2 BATX. 20.
TESTUA. ESTATUAREN LEGE ORGANIKOA (1967-01-11)
Orain
arte promulgatutako legeek erakunde antolamenduek
eskatzen dituzten gai gehienak hartzen dituzte.(…).
Iritsi da estatu nazionala erakundetzea amaitzeko une
egokia (…). Horren kariaz, (…), honako hau
xedatzen dut:
1.
art. I. Espainiar estatua, erresuma gisa eratutakoa, erkidego
nazionalaren
erakunde gorena da.
2.
art. I. Subiranotasun nazionala bakarra eta
zatiezina da eta ezin da ez ordezkatu ez laga.
II.
Espainiar estatuaren erakunde sistema botere
batasunaren eta funtzio koordinazioaren printzipioetan oinarritzen da.
3.
art. Honako hauek dira estatuaren oinarrizko xedeak: Espainiako gizonen arteko eta lurren arteko batasunaren defentsa; nazioaren
osotasuna,independentzia eta segurtasuna mantentzea (…). Hori guztia Mugimendu
Nazionalaren Printzipioen inspirazioarekin
eta haiekiko leialtasun zorrotzenarekin (…), bere izaeraz, iraunkorrak eta
aldaezinak direnak.
6.
art. Estatuburua da nazioaren ordezkari gorena; berak erabiltzen du botere
politiko eta administratibo gorena; Mugimenduaren Buruzagitza Nazionala du eta
Mugimenduaren eta Erresumako gainerako funtsezko legeen printzipioak
zehaztasunez betetzen direla zaintzen du
(…); legeak promulgatu eta berresten ditu (…); lehor, itsaso
eta aireko armaden gaineko aginte gorena du;
(…); bere izenean administratzen da justizia; grazia eskubidea erabiltzen du;
enpleguak, kargu publikoak eta ohoreak ematen ditu, legeek xedatutakoaren
arabera; ordezkari diplomatikoak kreditatu eta hartzen ditu eta Erresumako
Funtsezko Legeen arabera dagozkion ekintza guztiak egiten ditu (...)
14.
art. I. Gobernuburuak espainiarra izan behar du eta
estatuburuak izendatuko du Erresumako Kontseiluak proposatutako hirukotetik
hautatuta.
Boletín Oficial del Estado, 1967-01-11.
Aldez aurreko urratsak
Zenbatu
testuko lerroak eta idatzi orrialdearen ertzetan.
Irakurri
arretaz testua bi alditan: lehenbizi, irakurri testua osorik eta azkar, eta
azpimarratu informazio ezjakina; bigarren aldian, irakurri astiro, testua
oso-osorik ulertzeko.
Azpimarratu
hitz-gakoak eta lehen mailako eta bigarren mailako ideiak.
a.
Testuaren kokapena (testu mota,egilea, jasotzaileak, garaia):
Historia-idazlanaren egitura
1. Kokapena
Testu mota
Jatorriaren
aldetik:
— Lehen
mailako iturria (garai jakin bateko dokumentua).
—
Bigarren mailako iturria: testuak bi motakoak dira, batetik, historiografikoak
(egilea testuan adierazitako gertaeren ondorengoa da, eta ikertzaile edo
dibulgatzaile den aldetik landuko ditu gertaera horiek), eta bestetik,
hemerografikoak (egunkaria edo aldizkaria).
Formaren
aldetik:
—
Zirkunstantziala (adierazpen ez instituzionalak, testuan kontatutako gertaerak
bizi dituen norbaitek egindakoak; lege izaerarik ez duten hitzarmenak; hainbat
motatako idazkiak eta txostenak; hitzaldiak, aldarrikapenak, prentsako
berriak…).
—
Juridikoa (legeak, lege dekretuak, dekretuak, ministro agindua, erabakiak,
itunak, notario idazkiak, kontratuak, erakunde adierazpenak…).
—
Testigantza testua (oroitzapenen eta autobiografien zatiak, egileak berak
bizitako gertaeren kontaketak, gutun eta idatzi pertsonalak, egunkaria, ohar
pribatuak…).
—
Literarioa (urte liburuak, genealogiak, gesta-kantak, kronikak, istorioak,
epopeiak, ipuinak,biografiak, iritzi artikuluak, saiakerak, prentsa iruzkinak,
literatura-lanetako zatiak…).
— Dokumentala
(erroldak, katastroak, grafikoak, prezioen zerrendak, mapak, planoak,
kartelak…).
Edukiaren
aldetik: politikoa, ekonomikoa, soziala, kulturala,
erlijiozkoa…
Egilea. Bakarra, taldea, ezezaguna, jatorria
aginte publikoan eta pertsona pribatuetan duena.
Data eta tokia. Espazio-denboraren
testuingurua.
Hartzailea. Publikoa edo pribatua.
Asmoa. Idazlanaren helburua.
b.
Testuaren analisia: testuaren oinarrizko ideiak nabarmentzea:
Lexikoa
Azaldu
hitzak, datuak, erakunde aipamenak, zehar-esanak, oinarrizko kontzeptuak,
pertsonen izen bereziak, leku geografikoak, datak, zuzenbide adierazpenak, hitz
teknikoak, atzerriko hizkuntzetan dauden hitzak, zaharkitutako arkaismoak…
(azterketa literala).
Nazioa,erresuma,estatuburua,Mugimendu Nazionala,
Ideia
nagusia eta bigarren mailako ideiak
Aipatu
egileak edo egileek adierazitako ideia nagusia –edo nagusiak– . Idatzi ideia
horiek behar bezala antolatuta, garrantziaren arabera ordenan jarrita (ideia
nagusi bat –testuaren gakoa dena–eta ideia hori osatzen duten bigarren
mailakoak), eta adierazi aipamen zehatzak eta horien arteko loturak.
c.
Testuinguruan jartzea: testua bere prozesu historikoan ezartzea:
3. Testuingurua
1-Zein estatu mota dago indarrean 1967ean? Zer da eta nor da Mugimendu Nazionalaren burua ? Nor da estatuburua?
1-Zein estatu mota dago indarrean 1967ean? Zer da eta nor da Mugimendu Nazionalaren burua ? Nor da estatuburua?
-Aurrekoak
(aurretik izandako zergatiak eta egoerak).
2-Zein da estatu mota 1936an?
Zein da agintean dagoen gobernua gerra aurretik?Nork irabazten ditu
hauteskundeak 1936an eta zein partiduak?Zeinek lortzen du garaipena Espainian ?
3-Nolako erantzuna izango da
eskuineko,Falange eta armadaren hainbat sektoreetan?Zer gertatzen da uztailaren
17an?Nortzuk dira estatu
kolpearen buruak?zein gizataldeek ditu bere alde?Zeinek Errepublikako
gobernuaren alde?
6-Zeintzuk dira Francoren diktaduraren lehenengo erabakiak Espainian?Errepresioa,ezabapenak….azaldu.Nork hartzen du botere guztia?Zein giza-taldeen laguntza izan zuten?Zeintzuk dira indarrean dauden partidu politikoak? Eta sindikatuak?Zeintzuk dira zabaltzen diren esparru konzentrazioak?
Zein da nazioarteko jarrera
frankismoarekiko? Nola aldatzen da eta zergatik nazioarteko jarrera?
8-Noiz sinatzen du akordioa
Frankok EEBBarekin?9-Zeintzuk dira antolaturiko ekintzak frankismoaren aurka?Nola erantzuten du frankismoak honen aurrean?Zer gertatzen da Errepublikaren oposizioarekin ?
4. Ondorioa
Testuaren interesa, balioa eta esanahia. Egiatasuna: testuaren zehaztasun maila.
d. Testuaren garrantzia:
kokatzen den aldi historikoa ulertzeko, testu horrek duen garrantzia
adieraztea:
No hay comentarios:
Publicar un comentario