martes, 13 de marzo de 2012

2 BATX. 24. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1979-12-18)iruzkina


2 BATX. 24. TESTUA. EUSKAL HERRIKO AUTONOMIA ESTATUTUA (1979-12-18)

Juan Carlos I.a Espainiako erregeak honako hau ikusi eta ulertzen duten guztiei honako hau jakinarazten die: Gorte Nagusiek organiko izaerarekin onartu dutela honako lege hau eta nik berretsi egiten dudala:

1. art. Euskal Herria, bere naziotasunaren adierazpen gisa eta bere autogobernua lortzeko, Autonomia Erkidego gisa eratu da espainiar estatuaren barruan, Euskadi edo Euskal Herria izenarekin, eta Konstituzioarekin eta bere oinarrizko erakunde araua den Estatutu honekin bat etorriz.

2. art. 1. Arabak, Gipuzkoak eta Bizkaiak, eta baita Nafarroak ere, Euskal Autonomia Erkidegoko kide izateko eskubidea dute.

2. Euskal Autonomia Erkidegoa Araba, Gipuzkoa eta Bizkaia probintzien gaur egungo mugekin bat datozen Lurralde Historikoek osatuko dute eta baita Nafarroak ere, bertan sartzea erabakitzen badu (…).

3. art. Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Historiko bakoitzak bere antolamenduari eta autogobernurako erakunde pribatiboei eutsi diezaiekete edo, bere kasuan, berrezarri eta eguneratu ditzakete.

6. art. 1. Euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa da eta, gaztelania bezala, hizkuntza ofiziala izango da Euskadin. Gainera, Euskadiko biztanle guztiek dute bi hizkuntzak ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.

17. art. 1. (…) Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeei dagokie (…) lurralde autonomoaren barruan pertsonak eta ondasunak babesteko eta ordena publikorako Polizia autonomoaren erregimena antolatzea. Estatuko Segurtasun  Indar eta Gorputzak arduratuko dira Autonomia Erkidegoaz kanpoko eta gaindiko polizia zerbitzuez.

XEDAPEN GEHIGARRIA. Estatutu honetan xedatutako autonomía erregimena onartzeak ez du esan nahi Euskal Herriak uko egiten dienik historiaren kariaz legozkiokeen eskubideei, antolamendu juridikoak xedatutakoaren arabera eguneratu ahal izango direnei.

 Madrilgo Errege Jauregian, mila bederatziehun eta hirurogeita hemeretziko abenduaren hemezortzian.

Adolfo Suarez Gonzalez gobernuburua.

TESTU IRUZKINA



Aldez aurreko urratsak


Zenbatu testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.

Irakurri arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua oso-osorik ulertzeko.

Azpimarratu hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.

 a. Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):

 Historia-idazlanaren egitura

1. Kokapena

Testu mota

Jatorriaren aldetik:

— Lehen mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).

— Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak (egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik, hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).

Formaren aldetik:

— Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako berriak…).

— Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak, itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).

— Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar pribatuak…).

— Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak, epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak, literatura-lanetako zatiak…).

— Dokumentala (erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak, kartelak…).

Edukiaren aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala, erlijiozkoa…

Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.

Data eta tokia. Espazio-denboraren testuingurua.

Hartzailea. Publikoa edo pribatua.

Asmoa. Idazlanaren helburua.

b. Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:

2. Azterketa

Lexikoa

Azaldu hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak, pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak… (azterketa literala).

-Hitzak:Euskal Herria,Euskal Herriko Autonomi Erkidegoa,euskera,lurralde historikoak,naziotasuna,Estatutua.

-Ideia nagusia eta bigarren mailako ideiak Aipatu egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia horiek behar bezala  antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.

c. Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:

3. Testuingurua
1-Nor izan zen erregea garai honetan?Eta gobernuburua? Zer gertatzen zaio?

ZERGATIAK

2-Zein da bukatzen den garaia ?Ezaugarri nagusiak.


TESTUAREN GARAIA

3-Zein da hasten den garai berria eta nola izan zen prozesu hori?

4-Non biltzen dira eta zein da diputatuen joera politiko nagusia?Zein da   UCD partiduaren burua eta zein bere eginkizunik handiena?

5-Zein da ezartzen duten ideologia politiko hura eta adierazi bere ezaugarriak. Zeintzuk dira konstituzioaren ezaugarriak?eta esan zein Da autonomia izateko eskubideari  dagokion artikulua.

6-Zein da konstituzioan agertzen diren Euskal Herriari buruzko aipamenak?Zergatik?Egin sintesia .
7-Zein da Euskal Herriko  lehen Estatutua?

8-Zein erakundeak hartzen du agintea Estatutuaren prozesua egiteko?Nortzuk izan ziren presidenteak?Zein partidukoak izango dira?Azaldu prozesuaren ezaugarriak.

9-Nola eztabaidatu zen nazio edo nazionalitatearen kontzeptua?Zeintzuk dira GERNIKAKO ESTATUTUAREN  ezaugarriak?eta esan zein den dagokion artikulua.

Subiranotasuna

Botere legegilea eta hauteskundeak

Botere betearazlea

Epaitzeko funtzioa

Eskubideak

Askatasunak


10-Nolako izena hartzen du sistema honek?Zein da bere ikurra eta himnoa?Zeintzuk  dira hausteskunde sistemaren emaitzak?Zein da osatzen den lehenengo gobernua?Eta nor da lehenengo lehendakaria?

11-Zeintzuk dira aldi berean ematen diren gertaerak?

ONDORIOAK

12-Ardanza eta Ibarretxeren gobernuaren ezaugarri nagusiak?Nola egin da konpetentzien trasferentziak?
4. Ondorioa

Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.
d. Testuaren garrantzia: kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia adieraztea:

1-Zein garaiari ematen dio hasiera Estatutu honek?Zein da Estatutuaren garrantzia?






No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada