lunes, 9 de septiembre de 2013

2 BATX. ARTEAREN HISTORIAKO IRUZKINAK EGITEKO GIDOIA



1-ARKITEKTURA
a)Eraikinari begiratuz:
1-Deskripzioa:izena  ,barnea eta kanpoa


b)Estiloa:
1-Ezaugarri orokorrak
2-Zein garaiko artea,kokapena geografikoa
3-Egilearen izena eta bere izena
c)Sarrera historikoa eta erikin horrekiko duen lotura.
 a)Eraikinari begiratuz  iruzkina
2-Materialak:buztina,adreilua,harria,granitoa,kareharria,zura,zementoa,beira,morteroa.,harlandua
3-Oinplanua.:
3-Elementu sostentzaileak:zutabea,pilarea,arkua,dintela,hormak,gogorgarriak,eta bahoak(ate –lehioak).
4-estalkia :dinteldua,gangatua,kupula….
5-Dekorazioa
6-Eraikin horren funtzioa:otzoitza,ikuskizunak,eztabaidak,bainatzea……
7-Zeozer apartekoa(eraikin horrek baino ez duena).
8-Aurreragokoen eragina eta geroagokoengan duen eragina.



ESKULTURA

A)Deskripzioa:izena eta arte mota
 b)Estiloa:
1-Ezaugarri orokorrak
2-Zein garaiko artea,kokapena geografikoa
3-Egilearen izena eta bere izena
c)Sarrera historikoa eta erikin horrekiko duen lotura.
a)Iruzkina
 1-Materiala:buztina,igeltzoa,argizaria,harria,marmola,diorita,metala (kobrea,burdina..)
Zura,bolia.
2-Forma
a)konkor borobila
-zutik,eserita,etzanda,zaldiz,taldeka
-bustoa,torsoa
-Antinaturalismoa:aurrerakotasuna,sinbolikoak, eskematikoki egina,hieratikoa,hierarkikoa,proportzio eza,anatomia estilizatua edo landu gabea,izurdura geometrikoak,espresio gabea,kubo estatuak……
-Naturalismoa:proportzioa(kanona),eskortzoa,eredua,adierazkortasuna,idealizazioa,kontraposto,giherreria landua,jantziaren izurdura naturalak,bolumena.
b)Erliebea
-Antinaturalismoa:hutsunearen beldurra,lerrotan,pespektiba eza,markoari egokitua,aurrerakotasuna,sinbolikoak,ingurune eza edo eskematikoki egina,hieratikoa,hierarkikoa,proportzio eza,anatomia estilizatua edo landu gabea,izurdura geometrikoak,espresio gabea,kubo estatuak……
-Naturalismoa:perspektiba,proportzioa(kanona),eskortzoa,ingurunea egoki landuta,eredua,espresioduna,idealizazioa,kontraposto,giherreria landua,jantziaren izurdurak,bolumena.
2-erliebe motak:
-goi erliebea:ia konkor borobilaren itxurakoa
-erdi erliebea:erdia kanpoalderantz landau
-Behe  erliebea:gutxi kanporatzen da edo barnealderantz dago landua.
3-Konposaketa:itxia,irekia.
4-espresibitatea
5-Mugimendua edo geldirik:korrika,oinez-zutik eserita.
6-Proportzioa:eza  edo  proportzioduna(kanona)
7-Ikonografia:gaiak esan nahi duena
9-Jantziak
10-Eszena den ala eskultura bakarra.


PINTURA
a)Deskripzioa.Izena eta arte mota


b)Estiloa:
1-Ezaugarri orokorrak
2-Zein garaiko artea,kokapena geografikoa
3-Egilearen izena eta bere izena
c)Sarrera historikoa eta eraikin horrekiko duen lotura.
a) Iruzkina
-Teknika:oleoa,freskoa,tenplea,argizaria,akuarela,akrilikoa.
-Zeren gainean: horma,zura,zapia,pergamino,kartoia,bolia,kobrea…..
-kolorea:
                -beroak:gorria,horia,laranja
-hotzak:urdina,grisa,beltza,bioleta.
-erdikoak: larrosa,berdea
-Formak edo bolumenak:laua(2 dimentsio okerra ,distortsionatua), 3 .dimentsioduna(lineala,haize perspektiba)
-konposizioa
-Generoa:bodegoia,historikoa,ehiza,paisaia,erretratua,komikia,sinbolikoa,alegorikoa.
-Gaia:zer tratatzen duen
-Koadroaren egitura:pespektiba,ardatzaren inguruan ordenaturik,modu irregularrean;irekia ado itxia;koadroaren elementuak  :hirukia,pentagonoa,erronboa,exagonoa.
-Nola agertzen den irudia:figuratiboa ala ez.
-Ikuspuntua:goitik,behetik,maila berean.
-Proportzioa,anatomia,mugimendua,
-argia:jatorria nondik,itzalik dagoen,banaketa
-testura:fina,lodia
-koadroaren tamaina:handia,ertaina,txikia

TERE
SELTIBITATEKO ARDURADUNAK GARAI BATEAN BIDALIA
 


ARTELAN BATEN IRUZKINA NOLA EGIN    -

Artelan baten iruzkin egitea hartan ikus ditzakegun alderdiak deskribatzea eta aztertzea da. Kontuan hartu behar dira halaber artelanak transmititzen duena, egilearen inguruko gorabeherak eta artelana sortu den testuingurua. Hona hemen iruzkina egiteko erabil genezakeen eskema:

1. Artelanaren identifikazioa

· Izena edo izenburua.

· Kokalekua (arkitektura edo monumentu-eskultura bat bada, edo eraikin baten arkitektura-dekorazioaren osagaia bada).

· Egilea edo egileak.

· Noizkoa den.

2. Azterketa formala

Agerikoa den bezala, oso desberdinak izango dira gauzak, artelana pintura, eskultura edo arkitektura lana bada.

Arkitektura

· Eraikinaren oin mota zehaztuko da (laukizuzena, zirkularra, basilikala, latin gurutzekoa, greziar gurutzekoa, zentrala.. .), eta zehaztu ere egingo dira nabe kopurua eta burualde mota.

· Eraikuntzan erabilitako materiala zehaztuko da: pezoa edo adobea, adreilua, zura, harlandua, harlanduxka edo harlandu txikia (harria erdi landua denean), landu gabeko harria, hormigoia. .. Paramentuetan bideraturiko estekadura mota ere zehaztuko da, blokeak i1aratan egokitu diren modua alegia: isodomoa, luzeko estekadura (alde luzeena ageri du blokeak kanpoaldean). zeharkako estekadura (alde laburrena ageri du blokeak kanpoaldean), luze-zeharkako estekadura (aurreko biak tartekatuz). kuxindura...

· Eraikinen elementuen deskripzioa, behetik gorakoan. Halatan bereiziko ditugu euskarriak edo elementu eusleak eta elementu eutsiak.

· Euskarriak edo elementu eutsiak: zutabe motak (mota edo ordena), zutarriak, zutarri atxikiak eta arku tipologiak.

· Elementu eutsiak edo estaliak: dintelduna, arkitrabeduna, zureria, gangaduna (moldeak: zirkulu-erdikoa, ertz-ganga, zorrotza, lau ataleko gurutzeria, sei ataleko gurutzeria, gerrikoduna.. .), kupula (maskor gaineko kupula, tronpa gaineko kupula, kupula atalduna, kalifa-kupula, erraboil-kupula, eta abar) edo perfila deskribatuz.

· Bultzaden eta eustormen arteko erlazioa. Kontrahormak, ostikoak, arbotanteak, exedrak. .. erabili diren adieraziko dugu

· Eraikinen beste berezko osagai batzuk. Barne espazioaren kontzepzioa eta neurria (espazio zentralizatua edo bide-espazioa), hutsarte kopurua eta neurria, eta barne argiaren kontzepzioa, eraikinak, galeriak, triforio edo eratxikitako galeriak dituen ala ez, burualde motak.. .

· Dekorazio-elementuak. Hormetan estaldurak, pinturak, eskulturak ageri diren edo ez, ugaritasuna edota halako urritasuña sumatzen den, arrandiarik, horror vacui edo elementu horiekiko axolagabea sumatzen den edo ez.

· Eraikinaren erritmo formala eta proportzioak ere aipatu behar dira.

Eskultura

· Erabilitako materialak: harria (marmola, alabastroa edo beste kareharri motaren bat den zehaztuz), buztina, brontzea, burdina, zura, bolia... Adierazi ere egin behar da eskultura polikromaturik dagoen edo ez, eta bideraturiko teknika (modelatzea, zizel-lan, taila, argizaria galdu ondoko urtze lana, soldadura, mihiztatzea...).
· Kokapena eta, monumentu-eskultura bada, eraikin baten aurrealdean dagoen, edo hiri izaerakoa den (idulki baten gainean, iturrietan, garaipen arku edo zutaberen batean, eta abar) , hileta eskultura, erretaulak (osagaiak zehatz azalduz: kaleak, atikoa eta teilatutxoak) edo aldareak, predikulekuak, tribunak, kantaritegiak, koruko aulkiteriak. . .

· Mukulu edo erliebe mota (mukulu biribila, baxuerliebea, erdierliebea, goierliebea), bakarra edo eskultura multzo bateko atala den zehaztuz.

· Aurkezpen mota: bustoa, gorputz-enborra, gorputz osokoa (etzana, otoitzean, eseria, zaldizkoa).

· Formaren azterketa. Obra naturalista edo antinaturalista, eta irudia estereotipatua den zehaztuta (eta irudietan aurrez aurrekotasun printzipioa, edo hieratismoa edo hierarkizazioa bideratzen duen), idealizaturik edo estilizaturik dagoen azalduz, ikuspegi nagusi bat bilatu den (aurrez aurre edo irudibilduan), edo hainbat ikuspuntuko ikuspegia eskaini nahi izan den adieraziz.

· Materialen  ehundura eta akaberak: leundua, zimurtsua, toles eta zimurren modelatze lana zehaztuz edo xehetasunen aurkezpena eginez, eta taila edo modelatze lan gestual edo espresionista ageri duen esanez.

· Irudiaren modelatze lana, leuna ote den zehaztuz, edo argi-ilun bortitzen bat ageri duen esanez, kontuan harturik nolako eragina duen argiak artelanean.

· Konposizioa. Forma geometriko baten barruan inskribaturik dagoen edo ez azalduz, lana simetria-ardatz, lerro diagonal edo kurbatuen arabera antolatu den edo ez adieraziz, konposizioa egonkorra edo bizia den zehaztuz, kontropostoaren erabilera egiaztatuz, eta kanon jakin baten araberako lana ote den esanez.

· Irudiaren mugimenduaren irudikapena (halakorik bada. Mugimendu eutsia edo garapenean).
· Eskulturaren adierazkortasuna, aurpegiaren eta keinuaren tratamenduaren bidez.

· Eskulturaren eta inguruko espazioaren arteko erlazioa. Bolumenen eta ager daitezkeen hutsuneen arteko jokoak.

· Eskultura gaiak: erretratu naturalista, idealizatua, gaiak (hileta, erlijioa, mitologia, kronika.. .).

Pintura

· Pintura mota: olioa, akuarela, akrilikoa, enkaustikoa, pastela edo freskoa. Euskarria:
mihisea, ohola, papera, horma, ganga...
· Artelana pintatu den modua. Marrazketa kolorearen aurrean nagusi den edo alderantziz. Pintzelkadak doi-doi sumatzen diren, teknika xehe zehatza eta lausodurak bid eratuz edo, aitzitik, pintzelkadak nabarmen sumatzen diren eta artista, pintura bera aintzat harturik, pinturaren trinkotasun, lodiera eta kalitateez baliatu den (pintzelkada trinkoak eta pinturaz beteak, finak eta gardenak laburrak izatez gerotan edota luzeak eta izaera gestual garbikoak).
· Konposizioa. Lanaren antolamenduan lerro horizontal, bertikal edo kurbatuak azaltzen diren, konposizioa simetrikoa den, itxia edo . ekia den, elementu nagusiak forma geometriko bakunen baten barruan inskribaturik dauden, bai eta konposizioari egonkortasuna edo bestela bizitasuna darion zehaztuz (ikus konposizioari buruzko atala).

· Kolore mota. Kolorea bizia, leuna edo pasteldua den edo ez, lausodurak. alderatu diren edo ez. Irudian gama nagusi bat baden edo ez. Kolore harmonia bilatu den edo, aldiz, koloreen artean kontraste bortitza dagoen zehaztuz.

· Argi mota. Argiaren bitartez nabarmen daitezke elementu batzuk besteetatik.

Irudikaturiko argia artifiziala eta fokala bada (horixe da, esate baterako, tenebrismoaren ezaugarri nagusietako bat) ilunpean azalduko da eszenako alde handiena eta argi-ilun bortitz baten bidez bereiziko dira konposizioko irudi nagusietan argituriko atalak, irudia bolumen eta naturalismo sentipen handi batez hornituz.

Aurkezturiko argia naturala bizia bada, itzalak are bortitzagoak izango dira eta argien eta ilunen arteko kontrastea (argi-iluna) are biziagoa. Halatan, handiagoa ere izango da bolumen sentsazioa.

Argi naturala zabala eta lasaia bada, leunagoak izango dira argiaren eta ilunen arteko kontrasteak eta arinagoak halaber modelatze lana eta bolumen sentipena (garai klasikoetan, errenazimentuan eta neoklasizismoan esate baterako, irudiari harmonia eskaintzen dion elementua dugu kolore molde hori, kontuan harturik margolan molde horietan nagusia dela marrazketa pinturaren ondoan).

· Espazioaren irudikapen mota. Sakontasun sentsazioa areagotu nahi izan den edo ez.
Aurkezturiko espazioak hiru dimentsioko sakontasunaren sentsazioa helarazi nahi digun edo ez, eta ahal bada, nolako baliabideak, eta horiek zein zehaztasun mailan, erabili diren ere zehaztuko da (irudibildua, aurrez aurreko edo zeharkako perspektiba konikoak). Kasu hauetan komenigarria izaten da puntuaren eta iheslerro nagusien kokalekua zehaztea.

