bere erregimen konstituziogilearen funtsezko misio gisa, koalizioan elkartutako  alderdiek Konstituzioaren agintea berrezarriko dute. (…)

Errepublikanoek ez dute onartzen lurra nazionalizatu eta nekazariei emateko printzipioa, alderdi sozialistako ordezkariek eskatutakoa. Baina komenigarritzat jotzen dituzte proposatzen diren hainbat neurri, esaterako,nekazarien berrerospena (…)

Alderdi errepublikanoek ez dituzte onartzen alderdi langileek  proposatutako banka nazionalizatzeko neurriak; baina, bestalde, onartzen dute gure banka sistemak hainbat hobekuntza behar dituela (…).

Alderdi errepublikanoek ulertzen duten Errepublika ez da klaseen   arrazoi sozial edo ekonomikoek zuzendutako errepublika, interes publiko eta  aurrerapen sozialeko arrazoiek bultzatutako askatasun demokratikoko  erregimena baizik. Baina arrazoi horrexegatik, politika errepublikanoak  produkzioaren interes orokorrak uzten duen muga goreneraino igo behar  lituzke langileen baldintza moralak eta materialak, muga horretatik kanpo  pribilegio sozial eta ekonomiko guztien gainetik egon behar duten sakrifizioei  begiratu gabe. Alderdi errepublikanoek ez dute onartzen alderdi sozialistaren  ordezkaritzak eskatutako langileen kontrola.
El Socialista (Madril), 1936ko urtarrilak 16.

HITZAK:langileak,askatasun demokratikoa,Errepublika,konstituzioa,
amnistia,fronte popularra.

TESTU IRUZKINA


·        Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan  adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko  ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinakbiografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak
Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala  antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko
loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
1-Zein estatu mota dago indarrean 1936an? Nor da errepublikako presidentea? Nor da gobernuburua eta zeintzuk dira agintea daukaten  partiduek ?
·        Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zeintzuk izan ziren bi urteko beltzeko gobernuak hartutako erabakiak?
Zein izan zen ezkerreko partiduen erantzuna 1934an?Zein izan gobernuaren erantzuna eta  zein izan zen errepresioa aurrera eraman zuen jenerala?

3-Nork dimititu zuen 1936an eta zergatik?

·        Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
4-Zergatik antolatu ziren hauteskundeak?
5-Zein zen Europako joera politiko nagusia?Zein izan Sobietar Batasunak  proposaturiko estrategia?
 Ondoren,Zer egin zuten ezkerreko partidu batzuk  Espainian?

6-Zein izan zen fronte popularreko programa?
7-Noiz egin ziren hauteskundeak eta nor  atera zen garaile?
8-Zein izan zen eskuindarren jokaera hauteskunde-aurreko  hilabeteetan?Zein izan gobernuaren erabakia hauteskunde ondoren?Zeintzuk izan ziren gobernuaren neurriak?
·        Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.

9-Nork eta noiz eman zuen estatu kolpea? Zein da  kolpisten helburua?
10-Zein izango zen  estatu kolpearen bilakaera  gobernuaren ikuspegitik eta zein kolpisten ikuspegitik?
Zein izan zen gerra zibilaren bilakaera? Nola jokatu zuen fronte popularreko gobernuak eta nazionalen  gobernuak?
11-Nor atera zen garaile? Zeintzuk  izan ziren gobernu garaileen neurriak?Nork hartu zuen agintea? 

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:



Testuaren interesa, balioa eta esanahia.  Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

No hay comentarios:

Publicar un comentario