martes, 6 de marzo de 2012

GIZARTE ZIENTZIAKO 2 EBALUAZIOKO AZTERKETA

GIZARTE ZIENTZIAKO  2 EBALUAZIOKO AZTERKETA

4DBH

1-Definizioa eman:

· Iraupen-krisia: arrazoi naturalen ondorioz, nekazaritzako produkzioa biztanleria elikatzeko nahikoa ez zenean gertatzen zen.


· Fisiokrazia: pentsamendu ekonomikoarekin lotutako korronte horren arabera, merkataritza eta industria ez ziren produkzio-jarduerak, eta nekazaritzak baino ezin zuen aberastasuna sortu.

· Lau urteko txandakatze-sistema: urtero lau labore txandakatzen ziren, eta horietako bat abereen kontsumorako erabiltzen zen. Lugorria saihesteko, lurra agortuta utziko ez duen labore bat ere sartzen zen.

· Enclosure act: lur-eremuak hesitzera behartzen zuten legeak.

2- Nekazal iraultzaren zergatiak:

Lurra ongarritzeko margak erabiltzen hastea, laboreak lehen zingirak zeuden tokian ereitea lehortze eta drainatze-sistemei esker, lau urteko txandakatze-sistemaren erabilera (lugorria saihesteko aukera ematen zuen eta abeltzaintzaren garapena sustatzen zuen).

Erreforma juridikoei dagokienez, lur komunalak lantzeko eta itxiturak egiteko emandako legeak  onartu ziren.Jabe txikiak hirietara lan egitera edo jornalariak bihurtu ziren.

Azkenik, asmakuntzez eta mekanizazioaz :lurrun makina nekazal makinei aplikatu, (horiek guztiek etekinak handitzea ekarri zuten, eta produkzioak gora egin zuen), eta baita abeltzaintza ustiatzeko teknika berritu ziren.

Industrializazioan nekazaritzak eta landak izan zuten funtzioa azpimarratu behar da: eskulana eta beharrezko elikagaiak eskaintzen zituen .Soberakina hirietan saltzen zenez , funtsezkoa izan zen kapitala biltzeko eta industriako produktuen eskaera handitzeko.

3-Berrezarkuntzaren  ezaugarriak idatzi itzazu:

a- Napoleonen garaian ideia iraultzaileak zabaldu ziren Europan eta  Napoleonen porrotaren ondoren, irabazle irtendako  potentziek Vienako Biltzarra deitu zuten.
  1. Kontinenteko  muga berriak ezarri ziren bertan.
  2. Kongresuaren beste lorpen bat  Berrezarkuntzaren sistemaren ezarpena izan zen,  monarkien berrezarkuntzan oinarritzen zena.

b- Monarkia  horien egonkortasuna bermatzeko sortu zen Aliantza Santua, eta  horren helburu nagusia erregearen botere absolutua arriskuan jartzen  zuen
edozein mugimendu iraultzaile zapaltzeko militarki esku  hartzea zen. Europa Erregimen Zaharraren sistemetara zegoen.


4- Azaldu Ingalaterrako eztanda demografikoaren arrazoi nagusiak:

Heriotza-tasaren beherakadan gertaera hauek eragin zuten:
  1. Nekazaritzako produkzioak gora egin zuen eta elikadura hobetu zen; goseteak desagertu ziren.
  2. Gaixotasunei aurre egiteko baliabideak ugaritu egin ziren, elikadura ugariari eta zabalari esker.
  3. Medikuntzan ere aurrerapenak gertatu ziren: txertoen hedatzea …..
  4. Higiene-ohiturak hedatu ziren.

Jaiotza-tasa mantentzeko arrazoiak hauek izan ziren:
  1. Ezkontzeko adina aurreratu egin zen eta, beraz emakumeek seme-alaba gehiago izan zituzten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada