jueves, 7 de marzo de 2013

3 DBH 5 GAIAREN GALDERAK ZUZENDUTA ETA AZTERKETARAKO POSIBLEAK



5 GAIA ARIKETAK
 
1  ATALA
1  Definitu honako kontzeptu hauek: ekonomia-jarduera, ondasuna, produkzioa, kontsumoa.

1. Ekonomia-jarduera: ekoizpena  antolatzeko eta ondasunak banatzeko eta kontsumitzeko  gizakien jardueren multzoa.
Ondasun: pertsonak geure  beharrak  asetzeko erabiltzen  dugun produktua; produktu  horiek materialak (janariak,manufakturak, bizilekuak ... )edo immaterialak edo zerbitzuak  izan daitezke (hezkuntza  eta osasuna).
Ekoizpen: ekonomia-jardueren  bidez lortutako ondasunen multzoa
Kontsumoa: gizakien beharrak   asetzeko ondasunak eskuratzea  edo erabiltzea. 


2  Baliabide berbak hainbat esangura ditu. Bilatu hiztegian testuan erabili denari dagokion   definiziorik egokiena.


3- a) Ondasunak geure beharrak  asetzeko pertsonek ditugun   produktuak dira.
b) Berezko baliabideak berezko  ingurunetik datoz (biologikoak,meatzeetakoak, energiari   dagozkionak); giza baliabideak   gizakien ahalmenetik   datozenak dira (eskulana, kapitala, teknologia).

2 ATALA
3 Erreparatu taulari, eta erantzun galderei:
- Adierazi zer neurtzen duen «Familia Aurrekontuen Inkestak»,
Familien gastuak ondasunetan  eta kontsumoan.
- Zein dirá etxeetako gastuetako ehunekorik handieneko hiru ondasun taldeak?
Handiagoa da etxebizitzari,urari, elektrizitateari, gasari eta  beste kontzeptu batzuei dagokienez;hau da, janariari eta  alkoholik ez duten edariei eta   osasunari dagokienez.
 - Zein dirá etxeko gastuetako ehunekorik txikieneko hiru ondasun taldeak? Zergatik?
Ez da hain handia astialdikoa,ikuskizunetakoa eta kulturakoa;hotelak, kafetegiak eta jatetxeak;eta alkoholdun edariak,tabakoa eta narkotikoak.
Ez direlako oinarrizko ondasunak,eta osasunerako kaltegarriak  direlako.
 4 Kalkulatu gastuen zenbateko ehunekoa eralgitzen duzun taulako ondasunetan jasotzen duzun asteko edo hileko sariarekin.
bakoitzak berea

3 ATALA
  1 Konparatu ekonomia-sistemak honelako lauki batean: 
  klasean egindakoa  KOADERNOAN 

2 Azaldu nola jarduten duen eskaintzaren eta eskariaren legeak sistema kapitalistan.
2-Eskaintzaren eta eskariaren  legearen arabera, prezioak berez doitzen dira, estatuak  parte hartu gabe. Konkurrentzia  perfektuko egoeran, eskaria
eskaintza baino handiagoa izanez  gero, prezioak jaitsi egiten  dira, eta, kontrako kasua bada, igo egiten dira.
 3 Azaldu zer alde dagoen keynestar ekonomisten eta neoliberalen artean.
3- Keynesen teoriei jarraitzen dieten ekonomialarien teoriak Estatuak parte hartzearen aldekoak  dira, enpresa publikoak sortuz, legeetan eta ekanomia-politiparte hartuz, familiei laguntzak  emanei eta enpresei laqunduz.
Ekonomialari neoliberalak  ekonomia-sistema osoan askatzearen  aldekoak dira. Enpresen  etekina hazteak mesede  egiten dio lanpostuak sortzeari,
eta soldatek eta gizarte-ongizateak  hobera jotzen dute. 

4 Goiko irudiak honako korronte hauetako batekin daude lotuta
a) keynesianismoa; b) neoliberalismoa. Adierazi zeinekin.
+keynesianismoa
6 Mendebaldeko Europako herrialdeetan, ongizate-estatua delako kontzeptua zabaldu da. Aurkitu zer esan nahi duen kontzeptu horrek,

Ongizate-estatuak  oinarrizko zerbitzuak ziurtatzeko  joera duela, eta, horretarako, diru-sarrerak jaso behar  dituela, zergen bidez.



5-6 ATALA
3 Osatu koadernoan   konparazio-lauki hau
klasean    egindakoa    KOADERNOAN
8 ATALA
1 Zein dira lanaren munduko aldaketa nagusiak
1- Lanaren munduaren globalizazioa; sasoi baterako eta  lanaldiaren zati baterako hitzarmenak  gehitzea; etxeko lana  haztea.
3 Azaldu taulan eta grafikoetan ageri diren emakumeen lan-arazoak. Proposatu konponbideak.
3-Gizonezkoenak baino soldata txikiagoak jasotzen dituzte, zailtasun handiagoak dituzte  zuzendaritza-postuetara heltzeko, gehiago dihardute ezku-tuko ekonomian, zailtasunak  dituzte lana eta familia zaintzeko  zereginak bateratzeko. Konponbideak: emakumezkoen  lanari buruzko pentsamoldeak
aldatzea, enpresetan haurtzaindegiak  sortzea, soldatak  parekatzea, etxeko lan

No hay comentarios:

Publicar un comentario