lunes, 26 de diciembre de 2011

2 BATX. 2. Testua .Pertsiarren manifestua iruzkintzeko galderak

PERTSIARREN AGIRIA

3. Testua  .Pertsiarren manifestua  iruzkintzeko galderak

JAUNA:
Antzinako pertsiarren ohitura zen erregea hil ondoren anarkiaz beteriko bost egun igarotzea, hilketa, lapurreta eta beste hainbat
zorigaiztoren esperientziak ondorengoarekiko leialagoak izatera behartu zitzaten. Espainia BMri hala izateko ez zuen behar halako saiakuntzarik zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan. BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…)

Monarkia absolutua (…) arrazoiaren eta adimenaren lana da: jainkoaren legearen, justiziaren eta estatuko funtsezko legeen mende dago: konkista-eskubidearen bitartez edo euren erregeak aukeratu zituzten lehen gizakien borondatezko menekotasunaren bitartez ezarri zen. Horregatik, subirano absolutuak ez du ahalmenik bere agintea arrazoirik gabe erabiltzeko (jainkoak berak ere eduki nahi izan ez zuen eskubidea); horregatik zen beharrezkoa botere subiranoa absolutua izatea, bere mendekoei denen interesekoa zaintzen duena agintzeko eta hori nahi ez dutenak obeditzera behartzeko (…).

Eskatu behar dugun erremedioa, gure botoak, eta gure probintzienak, paperean jarriz, Espainiako lege, foru, usadio eta ohituren araberakoa da. (…) Xede horrekin bil daitezela Gorteak handitasunez eta antzinakoak egin ziren bezala (…): bertan behera utz daitezela Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak eta Gorte berriek kontuan har ditzatela haren deuseztasuna, injustizia eta desegokitasunak (...)
Madrilen, 1814ko apirilaren 12a

a)Testuaren jatorria,mota,edukia,egilea, ,data,jasotzailea ,kokapena,asmoa.

BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…)”


b)Ideia nagusiak :hiru parrafo dira:
-
-
-

Definizioak:Cadizko konstituzioa,forua,Gorteak(antzinekoak eta liberalak),monarkia absolutua.

c)Inguru historikoa lantzeko galderak dira.
1-2 jarraian
1-Zein garai bukatzen eta zein da ezartzen den berria?
2- Nor da gertaera honen garaiko erregea eta epearen  data?
ZERGATIAK 3-4
3-Zergatik dago gatibu erregea?Zer gertatu zen?
“zure gatibutasunak iraun duen sei urteetan”
4-Zein da testuak aipatzen duen aurreko garaia?(Cadiz aipatzen du)Modu laburrean azaldu.
“Konstituzioaren ondorioak eta Cadizen xedatutako dekretuak”
TESTUAREN GARAIA 5-6-7-8-9
5-Noiz eta nola itzultzen da Fernando VIIa tronura?

“arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik”

6-Zer egiten du hasieran Cadizko konstituzioarekin?

7-Zer dokumentu aurkezten diote diputatu absolutistak?

“BM arbasoen tronura itzulita ikusteaz pozten diren espainiarretatik, begirunezko adierazpen hau Espainiako ordezkari-izaerarekin sinatzen dutenak dira (…) ,beraz,nortzuk dira.”

8-Zer argudiatzen dute dokumentu horretan?

9-Zer egiten du erregeak?
ONDORIOAK 10-11-12
10-Nola deitzen da lehenengo epealdia?eta zeintzuk dira ezaugarri nagusiak?
11-Zer gertatzen da euskal foruekin?

12-Geldirik egongo dira Liberalak?Zein izango da beraien erantzuna?Lortuko dute inoiz garaipenik?ezaugarriak laburki.

d)Testua garaiaren adierazgarri  1-2

1-Zein erregimenetik zein erregimenera aldatuko dira?
2-Aldaketa hori  positiboa izango da Espainiako erreinuarentzat?

Liburua eta wikipedia erabili ezazu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario