lunes, 26 de diciembre de 2011

2BATX. 10. TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO iruzkintzeko galderak

10. TESTUA: VICENTE BLASCO IBÁÑEZEN EL INTRUSO
ELEBARRIAREN PASARTEA (1904)
“Peoien etxea” zen, meatze-mendietako aterpetxe ziztrina, eta jornalariak  han bizi ziren, pilatuta. (…)Arestik zulo hartan igarotako gauetan pentsatu zuen, tristuraz beteta.
Peoiak abailduta iristen ziren, egun osoa ematen baitzuten barrenatzeko makinek ateratako blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, meabiltegira  eramaten eta mea-biltegitik ekartzen. Babarrunak, patatak eta bakailao  edo urdail pixka bat pixka bat afalduta, gelaxka hartan egiten zuten lo, izerdiz  edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela; botak bakarrik eranzten zituzten;jaka ere bai, batzuetan. Eskuez uki zitekeen sabai haren azpian, airea ez zen  mugitzen, eta ordu gutxi batzuk igaro ostean, ezin arnastuzkoa bilakatzen zen,hainbeste gorputzen lurrunak loditua eta zikinkeria-usainez josia. Kamainen  tolesetan, egurrezko junturetan nahiz sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroiak  ehizara ateratzen ziren, beroak suspertuta, eta nekeak eraginda lozorroan  zeuden gorputz bizigabeekin anker jokatzen zuten, iluntasunaren babesean.
Gau ekaiztsuetan, zirrikitu eta arrailetatik sartu eta batetik bestera ibiltzen zen  haizea, etxezuloa behera botatzeko zorian. Halakoetan, gorputz jantzi eta  kirasdunak elkarren bila aritzen ziren, beroa lortu nahian. Izerdiak elkartu  egiten ziren eta arnasak nahasi; zikinkeria anaiartekoa zen. (…)
Harrobia zen langile asaldatzaileen etsairik gogorrena. Lurpeko
meazuloetako arriskuei aurre egiteko, maisutasuna beharrezkoa zen, hortaz, ez  zen erraza hango langileen ordezkoak bilatzea, irakatsi egin behar baitzitzaien ofizioa. Baina Enkarterri emankorretan burdinak mendiak osatzen ditu:
ustiaketa kanpoaldean egiten da; harria atera, jaso eta eraman, ez da besterik  egin behar; zulatu eta apurtu, ereiteko lurretan bezalaxe. Goseak bultzatuta,etengabe iristen ziren peoiak, multzo handitan, eta gehiegikerien aurka  protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten, ahaleginik egin gabe.
Gizonen etorrera etengabea eteten ez bazen, Enkarterrietako langileak behin eta  berriz ordezkatzen bazituzten, zaila zen lan hark merezi zituen eskubideak  eskuratzea.
Vicente Blasco Ibáñez, El intruso, Valentzia, 1904.
A)Kokapena
Testuaren jatorria, mota , edukiaren aldetik ,egilea(Vicente Blasco Ibáñezen  biografia laburra-Wikipedia)),hartzailea,garaia, asmoa.
B)Testuaren hitz garrantzitsuenak eta ideia nagusiak.
Hitzak:peoiak,Enkarterriak,harrobia.
C)Testuinguru historikoa
Barrakoietan  lo egin
Janari mota
Burdin meatokian lan egin
Langile  immigranteak
Maisuak ofizialak eta peoiak
Nolako lana
Protestaka
1-Nor da garaiko  erregea ,agintean dagoen gobernuko partidua ,agintari  nagusia?
2-Nola deitzen da garai hau?Zein da agintean dagoen gizataldea?

TESTUAREN ZERGATIAK EDO AURREKARIAK
3-Zeintzuk dira garai hartako meatoki  nagusiak?Zein da testuan aipatzen dena?Noiztik ezaguna da burdin meatoki hau?Nola ustiatzen zen?Zeintzuk dira meatokien jabeak?
Nora esportatzen dute mea?
TESTUAREN GARAIA
4-Nortzuk lan egiten dute bertan?Nolako etxeetan bizitzen ziren?Zein da beraien janaria?Non erosten zuten?Nolako baldintzetan?
Non lan egiten dute?Zenbat ordu?Nolako soldata zuten?Zeintzuk dira langileen kategoriak?Zein da langile hauen jatorria?
TESTUAREN ONDOREN
5-Zein  da langileen jarrera egoera honen aurrean?
Nola eta nor hasi zen antolatzen langile mugimendua?Zein da antolatzen duen sindikatua?
Zein da lan baldintza hobeak lortzeko tresna nagusia?Zeintzuk dira greba nagusiak Bizkaian eta zer aldarrikatzen zuten?
6-Noiz sortzen da PSOE eta zertarako sortu zen?Nork sortzen du?Nor izango da partidu honetako buru nagusia?Zer gertatzen da sindikatu eta partiduen arteko buruen artean?Zeinek lortuko du garaipena?
d)Testuaren garrantzia.
Zeintzuk   dira  langileen lan baldintzak eta zein mugimenduak izango du sorrera?.
 

Informazioa  WIKIPEDIAN,SLIDESHAREN ETA LIBURUAN begira ezazu

No hay comentarios:

Publicar un comentario