domingo, 19 de febrero de 2012

2 BATX.Industrializazioa Euskal Herrian

Industrializazioa  Euskal Herrian
Euskal herriko industria bultzatzeko faktoreak:

a- Bizkaian eta Gipuzkoako kostaldean: manufakturaren tradizio handia (burdinoletan eta ontzietan) eta burdin mea oso ugaria zen.
b-Erregimen Zaharraren bitarteanmerkataritza librea zegoen, ordenamendu Foralaren oinarrien arabera.


c-Monarkiak jarritako mugak barnealdean zeuden eta praktikan askatasunez inportatzea suposatu zuen, inolako zergarik ordaindu gabe.

d- 1841.urtean muga zergak kostara eraman eta euskal lurraldeak Estatu liberalean ezarpena.
e-Bilboko merkatariak siderurgia industrian inbertsioak egin zituzten .

f-Bizkaiko burdina esportatzen hasi, meategien ustiapen kapitalista eta mearen esportazioa sustatzen zuten legeei eta muga zergei esker.

g-Ekonomia industrialaren ezarpenarekin bukatuko zen bilakaera gertatu zen baina emandako urratsa ez zen lineala izan zeren sarritan atzera eta aurrera ibili ziren eta gainera, lurralde guztietan ez zuen izan eragin berbera.

h- Ingeles iraultzaren eragina Europara hedatu eta Euskal Herrian ondorio txarrak izan zituen: siderurgia krisian sartzerakoan eta merkataritza zirkuitu tradizionalak desagertzean oinarrizko ekoizpenen porrota.

i-XIX eta XX. mendeen artean, landa ekonomiatik ekonomia industrialerako urratsa eman zen.

5.1 Industrializazioa


a-BERANTIARRA:Berantiarra izan zen eta 1841etik 80ko hamarkada arte industria gogogabetuta egon zen.

b-ATZERAPENA:Atzerapen honen zergatiak: faktore politikoetatik hasi ( Fernando VII.aren ekonomia politika geldoa ) , belizistak eta ekonomikoetara ( merkataritza zirkuituaren haustura, siderurgia tradizionalaren krisiari aurre egiteko kapitalaren falta,...)

c-MAILA TEKNOLOGIKO BAXUAGOAA:Euskal industria berria jaiotzean, Europaren maila teknologikoak eskuraezina zirudien eta horregatik ezinezkoa zen Europako herrialdeekin lehiatzea.

d-LANGILE MUGIMENDUA BULTZATU:Industrializazioaren sendotzeak egoera ekonomiko berria sortu zuen. Langile mugimendua ekarri zuen eta benetan bereiztu zuena XIX. eta XX.mendeetan izan zen egituraketa berria izan zen: BIZKAIKOA ETA GIPUZKOAKOA.



5.2 Industrializazio ereduak

1- INDUSTRIALIZAZIOA BIZKAIAN ( 1841- 1898 )

a-LEHENENGO INDUSTRIA MODERNOAK:Siderurgiaren sektorean bakarrik eman zen,eta honen ondorioz, lurralde historiko guztietan industria molde komunak zeuden. Ekonomiaren egituraketaren ahultasun erlatibo bat suposatu zuen.

- Industria bat sortzeko lehen saioak 1841ean izan ziren, burgesia bilbotarreko merkatari talde batek Estatuko Lehenengo Elkarte Anonimoa sortu zuten. ( Boluetako Santa Ana eta lehen labe garaia sortu zuten ). Geroago beste talde batek siderurgiaren ekoizpenean inbertitu zuten, Ibarra taldea delakoan. 1845 urtearen inguruan talde hauek porrot egin zuten.
-XIX.mendearen erdialdean, bere egoera ekonomikoa txarra zenez, ezin zuen industrializazioa aurrera eraman. Baina euskal gizarteko zenbait sektoreren kapitalizazio indartsuen bidean,arazoa konpondu zuten 1865 tik aurrera. Burgesia txikia sortu zen.

b-GARRAIOAK:1857an bi elkarte sortu: ferrokarril Tudela- Bilbao eta Banco de Bilbao.
-Bilbok trenbidearen eraikuntzan indar handia hartu zuen.
      1890ean Bilbo-Durango; Bilbo-Balmaseda eta Bilbo-Areeta martxan zeuden.
Hurrengo hamarkadan Bizkaitik kanpora luzatu ziren trenbide horiek: Bilbo-Santander eta Bilbo-Leon
c-BESSEMER LABEA  ETA BURDIN MEAREN ESPORTAZIOA:1865tik aurrera euskal gizarteko zenbait sektoreren kapitalizazio indartsua:
  Kapitalaren pilatzea, Ingalaterrara egindako burdin mineralaren esportazio indartsuetatik eskuratutako irabazietatik zetorren.
  esportazioek 1865aren inguruan hasi ziren, Bessemerren asmakizuna zela eta,
  BESSEMER LABEA  industria ingelesean ezartzerakoan, herrialde honek Bizkaiko mineralaren beharra izan baitzuen (BURDIN EZ FOSFORIKOA).
d-KAPITALIZAZIOA INDARTU:Kapitalari begira.
       Kubako gerra eta gero.
      Urte hauetan meategien etekin handiak eta espektatiba ekonomikoak kapital mugimendu handia sorrarazi zuen.
        7 banku fundatu ziren, horietarik Bilbo, Bizkaia eta Credito de la Unión Minera iraundu zuten.
      Lehenengo bien jabeak burgesia handiko kideak ziren.
      1898-1901 urte, artean kapital txiki eta ertainak mobilizatu ziren baina beti mea-burgesiaren menpean.
e-BURTSA:INDUSTRIA HONEN GARRANTZIAK BURTSAREN SORRERA EKARRI ZUEN.Garai honek 1901ko Bilboko burtsaren porrotan izan zuen amaiera.

