lunes, 26 de diciembre de 2011

2 BATX. 13. 1876ko uztailaren 21eko legea iruzkintzeko galderak

13. 1876ko uztailaren 21eko legea

Alfonso XII.a, jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala denak, honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta guk berretsi dugula:

1. art. Legeak deitutakoan arma zerbitzura joateko eta norberaren ondasunen proportzioan estatuko gastuetan laguntzeko betebeharrak ezarri dizkie Konstituzioak espainiar guztiei eta betebehar horiek, eskubide konstituzionalak hedatzen diren bezala, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako biztanle guztiei hedatuko zaizkie, nazioko gainerako biztanleei bezalaxe.

2. artikulua. Aurreko artikuluan xedatutakoaren kariaz, aipatutako hiru probintziak behartuta daude (…), armadako soldadualdi arrunt eta berezien kasuan, Legeen arabera dagokien gizonezko kupoa aurkeztera.
3. artikulua. Era berean, (…) Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintziak behartuta daude estatuko aurrekontu orokorretan esleitutako kontribuzio, errenta eta zerga arrunt eta bereziak ordaintzera, dagokien proportzioan eta gastu publikoetarako erabiltzeko.

4. artikulua. Gobernuari baimena ematen zaio, dagokion egunean Gorteei berri emanaz, 1837ko irailaren 19ko eta 1841eko abuztuaren 16ko legeak eta urte bereko urriaren 29ko dekretua kontuan hartuz, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintzien onespenarekin eta egokitzat jotzen badu, lehengo foru araubidean eskatzen dituzten erreforma guztiak onartzeko, Euskal Herriko herrien ongizaterako nahiz nazioaren gobernu onerako eta segurtasunerako badira.

Jauregian, 1876ko uztailaren 21ean.- Ni, Erregea.- Antonio Canovas del Castillo Ministro Kontseiluko Presidentea. Madrilgo Gazeta, 207. alea, 1876ko uztailak 25.
a)Testuaren  kokapena:Testu mota,jatorria,egilea,
kokapena, data, hartzailea,asmoa.
b)Azpimarratu itzazu ideia nagusiak:
Testuaren ideia nagusiak eta definizioak  .Parrafo nagusi  ,
eta haien barneko ideiak
Definizioak:konstituzioa,foruak,zergak,soldaduzka,monarkia konstituzionala,gorteak.
c)Testuaren inguru historikoa
1-Nor da garai honetako erregea eta zein da burgesiaren helburu politiko nagusia?
TESTUAREN  ZERGATIAK 
2-Zein da 1872an hasi zen gatazkaren izena?
3-Nor zen karlisten erregegaia?
Zergatik  egin zuen eztanda gerra horrek?Zeintzuk dira gobernuaren garaipen militarrak  eta zeintzuk karlistenak?Zeintzuk dira karlisten helburu nagusiak eta zeintzuk dira gobernuarenak? Zeintzuk dira karlisten eta gobernuen alderdikideak?
4-Zein da euskal lurraldeetan indarrean dagoen legedia eta bere ezaugarriak azaldu.(foruak).

5-Zer gertatu zen errepublika garaian?

6-Zein da  berrezarkuntza garaian ezartzen den erregea?Zein da gobernuburua eta zein partiduaren izena? Eta  konstituzioan adierazitako helburu politiko nagusia?

7-Zein da gudaren garailea?
Zein izan gobernuaren erabaki politikoa?
Zein da foruen ordez ezartzen den  legedia?eta baldintzak?

8-Nola erantzuten du Bizkaiko burgesia industrialak?
Zer da Kontzertu ekonomikoa?

9-Egoera horrek konpontzen du gizarte zatiaren gatazka?
Zein da sortzen den partidua  garai honetan?
Zeri erantzuten dio egoera horrek?

d) Testuaren garrantzia garaia ulertzeko
Zein da kontserbadoreek  ezartzen duten estatu mota Euskal Herrian?
Nolako banaketa ematen da gizartean?


Liburuan edo wikipedian erantzunak dituzu

No hay comentarios:

Publicar un comentario en la entrada