sábado, 4 de febrero de 2012

2 BATXILERGOA:Errestaurazioa Espainian [1874-1923]

5 gaia  Errestaurazioa Espainian [1874-1923]
1.Erregimen politikoa

1874 Borbonen Monarkia berrezarri Alfontso XII.arekin(1875-85) (Isabel II.aren semea). Hiltzean bere emaztea Maria Kristina H-L erreginaordea (1885-1902). Azkenik Alfontso XIII. (1902-1931)
1.1 Canovasen sistemaren oinarriak
Antonio Canovas del Castillok eratu zuen Errestaurazioaren sistema politikoa; oinarri juridikoak finkatuz:

a) 1876ko konstituzioa
1845ekoaren oso antzekoa, baina kontserbadoreen xedeei egokituta: Subiranotasuna Erregearen eta gortearen esku. Erregeak ministroak izendatu, Gorteen biltzeko deia egin eta desegiteko eta beto eskubidea zuen.
Bi ganbera:
Senatua: noble, militar, apaiz eta aberatsen artean erregeak aukeratuak.
Kongresua. Sufragio zentsatarioz eta gizonezko sufragio unibertsalez 1890 geroztik. Erlijio ofiziala: Katolikoa. Besteen gurtzak onartu ziren.Askatasun eta eskubideak onartuak.

b) Txandakatzea eta bi alderdiko sistema
Alderdi guztien arteko batasuna lortzeko: bi alderdi politikok agintea txandakatu, 
Hitzarmenez    erabakitakoaren arabera.
Alderdi kontserbadorea (1875): Canovas burua. Liberal  moderatuak eta unionistak.
Alderdi liberala (1880): Mateo Sagasta burua. Liberal progresistak.
Kanpo gelditu ezkertiarrak (errepublikanoak, sozialistak) eta eskuindarrak (karlistak, katolikoak, tradizionalistak, nazionalistak.

c) Jauntxokeria
Txandaketa bermatzeko eta eskuin/ezkertarrei bidea ixteko Hauteskundeak manipulatu eta iruzur egin. Gobernuak  irabazlea erabaki eta gobernadore zibilei aginteak eman .Nekazari guneetan jauntxoek (nekazari oligarkiako kideek) bozketak kontrolatu, azken emaitzak aldatuz une horretan aginpidea haren esku izatea egokitzen zitzaion alderdiaren mesedetan.

1.2 Sistemaren kontrako oposizioa
a) Errepublikazaletasuna
Hainbat alderditan (talde txikiak): Posibilistak (Castelar), Batasun Errepublikanoa (Salmeron), Alderdi Errepublikano Erradikala (Ruiz Zorrilla), Alderdi Errepublikano Federala (Pi i Margall).

b) Anarkismoa
Ezkutuan jardun eta poliziaren errepresioari aurre egin. 1881ean Sagastaren gobernua (liberala) Espainiako Eskualdeko Langile Federazioa (FTRE) onartu. Zatiketa handiak lan arloko aldarrikapenak gauzatzea eragotzi. Erradikalenak terrorismoa egin. Gobernuak errepresio gogorra martxan jarri eta federazioa desegin. Batez ere Valentzia,Andaluziako  nekazariek eta katalunian (oihalgintzan ekintza erradikalak eta atentatuak)

c) Sozialismoa
1879an Madrilgo inprenta arloko langileek Marx eta Engelsen doktrinak jarraitu. Espainiako Alderdi Demokratiko Sozialista Langilea (Pablo Iglesias eta Jaime Vera)
d)Nazionalismoak
 a-Katalunian
Renaixençaren eskutik sortu: katalanaren erabilera sustatu, tradizio kulturalak berreskuratu. Seiurte iraultzailean, Estatu Federalaren proiektuan, indar hartu eta garatu zen. 1891n Batasun katalanista sortu eta Manresako oinarrien txostena osatu, Kataluniaren autonomia eta erakundeak berrezartzeko eskatzeko.
Proiektu kontserbadorea, sufragio zentsitarioaren aldekoa. 1898ko hondamendiaren ondoren erregenerazioarekin bat egin zuen.
b- Euskal Herrian
1876an, foruak abolitu izanaren ondorioz sortu (abolizioaren kontrako erantzun gisa) Nekazaritzan batez ere. Liberalismoaren kontra, politikaneuskal identitate historikoaren zeinuei erasotzen zuelako eta kanpotarrak erakartzen zituelako (industria garapenaren alde baitzeuden liberalak).
Sabino Aranak artikulatu, Eusko Alderdi Jeltzalearen sorreran (1895) eta ezkutuan jardun 1898rarte, non hauteskundeetan parte hartu zuen.
c- Galizian
Rexurdimentoa: identitate propioaren berpiztea.

1.3 Erregimenaren bilakaera
Alfontso XII.a

a) Alderdi Kontserbadorearen gobernua
1875-81 Canovasek Penintsulako iparraldean karlistekin eta Kuban independentistekin bakea lortzeko proiektua . Martinez de Campos jenerala Kubara bidali. 1878 Zanjongo bakean Espainiak autonomia erregimena eman eta esklabotasuna deusestatzeko konpromisoa hartu zuen.

b) Alderdi Liberalaren gobernua
1881 txandakatze politikoa hasiSagastak proiektu erreformistak proposatu: liberalizazio politikoa bideratu nahi zuen ekonomian, gizarte erreforman eta gizabanakoaren oinarrizko askatasun eskubideak ezarri nahi zituen. Baina ezerezean gelditu 1884an kontserbadoreak aginpidea berreskuratu zutenean.
-Gobernu liberalaren jarduerak
1885-90 Sagasta gobernuan, egonkortasuna eman eta ekonomiaren susperraldia ekarri erreformismo liberala eta 1868ko iraultzako zenbait ideia habian jarri. Askatasunak zabaldu: elkarteen legea, epaimahai bidezko epaiketa, 1890ean sufragio zentsitarioa kendu gizonezko sufragio unibertsala jartzeko.
Kode zibila eraberritu, erreforma militarrerako proiektu bat prestatu,lege liberalak onartu, ekonomiaren hazkundea eta burdinbidearen zabalkundea sustatzeko.

c) Egoera politikoa EHn
Karlistek indar handian batez ere nekazari inguruetan. Liberalek elkartu karlismoari aurre egiteko.
Maria Kristina erreginordea
Alfontso XII. hil 1885 eta M.K haurdun Canovasek eta Sagastak txandakatze politikoari jarraipena ematea hitzartu Pardoko itunean.

e) Oposizioaren egoera politikoa
Errepublikanoen gainbehera, Pi i Margallen federalak gutxiengo bihurtu.Karlismoak EH zuen indarrari eutsi, baina sozialismoa eta euskal nazionalismoa sortu ziren.

1.4) Egoera ekonomiko eta sozial larria
90eko hamarraldian krisi politiko eta sozioekonomiko larria Nekazaritzan eta abeltzaintzan ekoizpenak murriztu eta prezioak merketu. Lur jabe handiekmuga zergak eskatu. Kataluniako oihalgintza eta Bizkaiko siderurgiaren jabeekbabes neurriak eskatu. Liberalen truke askeko politika utzi eta babes politikoaren bideari heldu. Krisiaren ondorioak: gizarte gatazkak gogortu, langile mugimendua indarra hartu, doktrina anarkistak eta sozialistak langileen eta proletarioen artean errotu.
2.Sistemaren krisiak

2.1  1898ko krisia

a)Kolonietako gerrak
Potentzia handiak zabalkunde inperialistanKubaren independentziarenaldeko mugimendua. Gatazka armatua berriro hasi 1895ean berriro Filipinetan eta Kuban. Errendizio formala Parisko Bake Hitzarmenean (1898 abendua).EEBBaren esku Puerto Rico, Filipinak eta GuamKubaren independentzia aitortu. Alemaniari saldu Karolina, Mariana uharteak, eta Palaos.

b)Erregenerazionismoa
Kritika gogorra Errestaurazioaren sistemari eta sistema liberala eraberritzea proposatu: jauntxokeria, analfabetismoa, gutxiengoek zuzendutako gobernua eta lur-jabe handien menpeko ustiategiak deuseztatuz. (Joaquin Costa)

d)98ko belaunaldia
Literatur eta artistiko lanak pesimismo eta erregenerazionismorako jarrera.Espainia ilunaren kritika, modernizazio eta eraberritze sozialaren, politikoaren, ekonomikoaren eta kulturalaren beharra agerian uzten saiatu.

3-Errestaurazioaren krisia
Alfontso XIII.aren erregealdia

3.1) Nazionalismoa
-Katalunian
1901 Kataluniako Liga Erregionalista sortu, baina gobernu zentralistarekin arazoak, 1914an onartu sorrera. Kataluniako probintzietako aldundiak biltzen zituen administrazio organoa zen.
-Euskal Herrian
Sektore herritarrekin lotura Sindikatu bat sortu: Euskal Langile Alkartasuna (ELA) EAJ sendotu eta afiliatu kopurua gora egin.
-Galegismo politikoa
I.asanblada plazaratu 1918
-Valenzianismo politikoa
Valencia Nova erakundea 1904

3.2) Langileen mugimenduak
Langileriak arazo asko zituen, eta sindikatuetan elkartu ziren egoerari irtenbidea emateko (grebak, ekimen iraultzaileak...) Sozialismoa (UGT) langile kualifikatuen eta hirietako langileena, 1910tik aurrera diputatu bat gobernuan: Pablo Iglesias.
Anarkistak 1901ean “Langile Elkartasuna” egunkaria plazaratu Katalunian, et 1907an Bartzelonan izen bereko elkarte sortu. Aste Tragikoko gorabeheren protagonista izan ziren. Langileen Konfederazio Nazionala (CNT) sindikatu eratu zuten.

3.3) Arazo militarra
Militar asko soldata txikia, baliabide gutxi eta eraginkortasun mugatuarekin. Liskarrak zapaltzera joaten zirenez, proletarioen eta langileen artean haien kontrako jarrera zabaldu.
4.Canovasen sistemaren krisia
4.1) Alderdi dinastiko konstituzionalak
Erregearen esku-hartze handiak, jauntxokeriak eta gobernuko aldaketek ezegonkortasun handia ekarriOposizio politikoa
Alderdi kontserbadorearen buruzagitza Francisco Silvelak. Hauteskundeiruzurra eta jauntxokeria ezerezten saiatu, baila laguntzarik ez. Gero Antonio Maura, hobekuntzak egin, katalanisten erreforma batzuk onartu eta udaletako ustelkeriari aurre egin. Aste Tragikoa ondoren dimititu. Eduardo Dato erreformei jarraipena eman, baina 1912an anarkista batek hil zuen.
Alderdi Liberalak Eugenio Montero Riosen eta Segismundo Moreteren eskuetan. Barrutien legea eman 1906an: militarrei eskumen handiagoakterrorismo eta katalanismoen kontra borrokatzeko. 1907an zatiketa: Alderdi Liberal Demokrata sortu, Canalejas burua. Lehendakari izendatzean erreforma programa zabalagoa bideratzen saiatu, baina 1912an hil.


4.2)Oposizio oso zatitua eta eraginkortasun gutxikoa. Jose Ortega y Gasset eta Manuel Azañarek oposizio intelektuala: herrialdearen modernizazioa eskatu.Katalanistek, euskal nazionalistek eta langile mugimenduek erregimenaren kontrako oposizioa

5) Krisi sozialak eta politikoak

5.1) 1909ko krisia
Marokoko koloniako gerraren kontrako protestak. Kataluniako erreserbistek gerrara joateari uko egin. Elizaren kontrako fanatismoa. Langileek eta ezkerreko burgesek hainbat eliza eta komentu erre.
Bartzelonako Aste Tragikoa: Manifestazio asko, greba orokorra. Anarkistek, sozialistek eta Lerrouxen erradikalek matxinada bortitza sortuErrepresioaren ondorioz hainbat pertsona atxilotu edo hil. Nazioarteko iritzi publiko Mauraren kontra jarri, eta dimititu beharra. Alderdi liberala agintean jarri. Oposizioan errepublikanoek eta sozialistek hitzarmena sinatu (1909) erregimen monarkikoari aurre egiteko. Francisco Ferrer Guardia antiklerikal eta antimilitarista anarkista fusilatu zuten, nazioarteko kritika gogorra zabalduz.

5.2) 1917ko krisia
1-Defentsarako Batzorde Militarra desegiten saiatu, baina estatu kolpearen beldurragatik egin ez. Horrela aginpide zibilak armadari aurre egiteko zuen ahalmen eskasa agerian utzi zen.
2- Parlamentarien Biltzarra (Katalanistek, errepublikanoek eta sozialistek) Bartzelonan bildu konstituzioaren erreforma bultzatzeko, txandakatze sistema suntsitzeko. Ez zuten lortu.
3- 1917ko abuztuan langileen greba orokorrerako deia sozialisten alde (CNT eta UGT) herrialde guztian. Armadak zapaldu zituen.

5.3) Sistemaren suntsipen prozesua
1917 aurrera sistema konstituzionalaren gainbeheraNahasmen soziala nabarmendu:  
 anarkistek burges ugazabenganako jokabide bortitzak; industriako proletarioen kopurua handitu; biztanleria hirietan pilatu; prezioak asko igo;
Europako merkatuaren joera iraultzaileak. 1921an gobernuaren errepresioa gogortu eta anarkistak hil. 1921ean Alderdi Komunista sortu.

5.4) Marokoko hondamendia

Algecirasko Itunaren eta 1912an Frantziarekin hitzartutakoaren arabera,Marokoko iparraldearen gaineko babesletza hasi, baina ezin menderatu1927ra arte, galera handiak suertatuz dirutan eta pertsonetan.

asteartea, 2011.eko otsailak 15

No hay comentarios:

Publicar un comentario