Irudiak beste espazio-interpretazio mota bat eskatzen duen (kubista esate baterako) edo irudia laua delako sentsazioa helarazten digun adierazi behar dugu.

· Irudien irudikapen mota. Errealista naturalista edo idealizatua den, halako estilizazio edo joera maneratsuak ageri dituen, autorea estereotipo forma/en aplikazioan oinarritu den, irudian halako deformazio espresionista sumatzen den, edota bolumen eta formen halako aldaketa edo murrizte motaren bat ikusten den zehaztu behar da.

· Pertsonaien adierazkortasuna. Aurpegiera eutsikoak diren edo, aldiz, aske eta adierazkor azaltzen diren zehaztu behar da.

· Koadroaren gaia. Natura hila, paisaia (idealizatua edo erreala), erretratu naturalista, idealizatua, espresionista edo karikatura moldekoa, kronika-koadroa edo halako gertaeraren oroitzapena ospatzeko egina, gertaera hori koadroa egin zen garaikoa edo iraganekoa den (pintura historikoa), gaia mitologia, literatura, biblia edo erlijioarekin lotua den edo ez zehaztu behar da.

3. Azterketa estetikoa

Honako alderdi hauen iruzkina egingo da:

· Autorearen erreferentzia, haren biografia, ibilbide, arte interes eta ezagutzen dizkiogun beste artelanen gaineko iruzkin laburra eginez.

· Artelana egin den testuingurua, haren alderdi formalak eta ideologikoak sortu den garaiko joera estetikoekin eta egoera soziopolitikoarekin loturik. Ha/atan azaldu ahal izango dugu mandatu baten ondoko obra den edo ez, eta zein egitekori begira sortu zen, edo arte lana autorearen gai eta interes estetikoen araberakoa den, zehaztuz era berean zein zen autorearen nahia lan hari ekiterakoan.

· Lanaren gaia edo eduki ikonografikoa (aurreko puntuarekin hertsiki lotua). Pintura edo eskultura lana bada, eszenan ageri diren petsonaiak edo elementuak deskribatuko dira, eta lan historikoa, mitologikoa, literarioa edo erlijiosoa bada, deskribatzen duen edo erreferentziatzat hartu duen anekdotari buruz ariko gara.

· Artistaren asmoak eta arrazoiak, horiek iruzkinean aintzat harturiko lanean nola gauzatzen diren argiturik. Artistaren konpromiso- maila, lanarekiko jarrera eta lotura, eta artelanak egin zen testuinguruan izan zuen eragina, egoera hartan aurrerapenen edo hausturaren bat ekarri zuen zehaztuz.

Iruzkin baten garapenak argia behar du izan, esan gabe doa, baina eskema hau ez da zurrun hartu eta jarraitu behar. Askotan, garaian garaiko ideologia estetiko nagusiaz edo lana sortu zen gizarte testuinguruaz hitz egitera bultza gaitzake elementu formal batzuen gaineko azterketak. Adibidez, katedral gotiko bati buruz ari bagara, beira-leihoei buruz ari garelarik ezinbestez adierazi beharko dugu zein neurritan izan ziren erabakigarriak bideratu ziren soluzio teknikoak (aipatuko dugu, esate baterako, alboetako kargen eraginetik aske utzirik eta hutsarteak irekitzeko aukera zabaldurik, gangen bultzadak hormetako puntu jakin batzuetara biltzen zituzten gurutzadura-gangen garrantzia), eta adierazi ere egingo dugu zeinen garrantzitsuak diren ganga mota horiek tenpluaren barruko espazioaren nolakotasuna aintzat hartzerakoan. Estimazio honek, gainera, tenpluko hutsarteetan elementu horiek sarrarazi zituzten ideia estetiko-teologikoetara eramango gaitu ezinbestean (hutsarteetatik igaro den argiaren esanahi sinbolikoa). Baldin eta, garai bereko adibide batez segituko dugu, portada gotiko bateko eskulturen irudikapenaren naturalismoa hartzen badugu aintzat, testuinguru sozio-ekonomikoarekin lotu ahal izango dugu gure diskurtsoa (merkataritza eta artisautzaren garapena eta, haien eskutik, lehiakortasunaren eta munduaren eta izadiaren aurreko erlijio-sentiberatasun berri baten zabalkundea, filosofia tomistak edo teologia frantziskotarrak erakusten diguten bezala).

Halatan, ordenatua behar du izan gaiaren garapenak, baina ez itsuki zurruna ezen, bestela jokatzen badugu, iruzkin mekaniko, baldar eta inpertsonal baten aurrean gertatuko baikara.



IRUZKINAK EGITEKO GIDOIA 

 Arkitektura artelan baten iruzkina

- Artelanaren identifikazioa: egilea, tipologia, kokapena ( espaziala eta kronologikoa), estilo, eskola, garaia...
- Irudiaren deskripzioa ( zer ikusten da?, zein da/ zen bere funtzioa? eta bere erabilpena).
- Artelanaren ezaugarri nagusiak aipatu behar dira: oina, eraikin mota, eraikin sistemak ( elementu sustengagarriak, sostengatuak...), erabilitako materialak, elementu apaingarriak, erabilitako baliabideak, ikonografia, argia....
- Bukatzeko artelanaren kontestua eta balorazioa : artelana egin zen garaian zegoen egoera historiko, soziala eta kulturala azaldu.
Balorazioan: aurrekariak eta eraginak

Artelanaren identifikazioa eta sailkapena
- Titulua
- Estilo eta kronologia
- Eskola edo garaia
- Egilea: zein etapakoa...
- Bultzatzaile.
Txantiloia

(….) artelana ( artelan honen izena (…) da) burutu zen (….) urtean edo mendean, bere autorea (….), 
(….) garaian edo estiloan kokatu behar da. Artelan hau burutzeko agintea (…) eman zuen, 
bere kokapena (…) da.

Artelanaren azterketa formala eta estilistikoa eta estetikoa

- Eraikinaren deskripzio zehatza egin behar da.
+ Eraikinaren identifikazioa: zer da? Iruzkindu behar den irudia (…) da, bere oina (…) da, eraikinaren barne antolaketa (.....) da....
- Irudian ikusten duguna deskribatu behar dugu: eraikinaren ataria, eraikinaren oina, eraikinaren perspektiba, eraikinaren sekzioa ( longitudinala edo transbertsala) edo eraikinaren errekonstrukzio ideala.
+ Erabilitako materialak
- Tipoak: harria ( marmol, kaliza, granitoa..), egurra, burdina, adobe, adreilua, beira...
- Materialaren erabilaren kausak: inguruaren eraginagatik, kriterio estetikoengatik, kriterio praktikoengatik, kriterio teknikoengatik...
- Materialaren ezaugarriak: astuna, arina, ederra....
+ Arkitektura sistema: 
- Dintela
- Bobeda:kanoi, gurutzatua...
- Kupula: Gallonatua, laranja erdikoa
+ Eraikuntzaren elementuak: sustengagarriak eta sostengatuak.
- Sustengagarriak : jarraiak ( hormak ( ezaugarriak azalduta: aparejo...)), etenak ( euskarri libreak: pilareak, zutabeak( estilo azaldu behar da eta funtzioa apaintzea den edo estrukturala den azaldu behar da)...), txertatuak ( pilastras, horma bularra (estriboak), mentsulak...)...Arkuak (tipoak: herradurazkoa.eta funtzioak : nabeak banatzeko( formeroak), indartzeko, bao bat estaltzeko, apaintzeko )
- Sostengatuak: Sabaia ( …) da eta (…) osatuta dago.
Adintelatuak edo egurrezko estrukturak, bobedekin ( kanoi, gurutzatuak...), kupulak.

+ Apaintzeko elementuak
Eraikinaren apainduriari dagokionean, erabilitako baliabideak (....) direla esan dezakegu, elementu hauek (…) kokatuta daude eta haien funtzioa (....) da.
- Urriak edo anitzak ( askotan oso lagungarriak estiloak identifikatzeko, adb: Churrigereskoa.
- Bere jatorria: arkitektonikoak, eskultorikoak, pinturakoak.
- Ze materialetan daude eginda: marmola, estuko...
- Gaia edo gaiak: begetalak, geometrikoak, figuratiboak...
- Kokapena: frisoak, bobedak...
- Funtzioa: oinarrizkoa edo bigarren mailakoa.
+ Balore plastkoak. Balore plastikoen ikuspuntutik eraikinean (…) nabarmentzen dira. Kanpo bolumenei dagokionean (…) nabarmentzen da. Barne espazioari dagokionean eraikinaren oina (…) da eta bere barne antolaketa (....) da.
- Proportzioa, armonia: zuzenketa optikoak, moduluak...
- Simetria edo asimetria
- Kanpo bolumenak: bere plastizitatea, barruko espaziokin eta inguruarekin daukan lotura.
- Barne espazioa: ardatzak, barruko hormen antolaketa, argiaren eta kolorearen trataera/erabilera, eskalak...

Eraikinaren interpretazioa eta bere egoera historiko, soziala eta kulturaleren azalpena.
- Eraikinaren sinbologia: funtzioa: mitika, erligiosoa, magika, politika, soziala..
- Bere eraikuntzaren nondik norakoak. Agertu zen garaiko historia, kultura eta gizartea era laburrean azaldu.
- Aurrekariak (eraikina egiteko orduan hartutako modeloak) eta eraginak 
- Egilearen biografia

Aztertzen ari garen artelanak (…) adierazi nahi du. Bere funtzioa nagusia (…) zen / da. 
Adierazita dagoenaren esanahia zera da (…) .
Bere kontestu soziokulturalari dagokionean, esan daiteke garai hartan (…)
Egilea artelan hau egiteko izan zuen inspirazioa (…) oinarritzen da 
Artelan hau artearen historiarako garrantzitsua da, besteak beste (…)
Bukatzeko, egilearen inguruan aukera daukagu esateko (….)

Iruzkindu den artelanak (…) sinbolizatzen du edo (…) adierazi nahi du. Bere funtzio nagusia (…) da/zen. Burutu zeneko kontestu soziokulturalari dagokionean, aukera daukagu esateko garai hartan (...). Eraikin hau egiteko egileak erreferentzi moduan (…) erabili zuen. Artelan hau artearen historian garrantzitsua da bere eragina handia izan zelako (…) ( garaia, estilo, artista, herrialde....). Bere egileari dagokionean esan daiteke (....)


Eskultura artelan baten iruzkina

- Artelanaren identifikazioa: egilea, tipologia, kokapena ( espaziala eta kronologikoa), estilo, eskola, garaia...

- Irudiaren deskripzioa ( zer ikusten da?, zein da/ zen bere funtzioa? eta bere erabilpena).

- Artelanaren ezaugarri nagusiak aipatu behar dira: tipologia (erliebea,mukulu biribila..), osaera, forma, erabilitako materialak, erabilitako teknika, erabilitako baliabideak, ikonografia, argia, kolorea, ehundura, lanketaren maila ( bukatuta, bukatu gabe..), mugimendua edo geldialdia, ikuspuntua, artelana eta ikuslearen arteko erlazioa, artelana eta bere inguruan arteko erlazioa ....

- Bukatzeko artelanaren kontestua eta balorazioa : artelana egin zen garaian zegoen egoera historiko, soziala eta kulturala azaldu.
Balorazioan: aurrekariak eta eraginak.

Artelanaren identifikazioa eta sailkapena

- Titulua
- Estilo eta kronologia
- Eskola edo garaia
- Egilea: zein etapakoa...
- Bultzatzaile.
Txantiloia

(….) artelana ( artelan honen izena (…) da) burutu zen (….) urtean edo mendean, bere autorea (….), 
(….) garaian edo estiloan kokatu behar da. Artelan hau burutzeko agintea (…) eman zuen, 
bere kokapena (…) da.


Artelanaren azterketa formala eta estilistikoa eta estetikoa

- Eskulturaren deskripzio zehatza egin behar da.
+ Eskulturaren identifikazioa: zer da? Iruzkindu behar den irudia eskultura edo eskultura multzo (edo erliebea: goi,erdi, baxu) bat da, bere postura (…) da, 
- Irudian ikusten duguna deskribatu behar dugu. Artelan honetan (..) irudikatu nahi da. 
- Materialak: buztina, egurra, harria ( marmola, alabastroa, kaliza..), burdina, brontzea, bolia, urrea...
- Erabilitako teknika: materiala gehituz ( buztina) edo kenduz ( zura, bolia, hezurra, harria) ( zizel lanak), tallatua, modelatua, urtzea, hustuketa
- Kokapena: arkitekturaren menpe ( frisoak, kapitelak, frontoiak..), ezarrita dagoen espazioarekiko duen egokitzapena, arkitekturatik libre (plazak, lorategiak...)

+ Elementu formalak
- Superfizien ehundura: leunak, emeak, finak, pulituak; edo zakarrak, malkartsuak, zimurrak. Gogortasunaren edo biguntasun sentsazioa …
- Bolumenaren sentsazioa: kanpoko ( frontala edo edozein ikuspuntutik ikusteko modukoa) eta barneko ( barne espazioaren islada) ikuspuntutik 
- Erliebeak: sakontasun maila eta perspektibak aztertu behar dira.
- Osaera eta mugimendua: 
* Lasaia, pausatua, hieratikoa. 
* Dinamikoa: mugimendu fiktizioa ( kontraposto, kanpo mugimenduen bidez adierazita, barne tentsio bidez edo erritmo formaleen bidez) , mugimendu erreala ( arte zinetikoa, mugikorrak...)
- Argiaren eragina: homogenea eta leuna, kontrastatua.
- Kolorea: kolore gabezia edo polikromia. 
* Kolorearen jatorria: erreala edo naturala, sinbolikoa...
* Erabilitako teknikak: erregostea (estofatua), enkarnatua... 

Artelanaren ehundura (…) da eta bere akabera (..) da. Bolumenari dagokionean artelana burutu zen ( ..) (era frontalean...) ikusteko. Sakontasuna lortu da (…) bidez. Artelanaren osaera (…) da, eta bere mugimendua (....) da. Argiaren eragina (..) da.
Artelana polikromatua ( edo ez) da ( garai batean zen, baina, gaur egun, koloreak galdu dira, oraindik antzema daitezke...), polikromia lortzeko erabili den teknika (..) da, nabarmentzen diren koloreak (…) dira.

Elementu ez formalak

- Adierazpen formak: abstraktoa edo figuratiboa. Naturalismoa: idealismoa ( edertasun perfektuaren bila) edo errealismoa ( modelo bat jarraituz). Antinaturalismoa, sinbolismoa, estilizazioa, hieratismoa, konbentzionalismo hierarkikoak..
- Adierazpen elementuak: anatomia ( zuzena ezzuzena, proportzioak, eskala, giharreria (muskulatura)...), arropak eta tolesturak ( funtzioa: gorputza estaltzea edo adieraztea, mugimendua) ( deskripzioa: formak, tamaina, tolesturen sakontasuna, leunak edo astunak, uhinduak, urkila..)
- Artelanaren dimentsio tenporala: betiko edo era suntsikor batean eginda.

Artelanaren adierazpen formak (…) dira. Eskulturaren adiezrapenaren elementuak (..) dira, eskulturak dauzkan arropak ( …) dira. Eskultura hau (…) irauteko egin zuten.


Eskulturaren interpretazioa eta bere egoera historiko, soziala eta kulturaleren azalpena.

- Eskulturaren sinbologia: funtzioa: mitika, erligiosoa, magika, politika, soziala..
- Bere eraketaren nondik norakoak. Agertu zen garaiko historia, kultura eta gizartea era laburrean azaldu.
- Aurrekariak (eraikina egiteko orduan hartutako modeloak) eta eraginak 
- Egilearen biografia

Aztertzen ari garen artelanak (…) adierazi nahi du. Bere funtzioa nagusia (…) zen / da. 
Adierazita dagoenaren esanahia zera da (…) .
Bere kontestu soziokulturalari dagokionean, esan daiteke garai hartan (…)
Egilea artelan hau egiteko izan zuen inspirazioa (…) oinarritzen da 
Artelan hau artearen historiarako garrantzitsua da, besteak beste (…)
Bukatzeko, egilearen inguruan aukera daukagu esateko (….)

Iruzkindu den artelanak (…) sinbolizatzen du edo (…) adierazi nahi du. Bere funtzio nagusia (…) da/zen. Burutu zeneko kontestu soziokulturalari dagokionean, aukera daukagu esateko garai hartan (...). Eraikin hau egiteko egileak erreferentzi moduan (…) erabili zuen. Artelan hau artearen historian garrantzitsua da bere eragina handia izan zelako (…) ( garaia, estilo, artista, herrialde....). Bere egileari dagokionean esan daiteke (....)


Pintura artelanaren identifikazioa eta sailkapena

- Titulua
- Estilo eta kronologia
- Eskola edo garaia
- Egilea: zein etapakoa...
- Bultzatzaile.

Txantiloia
(….) artelana ( artelan honen izena (…) da) burutu zen (….) urtean edo mendean, bere autorea (….), 
(….) garaian edo estiloan kokatu behar da. Artelan hau burutzeko agintea (…) eman zuen, 
bere kokapena (…) da.

Artelanaren azterketa formala eta estilistikoa eta estetikoa

- Pinturaren deskripzio zehatza egin behar da.
+ Pinturaren identifikazioa: zer da? I
- Irudian ikusten duguna deskribatu behar dugu. 
- Soportea: horma, taula, papera, beira, egurra..
- Erabilitako teknika: freskoa, pastelak, akuarelak, oleoa, gouache, collage...
- Kokapena 
Iruzkindu behar den irudia pintura (..) bat da, lana (....) teknika bidez egin da, gaia (..) da. Artelan honetan (..) irudikatu nahi da. 

Elementu formalak.

+ Faktura: pintzelada edo tokea ( laburra, burutua, askea, mardula..), ehundura ( leuna, mate edo disdiratsua, malkartsua, lisa edo morokildua.
+ Marrazkia: marren presentzia edo gabezia, bere intentsitatea eta bere jarraitasuna, funtzioa ( bolumena ordezkatzeko, ornamentala, formak markatzeko..).
+ Modelatua: bolumena adierazita dagoen edo ez, koloreen gradazioen bidez lortuta: kontraste leunak ( sfumato) edo kontraste bortitzak ( argi-ilunak).
+ Argia:
- Tipo (naturala, artifiziala, estudiokoa..)
- Jatorria: anbientala ( argitsua, lasaia..), foko konkretu batekoa ( eguzkia, lanpara..), objetutik atera.
- Intentsitate eta itzalen kontrastea.
- Funtzioa: bolumena sortzeko, perspetibaren efektua indartzeko, adierzpide bezala..
+ Kolorea: 
- Erabilitako gama ( hotza/beroa) eta tonalitateak. 
- Jatorria (lokala edo sinbolikoa)
- Argiarekin eta modelatuarekin daukan lotura: kolore lauak edo ñabardurakoak.
- Funtzioa: protagonista edo bigarren mailakoa.
+ Perspektiba:
- Espaziogatik interes eza eta sakontasuna ( fondoen ezaugarriak).
- Espazioaren adierazpenagatiko interesa
- Erabilitako perspektiba ( lineala, aerea, kubista, kaballera...)
- Erabilitako baliabide teknikoak: eszenatoki arkitektonikoak edo paisaiarekin lotutakoak, plano ezberdinen erabilerak, argiaren erabilerak, eskortzoak..)

+ Osaera: 
- Figuren antolaketa ( sinplea eta argia edo konplexua)
- Estruktura formala: linela (simetria ardatza, diagonala, kurba) edo geometrikoa ( triangeluarra, piramidala, pentagonala...)
- Barruko mugimendua: osaera dinamika edo estatikoa
- Osaeraren balore espresiboa: originaltasuna.
+ Adierazpen formak: abstraktoa edo figuratiboa. Naturalismoa: idealismoa ( edertasun perfektuaren bila) edo errealismoa ( modelo bat jarraituz). Antinaturalismoa, sinbolismoa, estilizazioa, hieratismoa, konbentzionalismo hierarkikoak..
Adierazpen elementuak: anatomia ( zuzena ezzuzena, proportzioak, eskala, giharreria (muskulatura)...), arropak eta tolesturak ( funtzioa: gorputza estaltzea edo adieraztea, mugimendua) ( deskripzioa: formak, tamaina, tolesturen sakontasuna, leunak edo astunak, uhinduak, urkila..)
+ Artelanaren dimentsio tenporala: betiko edo era suntsikor batean eginda. 

Artelanaren fakturan nabarmentzen den pintzeladak (..) dira, bere ehundura (…) da.
Marrazkia (…) da, kasu honetan (…)rako erabiltzen da. Artistak figuren modelatua (..) bidez lortu du. Iluminazioari dagokionean argia (…) da eta artelanaren barruan betetzen duen funtzioa (..) da. Erabilitako paleta kromatikoa (..) da, nabarmentzen diren koloreak (..) dira, horrek (…) sortzen du. Artista hirudimentsioko (edo sakontasuna espazialaren efektua) ilusioa lortzen du (…) efektua erabilita. Estruktura konpositiboan figurak (...)(triangelua..) osatzen dute, (..) marrak nabarmentzen dira eta barne mugimendua (..) da.
Agertzen diren adierazpen formak (..) dira, figuren trataera (..) da. 


Pinturaren interpretazioa eta bere egoera historiko, soziala eta kulturaleren azalpena.

- Eskulturaren sinbologia: funtzioa: mitika, erligiosoa, magika, politika, soziala..
- Bere eraketaren nondik norakoak. Agertu zen garaiko historia, kultura eta gizartea era laburrean azaldu.

- Aurrekariak (eraikina egiteko orduan hartutako modeloak) eta eraginak 
- Egilearen biografia

Aztertzen ari garen artelanak (…) adierazi nahi du. Bere funtzioa nagusia (…) zen / da. 
Adierazita dagoenaren esanahia zera da (…) .
Bere kontestu soziokulturalari dagokionean, esan daiteke garai hartan (…)
Egilea artelan hau egiteko izan zuen inspirazioa (…) oinarritzen da 
Artelan hau artearen historiarako garrantzitsua da, besteak beste (…)
Bukatzeko, egilearen inguruan aukera daukagu esateko (….)

Iruzkindu den artelanak (…) sinbolizatzen du edo (…) adierazi nahi du. Bere funtzio nagusia (…) da/zen. Burutu zeneko kontestu soziokulturalari dagokionean, aukera daukagu esateko garai hartan (...). Eraikin hau egiteko egileak erreferentzi moduan (…) erabili zuen. Artelan hau artearen historian garrantzitsua da bere eragina handia izan zelako (…) ( garaia, estilo, artista, herrialde....). Bere egileari dagokionean esan daiteke (....)


https://assaikastola.wikispaces.com/Iruzkina++gida+arte

No hay comentarios:

Publicar un comentario