martes, 2 de octubre de 2012

1 Batx. 1go gaiaren ariketak


ILUSTRAZIOA 
2.1Botere  banaketa
       «Estatu bakoitzean hiru aginte mota daude: legegilea, pertsonen eskubideko gauzen betearazlea eta zibileko gauzen betearazlea.
       Lehenengoaren bidez, printzeak edo magistratuak aldi baterako edo betiko legeak egiten ditu, eta lehendik eginda dauden legeak zuzendu edo indargabetu egiten ditu. Bigarrena erabiliz, bakea edo gerra egin, enbaxadoreak bidali edo hartu, segurtasuna ezarri eta inbasioak aurreikusten ditu. Eta, hirugarrenaren bitartez, krimenak zigortu eta norbanakoen arteko auziak epaitzen ditu. Azken horri aginte judizial esaten zaio, eta besteari, berriz, Estatuaren aginte betearazle.
       Herritar baten askatasun politikoa, izan ere, bakoitzak bere segurtasuna bermaturik edukitzetik datorren espiritu-lasaitasuna da, eta, horretaz gozatzeko, gobernuak bermatu egin behar du edozein herritar ez dela beste ezeinen beldur.
       Aginte legegilea eta betearazlea pertsona edo korporazio berak dituenean, ez dago askatasunik; izan ere, erregeak edo Senatuak lege tiranikoak egiteko eta modu tiranikoan betearazteko arriskua dago.
       Horixe gertatzen da aginte judiziala aginte legegiletik eta betearazletik bereizita ez dagoenean. Lehengoari lotuta badago, herritarren bizitzaren eta askatasunaren gaineko agintea arbitrarioa izango litzateke, epailea eta legegilea pertsona berbera bailitzateke; eta, bigarrenari lotuta egonez gero, tiranikoa izango litzateke, epaileak erasotzaile baten adinako indarra izango lukeelako».
       MONTESQUIEu:Legeen espiritua. 1748.
       Identifikatu testua(autorea, data, testuaren ezaugarriak, iturri mota ), eta komentatu horren inguruko egoera historikoa.
       – Autorea: Montesquieu.
       – Titulua: Legeen izpiritua
       – Data: 1748.
       – Testu mota: polítikoa. Jasotzailea:
       publikoa.
       – Iturria: historikoa .
       – Inguru historikoa:Luis XV.aren  erregetzan Monarkia
       absolutoa  erregimen Zaharraren garaian,  Frantzian.
       Zein dira ideia nagusiak?
     Testuan azpimarraturik daude.
       Zer estatu mota planteatzen du autoreak?
        Estatu mota: liberala
       Zer arrazoirekin justifikatzen du Montesquieuk Estatuaren aginte-banaketa?
       Botere legegile eta  betearazleak batera ,ez dago askatasunik,boterea tiranikoa bihurtzen dute.Epaitzekoa  legegilearekin batera badago  botere arbitrarioa bihurtzen eta epaitzekoa legegilearekin batera :tiranikoa bihurtzen du.
BILTZAR KONSTITUZIOGILEA
4.6 Gizakiaren eta herritarren eskubideak
       “Frantziako herriaren ordezkariek, Biltzar Nazionalean elkartuta (...), gizakiaren eta herritarraren eskubide hauek onartu eta aldarrikatzen dituzte (..):
       1art. Gizakiak aske eta eskubide berdinekin jaio eta bizi dira (..)
       2.art. Elkarte politiko guztien helburua gizakiaren berezko eta ezinbesteko eskubideak zaintzea da. Eskubideak honako hauek dira: askatasuna, jabetza, segurtasuna eta zapalkuntzaren aurkako erresistentzia.
       3.art. Subiranotasunaren jatorria nazioan dago (...).
4.art. Askatasuna gainerakoei kalterik egiten ez dieten gauzak egitean oinarritzen da (...). Askatasuna erabiltzeko mugak legeak baino ezin ditu ezarri (...).
       6.art.Legea borondate orokorraren adierazpena du (...). Herritar guztiek, legearekiko berdinak direnez, dignitate guztiak eskuratzeko eskubidea dute, euren bertuteen eta talentuen arabera (...).
       11art. Edozein herritarrek (...) askatasunez hitz egin, idatzi eta inprimatu ahal du, askatasun horren gehiegizko erabilerak Legean ezarritako kasuetan sortzen duen erantzukizunaren kalterik gabe (...)”.
        Gizakiaren eta herritarraren eskubideen adierazpenaren zatia (1789ko abuztuaren 26a).
       • Testuaren identifikazioa:
       – Títuloa. Gizakiaren eta herritarren eskubideak
       – Data: 1789.
       –testu mota: politikoa. Jasotzailea :publikoa
       -- Iturria: historikoa .
       – Inguru historikoa : Monarkia  konstituzionalaren garaia.
       Testuaren arabera, zein dira berezko eskubideak? Zer da berdintasuna eta zein dira horri buruzko artikuluak?
       Berezko eskubideak:askatasuna,jabetza,segurtasuna eta zapalkuntzaren aurkako erresistentzia.
       1art. Gizakiak aske eta eskubide berdinekin jaio eta bizi dira (..)
       6.art.Legea borondate orokorraren adierazpena du (...). Herritar guztiek, legearekiko berdinak direnez, dignitate guztiak eskuratzeko eskubidea dute, euren bertuteen eta talentuen arabera (...).
       Berdintasun mota: Herritar guztiek, legearekiko berdinak direnez, dignitate guztiak eskuratzeko eskubidea dute, euren bertuteen eta talentuen arabera
       Zer da askatasuna eta nork mugatu ahal du eskubide hori?
         Edozer gauza egiteko askatasuna baina besteek kaltetu gabe,legeak mugatzen du. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario