domingo, 5 de febrero de 2012

2 BATXILERGOA:ESPAINIAKO ERLIEBEA

Espainiako gaikako erliebearen mapa honetan zera ikus dezakegu:


Mapa honetan erliebe unitateak ageri dira eta bere definizioa zera da:erliebeak dituen formak(morfos) eta barruko antolaketa( egitura) dira.
ESPAINIAKO ESPAZIO  GEOGRAFIKOA

Espainia Europako erdiko tamainako estatua da eta ipar hemisferioko inguru epelean dago. Espainia honako lurralde hauek osatzen dute: Penintsulako lurraldeak, Penintsularen azalera osoaren %97,53 hartzen duena;irlari begira  Mediterraneoko artxipelagoa -Balear uharteak-; Atlantikoko artxipelagoa -Kanariar uharteak-; Ceuta eta Melilla eta harkaitz eta uhartetxo batzuk.
Penintsula bi kontinenteren artean dago, Europaren eta Afrikaren artean , eta bi ur-handiren artean, Ozeano Atlantikoaren eta Mediterraneo itsasoaren artean. Hori dela eta, bidegurutze natural eta geopolitikoa da. Bidegurutze naturala da hainbat jatorritako aire-masek bat eragitean, klima, landaredi eta lurzoru ugari sortu direlako; bidegurutze geopolitikoa da, historian eta gaur egun arte, Europatik, Afrikatik, Mediterraneotik eta Atlantikotik etorritako herri era zibilizazioen elkargunea izan delako.


Espainiako lurraldean aniztasun handia dago naturari eta  gizakiei erreparatuz gero.Aniztasun naturala erliebearen ugaritasun handiaren eta klimen arteko kontraste handien eraginez dago, hainbat eratako landaredi, ur eta lurzoru daude eta. Inguru fisikoaren aniztasun hori dela eta, baliabide naturalak espazioan ez  daude modu uniformean banatuta, eta, beraz,ezta gizakien jarduera ekonomikoak ere. Horren guztiaren ondorioz, giza paisaia ugari aurki ditzakegu.

 PENINTSULAKO ERLIEBEA


Erliebea lurrazalak dituen formen multzoa da. Lurraren barruko indarrek sortutako egitura geologikoaren eta kanpoko indarrek eta prozesuek (meteoroek, urak, izaki bizidunek....) horren gain egindako modelatuen emaitza dira. Erliebea aztertzen duen diziplina zientifikoa Geologia  da. .

Penintsularen erliebearen eraketak hiru ezaugarri nagusi ditu:

- Itxura trinkoa du, Penintsula oso zabala delako mendebaldetik ekialdera (1.094 km) eta kostaldeak zuzenak direlako, ia-ia gorabeherarik gabekoak. Horren eraginez, itsasoaren eragina barrurantz sartzea mugatuta dago.

- Batez besteko  handia da (660 m).. Mendikate garaiak daude.Penintsularen barrualdean lur garaien nukleo zabala dago, Meseta, 600 eta 800 metro bitarteko altuerakoa.

-.Erliebe menditsua modu periferikoan dago Mesetaren inguruan . Horren ondorioz, itsasoaren eragina txikia da, eta desberdintasun handiak daude kostaldearen eta Penintsulako barrualdearen artean

Mapa honetan hurrengo unitate morfoestrukturalak aurkituko ditugu :
definizioz :
Unitate morfoestrukturalak erliebeak dituen formak (morfos) eta barruko antola¬keta (egitura) dira. Egitura lurraren barruko mugimendu tektonikoen emaitza da (orogenesia, seismoak eta sumendiak), eta lurrazalaren altxamenduak, hondoratzeak eta desplazamenduak eragiten dituzte eta erliebearen oinarrizko koka¬pena sortzen dute. Erliebearen forma modelaketaren eragileek edo kanpoko indarrek (ura, izotza, haizea, izaki bizidu¬nak) gerora egindako jardueraren emai¬tza da, erliebea higatu eta materialak garraiatu eta jalkitzen dituzte eta.


 -Zokaloak:
Aro primarioan eratutako ordokiak edo goi ordokiak dira,orogenesi hertziniarraren bidez. mendien sortu ziren eta  sortu¬tako mendikateak higatzean izandako lautzearen ondorioz,penilautada bihurtu zen.  Material paleozoikoz, harri silizeoz, osatuta dago;material hauek oso zurrunak direnez ez dira tolesten apurtzen baizik. Erliebea horizontala da.Goi lautada adibidez.
 -Mendigune zaharrak:
 Aro tertziarioan sortutako mendiak dira ,erliebe failatuak eratzen dituztenak. Material paleozoikoa altxatzean eratutako mendigune hauek gaur egun borobilduak eta tontor laukoak dira. Penintsulan, goi-lautadaren barrualdeko mendilerroak (Mendikate Zentrala eta Toledoko mendiak), Galiziako mendigunea eta Kantabriar mendikatearen mendebaldeko zatia mendi¬gune zaharrak dira. Kataluniako mendikatearen iparraldea,Pirinio ardatza.Kataluniako mendikatearen iparraldea.

 -Tolestura mendikateak:
Aro tertziarioko alpetar orogenesiaren bidez sortutako goraguneak dira. Kareharria itsasoak aro sekundarioan jalkitako material sedimenta¬rioak ,tolestean, bi mendikate mota sortzen dira:
Bitarteko mendikateak sakontasun gutxiko materialak tolestean, (Iberiar mendikatea eta Kantabriar mendikatearen ekialdeko zatia).
Alpetar mendikateak geosinklinaletako lodiera handiko geruzak    tolestean.. (Pirinioak eta Mendikate Beti¬koak(Subbetikoa).Euskal mendiak,Kataluniako mendikatearen hegoaldea

 -Arro sedimentarioak:
Aro tertziarioan sortutako inguru hondoratuak dira, buztinez eta kareharriz nagusiki eratuak.Erliebe horizontalak dira.Hauen sorrera bi moduz azal daiteke:
Batetik, zokalo bateko bloke bat alpetar orogenesiaren bidez hondoratzen denean Duero, Tajo eta Guadianako goi-lautadako sakonu¬neak, eta, bestetik, mendikateak altxatu ostean, presioaren eraginez sektore batzuk hondoratzen direnean. (Ebroren eta Guadalquivirren sakonuneak

Iberiar penintsulako unitate morfoestrukturalar handien  sailkapena  hau  da
Penintsularen erdigunea:
 -Goi lautada:
Aro primarioan sortu zen, orogenesi hertziniarrean sortutako Mendigune Hesperiko zaharra higatzearen ondorioz. Aro tertziarioan, Goi-lautadaren zati handi bat deformatu eta suntsitu zen hiru unitate bereiziz:
     a)Antzinako zokalo paleozoikoa Iberiar penintsularen mendebaldean dago. Higadurak zokaloa estaltzen duten material tertziarioak suntsitu ditu eta material silizeo primarioak agerian gertu dira.
Erliebea penilautadek osatzen dute eta ibaiek arroila sakonak sortzen dituzte.
     b)Mendigune zaharrak Goi-lautadaren barruko mendilerroak dira
Mendikate zentrala garaiagoa da eta Goi-lautada erditik zatitzen du, Somosierra adibidez.
Toledoko mendiak baxuagoak dira eta Hego goi-lautada bitan zatitzen dute, Guadalupe adibidez.
     c)Goi-lautadaren barruko arro sedimentarioak ipar eta hego goi-lautadetakoak dira.
Higadurak paramoen, landazabalen, eta aldapen erliebea sortzen zen.
          *Paramoak:estruktura lau eta garaiak dira.
          *Landazabalak: modu leunean uhindutako lautada baxuak dira.
          *Aldapak: paramoen eta landazabalen artean inklinatutako aldeak dira.
-Goi lautadaren inguruko mendiak:
Galiziako eta Leoneko mendigunea, Kantabriar mendikatea, Iberiar mendikatea, eta Sierra Morena dira.
   a)Galiziako eta Leoneko mendigunea Cabrera adibidez.
   b)Kantabriar mendikatea bi sektore ditu:
          *Mendigune zaharra mendebaldeko sektorea da, kareharri primarioz osatuta,erdiguneko Picos de Europa.
          *Mendikatearen ekialdeko sektorea tolestura mendikatea da.
Mendi nagusiak:Segundera eta Cabrera
   c)Iberiar mendikatea bi sektoretan bereizten dira: http://otraorillahistoria.foroactivo.net/t2269-la-meseta-submeseta-norte-y-submeseta-sur

Bitarteko mendikatea da nagusiki:
          *Iparraldeko herenean mendikateko altuerarik handienak daude, Moncayo adibidez.
          *Soriaren hego-ekialdetik, Iberiar mendikatea bi adarretan zatitzen da: barruko adarra, kanpoko adarra eta bien arteko fosa tektonikoa.
   d)Sierra Morena Goi-lautada eta Guadalquivir harana banatzen du. Faila erraldoi modura interpretatu da. Aro tertziarioan sortu zen. Adibidez, Madrona.
-Goi lautadaren kanpoko sakonuneak:
   a)Ebroren sakonunea Pirineoen paraleloa da. Antzinako Ebroko mendigunearen lekua hartzen du. Mendigunea hondoratu egin zen inguruko mendikateak altxatu zirenean. Lehenengo itsasoa egon zen, gero itxi egin zen aintzira handi bat bihurtuz.
Ebroren sakonunean dauden materialak kareharria eta gatzak dira besteak beste.Erliebea higatzean badlands erliebea sortu da.
   b)Guadalquivirren sakonunea mendikate Betikoen paraleloa da.Lehenengo itsasora irekita egon zen. Gero, albufera bihurtu zen. Materialak buztina eta kareharria dira besteak beste.Erliebea horizontala da.
-Goi lautadaren kanpoko mendikateak:
   a)Pirinioak egitura konplexua dute:
          *Ardatza mendigune zaharra da.
          *Pirinioaurreak tolestura mendikateak dira. Aro tertziarioko alpetar orogenesian sortu ziren. Bi lerrotan egituratzen da:barruko mendilerroak eta kanpoko mendilerroak.
          *Erdiko sakonunea Pirinioaurreko barruko eta kanpoko mendilerroak bereizten ditu.
   b)Euskal mendiak Pirinioaurrearen luzapena dira.
   c)Kataluniako kostaleko mendikatea Pirinioen ekialdeko aldearen aldaketa da. Biak failen bidez daude banatuta.
Mendikatearen iparraldeko erdia material paleozoikoak osatzen dute.
Hegoaldeko erdia kareharrizko lurrak osatzen dute.
Mendikatea bi lerrotan lerrokatzetan dago zatituta:
bata kostaren paraleloa,
bestea barrualdean
eta bien artean sakonune edo fosa tektoniko bat.
   d)Mendikate Betikoak konplexutasun geologiko handia dute; sakonuneen bidez bereizitako bi mendi-sistemetan egituratzen dira.
          *Mendikate Penibetikoa tolestura mendikatea da. Kosta inguratzen du.Aro tertziarioan sortu zen. Adibidez, Veleta.
          *Mendikate Subbetikoa tolestura mendikatea da. Barrualdean dago.Hemen lerradura mantuak daude.
          * Sakonune intrabetikoa Mendikate Penibetikoaren eta Betikoaren arteko sakonunea da.

Kanariar uharteen erliebea

Kanariar uharteak sumendi-jatorrikoak dira.3.aroan sortu ziren itsasoan faila bat sortu zenean. Faila horretatik hainbeste laba atera zen zein irlak eta sumendiak eratu ziren.
Kanarietako erliebe mota nagusiak hauek dira:
   a)Kono bolkanikoak tontorrean irekitako goragune konikoak dira.
   b)Galdarak krater zirkular handiak dira.
   c)Malpaisak lur malkartsuak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario