viernes, 20 de septiembre de 2013

2 BATX. 5GAIA-LIBERALISMOAREN EZARPENA ESPAINIAN TEORIA



5GAIA-LIBERALISMOAREN EZARPENA ESPAINIAN



Liberalismoaren ezaugarri nagusiak-LIBERALISMOA EZ DATOR LIBURUAN ETA  KOPIATU.
            Noiz
              XVIII. mende bukaeran hasi bazen ere (Locke, Montesquieu, Rousseau), XIX eta XX.ean garatu zen. XX.aren bigarren zatian berriro azaldu zen, Neoliberalismo izenaz.
            Oinarriak
              Burgesia eta kapitalismo inguruan sortu zen.
           Politikan
              Herritarren ordezkaritza politikoarekin konstituzioak egitea eta aginte betearazlea, legegilea eta epaitzekoa kontrolatzea eta banatzea
              Norbanakotasuna azken muturreraino errespetatu behar da.
              Gizakiaren zenbait eskubide ukiezina da: jabego pribatua, adierazpen espresioa...
              Geldiezina den garapen batean sinesten du.
              Estatuak ez du parte hartu behar ekonomian. 1929ko krisiaren ondorioz puntu hau aldatu egin zuten eta Estatuak aktiboki hartu zuen parte.

              Arrazionalismoa: Elizarekiko harremanetan botere banaketa proposatzen du.
            Ekonomian ASKATASUN EKONOMIKOA:
              Kapitalismoaren oinarriez teorizatzen du. Kapitalismoa ezartzeko Antzinako Erregimenaren traba sozial, ekonomiko eta politikoak kentzea beharrezkoa zen
           Oinarriak
              Norbanakoaren askatasuna
              Jabego pribatua
              Produkzio eta merkatuaren gaineko iniziatiba eta kontrola
           Adam Smith eta bere “lege naturala”.
              Estatuak kanpo defentsaz, obra publikoaz edo produktiboak ez ziren sektoreaz bakarrik arduratuko ziren. Ez ekonomiaz.
              Gerora Smithen teoriak zuzenduak izango ziren eta, gainera, marxisten hausnarketak ekarriko zituen.
              Liberalismo ekonomikoa
              Doktrina eta praktika honen arabera, ekonomia lege natural batzuen arabera dabil eta lege natural horiei eurena egiten utzi behar zaie. Lege naturalak honakoak ziren: gizabanakoaren eta enpresaren askatasuna, trukeak egiteko askatasuna, e.a.
              Liberalismo ekonomikoa estatuak ekonomian parte hartzearen aurka dago.
              Adam Smithek eman zuen teoria eta XIX. mendean jarri zen praktikan, Britainia Handiko ekonomian batez ere; politika honek mesede egin zion indartsuena zen estatu horretako ekonomiari.
              Gobernu progresista bi  ezberdinak nekazaritzako lurren jabetza aldatu zuten.
 koro Irastorzatik hartua zati hau.
               1.1 Maria Kristinaren erreginaordetza 1833-39
               Maria Kristina izan zen erreginaorde 1840arte. Karlistaldia eta liberalismo aren barruko ideologien zatiketa gertatu zen.
               a.Errege Estatutuaren garaiko gobernu moderatua 1833-35

               Maria Kristinak gobernu kontserbadorea osatu zuen.
               Presio handia egin zuten eta joera moderatuagoko kabinetea izendatu zuen.
               Zeregin nagusia Errege Estatutua idaztea izan zen (1834).

               b.Progresisten goraldia (1835-36/36-37)
               Liberal progresistek matxinadak sustatu zituzten. Lege iraultzaile batzuk ezarri zituen: jauntxoen erregimena ezereztea,  hamarrenak desagertzea ...

               c.Mendizabalen desamortizazioa (1835-1837)
               Elizaren ondasunen desamortizazioa Mendizabalen gidaritzapean egin zen.
               Desamortizazioa: estatuaren jabetza bihurtzea. Salmentari esker, handitu ziren Ogasunaren diru sarrerak. Nekazariak liberalismoaren aurka jarri ziren.
               d.1837ko konstituzioa
               Konstituzio progresista berria nazioaren subiranotasunaren printzipio liberala finkatu zituen. Aginte banaketa zehaztu eta eskubide indibidualak aitortu zituen. Gizonezkoen sufragio zentsatarioa.

               e.Moderatuen itzulera

               1837ko hauteskundeetan, moderatuek irabazi zuten. 1837ko Konstituzioak indarrean jarraitu zuen baina legei mugak jartzen saiatu ziren.
               1840an, udalen legea eman zuten. 1839ko urrian legea eman zuten, bertan foruak mantentzen dira baina konstituzioari egokituta. Foru pasea deuseztatu.
 
               2.Esparteroren erregeordetza (1840-1843)

               Progresistek, hirietan indarra egiten zuten erreformak indargabetzeko eta matxinada sortu zen.
               Aginte autoritarioak  oposizioa  indartu.
               Espartero jeneralak abdikatu zuen 1843ko urrian.

2.lsabel II.aren erreginaldia
               Isabel II.aren erreginaldian (1843-1868) finkatuta geratu zen Estatu liberala.

               2.1.Hamarraldi moderatua

               Lehenengo hamar urtetan, moderatuak egon ziren agintean.
               a. Gobernu moderatua sendotzea
n            1845ko Konstituzio berria eman zen:
               Subiranotasuna erregearen eta Gorteen esku zegoen.
               Erregeari ahalmen gehiago
               Boterearen arteko elkarlana
               Gizonezkoen oso sufragio zentsatarioa, murrizketaren bidez.


               Ogasunari, erreforma sakona egin eta zuzeneko zerga ezarri zen .
               Udalen Lege berri zentralista onartu zen.
               Irakaskuntza zentralizatu zen eta euskaraz ikastea debekatu zen.
               Konkordatua:Vatikanoak bere ondasun guztiak desamortizatzea onartu zuen. Estatuak bere gain hartu zuen apaizteria mantentzeko ardura eta elizak eskumenak berreskuratu zituen irakaskuntzan.
               Prentsari zentsura ezarri,
               Guardia Zibila sortu eta egitura militarra ezarri.

n            b.Moderatuen kontrako oposizioa

              Gobernuaren jarrera errepresiboa ikusita, oposizioak indarkeriaren bideari ekin zion, Alderdi Demokrata sortuz.
              Bigarren karlistaldia gertatu zen, bereziki Katalunian. Narvaezek iraultzaileak eta atzerakoiak, gogor zapaldu zituen.

2.2.Biurteko progresista

               Matxinada antolatu zuen. Iraultza mugimenduekin ados zeuden progresistek, demokratek eta errepublikanoek. Zenbait hiritan Batzorde iraultzaileak eratu.
               a. Gobernu progresistaren egonkortasunik eza

               Erregimenaren aldaketak egiten hasi ziren:
               Prentsa askatasunari mugak kendu.
               Hauteskunde sistema jarri zuten indarrean berriz.
               Gizonezko gehiagok izan zuten politikan parte hartzeko eskubidea. 

               Biurteko progresistan, Lehen langile grebak egon ziren.
b.Erreforma progresistak

              
1856ko Konstituzioa idatzi zuten, eta "non nata" izena jarri zioten. Oinarri hauek zituen:
               Nazioaren subiranotasuna
               Botere banaketa zorrotza
               Kongresua eta Senatua hautatzeko sistema
               Gizonezkoen sufragio zentsatarioari jarraitu
               Erlijio batzuk praktikatzeko askatasuna.
               Madoz  Ogasun ministroak desamortizaziorako lege bat sustatu zuen. Lege hark ondasun  zibilei eragin zien.
               Finantza sistema zabaldu eta atzerriko kapitala erakarri.
               Ogasunaren diru sarrerak handitzea eta industriaren garapena sustatzea bilatu.
               Trenbidearen legea
2.3 .Moderantismoaren itzulera

               1856 eta 1868 bitartean, 1845eko Konstituzioa ezarri zen indarrean.
               1858 eta 1863 artean, Batasun Liberala alderdi zentrista berriak kontrolatu zuen gobernua.
               Moderatuek berreskuratu zuten agintea, eta politikan egongaiztasuna nagusitu zen.
               Europan krisi ekonomikoak eragina izan zuen: egoera politiko eta sozial liskartsu gehiago.
               Militarrek ospe handia hartu zuten. Gogor zapaldu zituzten erregimenaren kontrako gizarte protestak.
               Progresistak, demokratak, errepublikazaleak eta Batasun Liberalekoak, Isabelen erregimena erorarazi nahi zuten.
               Ostendeko Ituna sinatu
3.Seiurteko demokratikoa

               1868ko La Gloriosa izeneko iraultzarekin, liberalismo demokratikoa ezarri zen Espainian, eta 1874.urtera arte iraun zuen.
3.1.1868ko iraultza

   Iraultza hasi zen progresistak, demokratak, errepublikanoak eta unionistak matxinatu zirenean.
   Isabel II.ak herrialdetik alde egin behar izan zuen.
   a. Gobernu iraultzailea
    
   Behin-behineko gobernu iraultzaileak neurri batzuk bultzatu zituen:
   Inprimatzeko, biltzeko, elkartzeko eta irakasteko askatasuna.
   Gizonezkoentzako sufragio unibertsala ezarri.
   Gorte Konstituziogileak bildu.
   Hauteskundeetan progresistak, unionistak eta demokraten talde monarkikoa izan ziren garaile eta Konstituzio berria eman zuten 1869an. Oinarriak:
   Monarkia demokratikoa.
   Nazio subiranotasuna.
   Gurtza askatasuna.
   Gizonezkoen sufragio unibertsala.
   Pezeta ezarri zen diru unitate gisa.
   b.Barne liskarrak
    
   Errege aukeratu zuten, Amadeo Savoiakoa.
   Gobernu iraultzaileek erreforma asko proposatu arren, ezinegon handia zegoen:
   Errepublikanoek matxinadak antolatzen jarraitu zuten. Hitzarmen federala sinatu. Era berean, nekazari asko matxinatu ziren Espainiaren hegoaldean.
   Matxinada hasi Kubako eta Puerto Ricoko kolonietan.
   Karlistek arma bidezko eraso gehiago egin zituzten.
                                              
 3.2.Amadeo Savoiakoaren erregealdia (1871-1873)
                                              
                                             Amadeo Savoiakoak tronua hartu zuen, ezin zion aurre egin erregimenaren kontrako oposizioaren indarrari.
                                             Politikan gero eta zailtasun gehiago.
                                              
3.4.Lehen Errepublika (1873-1874)
                                              
                                             Definizioa: Errepublika da Estatu burua hauteskundeen bidez hautatzen dena.
                                             Erregeak abdikatu ondoren, Errepublika aldarrikatu zuten.
                                              
a.Errepublika federala
                                              
               Kontserbadoreak, zentristak eta sozialistak zatitu ziren.
               1873an Konstituzio federalerako egitasmo bat aurkeztu zuten; subiranotasuna herriak zuela ziren.
               Elizaren eta Estatuaren arteko zatiketa gertatu zen.
               Deszentralizazioaren bidean, autonomia handia aitortzen zien probintziei.
         Arazoak:
         Errepublikazaleen arteko zatiketa.
         Muturreko errepublikazaleak kantoi edo eskualde libre.
         Langile anarkistak greba orokorrak egin zituzten.
         Gerra Karlista zabaltzen ari zen.
         Pi i Margallek dimisioa eman behar izan zuen 1873an.
                                              
b.Errepublika unitarioa
                                              
               Fronte karlistaren aurrerapenari eta kantonalismoaren zabalkundeari aurre egiteko, errepresio gogorra erabili zuen.
               Manuel Paviak estatu kolpea eman zuen.
               Alfontso XII.aren alde jarri ziren gizarteko eta politikako sektore asko, apaizteria, armada eta kontserbadoreak.
               1874ko abenduan matxinatu egin ziren .
               1874an Espainiako errege izendatu zuten eta Errestaurazioaren garai historikoa hasi zen.
                                              
                                              
                                              





No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada