lunes, 6 de febrero de 2012

2 BATX. BATXILERGORAKO GEOGRAFIA PROGRAMA

BATXILERGORAKO GEOGRAFIA PROGRAMA




Selektibitaterako Geografia azterketa.

Selektibitaterako frogaren estruktura eta balorazio irizpideak.

Ikasleak bi aukeren artean hautatu ahal izango du, A edo B; egitura berbera baina eduki desberdina izango dute. Aukera bakoitzak hiru atal izango ditu: 1) Ariketa praktikoa 2) Gai beten garapena 3) Kontzeptu geografikoen definizioa.

Frogetan edukiak konbinatu egingo dira, Euskal Herriko geografiari buruzkoak (Giza-geografiari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegokoa) eta Espainiako geografiari buruzkoak.


Frogaren balorazio orokorra 10 puntukoa izango da:

1.Ariketa praktikoa: mapak egitea, mapa tematikoen, planoen eta grafikoen  iruzkina egitea.
Balorazioa: 4 puntu.
Kontuan hartuko da mapak ondo egitea  eta aurkeztutako materialaren ulermena eta interpretazioa egokia izatea.

2.Gai baten garapena: gaia programazioan agertzen den bezala jarria  izango da.
Balorazioa: 4 puntu.
Ezagutza maila eta gaia erlazionatzeko gaitasuna hartuko dira kontuan.

3.Kontzeptu geografikoen definizioa: 4 kontzeptu geografiko jarriko dira. Bakoitzaren definizioan gehienez 5 lerrotik ez da pasa beharko. Definizio bakoitza 0tik 0,5era kalifikatuko da.
Balorazioa: 2 puntu.
Kontzeptuak argi eta zehaztasunez definitzea hartuko da kontuan..

2009ko ekaina.


Programa irakurri aurreko oharra:

Selektibitate azterketaren prestakuntzarako aurkezten den programazio honek  13 gai   eta 22 ariketa praktiko   ditu.

Selektibitate azterketan agertu daitezkeen gaiek eta ariketa praktikoek letra beltzez daude eta SELEKT laburdura daukate zenbakiaren atzetik.

Gaiak Selektibitateko azterketetan aterako diren bezala   adierazita daude.

Selektibitateko azterketan sartzeko gai izan daitekeen kontzeptu-zerrenda bat eransten da.

Kontzeptuen zerrenda  (Denak ere Selektibitaterako azterketan sartzekoak izan daitezke)
========

PROGRAMA

OTSAILAK  9
MAIATZAK 3  2C

0 BLOKEA- SARRERA


0-       Zer da Geografia?  Geografia lantzeko  prozedura  nagusienak.

I   BLOKEA: MARKO GEOPOLITIKOA

Gaia: - Europaren egitura geografikoa
-          Europako egitura geografikoa: lur-globoan duen kokapena eta egoera (giza ikuspegitik eta ikuspegi fisikotik)
-          Europar  Batasunaren ezaugarri nagusiak

Ariketa praktikoak:
1go. ariketa. SELEKT: Espainiako mapa politikoa (Autonomia-erkidego eta Probintzien kokapena).358-362/365orr.
2. ariketa. SELEKT: Euskal Herriko mapa politikoa (Autonomia-erkidego eta Lurralde Historikoen kokapena) 497-499
3. ariketa. SELEKT: Europar Batasunaren mapa politikoa (Herrialdeen eta bertako hiriburuen  kokapena eta Europako Batasunerako sarrera data).381-385/391-396(azken hauek laburturik)
I.go Blokea: Definizioak
Erromako Ituna
Europar Batasuna
Autonomia-erkidego  355


II. BLOKEA- INGURUNE NATURALA

-Gaia: Erliebea zehazten duten faktoreak.
-Gaia: Iberiar Penintsulako historia geologikoa ( gai hau mapa litologikoaren  iruzkinean aplikagarria izango da).

1go gaia SELEKT: Espainiako erliebe-unitate nagusiak.
Selektibaterako galdera:
- Espainiako erliebe-unitate nagusien sintesia. 25-28/37-48;44-47 ez

2. Gaia SELEKT: Euskal Herriko erliebe-unitate nagusiak.
Selektibaterako galdera:452-453
- Euskal Herriko  erliebe-unitate nagusien sintesia.
3. Gaia SELEKT: Espainiako klima mota nagusiak (eta eremu klimatiko bakoitzari dagozkion landaretza motak).70-76/92-98
Selektibitaterako galdera:
- Espainiako klima mota nagusien  eta  eremu klimatiko bakoitzari dagozkien landaretza mota desberdinen sintesia.
4. Gaia SELEKT: Euskal Herriko klima mota nagusiak (eta eremu klimatiko bakoitzari dagozkion landaretza motak).454-455         landaredia fotokopiatan
Selektibitaterako galdera:
- Euskal Herriko klima mota nagusien  eta  eremu klimatiko bakoitzari dagozkien landaretza mota desberdinen sintesia.

-Gaia: Uraren garrantzia, ur baliabideak, erabilerak eta uraren inguruko problematika.
-Gaia: Ibai erregimen motak.
-Gaia: Isurialde hidrografikoak eta Espainiako eta Euskal Herriko ibai nagusiak (gai hau eta aurrekoa 8.  eta  9. ariketa praktikoen garapenerako baliagarriak suertatuko dira).
Ariketa praktikoak:
4. ariketa. SELEKT: Espainiako mapa litologikoaren iruzkina. 31-37
5. ariketa SELEKT: Espainiako erliebe-unitate nagusien kokapena mapa batean. 25-28/37-48
Erliebe-unitate horiek nola elkartuta dauden azalduko  duen idatzizko legenda egitea.

6. ariketa SELEKT: Euskal Herriko erliebe-unitate nagusien kokapena mapa batean.452-453
 Erliebe-unitate horiek nola elkartuta dauden azalduko  duen idatzizko legenda egitea.
7. ariketa SELEKT: Klimogramen eta dagozkien landaretza mota desberdinen  iruzkina.
8. ariketa SELEKT: Espainiako ibai nagusien (ibaiadarrak ere),  arro  eta isurialde hidrografikoen kokapena.86-88
- Mapa hau Batxilergoko Geografia testu liburuetan  agertzen da. Pentsatu da ez dela nahikoa ibai nagusiak soilik  kokatzea baizik eta ibaiadar garrantzitsuak ere kokatu behar dira.
Lokalizatu beharreko ibai nagusi eta ibaiadarrak ondoko hauek dira:
Kantauri aldeko isurialdea eta Iparmendebaldea: Bidasoa, Deba, Nerbioi, Pas, Nalón, Narcea, Navia, Eo, Tambre, Ulla, Miño eta Sil.
Atlatikoko isurialdea: Duero ( Arlanzón, Pisuerga, Carrión, Esla, Adaja, Eresma eta Tormes); Tajo (Henares, Jarama, Alberche, Tiétar, eta Alagón); Guadiana (Cigüela, Záncara Zújar); Guadalquivir (Guadalimar, Genil); Tinto eta Odiel; Guadalete.
Mediterraneo isurialdea: Ebro (Ega, Arga, Aragón Gállego, Cinca, Segre, Jalón, Guadalope); Lobregat; Mujares; Turia; Júcar; Segura; Almanzora; Andarax; Guadalhorce.

9. ariketa SELEKT: Euskal Herriko ibai nagusien eta isurialde hidrografikoen kokapena mapa batean.456-457
- Pentsatu da ondoko ibaiak lokalizatzen jakin  behar dutela:
Euskal Herria kontinentala (Adour, Errobi).
Penintsulako Euskal Herriaren atlantikoko isurialdea (Bidasoa, Urumea, Oria, Urola, Deba, Artibai, Lea, Oka, Nerbioi, Ibaizabal, Kadagoa).
Euskal Herriaren mediterraneoko isurialdea (Zadorra, Baia,  Arakil, Ega, Arga, Aragon, Ezka,  Zaraitzu, Irati)
II. Blokea:Definizioak
Mendigune zahar 27
Tolestura-mendikate 27
Arro sedimentario 28
Padura
Desertifikazio/Basamortutze 129
Modelatu karstiko/Erliebe karstiko33
Arro hidrografiko 87
Föhn efektu 62
Uren muga-lerro/Uren banalerro
Landaredi potentzial  91
Ekintza-gune (antizikloi eta depresio (borraska)  57

III. BLOKEA: POPULAZIOA

5. Gaia SELEKT: Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan. 275-277/284-285
Selektibaterako galderak:
- Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak Espainian.
- Biztanleriaren banaketa eta lurraldez lurraldeko desorekak Euskal Autonomia Erkidegoan.485-486
Gaia: Biztanleriaren berezko mugimendua Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan. Erregimen demografikoak.
 6. Gaia SELEKT: Migrazio mugimenduak Espainian (Euskal Autonomia Erkidegokoei arreta berezia eskainiz).
Selektibaterako galderak:
- Barne-Migrazio mugimenduak Espainian (Euskal Autonomia Erkidegokoei arreta berezia eskainiz). 286-291
- Kanpo-Migrazio mugimenduak Espainian (Euskal Autonomia Erkidegokoei arreta berezia eskainiz).292-299
Gaia: Biztanleriaren banaketa sektore ekonomikoen arabera. Hirugarren sektore alderako joera (tertziarizazio prozesua).

Ariketa praktikoak:

10. ariketa. SELEKT: Espainiako demografia-erregimenen bilakaeraren   grafikoaren  iruzkina (1886 urtetik orain  arte)279-284
11. ariketa.  SELEKT:  Espainiako migrazio-saldoen maparen  iruzkina.288-291  ;289ko mapa
12. ariketa. SELEKT: Espainiako lurraldeetara etorritako atzerritarren ehunekoen maparen iruzkina.296-298  ; 297ko mapa
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan 2008. urteari dagozkion mapak agertzen dira Autonomi Erkidegoen arabera. Komenigarriagoa ikusten da probintzi edo lurralde mailako mapak lantzea eta horretarako 2008ko eredu bat eransten da.

13. ariketa.  SELEKT: Espainiako edo/eta Euskal Autonomia Erkidegoko adin piramideen iruzkina.fotokopiak
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan 2008. urteari dagozkion piramide eguneratuak  agertzen dira
III. Blokea:Definizioak
Zentsu-Errolda  275
Populazio dentsitate 276
Biztanleriaren benetako hazkunde  299
Trantsizio demografiko 280
Bizi-itxaropen  278
Biztanleriaren zahartze  278
Migrazio-saldo 286
Nekazaritza-exodo  286
Biztanleria aktibo 303 ?

IV. BLOKEA: HIRI-SISTEMA

7. Gaia SELEKT: Espainiako hirigintza prozesuaren sintesia (industrializazio aurreko, industrializazio garaiko eta industrializazio osteko hiria).
Selektibitaterako galderak:
- Industrializazio aurreko hiria.315-318
- Industrializazio garaiko eta industrializazio osteko hiria.318-320
Gaia: Hiri-morfologia. (Hiriburu bakoitzeko planoaren iruzkina egiteko  baliagarri suertatuko den gaia).
8. Gaia SELEKT: Hiri-egitura: alde zaharra, zabalgunea eta periferia.  322-335
Selektibitaterako galdera:
- Hiri-egitura: alde zaharra, zabalgunea eta periferia.
Gaia:  Espainiako eta Euskal Autonomia Erkidegoko hiri-sistema (Hiri-hierarkia mapen iruzkinerako baliagarria soilik).
Ariketa praktikoak:
14. ariketa SELEKT: Hiriburu bakoitzeko  planoa (Selektibitate azterketan Lurralde Historikoaren araberakoa izango da, bakoitzari berea):  hiri-sail eta sail-atalen mugaketa,  idatzizko legenda egitea eta beraren iruzkina. fotokopiak
15.  ariketa SELEKT: Espainiako hiri-hierarkia maparen iruzkina.341-348
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan  mapa eguneratuak agertzen dira. Balio dezake baita ere ondorengo helbidean agertzen dena:
16. ariketa SELEKT: Euskal Autonomia Erkidegoko   hiri-hierarkia maparen iruzkina.492-496
- Batxilergoko Geografia testuliburuetan 2006. urteari dagozkion mapa eguneratuak  agertzen dira
IV. Blokea:Definizioak
Alde zahar 322
Zabalgune 327
CBD
Hiri-hierarkia  343
Metropoli-inguru  333
Konurbazio  335
Urbanizazio barreiatua
Pendulu-mugimenduak
Hiri-Antolamenduko Plan Orokor  338?

V. BLOKEA: JARDUERA EKONOMIKOEN ERAGINA.

- Sarrera orokorra: baliabideen ustiaketa eredua eta beraien banaketa desberdina.
Garapen jasangarria eta etxeko lanaren edo familia lanaren ekarpena gizarte ongizatera: kontzeptu hauen esanahia argitzea. (Ez da Selektibitateko gaia).

9. Gaia SELEKT:  Nekazaritzarako,  abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak Espainian.
Selektibitaterako galderak:161-167
- Nekazaritzarako,  abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak Espainia hezean.
- Nekazaritzarako,  abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak Espainia mediterraneo aldean.
- Nekazaritzarako,  abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak Espainia barnealdean.
10. Gaia SELEKT: Nekazaritzarako,  abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak Euskal  Autonomia Erkidegoan.461-465
Selektibitaterako galderak:
- Nekazaritzarako,  abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Atlantiko isurialdean.
- Nekazaritzarako,  abeltzaintzarako eta basogintzarako espazioak Euskal Autonomia Erkidegoko Mediterraneo  isurialdean.

Gaia:  Nekazaritza Politika Bateratua.  (P.A.C)
Gaia: Arrantza. Europako Batasunaren kide izatearen berezitasunak eta horregatik eratorritako problematika. (Euskal Autonomia Erkidegoan  azpisektore honek dituen ezaugarriei arreta berezia).
Gaia:  Lehengaiak eta energia iturriak.  Industria  sektore nagusienak (ariketa praktikoetarako baliagarria).
Gaia:  Espainiako industrializazio prozesuaren sintesia  XIX. mende bukaeratik.
 70. hamarkadako krisialdia eta industria berregituraketa Euskal Autonomia Erkidegoan.

11. Gaia SELEKT: Industria-espazioak Espainian: industria sektore nagusiak eta industriaren kokapena. 210-212
Selektibitaterako galderak:
- Espainiako Industria-sektore nagusiak.  212-219
-Industriaren kokapena Espainian.
12. Gaia SELEKT: Industria-espazioak Euskal Autonomia Erkidegoan: industria sektore nagusiak eta industriaren kokapena.472-475 urriegia da
Selektibitaterako galderak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko  industria-sektore nagusiak.
-Industriaren kokapena Euskal Autonomia Erkidegoan.
Gaia: Garraio eta komunikazio sareak. Euskal Autonomia Erkidegoko  problematika espezifikoa (ariketa praktikoetarako baliagarria).
13.  Gaia SELEKT: - Turismo espazioak Espainian eta Euskal Autonomia Erkidegoan.
 Selektibitaterako galderak:253-264
- Turismo-jardueraren  bilakaera eta egungo garrantzia Espainian.
- Turismo-jardueraren   bilakaera eta egungo garrantzia Euskal Autonomia Erkidegoan.

 Ariketa praktikoak:
17. ariketa SELEKT:  Espainiako nekazaritza-paisaien maparen iruzkina.161-167
18. ariketa SELEKT: Euskal Autonomia Erkidegoko  nekazaritza-paisaien maparen iruzkina.462-465
- Mapa hau ondorengo liburuan aurki daiteke: Geografía del País Vasco, Ed. Nerea.(2008),  Ruiz Urrestarazu, E; Galdos Urrutia, R.
19. ariketa SELEKT: Espainiako industria eremuen eta industria-garapen ardatz potentzialen maparen iruzkina.219-228
20. ariketa  SELEKT: Euskal Autonomia Erkidegoko  industria-enplegu dentsitate maparen iruzkina.472-475?  begiratu
- Mapa hau, 2006 urteari dagokionez,  ondorengo liburuan aurki daiteke: Geografía del País Vasco, Ed. Nerea.(2008),  Ruiz Urrestarazu, E; Galdos Urrutia, R.
21. ariketa SELEKT:  Espainiako errepide-sare maparen iruzkina. 239-244
22. ariketa SELEKT:  Espainiako trenbide-sare maparen iruzkina.239-242/245-252

V. Blokea:
Nekazaritza intentsibo 139
Nekazaritza estentsibo  139
Abeltzaintza intentsibo
Abeltzaintza estentsibo  158
Nekazaritza-ustiapena 139
Nekazaritza-paisaia
NBP (Nekazaritza Politika Bateratu)
Industria berregituratze
Industria deslokalizazio
Goi-teknologiako industria 214
Tertziarizazio    235
Garapen iraunkor 
Garraio-azpiegiturak  242?

OHARRA: Ondorengo helbidean Batxilergoko Geografia gairako material interesgarriak aurki daitezke. Merezi du kontsultatzea:


2009ko ekaina

No hay comentarios:

Publicar un comentario