lunes, 26 de diciembre de 2011

2BATX. 12. TESTUA Burdinbideen lege orokorra,iruzkina

12. Burdinbideen lege orokorra

Isabel II.a (…) Espainiako Erregina: honako hau ikusi eta ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta guk berretsi dugula:

4. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideen eraikuntza Gobernuak egiaztatu ahal izango du eta, bestela, partikularrek edo konpainiek.

6. artikulua. Partikularrek edo konpainiek ezingo dute trenbiderik eraiki (…) dagokion emakida eskuratu ez badute aurretik.

8. artikulua. Zerbitzu orokorreko trenbideak eraikitzeko funts publikoen laguntza jaso daiteke:

1. Beraiekin obra jakin batzuk egikarituz; 2. Enpresei aldi jakin batzuetan inbertitutako kapitalaren zati bat emanaz (…); 3. Kapital horien truke gutxieneko interes edo interes finkoa bermatuz (…).

19. artikulua. Trenbideen eraikuntzan erabiltzen diren atzerriko kapitalak edo xede horretarako maileguak estatuaren babespean eta gerraren ondoriozko errepresalia, konfiskazio edo bahimenduetatik libre geratuko dira.

20. artikulu. Trenbide enpresa guztiei ematen zaizkie honako hauek: 1. Trenbideak hartuko dituen jabari publikoko lursail guztiak (…); 2. Auzotasuneko onura egur, larre eta gainerakoen aprobetxamendurako (…) enpresetako langileentzat eta lanetan erabiltzen diren garraioko animalien mantenurako; 3. Trenbidearen aldameneko lurretan (…) harrobiak irekitzeko ahalmena (…); 4. Bidesari eta garraio eskubideak (…) jasotzeko ahalmen esklusiboa; 5. Eraikuntzak irauten duen bitartean eta hamar urte geroago arte, (…) lehengaiek, (…), makinek, (…), egurrak, kokeak eta atzerritik inportatu behar den material finko eta mugikor guztiak ordaindu beharreko muga zergan adierazitako eskubideen baliokidea ordaindu beharra (…)

30. artikulua. Trenbideak honako baldintza hauen arabera eraikiko dira: 2. Trenbidearen zabalera metro bat eta 80 zentimetrokoa izango da (Gaztelako 6 oin eta 6 hazbete).
Aranjuezen, 1855eko ekainaren 3an . – Ni, Erregina.- Francisco de Luxan, Sustapen Ministroa. Madrilgo Gazeta, 1855eko ekainak 6

a)Testuaren  kokapena:Testu mota,jatorria,egilea,
kokapena, data, hartzailea,asmoa.
b)Azpimarratu itzazu ideia nagusiak:Testuaren ideia nagusiak eta definizioak  .Parrafo nagusi  ,
eta haien barneko ideiak
c)Testuaren inguru historikoa

Nor zen erregina lege honen garaian?
Zein da testu honetatik ondorioztatzen den printzipio ekonomiko nagusia?
Nor zegoen gobernuburu garai honetan?
ZERGATIAK
Zein  zen  Espainiako ekonomiaren ezaugarri nagusia eta argudiatu ezazu esandakoa:
Nekazaritza
Industria
Zerbitzuak laburki azaldu
TESTUAREN EZAUGARRIEI BEGIRA:
Zein da trenbide sarearen egitura?Egokia zen garai hartako egoera ekonomikorako?

Nork bultzatzen du trenbidearen  eraikuntza?
Nola lortu zuen eraikuntza subentzionatzeko kapitala?
Zeintzuk izan ziren erabaki horren helburuak?

Zein izan zen kapitalaren jatorria?Zeintzuk izan ziren kapital horretarako onurak?Nora eraman zituzten irabazitako kapitalak?
ONDORIOAK
Zenbat km eraiki ziren ondorengo urteetan ?Zein gobernuaren agintepean?
Gobernuaren  nahi zituen emaitzak  bete ziren?

Liburuan eta wikipedian erantzunak dituzu.Wikitekatik  informazioa atera ,ez kopiatu¡

No hay comentarios:

Publicar un comentario