f- INDUSTRIA AURRERATUENAK:Burgesia honek bidegabeki Bizkaiko ekonomiaren bilakaeraren kontrola zeukan, 80. hamarkadan hasitakoa, eta hiru lantegi handiak sortu ziren: San Francisco, Bizkaiko Elkartea eta Bilboko Labe Garaien Elkartea. Honen emaitza, ekoizteko gaitasun izugarria zuen industria bat izan zen.Bilbo Handiaren inguruan ENPRESA HANDIAK sortu zituzten langile askorekin.Industria hoien oinarria SIDERURGIA ETA METALGINTZA zen.

g- POLITIKA PROTEKZIONISTA:XIX.mendearen amaierako Bizkaiko burgesiaren arazoa: merkatuaren egoeraren aldaketaren beharra. Aldaketa hau, protekzionismoa ezartzetik zetorren. Espainiako merkatua atzerriko industriak hornitzen zuen.

- Industrialari euskaldunen helburua, muga-zergak ezartzearen bidez, merkatu espainola lortzea zen. Baina ezin izan zen garatu saiaketa protekzionista hauek.
h-1891ko neurri babesleen menpean, zenbait metalurgia sortu zen: Aurrera, Baskonia... eta urte hauetakoa da ere La Robla trenbidea, Asturias eta Leongo ikatza ekartzeko, eta Aznar eta Sota  ontziolak.
i- XIX.mendearen azken hamarkadan botere osoa oligarkiak hartu zituen eta protekzionismoa ezartzeko presioa egiteko erabili zituzten. XIX.mendearen bukaeran Bizkaian industria siderurgikoa zegoen, egitura finantzarioa, merkatua, komunikabideen azpiegitura hastapenetan eta portu berria(Bilbo).

2-ALDAKETA DEMOGRAFIKOAK

-ALDAKETA DEMOGRAFIKOA: bertan garatzen den industrializazio ereduarekin lotuta dago.

a- LANGILEAK :Eredu honek eskulan ugarien inportazioa eta eskulan hori gune geografiko txiki batean biltzea ekarri zuen:Bizkaiko ezkerraldean:Zugaztieta,Ortuella,Sestao ,Barakaldo.
b-Eskulan horren jatorria:Gaztela-Leon,Andaluzia,Galizia,eta  nekazaritza guneetako biztanleriak hirietara  alde egin zuten.
      Urteak pasa ahala hainbat herri hustu egin ziren.
      Kartoizko maleta eta  gutuna eskuetan etortzen ziren.
      Meatoki eta industria  guneetako bizi baldintzak okerrak ziren:
c- Heriotza tasak gora egin zuten arazo hauengatik: biriketako gaizotasunak eta infekziosoak eta  bizitzeko baldintza eskasak ( higiene faltak, soldata errealaren jaitsierak eta lan saio gogorrak ).
-horiek dira Bizkaiko langile klasean heriotzaren arrazoi nagusiak Bizitzeko baldintza eskasak, higiene faltak, soldata errealaren jaitsierak eta lan saio gogorrek sortutako egoerek hilkortasunaren gorakada ekarri zuten.

d-BURGESIA :Beste aldetik burgesia hiriguneen alde zaharretik zabalgune berrietara joan zen bizitzera.
      Bertan ,kalitate oneko etxeak ,zabalak,zerbitzuz hornituak eta kale zabalak,argindarraz,garraioaz e.a .
e-Bizkaiko goi burgesia industrialak  kostaldeko herri txikia aukeratuko du bizigune bezala:
      Neguri eta bertan itzelezko jauregiak eraiki zituzten. 


2-INDUSTRIALIZAZIOA GIPUZKOAN ( 1898- 1930 )

a-INDUSTRIA OREKATUA:Gipuzkoan ez da gertatzen industriaren kontzentrazio geografikorik,nahiko orekaturik joan zen garatzen

b-DIBERTSIFIKAZIOA:Industrializazio dibertsifikatua  eratu zela esan dezakegu

c- ENPRESA TXIKIAK:Gipuzkoan enpresak  txikiak eta ertainak ziren.…

d -BERTAKO LANGILEAK ERE:Industrietako langileria ere, bertakoa izan zen XX.mendea ondotxo aurreratu arte, nekazari mundutik zetorrena hain zuzen 

INDUSTRIALIZAZIOAREN -faktoreak:_

-ALDEKOAK:
      -Geografikoak:Frantzia eta Espainiaren artean kokatuta dago
      -Finantzarioak: Ohiko burgesia merkataria.Merkataritzan lorturiko mozkinak industrian          inbertitzen zituzten
      -Giza kapital aproposa,artisauen tradizioan moldatua.
-KONTRAKOAK:
      -Burdinaren eta harrikatzaren falta.
      -Enpresa txikiak eta ertainak ziren nagusi
         -Merkatuan eta artisautzan sustraituriko erdi mailako burgesak eta burges txikiak izan ziren, industrializazioari ekingo ziotenak
      -XX.mende hasieran,talde finantzarioak sortu ziren: Aurrezki Kutxa Probintziala, Banco.


PAPERAREN SEKTOREA

-HASIERA: 1841.urtean, sektorearen aurrerapen garrantzitsua eman zen:La Esperanza paper jarraia lantegia sortu zuen taldeak Brunet, Tantonat eta Guardamino jaunak). Jarduera industrialean merkataritzaren kapitalak inbertitzen dira. Baina eragina jasotzen duten sektoreak ez dira berdinak: Gipuzkoan ez dago ez burdinik ez ikatzik.

- HAZKUNDEA:1841etik aurrera eta 1880 arte, Oria ibaiaren inguruan paper fabrika asko sortu ziren baina mendearen bukaeran sektorea krisian sartu zen.


SEKTORE METALURGIKOA

-METALURGIA:Sektore metalurgikoa izan zen sektore garrantzitsuena.

-Burdinaren ekoizpena izan zen tradiziozko euskaldunen industria nagusia eta batez ere Deba ibaiaren inguruan garatu zen.

- XVIII. mendearen amaieran sektoreak krisian sartu zen.
-INDUSTRIA MODERNO BIHURTU: Ekimen pribatuari esker antzinako burdinolak industria moderno bilakatu ziren ( Orbea, Union Cerrajera,... )

- ERAKUSKETAK:1897ko Gipuzkoako Erakusketa Artistiko eta Industrialak Gipuzkoako egoera islatu zuen.


XX. MENDEAREN HASTAPENAK

- PAPERAREN INDUSTRIAK:XX. mendearen hasieran Gipuzkoako industrializazioaren bizkortzea gertatu zen Euskal Herriko lurraldeetan.

- Paperaren sektorean berregituraketa sakona jasan zuen 1919an La Papelera Española sortu zenean.

-BERREGITURAKETA INDUSTRIALA:Krisialdi sakona hasi zen eta honen atzetik, landa gizartetik etorrikako enpresari txikien ekimenez, berregituraketa industriala: arma industriatik, bizikleta eta josteko makinen ekoizpenerako urratsa egin zuten.

-KOOPERATIBAK:Banakako ekimenak ez ziren nahikoak izan eta 1920ko hamarkadatik aurrera kooperatiben fenomenoa sortu zen,adibiderik nabarmena: Alfaren sorrera.


3- ARABA ETA NAFARROKO INDUSTRIALIZAZIOA

-BERANDUAGO:Araba eta Nafarroako industrializazioa beranduago gertatu zen,1960ko hamarkadaz geroztik(frankismo garaian)

- Eragina izan zuten faktoreak:

a- HAZKUNDEEKONOMIKOA MUNDUAN ZEHAR:Hamarkada horretan nazioarte zein estatu espainiar mailan industri ekoizpenaren izugarrizko gorakada gertatu zen

b- Itsasaldeko lurraldeak (Bizkaia eta Gipuzkoa industri aldetik nahiko aseta zeuden eta, industrializazioa ondoko probintzietara zabaltzen hasi ziren)

c-Ezaugarri komuna:
- ERAKUNDEAK INDARTUA:Erakundeen bultzada (Araban,Gasteizko Udala;Nafarroan,Foru Aldundia)

d-Bultzatutako neurriak: erakunde horiek erraztu egin zuten industria berrien ezarpena,eta horretarako neurri batzuk bultzatu zituzten.
       - Lantegi berriak eraikitzeko lurzorua eta beharrezko azpiegitura eskaintzen hasi.    
       - Horrez gain,Nafarroako Diputazioa fondo galduko eta onura fiskalak eskaintzen hasi ziren.
e-KOKAPENA MUGATUA:kokapen geografikoa:
-Araban,industria Gasteiz aldean biltzen joan da;
-Nafarroan, probintzian zehar sakabanaturik agertzen zaigu,Iruñea kokagune industrialik garrantzitsuena izan arren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario