22. TESTUA: ANTONIO AÑOVEROS BILBOKO GOTZAINAREN
SERMOIA (1974-02-24)
Euskal Herriko biztanleen bizikidetzari eta gure elizbarrutiari kalte gehien egiten dien arazoetako bat euskal gatazka izenez ezaguna da. Zertan datza arazo hori?
Oinarri-oinarrizkoa bakarrik aipatuta, honela azal daiteke: zenbait herritarrek, bakoitzak bere ñabardurekin bada ere, euskal herria zapalduta dagoela baieztatzen dute eta haren eskubideak aitor daitezen eskatzen dute;beste herritar batzuek, ordea, errefusatu egiten dute salaketa hori, haserre, eta egoera aldatzeko saio guztiak gizarte-sistemaren aurkako eraso larria direla aldarrikatzen dute. (…)
Euskal herriak berariazko ezaugarri kultural eta espiritualak ditu, eta horien artetik nabarmentzekoa da milaka urte dauzkan hizkuntza. Ezaugarri berezi horiek berariazko nortasuna ematen diote herriari, egun Espainiako estatua osatzen duten herrien artean.
Espainiako estatuko gainerako herriak bezalaxe, euskal herriak ere eskubide osoa du berezko nortasuna mantentzeko, bere ondare espirituala lantzeko eta garatzeko, inguruko herriekiko truke osasungarriari kalterik egin gabe, bidezko askatasuna aitortuko dion antolamendu soziopolitiko baten barruan.
Baina, egungo egoeran, euskal herriak eskubide horretaz gozatzeko oztopo latzak ditu. Euskararen erabilera mugatua dago, nabarmen, maila guztietako irakaskuntzan eta komunikabideetan (prentsa, irratia, telebista).
Adierazpen kulturalak ere bereizketarik gabe kontrolatzen dituzte.
Elizbarrutiaren egoera zehatz honetan, Kristoren salbamena iragartzeko eta gogora ekartzeko, Elizak aholkua eta adorea eman behar ditu, behar bezala aldatzeko (…) gure herriko egoerak (…).
Antonio Añoveros, “El cristianismo, mensaje de salvación para los pueblos”,
1974ko otsailaren 24an Bizkaiko elizetan irakurritako sermoia.
TESTU IRUZKINA
Aldez aurreko urratsak
-Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
-Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.
-Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.
a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):
Historia-idazlanaren egitura:
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren aldetik:
— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren aldetik:
— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).
— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).
— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).
Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
2. Azterketa
HITZAK:Euskal Herria,euskal gatazka,espainiar estatua,euskara
HITZAK:Euskal Herria,euskal gatazka,espainiar estatua,euskara
Lexikoa:
Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala
antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.
c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
1-Zein estatu mota dago indarrean 1974an? Zer da eta nor da estatu diktatorialaren burua ? Nor da estatuburua?
-Aurrekoak (aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein da estatu mota 1936an? Zein da agintean dagoen gobernua gerra aurretik?Nork irabazten ditu hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du garaipena Espainian eta euskal lurraldeetan?Zein lurraldeak hartzen ditu Euskal herriko autonomiak?Baina nola definitu daiteke Euskal Herria nazionalismoari begira?
3-Nolako erantzuna izango da eskuineko,Falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren 17an?
Nortzuk dira estatu kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako gobernuaren alde?Nork lortzen du gerra zibilaren garaipena?
4-Zeinek hartzen du agintea Mugimendu Nazionalean?Zeintzuk dira Francoren diktaduraren ezaugarriak? Zeinek lortzen ditu garaipenak?
-Testua eta gaiaren arteko lotura, eta gaia sakontzea.
5-II Errepublikako gobernua eta Eusko Jaurlaritza erbestera doaz.Zeintzuk dira Francoren diktaduraren lehenengo erabakiak Espainian?Errepresioa,ezabapenak….azaldu .
6-Zer gertatu zen Euskal Herrian? Zein partiduak daukate nagusitasuna?Zein da haien pentsaera nagusia?
6-Zer gertatu zen Euskal Herrian? Zein partiduak daukate nagusitasuna?Zein da haien pentsaera nagusia?
7-Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak? Eta sindikatuak?Zein da elizaren jokaera frankismoaren aurrean?Zeintzuk dira zabaltzen diren esparru konzentrazioak?
8-Zeintzuk dira frankismoaren azken faseko garaiaren ezaugarriak?
8-Zeintzuk dira frankismoaren azken faseko garaiaren ezaugarriak?
9-Zein da II Errepublikako gobernua eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera erbestean?Zer gertazen da Eusko Jaurlaritzaren oposizioarekin 1945etik aurrera?Nola aldatzen da eta zergatik nazioarteko jarrera?Zein da diktadurak izango duen oposizioa Euskal Herrian ?
Zein da nazioarteko jarrera frankismoarekiko? Zeintzuk dira antolaturiko ekintzak frankismoaren aurka?langileak,eliza,sindikatuak eta partiduak,ETA.
10-Nola erantzuten du frankismoak honen aurrean?-
11-Zein da euska herriko elizaren jokaera lurralde bakoitzean?
10-Nola erantzuten du frankismoak honen aurrean?-
11-Zein da euska herriko elizaren jokaera lurralde bakoitzean?
Zer adierazten du Añoverosek sermoi honetan?Nor da Añoveros?
-Testuan adierazitakoak ekar ditzakeen ondorioak.
12-Zeintzuk dira frankismoaren taldeak Franco hiltzean?
12-Zeintzuk dira frankismoaren taldeak Franco hiltzean?
Nork hartzen du boterea?Zein prozesu irekiko da?
13-Zein da elizaren jokaera?eta oposizioarena?
13-Zein da elizaren jokaera?eta oposizioarena?
4. Ondorioa
Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.
d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:
1-Zer aldarrikatzen da testu honetan?Nork bultzatzen du sermoi hau?
No hay comentarios:
Publicar un comentario