martes, 30 de octubre de 2012

3DBH -2 GAIAREN AZTERKETARAKO GALDERA POSIBLEAK


2 gaia :ariketak Egiaztatu zeure gaitasunak

Hiztegia erabiltzea eta testuak sortzea
1 Bilatu hiztegi batean honako berba hauek: mendikate, goi-ordoki eta mendi.
Gero, jarri horien adibide batzuk Espainiako erliebeari dagokionez.
2 Itsasontzian Espainiako kostaren inguruko ibilaldia egin duzula joko dugu. Idatzi hamar
lerro, ikusi dituzun kosten ezaugarriak eta bertako geografia-gorabehera nagusiak deskribatzeko.
• Irudiaren hizkuntza interpretatzea
3 Beheko profilak ipar-hego norabidean zeharkatzen du Iberiar penintsula, Bizkaiko golkotik Mediterraneoan (Almeriako kosten aurrean) dagoen Alboran itsasoraino.
a) Aipatu, iparretik hegora, zer erliebe-unitateri  dagozkion letraz seinalaturiko tarteak.
b) Adierazi non dauden mendi-sistema horiek,eta zehaztu Iberiar goi-Iautadaren barrukoak,
ingurukoak ala kanpokoak diren.
c) Aipatu zenbakiz seinalatutako ibaien izenak,eta azaldu zein itsasotan isurtzen dituzten
urak.
  • Berezko espazioa ezagutzea
Beheko irudiak Espainiako klima bat erakusten du.
- Zer klima da? Nongoa da?
- Azaldu horren ezaugarri nagusiak eta bertako  landaredi bereizgarria.




• Informazioa espazioan lekutzea

5 Kokatu honako  Iberiar penintsulako mapa batean  ondorengo  mendi,ibai,sakonune….:

Klasean egindako mapa fisikoa.



 

  • Informazioak lotzea

Kopiatu laukia koadernoan, eta osatu, honako     esaldi hauek Balear edo Kanariar artxipelagoe-kin lotuz.

a) Zati bat mendikate Betikoen luzapena da.

b) Uharrek eragindako kala txikiak ditu.

c) Zazpi uharte nagusi ditu.

d) Lau uharte handi eta 144 uhartetxo txiki   ditu.

e) Sumendi-jatorria du.

f) Kostan, labarrak dira nagusi.

 60-61 ORRIALDEAN

 

 

  • Trebetasunak erabiltzea

6 Aztertu eta iruzkindu eskuineko gaikako mapa, aurreko orrialdeetan azaldutako pausoak emanez.

Horretarako, honako galdera hauei erantzun behar diezu:

1. Begirada orokorra:

- Zer informazio ematen du mapak?

- Zer geografia-espaziori buruzkoa da?

- Zer tartetan biltzen dira legendako datuak?

- Zer motatako eskala da?

2. Analisia eta iruzkina:

- Zein geografia-fenomeno islatzen du?

- Nolako banaketa du espazioan fenomeno
horrek?

- Zein faktorek azaltzen dute banaketa hori?

  • Klima koadroa

Espainiako eta Euskal Herriko  klimen koadroa osatu ezazu:
 
KLASEAN BANATU DITUDANAK

 



No hay comentarios:

Publicar un comentario