lunes, 5 de marzo de 2012

2 BATX. 15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04) iruzkintzeko galderak

15. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1936-10-04)
Diputatuen Kongresuak honako LEGE hau agindu eta berretsi du:
1. art. Errepublikako Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera, Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak eskualde autonomoa osatzen dute espainiar  estatuaren barruan eta “Euskal Herria” izena hartu du. Bere lurraldea  aipatutako probintziek gaur egun osatzen dutena izango da eta horiek, aldi  berean, modu autonomoan gobernatuko dira (…). Euskara, gaztelania bezala,
Euskal Herriko hizkuntza ofiziala izango da (…).
5. art. Euskal Herriari dagokio bere lurralde autonomoaren barruko  babes juridikorako eta ordena publikoa mantentzeko polizia erregimena  ezartzea.
10. art. Euskal Herriaren botereak herrian sortzen dira eta Errepublikako  Konstituzioaren eta Estatutu honen arabera erabiliko dituzte berak erabakitzen dituen organoek honako mugapen hauen arabera:
a) Eskualdeko organo legegilea (…) sufragio unibertsal, berdin, zuzen  eta sekretu bidez (…) hautatuko da.
b) Organo betearazleak organo legegilearen konfiantza izan behar du eta  presidentea izango da eskualdearen ordezkaria Errepublikarekiko  harremanetarako (…).
Lehen xedapen iragankorra. Gerra zibilak eragindako ez ohiko
baldintzek irauten duten bitartean, Euskal Herrian behin-behineko Gobernuak  aginduko du Estatutu honetan xedatutako eskumen guztiekin. Behin-behineko  Gobernu horretako lehendakaria Estatutua promulgatu ondorengo zortzi
egunen barruan izendatuko dute euskal udalak osatzen dituzten eta euren  botoa askatasunez eman dezaketen herriak aukeratutako zinegotziek (…).
Behin-behineko Gobernuko lehendakariaren hautaketa Bizkaiko gobernadore  zibilak egiaztatuko du (…). Horrela hautatutako lehendakariak behin-behineko  Gobernuko kideak izendatuko ditu eta horiek ez dira bost baino gutxiago  izango (...)
Gaceta de Madrid, 281. alea, 1936ko urriaren 7koa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1. alea, 1936ko urriaren  9koa.

TESTU IRUZKINA


Aldez aurreko urratsak
Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio
ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.


a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen  norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta  txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario  idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren  kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren  oinarrizko ideiak nabarmentzea:


2. Azterketa
Lexikoa
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen  bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan  dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).

-HITZAK: Diputatuen Kongresua,Estatutua,Euskal Herria,euskara,gerra zibila,    sufragio unibertsala,.
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak  Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko  loturak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere  prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua:
1-Zein da garai honetako gobernu mota eta presidentea eta gobernuburuen izenak?eta zein urtetan gertatzen da?
1-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein lurraldetan  onartzen da Estatutu hau?
Zein da  autonomi Estatutua bultzatzen duen partidua?zeintzuk dira EAJ ren oinarrizko ideiak?Noiz sortzen da joera autonomista?ta norekin? Noiz eta zein garaian  erredaktatu zen estatutuaren lehenengo  aurreproiektua?

3-Nolako egoera jasaten du Primo de Riveraren diktaduran?Eta zein da oposizioko partiduen jarrera eta zer sinatzen dute Donostiako itunean?EAJk parte hartu zuen?

4-Noiz aldarrikatzen da II Errepublika?Nolako emaitzak lortzen dituzte partiduak lehen hauteskundeetan  Euskal Herrian?
Zein eskubide aldarrikatzen dute Espainiako kongresuak egindako konstituzioan?azaldu.

5-Zein da Euskal Herrian aurkezten den estatutua?Zeintzuk dira Lizarrarako estatutaren ezaugarriak?eta prozesua?
Zein da  Madrileko kongresuen erantzuna?Zer proposatzen diote?
Zer gertatzen da bi urteko erreformistan ?
6-Zeintzuk dira bi urteko erreformistaren bukaeran egindako hauteskundeen emaitzak EH?
2-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.

7-Zein da idazten den proiektua Fronte Popularraren garaian eta nork bultzatuta?Zein partiduekin  adosten du?Zeintzuk dira  ez ohiko baldintza hoiek?Azaldu. Zeinen alde borrokatu zuen Euskal Herriak?lurraldeka azaldu.Zein da gerra zibileko beste bandoa?
Noiz?
8-Zein lurraldeek  osatzen du autonomía eta bere izena?Zein da eta zergatik kanpoan geratzen den lurraldea?
Zeintzuk dira estatutuaren ezaugarriak :botere banaketa,aginte autonomoen arloak:hizkuntza ofizialak,polizia.
Nolako prozesuen bidez osatzen da gobernua?Zeinek dauka aginte gorena eta zeintzuk dira gobernuko kideak?

3-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
9-Noiz osatzen da lehen Eusko Jaurlaritza?Nor da 1go lehendakaria?eta zein partidukoa da?Non  egingo du  zina?eta bere gobernuko kideak?

10-Egoera berezia dela eta ,Zein botere hartzen du bere gain gobernu berriak?Nongo lurraldearen defentza zuzenduko du?Azaldu pixkat.
Legutio-Bizkaia-Bilbo.Non errenditzen dira Eusko Gudarostea?Nora doa Eusko Jaurlaritza?eta gerra galtzean?

11-Zein da Franko eta Nazionalen  jokaera gerra irabaztean?(errepresioa)Zeintzuk dira ezabatzen dituen legeak ( Kontzertu Ekonomikoak eta Estatutua) eta zein lurraldetan?Zein  da ezartzen duen legedi berria?
4. Ondorioa
Testuaren interesa, balioa eta esanahia.  Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.

d. Testuaren garrantzia: kokatzen  den aldi historikoa ulertzeko, testu  horrek duen garrantzia adieraztea:


1-Zein da garaiko gobernua eta konstituzioan onartutako zein eredu deszentralizatua  ikusten da?Zein lurraldeetan?


No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada